Ikusi edukia

Produktuak

Gelak


Product Recycling Fund
The price of this item includes a contribution to a Product recycling fund to ensure that waste electrical and electronic equipment is collected and recycled in a responsible manner.

Jangelako altzariak

Oso erraza da guztiak mahaian esertaraztea. Horregatik, gure jangelako altzariak zailena lortzeko diseinatuta daude: bertatik ez mugitzea. Aulkiak erosoak direnean eta mahaiak altuera egokia duenean, mundu guztia pozik gelditzen da beste tartetxo batez (postrerik ez badago ere...). Zure gonbidatuak zur eta lur uzteko, erakutsi zure armairuak, beira-arasak, ontzitegiak eta kontsolak anfitriorik onenaren moduan. Zatoz dendara edo erosi jangelarako altzariak online!

BERRIA

Egongeletan adituak diren aholkulariak

Aholkulari adituak dendan

Egongela diseinatuko duzu prozesu osoan zehar zure esanetara egongo den aholkulari pertsonalaren laguntzaz.

Prezioa

€29*

Eskatu hitzordua >

Ikusi gehiago

*Zerbitzuaren kostua sustapen-txartel batean itzuliko dizugu zure egongela IKEAn erosten duzunean.

Bilera birtuala

Egongela aholkulari pertsonal baten laguntzaz diseinatu ahalko duzu, etxetik irten beharrik gabe.

Prezioa

€29*

Eskatu hitzordua >

Ikusi gehiago

*Zerbitzuaren kostua sustapen-txartel batean itzuliko dizugu zure egongela IKEAn erosten duzunean.


Erosi nonahi
edozein unetan


IKEAn
iritziz alda dezakezu


Erosi online eta
jaso dendan

  • Ez dago jangela bezalakorik. IKEAko jangela-altzariak

    Izan ere, bertan jaten dugu, hitz egiten dugu, lasai-lasai kafea hartzen dugu eta arratsaldeetan gure seme-alabek eskulanak egiten dituzte. Gainera, jangelako altzarietan platerak, mahai-zapiak, kopak eta liburuak edo errezetak ere gordetzen ditugu. Armairuetan eta jangelako beira-arasa politetan, ontzitegietan eta kontsoletan. Behar dituzun mahai eta aulkietarako ideiak falta bazaizkizu, jangelarako hainbat konbinazio sortu ditugu, zenbat zareten eta etxean duzuen tokia kontuan hartuta. Eta etxean ume txikiak badituzu, haientzako haur-aulki altuak eta umeentzako aulkiak ere baditugu.

  • Jangela-altzari modernoak

    Hala da. IKEAn jangela-altzariak baino askoz gauza gehiago ere baditugu: zure ostalaritza-negoziorako tabernako altzariak ere baditugu. Gure tabernarako aulkiak eta mahaiak jendeak erabiltzeko probatu dira, eta horietako batzuk pilatu edo oholetik zintzilikatu daitezke, lokala jaso edo garbitu behar duzunerako. Dena pentsatu dugu zuri bizitza errazteko. Tabernarik ez badaukazu baina tabureteak, bankuak eta mahai altuak gustuko badituzu, behar duzuna dugu. Sukaldean edo zuk nahi duzun tokian jartzeko.