Ikusi edukia

Saioaren hasiera

Product Recycling Fund
The price of this item includes a contribution to a Product recycling fund to ensure that waste electrical and electronic equipment is collected and recycled in a responsible manner.

Etxetresna elektrikoak eta teknologia

Halakorik gabe, ezinezkoa izango litzateke pastel gozoa laberatzea, platera garbi-garbi uztea... Horregatik diseinatzen ditugu sukaldeko etxetresna elektriko eraginkorrak. Gainera, bost urteko bermea daukate. Eta zer da hoberena? Ba, haiei bost axola zaiela txalo guztiak zuretzat izatea!

NOLA AUKERATU
Aukeratu sukalderako etxetresna elektrikoak
Ez duzu sukalderako etxetresna elektrikoak bilatzen jarraitu beharrik. IKEAk, Whirlpool Corporation-ek eta Electrolux Group-ek energia-eraginkortasun handiko etxetresna elektriko dotoreen sorta garatu dute elkarrekin.
Deskargatu etxetresna elektrikoak erosteko gure gida (PDF)

Erosi nonahi
edozein unetan


IKEAn
iritziz alda dezakezu


Erosi online eta
jaso dendan

  • Zure sukaldeaz gozatzen lagunduko dizuten etxetresna elektrikoak

    Zure sukalde osoa instalatzen edo aldatzen ari bazara eta bai altzariak bai etxetresna elektrikoak behar badituzu, IKEAn lana erraztuko dizugu, guztia aurkitzeko nahikoa izango baituzu gure sukaldeen sailera etortzearekin. Whirlpool eta Electrolux marken laguntzarekin, energia-eraginkortasun handia duten eta zure behar guztiak asetzeko gai izango diren etxetresna elektrikoen aukera zabala sortu dugu. Seguruak dira, zure etxera eta estilora egokitzen dira eta ez diote poltsikoari minik egiten. Ezagut itzazu gure labeak, mikrouhindun labeak, familientzako hozkailuak eta hozkailu txikiak, mikrouhin-labeak, ontzi-garbigailuak eta garbigailuak (aproposa zure sukaldearen izkina bat arropa garbitzeko bada). Konbina itzazu zeramikazko plakak edo gas-plakak gure sukaldeko erauzgailuekin (hormakoak edo horman sartutakoak), edo eman azken ukitua zure uharteari suburu batekin.

  • Zenbat etxetresna elektriko behar dira sukaldean?

    XXI. mendean bizitzeak esan nahi du bizimodu azkarra daramagula eta segundo bakoitzari etekina atera nahi diogula. Horrez gain, bizimodu osasungarria izan nahi baduzu, janaria gustura prestatzeko aukera ematen dizun sukalde eraginkorra izatea abantaila handia da. Aztertu eskura duzun lekua. Behar-beharrezkoa dena jartzeko baino tokirik ez baduzu, eskura itzazu hainbat funtzio dituzten etxetresna elektrikoak, esaterako mikrouhindun labe bat. Gure hozkailu txikiekin gauzak gordetzeko behar beste toki izango duzu eta gune txikietan ere jarri ahal izango dituzu. Bestalde, sukalde ertaina edo handia baduzu, ez egin zalantzarik eta erraztu itzazu gauzak gure produktu aukera zabalarekin. Urte luzez irauteko diseinatuta daude, eta energia-eraginkortasun handia dute; hortaz, ez zaitez errudun sentitu eta eskuratu ontzi-garbigailu bat, hozkailu on bat eta mikrouhin bat!


JARRAI GAITZAZU