Saioaren hasiera

Product Recycling Fund
The price of this item includes a contribution to a Product recycling fund to ensure that waste electrical and electronic equipment is collected and recycled in a responsible manner.

Sofak eta besaulkiak

Badakigu zaila dela sofa egokia aurkitzea, familia osoarentzat eta gonbidatuentzat erosoa izan behar du eta. Gainera, batzuk lo-kuluxka egiteko etzaten diren bitartean, beste batzuk eserita egoten dira, telesailak ikusten. IKEAn familia guztientzako sofak ditugu: bi eserlekukoak, 7 eserlekukoak, baita 8 eserlekukoak ere, zure beharren arabera. Gure sofen katalogoan larruzkoak, dotoreak, erosoak eta iraunkorrak aurkituko dituzu, bai eta oihalezkoak ere, hainbat koloreren artean aukeratu dezazun eta egongela alaitu dezazun.

Pictograma de un hombre y un lapiz de planificación
Berria
Egongeletan aditua den aholkularia dendan
Egongela diseinatuko duzu prozesu osoan zehar zure esanetara egongo den aholkulari pertsonalaren laguntzaz.
Zerbitzuaren balioa
€29*
*Zerbitzuaren kostua sustapen-txartel batean itzuliko dizugu zure egongela-soluzioa IKEAn erosten baduzu.
Ikusi gehiago

Erosi nonahi
edozein unetan


IKEAn
iritziz alda dezakezu


Erosi online eta
jaso dendan

  • Laztandu erabateko erosotasuna zure sofan, preziorik onenean

    Atsegin baduzu sofan egunkaria irakurtzea, eleberria besaulkian irakurtzea, oinak puf gainean jartzea film bat ikusten duzun bitartean, udazkenean eta udaberrian sofaren zorroa aldatzea, ohe-besaulkian lo-kuluxka egitea, edo gonbidatuak larruzko besaulkietan hartzea, bilatzen ari zaren guztia aurkituko duzu IKEAn, baita bururatu ez zaizkizun beste hainbat aukera ere. Erabaki zein aurrekontu izango duzun sofak eta besaulkiak erosteko eta zenbat leku edukiko duzun egongelan: kontuan izan bi eta hiru eserlekuko gure sofen dimentsioak bestelakoak izan daitezkeela serie batetik bestera. Eta zure sofari kolorea eman nahi badiozu, edo erabateko neutraltasunaren bila bazabiltza, aukeratu ondoen egokitzen den zorroa gure sofa-eskaintzatik, beti preziorik onenean eta kalitaterik onenarekin.

  • Ausartu sofak eta besaulkiak nahasten, kalitate onena

    Hainbat estilo eta koloretakoak diren baina primeran bat datozen sofa eta besaulkia nahi dituzu zure egongelarako? Kontsultatu gure web-orria eta erosi online, edo zatoz dendara eta probatu gure sofa guztiak, proposatzen dizkizugun konbinazioei buruzko oharrak hartzen dituzun bitartean. Gure sofa-serie guztiek aukera ugari ematen dituzte nahasketa perfektua bilatzerakoan, eta erdiko mahai batzuk, zutikako lanparak eta kolore lisodun alfonbrak ere jar ditzakezu, beti eduki nahi izan duzun gunea osatzeko. Erabaki, halaber, zein sentsazio adierazi nahi duzun pufak, besaulkiak, izkinako sofak, larruzko sofak, etab. nahastean: soiltasuna, optimismoa, lasaitasuna, "etxean bai gozo"?


JARRAI GAITZAZU