Ikusi edukia

Produktuak

Gelak


Product Recycling Fund
The price of this item includes a contribution to a Product recycling fund to ensure that waste electrical and electronic equipment is collected and recycled in a responsible manner.

Bulegoko altzariak

Lanean egon zaitezke, ez dirudien arren. Lanerako gunerako aulki erosoa, gauzak txukun edukitzeko altzariak eta lan egiteko argi egokia, besterik ez da behar. Horrela zereginak eramangarriagoak egingo zaizkizu eta aisialdirako denbora gehiago izango duzu.

BERRIA

Zure negoziorako

IKEA BUSINESS urrutiko dekorazio-zerbitzua
Zure negozioari ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiozu, dekorazio-zerbitzu bat jarriko dugu zure esku, gure dendetara etorri beharrik izan ez dezazun.
Zerbitzuaren kostua: €29
Hitzordua eskatzeko, idatzi mezu elektroniko bat business.csc.es@ikea.com helbidera edo deitu hona: 900 400 922
Ezagutu IKEA BUSINESS zerbitzuak ›


Erosi nonahi
edozein unetan


IKEAn
iritziz alda dezakezu


Erosi online eta
jaso dendan

  • Lan egiten laguntzen dizuten bulegoko altzariak

    Gezurra dirudi, baina egia da: bulegoko altzari batzuek emankorragoa izaten laguntzen dizute, eta beste batzuek, berriz, ez. IKEAkoek jarrerarik ergonomikoena eskaintzen dizute, burua lanean duzun bitartean gorputzak atseden hartu ahal izan dezan. Idazmahaiak, lan-mahaiak eta hainbat material eta estilotan eskuragarri dauden hankak eta oholak, zurea aurkitu dezazun (metala eta zur solidoa, zura edo beira). Bulegorako gure aulkiak edozein toki, etxe, bulego, co-working edo start-upetara egokitzen dira. Beso-euskarriak dituzte eta erregulatu egin daitezke; oin-euskarri bat gehitzen baduzu, lepoa edo bizkarra nekatu gabe lan egin ahalko duzu.

  • Dena txukun baduzu, emankorragoa izango zara eta hobeto kontzentratuko zara

    Ez da gauza bera toki txukun batean edo nahaspilatu batean lan egitea. Lanerako altzariek eta armairuek ematen duten txukuntasunari eta agiriak ondo antolatzeari esker, sormena askatu ahal izango duzu. Artxibo-armairuak, gurpildun edo gurpilik gabeko tiradera-altzariak, liburutegiak, armairuak eta beira-arasak, ontzitegiak eta kontsolak... Lanean emankorragoa izateko behar duzun guztia daukagu. Benetan iraukorrak diren barruko zoruak eta mahairako, sabairako eta hormako argiak eta argiztapen adimenduna ditugu. Sartu gainean dakarzunarekin, eta atera behar dituzun bulegoko altzari guztiekin.