Saioaren hasiera

Product Recycling Fund
The price of this item includes a contribution to a Product recycling fund to ensure that waste electrical and electronic equipment is collected and recycled in a responsible manner.
BERRIZ ERE LANERA
Ikasi zure erara
Etxerako lanak egiteko edo ikasteko gune bat imajinatzen duzunean, idazmahaia eta aulkia al ditu gune horrek? Ez zara bakarra. Askorentzat, hori da lanerako gune batek behar duena, eta maiz funtzionatu egiten du. Hala ere, egia da pertsona bakoitzak bere beharrizanak dituela gauza berriak edo zailak egiten dituenean kontzentratu ahal izateko. Premia horiei erantzuten dieten lanerako guneak sortzen baditugu, emaitza onak lortzeko aukerak areagotzeaz gain, modu erraz eta dibertigarriagoan erdietsi ahal izango ditugu emaitzok.
Una familia reunida en la cocina; los niños hacen los deberes y los padres preparan la cena.
Zer behar duzu kontzentratzeko?
Ikastea prozesu konplexua da; askotariko teoriak daude, bai eta haien arteko kontraesanak ere. IKEAk pertsonei ikasten nola lagun diezaiekeen jakiteko, irakasle eta ikasteko modalitateei buruzko ziurtagiridun hezitzaile Helle Fiskerri zenbait aholku eskatu genizkion. Argiztapenaren, esertzeko moduaren eta zarataren garrantzia aipatu zizkigun. Horrez gain, ukimen bidezko ikaskuntzari edo ikaskuntza kinestesikoari buruz hitz egin zigun; era horietan ikasteko, eskuak edo mugimenduak erabiltzen dira kontzentratzeko. Horrez gain, ikasi genuen pertsona batzuek zizka-mizkak behar izaten dituztela kontzentratzeko, edo beste batzuek baino atsedenaldi gehiago, batez ere umeek; izan ere, gehiagotan gelditu behar dute ez aspertzeko.
Youtube Player ez dago erabilgarri
Ikasteko txokoa
Zenbaitek guztiz isolatuta ez dagoen baina haiena baino ez den lanerako gune bat nahi izaten dute. Sukaldean, egongelan edota atondoan ikasteko gune bat jartzen baduzu, hori dena lor dezakezu. Jarri hormako idazmahai txiki bat eta aulki birakari bat; horrela, ia lekurik hartu gabe eroso-eroso ikasi ahal izango duzu. Jarri hainbat apal, gauzak gordetzeko, eta erabili hondoko posterren bat guneari ukitu pertsonala emateko. Komoda txikiak eta hainbat neurritako kaxak oso erabilgarriak dira gauza txikiak gordetzeko; gainera, polit-politak dira. Bukatzeko, jarri lanpara erregulagarri bat, argiztapen egokia izateko.

barra naranja
Leku jendetsua
Pertsona batzuek leku jendetsuetan egon beharra dute kontzentratu ahal izateko, eta ezin dira behar bezala kontzentratu idazmahai baten atzean zuzen eserita. Zorionez, gaur egun oso erraza da gelak egokitzea bertan edozer jarduera egiteko. Lastairadun banku bat eta zenbait kuxin konponbide egokia izan daiteke eroso esertzeko; gainera, gauzak gordetzeko lekua ere izango duzu. Ez kezkatu gehiegi estetikaz; jarri unean-unean gustukoen dituzun kuxin-zorroak. Ordenagailu eramangarrirako euskarriak primerakoak dira alfabetoa ikasteko, eta orgatxoak erabilgarriak dira bolalumak, folioak eta abar gorde eta batetik bestera eramateko.

barra naranja
Hobeto ikasteko gida azkarra
Hona hemen lanerako guneak diseinatzen ditugunean kontuan hartu behar ditugun zenbait alderdi.
Hasi baino lehen:
Aztertu arretaz zure seme edo alabak nola ikasten duen: zer behar du kontzentratzeko eta zeregin berri edo zailei ekiteko? Helduen kasuan, galdera bera egin behar diogu geure buruari. Zure eta zure seme-alaben beharretara hobekien egokitzen diren aholkuei jarraitu ahal izateko, gida azkar bat aurkeztuko dizugu. Aztertu zuen lehentasunak eta alderatu proposatzen dizkizugun soluzioekin.
Una niña sentada en una silla giratoria de color blanco/rosa, junto a un escritorio de altura regulable también de color blanco/rosa, haciendo los deberes.Un rincón de estudio con un escritorio de altura regulable blanco y una silla giratoria negra.
Eserleku formala
Hobeto kontzentratzen zara idazmahai baten aurrean eserita zaudenean. Ziurtatu bai aulkia bai idazmahaia zuretzat egokiak diren neurrikoak direla.
Un niño sentado en un sofá pequeño, haciendo los deberes. El sofá está debajo de una cama alta.Un hombre y su hijo sentados en un banco con almacenaje; el niño tiene un soporte para portátil en el regazo y está haciendo un dibujo.
Eserleku informala
Hobeto kontzentratzen zara aulki eroso batean eserita, sofan erdi etzanda edo lurrean etzanda zaudenean. Esan liteke nahiago duzula ingurune informal eta eroso bat.
Una niña haciendo los deberes con una lámpara de trabajo blanca.Detalle de un foco con pinza de color negro fijado a un estante.
Argiztapen indartsua
Argi asko duen gela batean ikastea nahiago duzu; hobeto kontzentratzen zara. Leihoaren ondoan esertzea ere gustuko duzu, argi natural gehiago jaso ahal izateko.
Un niño sentado en un sofá pequeño, haciendo los deberes. El sofá está debajo de una cama alta.Una niña sentada en un sofá leyendo un libro, y en la pared de detrás del sofá una guirnalda luminosa con bombillas transparentes.
Argiztapen leuna
Hobeto kontzentratzen zara argia leuna denean, eta fluoreszenteen argi indartsuak ez dizu ikasten laguntzen.
Una niña columpiándose en un columpio de interior.Detalle de un banco con almacenaje blanco con unas cajas de plástico pequeñas de color blanco y otras más grandes de color naranja.
Mugitzeko atsedenaldiak
Kontzentratu ahal izateko, mugitzeko aukera emango dizuten atsedenaldiak egin behar dituzu aldian-aldian. Ez ahaztu umeek sarri egin behar dituztela atsedenaldiak eta ezin diotela kontzentrazioari 20 minutu baino gehiagoz eutsi.
Una niña columpiándose en un columpio de interior.Una niña columpiándose en un columpio de interior.
Soinua
Musikak kontzentratzen laguntzen dizu, eta hondoan jendea berriketan entzuteak ez dizu eragozten. Are gehiago, isiltasun handiegia dagoenean, nahita egiten duzu zarata.
Una niña sentada en una silla giratoria negra para adolescentes.Una niña sentada en un soporte para trabajar de pie junto a un escritorio de altura regulable blanco, haciendo los deberes.
Mugimendua / Ikasketa kinestesikoa
Mugimendu apur batek kontzentratzen laguntzen dizu (oinekin kolpetxoak joz, aulkia biraraziz etab.).
Un niño con un soporte para portátil en el regazo haciendo un dibujo con lápices de colores.Detalle de una niña enganchando pegatinas en un libro.
Ukimenaren bidez ikastea
Zeregin berriak edo zailak egin behar dituzunean, kontzentratzen laguntzen dizun gauza bat zerbaitekin jolastea da (boligrafo batekin, peluxe batekin, ur botila huts batekin, klip batekin...).
Una bandeja redonda de color rosa con un vaso de leche y aperitivos.Una niña haciendo los deberes en un tablero pequeño fijado a la pared, y varios estantes con cajas encima de éste.
Janaria eta edaria
Kontzentratzeko, noizbehinka zerbait jan behar duzu: ikasten hasi aurretik, jateko zerbait eskura duzula ziurtatzen duzu.
Detalle de un cojín negro con problemas aritméticos en color blanco.Una niña acurrucada en un saco de dormir, leyendo un libro.
Barruko giro beroa
Gustuko duzu berogailuaren edo beste edozein bero-iturriren ondoan jartzea. Kontzentratzen laguntzen dizu.
barra naranja
Gune isolatua
Zure seme edo alabak, kontzentratu ahal izateko, idazmahaiaren aurrean behar bezala eserita egon behar badu, aukeratu neurri egokia duen eta egokitu daitekeen mahai bat. Aulki birakari erregulagarriei esker, errazagoa da behar bezala esertzea. Benetan ergonomikoa den lanerako gune bat izateko gakoa da pertsona bakoitzaren beharrizanak kontuan hartuta pertsonalizatzea. Behar bezala esertzea funtsezkoa da; hala ere, mugitu ahal izatea eta jarrera erraz aldatu ahal izatea ere garrantzitsua da.
Dena den, pertsona batzuek beste zenbaitek baino mugitzeko behar handiagoa dute. Zure seme edo alabak sarri mugitu behar badu kontzentratu ahal izateko, jarri zabu bat, sokazko eskailera bat edo jarduera fisikoren bat egiteko aukera emango dion beste edozer. Erabilgarri izango zaio etxerako lanak egiteko eta, gainera, gelak itxura dibertigarriagoa izango du.

barra naranja
Gotorleku erosoa
Batzuetan, emaitza honak lortzeko, ikasteko modurik egokiena sofan erdi etzanda ikastea da. Aukeratu eserleku erosoak eta irakurtzeko egokia den argiztapen leuna. Hautatu kolore bero eta biziak dituzten gainazalak eta ehun-gaiak, giro atsegina sortzeko. Ikasten hasi aurretik, ziurtatu jateko zerbait duzula eskura. Ez ahaztu biltegiratze-soluzio praktiko batzuk ere eskuratzea. Primeran etorriko zaizkizu etxerako lanak bukatzean gauzak gordetzeko.

barra naranja
Gune malgua
Giza gorputzak mugimendua behar du; horregatik, komenigarria da aldian-aldian gorputzaren jarrera aldatzea. Pertsona batzuentzat, mugitzea ezinbestekoa da kontzentratu ahal izateko. Zorionez, oso erraza da ikasteko guneak egokitzea apur bat mugitzeko aukera eman diezaguten. Nahikoa da aulki birakari bat edo zutik lan egiteko euskarri bat jartzea. Modu praktikoa da pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen den lanerako gune ergonomiko bat izateko, batez ere altuera erregulagarria duen mahai bat aukeratzen badugu. Ohol bat ere erabil dezakezu horman zure esaldi eta objekturik gogokoenak jartzeko.

barra naranja
Ikasteko gune partekatua
Ikasle-egoitza batean gela beste norbaitekin partekatzen baduzu, edo lagunekin ikastea gustuko baduzu, sor ezazu funtzio ugari bete ditzakeen gune bat. Jarri eserleku zabal eta erosoak, erregulatu egin daitezkeen argiztapen-soluzioak eta behar bezala argiztatutako idazmahai bat leihoaren ondoan. Erabiltzen ez direnean horman zintzilika daitezkeen puf handiak ezin hobeak dira ezusteko bisitariak iristen direnerako. Gauza bera gertatzen da aulki tolesgarriekin eta pilatu daitezkeen tabureteekin (gainera, mahai osagarri gisa ere erabil ditzakezu). Bukatzeko, gehitu entzungailuak musikazaleentzat eta tapakiak hozbera direnentzat.

barra naranja
Hobeto ikasteko gida azkarra
Hona hemen lanerako guneak diseinatzen ditugunean kontuan hartu behar ditugun zenbait alderdi.
Hasi baino lehen:
Aztertu arretaz zure seme edo alabak nola ikasten duen: zer behar du kontzentratzeko eta zeregin berri edo zailei ekiteko? Helduen kasuan, galdera bera egin behar diogu geure buruari. Zure eta zure seme-alaben beharretara hobekien egokitzen diren aholkuei jarraitu ahal izateko, gida azkar bat aurkeztuko dizugu. Aztertu zuen lehentasunak eta alderatu proposatzen dizkizugun soluzioekin.

JARRAI GAITZAZU