Brikolajea

Brikolajeari ekiteko gogoz esnatzen zaren goiz horietarako. Altzariak zertxobait margotzea, tindatzea, berniza ematea edo zurerako olio on batekin zaintzea. Bi urtez egun handiaren zain egon diren koadro horiek zintzilikatzea edo zorua urratuetatik babestea, hanka guztietarako egokia den babes autoitsasgarriarekin. Bihurkina, zulagailua, torlojuak eta takoak. Hormetan nahi duzuna egiteko behar duzun guztia dugu. Guk materiala jarriko dugu; zuk, berriz, gogoa.


Nahi duzun moduan
Gure zerbitzuak

DIY, edo betiko brikolajea

Orain, mundu guztiak DIY deitzen dio, baina Do It Yourself hori betiko brikolajea baino ez da. Bihurkina eta brotxa prest ditut. Zer egingo dut gaur? Badakigu gustuko duzula proiektuak martxan jartzea. Milaka tutorial dago; ziur zer egin bururatuko zaizula. IKEAn brikolajerako oinarrizko produktu guztiak aurkituko dituzu, iltzatu gabeko iltzerik eta zintzilikatu gabeko koadrorik geratu ez dadin. Aukeratu sarreran zein logelan primeran geldituko diren irudiak eta markoak.

Ez da beharrezkoa trebea izatea.

Brikolajearen benetako zaleek zulagailurik azkarrena, zehatzena eta merkatuko onena dute, baita lizamakina, aire konpresorea, zorrozgailua eta abar ere. Zurari distira polita izateko olio-geruza bat eman edo kanpoko altzariak bernizatu behar dituzuen gainerako pertsonontzat, behar duzuen guztia dugu. Baliteke arratsalde batean erabakia hartu eta ordenagailuko, telebistako edo musika-ekipoko kable guztiak ordenatzea. Eta oraindik brikolajeari ekiteko gogorik ez baduzu, saia zaitez barruko baratze bat sortzen.