Online erosketa

Orain, IKEAn aukera izango duzu edozein gailuren bitartez online erosi eta zure eskaera non eta nola jaso erabakitzeko.

Nola funtzionatzen du?
1
Gehitu produktuak
Aurkitu ideiak eta erabaki. Ondoren, gehitu nahi dituzun produktuak erosketa-orgatxoan.
2
Zuk aukeratu erosketa nola jaso
Zoaz eta hautatu non eta nola jaso nahi duzun eskaera; nahiago baduzu, zure IKEA dendan ere jaso dezakezu.
3
Amaitu erosketa
Gogoratu FAMILY txartelaren zenbakia sartzeaz eta amaitu zure erosketa modu seguruan 3D-Secure sistema integratuta duen gure ordainketa-plataformari esker.

Bidalketa eta banaketa
Click & Collect

Aurreztu denbora! Orain, zure eskaera online egin eta edozein IKEA dendatan nahiz gure entrega-guneetan jaso ahal izango duzu.

Prezioak

Bilketa-puntua Prezioa
Dendan edo entregatzeko gunean jasotzea €16
Granadako bilketa-puntua €29

Erosketa beste herrialde batetik egitea eta Estatuko edozein puntutan jasotzea ere posible izango da.

Etxez etxeko banaketa

Inspirazioa gutxien espero duzun unean iristen bada, bilaka ezazu egia. Egin eskaera edozein gailurekin eta erabaki non eta nola jaso nahi duzun zure erosketa.

Prezioak

Bidalketa-zona 1.500 € arte 1.501 € eta 3.000 € bitartean 3.001 € eta 4.500 € bitartean*
A zonaldea €55 €94 €133
B zonaldea €95 €134 €173
C zonaldea €115 €154 €193
D zonaldea €205 €244 €283
* 4.500 €-tik aurrera, 1.500 €-ko tarte bakoitzeko, 39 € gehiago ordaindu beharko duzu.

Zerbitzu hau Espainia osoan eskuratu daiteke; Ceutan, Melillan eta uharteetan izan ezik.

Kontsultatu hemen zein den zure bildaketa-zona.

Zalantzarik izanez gero, kontsultatu gure Ohiko galderak.


Nire eskaera

Erosketa egiteko unean zure IKEA dendan garraio-zerbitzua kontratatu baduzu edo online erosteko gure plataforman produktuak etxera eramateko eskatu baduzu, zure eskaeraren egoera kontsultatu dezakezu.


Zalantzarik?
Kontsultatu gure ohiko galderak



Nola erosi

Eskaera egiteko, hautatu nahi dituzun produktuak eta gehitu .

Ondoren, nahiago duzun banaketa-modalitatea aukeratu beharko duzu:

   ·   Click & Collect: eskaera edozein IKEA dendatan edo Iruñeko zein Granadako entregatzeko guneetan jasotzeko.

   ·   Etxez etxeko banaketa: eskaera zuk aukeratutako helbidera bidaliko dizugu.

Produktuak etxera bidaltzea nahi baduzu, helbidearen posta-kodea eskatuko dizugu. Merkantzia gertuen dagoen dendatik bidaliko da.

Espainiatik kanpo bizi bazara eta Click & Collect aukera hautatzen baduzu, 99999 posta-kodea idatzi beharko duzu zure datu pertsonaletan erosketarekin jarraitu ahal izateko.

Ordaindu baino lehen, eskaera osoa ikusiko duzu, bai eta produktuen eta hautatuko zerbitzuaren azken prezioa, Click & Collect bilketa-data edo etxez etxeko banaketa-zerbitzuaren ordu-tartea ere.

Ordaindutakoan, berehala jasoko duzu eskaeraren baieztapena posta elektroniko bidez.

Zure erosketa jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da erosketa egiteko erabili duzun nortasun-agiria aurkeztea. Click & Collect eskaerak jasotzeko, nortasun-agiriaz gain, baieztapen-mezua ere aurkeztu beharko duzu.

Gure webgunean agertzen diren prezioak denda bakoitzean alda daitezke, igo edo jaitsiz*.

*Estatu-mailako nahiz tokian tokiko sustapenen kasuan, konbinazioak edo 3x2 eskaintzak badira, bezeroak prezio osoa ordainduko du, beherapenik gabe. Ordaindutako zenbatekoaren eta sustapenaren prezioaren arteko aldea 72 orduko epean jasoko du, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez.

Gure prezio guztiek BEZa barne dute.

Webgunean azaltzen diren produktu guztiak online eros daitezke, honako hauek izan ezik: landare naturalak, jakiak eta IKEA Food produktuak, oihala metroka, sukalde-gainekoak neurrira, eskaera bidezko produktuak, alfonbra persiarrak, hainbat kolore/neurritarako erreferentzia bera duten produktuak eta opari-txartelak.

Online erositako produktuek IKEA dendetan eskuratutako produktuek duten berme bera dute.

Artikuluen stock-a zein den ikusi ahal izango duzu produktuaren informazio-orrian edo zure . Artikulu bat online erosi ahal izateko, stock-eskuragarritasunaren adierazleak kolore berdea izan behar du.

Produktu bat eskuragarri dagoela ageri bada ere, baliteke eskaera prestatu bitartean agortu izana. Halakoetan, zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat aurkitzeko.

Kontuan izan stock-a 30 minuturo eguneratzen dela.

IKEA FAMILYren bazkideentzako deskontuak, indarrean dauden tokian tokiko eskaintzak eta gure webguneko eskaintzak online erosketetan ere eskuragarri egongo dira.

Erosketa egiterakoan, IKEA FAMILY txartelaren zenbakiarekin, bazkideentzako abantailez gozatzeko aukera izango duzu. Oraindik bazkide ez bazara, eskatu zure txartela hemen.

Estatu-mailako nahiz tokian tokiko sustapenen kasuan, konbinazioak edo 3x2 eskaintzak badira, bezeroak prezio osoa ordainduko du, beherapenik gabe. Deskontuaren zenbatekoa 72 orduko epean itzuliko dizugu, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez.

Eskaera online egiterakoan, ezin da muntatzeko zein instalatzeko zerbitzu gehigarririk kontratatu.

Online erosten duzunean muntaketa, instalazioa edo beste zerbitzu gehigarriren bat kontratatu behar baduzu, zure IKEA dendara edo bilketa-puntura jo beharko duzu, eta garraio-zerbitzuaren erakusmahaian eskatu beharko dituzu zerbitzu horiek.  (Ikusi tarifak)

Online erosten duzunean sustapen-txartelean deskontua duen produkturen bat erosten baduzu, deskontu horren kodea duen SMS bat jasoko duzu, eta kode hori hurrengo erosketetan erabili ahal izango duzu.

Deskontua erabili ahal izateko, kodea duen mezu laburra eta online egindako erosketaren txartela aurkeztu beharko dituzu kutxen lerroan.

Deskontuak IKEAren denda fisikoetan baino ezin izango dituzu erabili.

Opari-txartelak (SMS kupoiak) erosketa egin zen egunetik 6 hileko epean iraungitzen dira.

Momentuz, opari-txartelak eta SMS kupoiak ezin dira online erosketetan erabili.

Opari-txartelei buruzko informazio gehiago gure Bezeroentzako Arreta orrian.

Bidalketa eta banaketa

Dendan edo bilketa-puntuan jasoko dituzun erosketen kasuan, salgaiak prestatzeko zerbitzuaren kostua 16 €-koa da. Zure eskaera Granadako bilketa-puntuan jaso nahi duzula adierazi baduzu, zerbitzuaren prezioa 29 € izango da. Prestaketaren prezioa finkoa da, erosketaren zenbatekoa edozein izanik ere.

Erosketak etxera eramateko eskatzen baduzu, bidalketa-tarifek barne hartzen dituzte salgaien prestaketa-gastuak eta etxera bidaltzearen gastuak. 

Erosketaren balioa
Bidalketa-zonak 1.500 € arte 1.501 € eta 3.000 € bitartean 3.001 € eta 4.500 € bitartean*
A zonaldea €55 €94 €133
B zonaldea €95 €134 €173
C zonaldea €115 €154 €193
D zonaldea €205 €244 €283

*4.500 eurotik aurrera, 1.500 euroko tarte bakoitzeko, 39 € gehiago ordaindu beharko duzu.

Balear Uharteetara edo Kanarietara garraiatu beharreko online erosketak egiteko, haien webgunean egin behar duzu zuzenean eskaera.

Dendan jasotzea: erosketa egin zenuen unean aukeratu zenuen egunean jaso ahal izango duzu eskaera. Kontuan izan dendak 3 ordu behar dituela eskaera bat prestatzeko. Hala, eskaera 10:00etan egin baduzu, 13:00etatik aurrera jaso ahal izango duzu.

Eskaera 17:00ak baino lehen egiten baduzu, egun horretan bertan jaso ahal izango duzu, denda irekita dagoen orduetan. Beranduago egiten baduzu, hurrengo egunean egongo da eskuragarri.

Iruñeako edo Granadako entregatzeko gunean jasotzea: entregatzeko guneak 72 ordu behar ditu eskaera prestatzeko. Horrek esan nahi du zuk eskaera astelehenean egin baduzu aste horretako ostegunetik aurrera jaso ahal izango duzula, irekita dagoen orduetan.

Eskaera jasotzeko, nahitaezkoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren NAN/IFK edo pasaportea aurkeztea.

Ezin baduzu eskaera hautatutako ordu-tartean jaso, IKEAk gorde egingo du 24 orduz, eta zurekin harremanetan jarriko gara beste aukera bat proposatzeko.

Zurekin harremanetan jarri ezin bagara, SMS bat bidaliko dizugu eta eskaera itzuli egingo da, hau da, ordaindutako produktuen zenbatekoa itzuliko zaizu, eskaera prestatzeko zerbitzuaren zenbatekoa izan ezik.

Eskaera egiten duzunean, datu pertsonalak betetzeko unean, pertsona bati baimena emateko aukera izango duzu, eskaera zure ordez jaso dezan. Hori eginez gero, eskaera jasotzera etortzen denean, pertsona horrek bere nortasun agiria (originala) eta eskaeraren zenbakia edo mezuaren kopia paperean zein horren bertsio digitala aurkeztu beharko ditu, eskaera identifikatu eta produktuak jasotzeko.

Kontuan izan eskaera ziurtatzen duen mezuan ageri den baimendutako pertsonak eta ez beste inork jaso beharko duela eskaera.

Eskaeren jarraipena egiteko tresna erabil dezakezu zure eskaeraren egoera zein den jakiteko*.

*Etxean entregatzea hautatu baduzu bakarrik ikus dezakezu zure eskaeraren egoera. Click & Collect eskaerak jasotzeko, mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera jasotzeko ordu-tartearekin.

Banaketa sarbide mugatua duen gunean dagoen etxe batean egiten bada, egiaztatu aukeratu duzun bidalketa-ordutegia trafiko-mugarik gabeko ordutegiaren barnean dagoela.

Ordainketa

Zure eskaera kreditu zein debitu txartelarekin (VISA edo Mastercard) ordain dezakezu.

Online eskaera gure IKEA VISA txartelarekin ere ordaindu dezakezu. Ezin izango duzu zatika eta interesik gabe ordaindu. IKEA Visarekin zure erosketa zatikatu nahi baduzu, erabili gure IKEA VISA aplikazioa.

Ezin dira opari-txartelak, sustapen-txartelak edo itzulketa-txartelak erabili zure online erosketak ordaintzeko.

Iruzurraren aurkako segurtasun-kontrola da, eta Internet bidez erosteko debitu- edo kreditu-txartela erabiltzen duzunean egiaztapen sendoa eta segurtasun handiagoa emateko balio du.

Txartel motaren arabera, kontrol horri "MasterCard SecureCode" edo "Verified by Visa" izena ere ematen zaio.

Zure banku-txartelaren datuak sartu ondoren, beste orri batera iritsiko zara. Bertan, kode sekretua sartzeko eskatuko zaizu; zenbakizko kode hori modu batean edo bestean helaraziko dizute, zure bankuaren arabera:

  • • Zenbakizko kode hori SMS bidez zure mugikorrera bidaltzea.
  • • Bankuak aurretik eman dizun koordenatu-txartelaren bidezko kodea. Txartel horren bidez, zenbakizko kodea akatsik gabe identifikatu ahal izango duzu.

Handik segundo batzuetara, zure banketxeak eragiketa egiaztatuko du eta, gainera, eroslea zu zarela berretsiko du.

Zure bankuak SMS bat bidaltzen badizu, gogoan izan kreditu-/debitu-txartel bat eskatzen duzunean bankuak hainbat datu eskatuko dizkizula, eta datu horietako bat zure mugikorraren zenbakia dela. Mugikoraren zenbakia aldatu baduzu, banketxearekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.

Zure banketxeak koordenatuen txartel bat erabiltzen badu segurtasun-kodeak emateko bide gisa, txartela eta gainerako dokumentuak helarazi zizkizun unean txartel hori ere emango zizun. Hala ez bada, bankukoekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, bidal diezazuten.

Online egiten diren eskaera guztietan faktura arrunt bat sortzen dugu; hori dela eta, erosketa egiten duzun unean fakturazio-datuak berrikusteko gomendatzen dizugu.

Eskaerarekin batera, zerga-ondorioetarako baliagarria den faktura arrunta ere emango dizugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Fakturak eta BEZa orrialdera.

Ordaintzean arazoren bat baduzu, baliteke zure txartelak Internet bidez erosketak ordaintzeko aukera gaituta ez izatea, edo erosketetarako gehieneko muga bat edukitzea. Galdetu banketxean edo zure bankuaren bulego birtualean.

Aldaketak eta itzulketak

Ezin dira eskaerak partzialki aldatu. Jada ordaindu duzun zure online eskaeratik produktuak kentzeko edo beste batzuk gehitzeko, jatorrizko eskaera osoa baliogabetu beharko duzu, eta eskaera berriro hasieratik egin.

Eskaera baliogabetzeko, honako bitarteko hauek erabil ditzakezu: Bezeroentzako Arretako formularioa betedoako telefono-zenbakira deitu edo IKEA dendetako nahiz bilketa-puntuetako saldu ondoko zerbitzuko leihatilara bertaratu.

Eskaera osoa eta kontratatu dituzun zerbitzuak 24 orduko epean baliogabetu ditzakezu, eskaera berretsi duzun unetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaera baliogabetzeko, IKEArekin harremanetan jarri beharko duzu, 900 400 922 zenbakira deituta edo ikeaparati@ikea.com helbidera idatzita.

Zenbateko osoa itzuliko dizugu, eskaera ordaintzeko unean erabili zenuen ordainketa-sistema beraren bitartez, hiru laneguneko epean, eskaera baliogabetu nahi zenuela adierazi zenuen unetik aurrera zenbatzen hasita.

Atzera egiteko duzun eskubidea erabiltzen baduzu, IKEAk egin dituzun ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, baita entrega-gastuak ere, erosketa egiteko erabili zenuen bide beretik, gehienez ere atzera egin zenuen unetik 14 egun naturaleko epean.

Epe hori bukatu baino lehen eskaera osoa baliogabetu ahal izango duzu, posta elektronikoan jaso duzun atzera egiteko eskaera beteta eta IKEAren bezeroentzako arretako formularioari erantsita.

Zerbitzu gehigarrien kasuan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, betiere kontratatutako zerbitzu horiek ez badira guztiz gauzatu.

IKEA.es webgunean erositako produktuak edozein dendatan edo entregatzeko puntutan itzul ditzakezu (Madrilgo IKEA Temporary dendan izan ezik), 365 eguneko epean, erosketa-tiketa aurkeztuta. Itzulketa jatorrizko erosketa egiteko erabili zen metodo beraren bitartez egingo da.

Produktuen bila etxera joatea nahi baduzu, zuk ordaindu beharko dituzu salgaiak itzultzeak eragiten dituen gastu zuzenak. Horren prezioa salgaiak eramateak balio izan zuena izango da.

14 egun naturaleko epean eskaerako produktu batzuk bakarrik itzultzea erabakitzen baduzu (partzialki atzera egitea), IKEAk itzulitako produktuen zenbatekoa itzuliko dizu. Kasu horretan, kontratatutako zerbitzuen zenbatekoaren balio proportzionala itzuliko dizugu, itzulitako zenbatekoa garraioaren kostuaren beheko ondoz ondoko tarterako aldaketa denean.


Jarri gurekin harremanetan
INPRIMAKIA

Nahiago baduzu, azaldu
zer behar duzun
gure inprimakia erabiliz.

Sartu ›

DOAKO TELEFONOA

Telefonoz jar zaitezke gurekin
harremanetan, astelehenetik igandera,
9:00etatik 22:00etara.

900 400 922