Gure produktuei buruzko informazioa

Bermeak

Gure produktuen kalitatean konfiantza osoa dugu eta produktu ugarik bermea daukate. Hemen duzu gure berme guztien zerrenda.
Gogoratu:
Gure bermeek erosketa-egunetik aurrera balio dute. Erreklamazioren bat egin nahi baduzu, jatorrizko tiketa beharko duzu erosketaren ziurtagiri bezala.
Bainugela
10 urteko bermea
Bainugelako txorrotak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxeko erabilera hartzen du barne, eta IKEAko konketa guztien materialen akatsak eta fabrikazio-akatsak estaltzen ditu, bai eta sifoi eta txorroten akatsak ere. Berme honek etxeko erabilera baino ez du barne hartzen, eta konketen zein konketako txorroten akats materialak eta fabrikazio-akatsak estaltzen ditu.
Zein produktu ez da sartzen berme honen barnean?
Berme hau ez da aplikatuko produktuak ez badira behar bezala biltegiratzen, muntatzen, instalatzen, erabiltzen edo garbitzen. Bermea ez da aplikatuko produktuak etxekoa ez den ingurunean edo aire zabalean erabili badira. Ez zaio txorrotaren aireztagailuari aplikatuko, sarri garbitu behar baita eta gastatzen denean ordezkatu.

GODMORGON
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek produktua etxean erabili bada bakarrik balio du, eta honako produktu hauen material eta fabrikazio akatsak eta estaltzen ditu:
• GODMORGON altzariak eta hankak
• GODMORGON konpartimentudun erretilua (3 un.)
• GODMORGON estalkidun kaxa (5 pieza)
Zer ez du estaltzen berme honek?
TOLKEN sukalde-gainekoak.

Konketak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxeko erabilera hartzen du barne, eta IKEAko konketa guztien materialen akatsak eta fabrikazio-akatsak estaltzen ditu, bai eta sifoi eta txorroten akatsak ere. Berme honek etxeko erabilera baino ez du barne hartzen, eta konketen zein konketako txorroten akats materialak eta fabrikazio-akatsak estaltzen ditu.
Zer ez du estaltzen berme honek?
Berme hau ez da aplikatuko produktuak ez badira behar bezala biltegiratzen, muntatzen, instalatzen, erabiltzen edo garbitzen. Bermea ez da aplikatuko produktuak etxekoa ez den ingurunean edo aire zabalean erabili badira. Ez zaio txorrotaren aireztagailuari aplikatuko, sarri garbitu behar baita eta gastatzen denean ordezkatu.
Lerro grisa
Bizikleta
25 urteko bermea
10 urteko bermea
SLADDA bizikleta
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek produktua bizikletentzako errepideetan eta bideetan erabili bada bakarrik balio du, eta honako hauen material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu:
• Bizikletaren koadroa, 25 urteko bermea
• Transmisio-uhala, 10 urteko bermea
Zer ez da sartzen bermearen barnean?
Berme hau ez zaio aplikatzen beste SLADDA pieza edo osagarri bati, eta bai, ordea, transmisio-uhalari eta bizikletaren koadroari. Piezak ordezkatzeko (esaterako, istripu batean hautsitako osagaiak edo freno-disko higatuak), jar zaitez harremanetan Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin edo zure IKEA dendarekin. Erabili soilik benetakoak eta originalak diren ordezko piezak. Originalak ez diren ordezko piezak erabiliz gero, bizikletaren segurtasuna arriskuan jar dezakezu.
Lerro grisa
Logela
25 urteko bermea
Lastairak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Bermearen barnean gure lastairen edota lastaira-oinarrien materialetan eta fabrikazioan egon daitezkeen akats hauek sartzen dira, eta IKEAn erosketa egiten den egunetik balio du:
• Kanapeen malgukiak eta zurezko egitura
• Malgukizko lastairen malgukiak
• Aparrezko lastairen aparrezko erdigunea
• Latexezko lastairen latexezko erdigunea
• Somierren zurezko egitura eta xaflak
• Sistema elektrikodun oheen motor elektrikoa (5 urteko bermea)
Berme honek etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio.
Zein produktu ez da sartzen berme honen barnean?
Lastaira txiki guztiak, JÖMNA lastairak, umeen oheetarako lastairak eta ohe-sofak.
10 urteko bermea
PAX/KOMPLEMENT armairuak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Bermearen barnean PAX/KOMPLEMENT armairuen materialetan eta fabrikazioan egon daitezkeen akats hauek sartzen dira:
• Egiturak
• Bandaz heldutako ateak
• Bandak
• Egitura-bereizleak, apal osagarriak eta atalkako apalak
• Ate lerragarriak eta ateak irristatzeko mekanismoa
• Barruko KOMPLEMENT antolatzaileak
Berme honek etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio.
Zein produktu ez da sartzen bermearen barnean?
KOMPLEMENT erretilu ateragarrirako osagarriak, erretilu ateragarrirako bitxi-osagarria, KOMPLEMENT erretilu ateragarrirako bereizlea eta KOMPLEMENT erretilua (3 un.).
Lerro grisa
Janaria prestatu
10 urteko bermea
TROVÄRDIG zartaginak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Ontzi guztien funtzionamenduan, materialetan eta fabrikazioan dauden akatsak. Bermeak honako hau estaltzen du:
• Oinarriaren egonkortasuna
• Ez itsasteko propietateak ez itsasteko ezaugarriak dituzten produktuetan
Zer ez da sartzen berme honen barnean?
Aldaketak ontzien itxuran, baldin eta funtzionalitatean eragin nabaria ez badute.
15 urteko bermea
IKEA 365 aiztoak+
Zer sartzen da bermearen barnean?
IKEA 365 serieko aizto guztien funtzionamendu-, material- eta fabrikazio- akatsak sartzen dira. Horrek esan nahi du, etxeko erabileran eta gure mantentzeko jarraibideak kontuan izanez gero, aiztoek ondo moztuko dutela baita 15 urte igaro ondoren ere. Ohiko erabilera diogunean, esan nahi dugu aiztoak jakiak mozteko erabiliko direla, egunean behin eskuz garbituko direla eta noizean behin zorroztuko direla. Zer estaltzen du:
• Zorrozte-egoera. Aiztoak erostean, zorroztuta egoten dira, eta zorrozten jarraitu ahal izango duzu behar bezala moztu ahal izateko. Aizto-ahoa altzairu gogorrezkoa da
• Kirten iraunkorrak. Aiztoen kirtenak ez dira pitzatuko edo hautsiko, eta ez zaie aizto-ahoa askatuko
• Ez da inolako korrosiorik agertuko aizto-ahoetan
Zein produktu ez da sartzen berme honen barnean?
Aiztoen itxuran izandako aldaketak, aldaketa horrek funtzionamenduari nabarmen eragiten ez badio.
15 urteko bermea
5 urteko bermea
IKEA 365 eltzeak eta lapikoak+
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio eta ontzi guztien fabrikazio akatsak estaltzen ditu:
15 urteko bermea itsaspen-aurkako estaldurarik ez duten eltze eta lapiko guztietan
5 urteko bermea itsaspen-aurkako estaldura duten eltze eta lapiko guztietan.
Bermeak honako hau estaltzen du:
• Oinarriaren egonkortasuna
• Etxeko ontzi-garbigailuko garbiketa (itsaspen-aurkako estalduradun produktuak eta eskuz garbitzea gomendatzen ditugun ontziak izan ezik)
• Ez itsasteko propietateak ez itsasteko ezaugarriak dituzten produktuetan
Zer ez da sartzen berme honen barnean?
Aldaketak ontzien itxuran, funtzionalitatean eragin nabaria ez badute.
25 urteko bermea
SENSUELL eltzeak eta zartaginak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio eta SENSUELL serieko eltze eta zartagin guzien material, funtzionamenu eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu. Bermeak honako hau estaltzen du:
• Oinarriaren egonkortasuna
• Etxeko ontzi-garbigailuko garbiketa
Zer ez du estaltzen berme honek?
Aldaketak ontzien itxuran, baldin eta funtzionalitatean eragin nabaria ez badute.

SENIOR eltzeak eta lapikoak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio eta SENIOR serieko eltze eta lapiko guzien material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu. Bermeak eltze eta zartaginen oinarriak estaltzen ditu. Oinarriak bere forma eta, hortaz, bere bero-kondukzioaren ezaugarriak mantenduko dituela bermatzen dugu. Bermeak ere balio du eltzeak eta lapikoak eskuz garbitzen badituzu.
Zer ez da sartzen bermearen barnean?
Aldaketak ontzien itxuran, baldin eta funtzionalitatean eragin nabaria ez badute. Bermeak ez du balio produktuak aire zabalean edo giro hezeetan erabiltzen badira. Berme honek ez du estaltzen era arrunt batean erabiltzearen ondorioz produktuak izan dezakeen higadura, ezta kolpe eta istripuen ondorioz izan ditzakeen kalteak ere.
Lerro grisa
Sukaldea
25 urteko bermea
10 urteko bermea
METOD sukalde-sistemak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek produktua etxean erabili bada bakarrik balio du, eta hurrengo METOD sukaldeko produktuen materialetan eta fabrikazioan egon daitezkeen akatsak barne hartzen ditu:
• Armairu-egiturak
• Aurrealdeak
• Hormako errailak
• UTRUSTA bandak
• MAXIMERA guztiz atera daitezkeen tiraderak
• UTRUSTA beira tenplatu eta melaminazko apalak
• Zokaloak
• Hankak
• Ate-motelgailuak 
• Ateak presio bidez irekitzeko gailuak
• Panelak
• Tapetak/moldurak
• Sukalde-gainekoak (LILLTRÄSK eta FYNDIG izan ezik)
• Harraskak (FYNDIG izan ezik)
Zer ez da sartzen berme honen barnean?
FYNDIG eta LILLTRÄSK sukalde-gainekoak, eskutokiak, heldulekuak, ERSÄTTARE erdi integratutako ontzi-garbigailuetarako bandak eta BEHJÄLPLIG guztiz integratutako ontzi-garbigailuetarako bandak. FÖRVARA tiraderak, UTRUSTA saretadun saskiak,  UTRUSTA presio bidez irekitzeko gailua
TUTEMO eta HÖRDA armairu irekiek 10 urteko bermea dute.
KNOXHULT sukalde-sistema
Bermeak ez du KNOXHULT sukalde-sistema estaltzen.
5 urteko bermea
Etxetresna elektrikoak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek etxetresna elektrikoen fabrikazio edo material akatsak estaltzen ditu. Bermeak etxean erabiltzen diren produktuetarako baino ez du balio. Bermealdian, estalita egongo dira fabrikazio akatsak konpontzeko kostuak, ordeztutako osagaiak eta langileen eskulana eta joan-etorria, etxetresna elektrikora heltzeak eta konpontzeak gastu gehigarririk eskatzen ez badu. Ordeztutako zatiak IKEAren jabetzakoak izatera pasatuko dira.
5 urteko berme honek IKEAn erosten den egunetik aurrera balio du. LAGAN eta TILLREDA etxetresna elektrikoek 2 urteko bermea dute IKEAn erosten diren egunetik aurrera.
Zein etxetresna elektriko sartzen da bermearen barnean?
Bermearen bost urteek IKEA etxetresna elektriko guztietarako balio dute, LAGAN eta TILLREDA etxetresna elektrikoetarako izan ezik, 2 urteko bermea baitute.
Nor arduratzen da zerbitzuaz? Fabrikatzailea, hornitzaile ofiziala edo IKEAk baimendutako zerbitzua arduratuko da konponketa-zerbitzuaz.
Zer ez da sartzen bermearen barnean?
• Ohiko erabilera eta higadura
• Nahita edo zabarkeriaren ondorioz eragindako kaltea, erabilera-jarraibideak ez betetzeagatiko kaltea, instalazio desegokiak edo tentsio okerrean konektatzeak eragindako kaltea, erreakzio kimikoek edo elektrokimikoek eragindako kaltea, lizunak, korrosioak edo urak eragindako kaltea, baina mugatu gabe, uraren horniduraren gehiegizko kareak eragindako kaltea eta normalak ez diren ingurumen-egoerek eragindako kaltea.
• Osagai kontsumagarriak, esaterako, pilak, lanparak eta bonbillak.
• Etxetresna elektrikoaren ohiko erabileran eraginik ez duten zati ez-funtzionalak edota zati apaingarriak, urratuak edo egon daitezkeen kolore-desberdintasunak barne.
• Garbitzeko erabiltzen diren objektu edo substantzia arrotzek eragindako istripuzko kaltea eta iragazki, drainatze-sistema edo detergente-kutxak libratzerakoan eragindako kaltea.
• Honako osagai hauen kaltea: beira zeramikoa, osagarriak, mahai-tresneria eta beiraterirako saskiak, elikatze- eta hustubide-hoditeria, zigiluak, bonbillak eta bonbilla-babesak, itxiturak, eskutokiak, estalkiak eta horien babesak, kalteak fabrikazio-akatsen ondoriozkoak direnean izan ezik.
• Teknikariaren bisitan akatsak aurkitzen ez diren kasuak.
• Fabrikatzaileak, hornitzaile ofizialak edo zerbitzu baimenduak egin ez dituen konponketak edo originalak ez diren piezak erabili direnean konponketan.
• Gaizki instalatzearen edo zehaztapenak ez jarraitzearen ondoriozko konponketak.
• Etxetresna elektrikoak etxean erabiltzen ez badira, adibidez, esparru profesionalean erabiltzen badira.
• IKEAko etxetresna elektrikoaren hasierako instalazioa egiteagatiko kostua. Berezkoa ez den gasarekin erabiltzeko gas-plaken konexioagatiko kostua. Murrizketa hauek ez dira apikatzen espezialista batek gure osagai originalak erabiltzen dituenean etxetresna elektrikoa EBko beste herrialde bateko segurtasun-zehaztapen teknikoetara egokitzeko.
10 urteko bermea
Sukaldeko txorrotak
Zer sartzen da berme honen barnean?
10 urteko bermeak IKEA sukaldeko txorrota guztietarako balio du. Berme honek material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu, etxean erabiltzen den kasuetan soilik, eta IKEAn erosketa egiten den egunetik aurrera balio du.
Zer ez da sartzen berme honen barnean?
Berme hau ez da aplikatzen produktuak inguru korrosiboetan erabiltzen direnean, ezta ur-hondakinek eragindako kalteak direnean ere. Iragazkiaren/egurasbidearen gain ere ez da aplikatzen. Iragazkiak/egurasbideak noizbehinka garbitu behar dira, edo beste batengatik ordezkatu higatuta daudenean.
Lerro grisa
Egongela
10 urteko bermea
Sofak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek produktua etxean erabili bada bakarrik balio du, eta eserlekuko eta bizkarraldeko egitura eta kuxinen material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu:
• EKTORP seriea
• KARLSTAD seriea
• KIVIK seriea
• KNISLINGE seriea
• LANDSKRONA seriea
• NOCKEBY seriea
• STOCKHOLM seriea
• STOCKSUND seriea
• SÖDERHAM seriea
• TIDAFORS seriea
• TIMSFORS seriea
• KLIPPAN 2 eserlekuko sofa
• KNOPPARP 2 eserlekuko sofa
• EKENÄS besaulkia eta oin-euskarria
• POÄNG besaulkiak eta oin-euskarriak
• EKERÖ besaulkia
• GRÖNADAL kulunkaulkia
• MELLBY besaulkia
• NOLBYN besaulkia
• NOLMYRA besaulkia
• NORSBORG seriea
• SKOGABY seriea
• STOCKHOLM seriea
• STRANDMON besaulkia
• VALLENTUNA seriea
• FÄRLÖV seriea
• VIMLE seriea
• VEDBO besaulkia
Zer ez da sartzen berme honen barnean?
Berme honek ez ditu honako produktu hauek estaltzen:
Oihalezko zorroak, larruzko zorroak,  EKTORP TULLSTA, EKTORP JENNYLUND besaulkia, MUREN besaulkia, POÄNG kuxinak, POÄNG umeentzako besaukia eta TIDAFORS ohe-sofa.
Lerro grisa
Lanerako guneak eta bulegorako altzariak
10 urteko bermea
GALANT eta BEKANT biltoki eta idazmahaien sistema
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek GALANT biltegiratze-altzarien eta BEKANT idazmahaien osagai nagusi guztien material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu, IKEAn erosten den egunetik aurrera:
Zein produktu ez da sartzen berme honen barnean?
• BEKANNT idazmahairako apala
• BEKANT pantaila
10 urteko bermea
MARKUS, VOLMAR eta LÅNGFJÄLL lanerako aulkiak
Zer sartzen da berme honen barnean?
Berme honek honako osagai hauen material eta fabrikazio akatsak estaltzen ditu:
• Egitura
• Zati mugigarriak
Zer ez da sartzen bermearen barnean?
MARKUS eta VOLMAR produktu sorta osoa sartzen da berme hauen barnean.
Lerro grisa