IKEAren pribatutasun-politika, cookie-ak eta erabilera-baldintzak

WEBGUNEKO TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatzen den informatzeko betebeharra betez, jakinarazten dizugu webgune honen titulartasuna honako korporazio hauena dela:

IKEA IBÉRICA S.A.
Matapiñonera etorbidea 9
28703 San Sebastián de los Reyes
Madril
ERREGISTROKO DATUAK:
IFZ: A28812618
Madrilgo Merkataritza Erregistroa
LIBURUKIA: 1251 FOLIOA: 102 ORRIA: 23549

IKEA NORTE S.L.
Megapark Merkataritza-parkea
48902 Barakaldo (Bizkaia)
IFZ: B84213420
ERREGISTROKO DATUAK:
Bizkaiko Merkataritza Erregistroa
LIBURUKIA: 04539 FOLIOA: 189 ORRIA: BI45485

Telefonoa: 900 400 922, 9:00-22:00, astelehenetik larunbatera Estatuko jaiegunetan izan ezik

Harremanetarako helbide elektronikoa: ikeaparati@ikea.com.

Webgunean sartzea librea eta doakoa da, eta ez da aurrez izenik eman behar. Webgune hau erabiltzeak jarraian deskribatzen diren Pribatutasun-politika, Cookie-en politika eta Erabilera-baldintzak betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.

ERABILERA-BALDINTZAK

Webgune honen titularra IKEA IBÉRICA SA/IKEA NORTE SL sozietatea da, eta baldintza hauek webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu eta edukiei aplika dakizkieken zehaztapenak deskribatzen dituzte. Enpresa horiek Espainian, Iberiar penintsularen barnean, bakarrik eskaintzen dituzte beren zerbitzuak, Ceuta eta Melilla eta uharteak alde batera utzita.

Web-orria erabiltzeak baldintza orokor hauek erabat onartzen dituzula esan nahi du. Baldintzekin ados ez bazaude, ez ezazu orri hau erabili. Web hau erabiltzeko adin nagusikoa izan behar duzu, eta baldintza hauen bidez lotesteko behar besteko gaitasun juridikoa eduki behar duzu.

Webgunea erabili edo bisitatzeko, orria modu arduratsu eta bidezkoan erabiltzeko konpromisoa hartu behar duzu. Orriaren erabiltzaile bezala, ez dituzu edukiak legearen aurkako helburuetarako erabiliko eta hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dituzu indarrean dagoen legediaren arabera. Halaber, ez duzu edukia edo webguna aldatu edo kaltetuko duen ekintzarik burutuko.

Baldintza hauek ez dute alde batera uzten IKEAren webean eskaintzen diren zerbitzu edo tresna batzuk baldintza bereziak izateko aukera. Baldintza berezi horiek onartu baino lehen kontsultatu ahalko dituzu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

IKEArenak dira webgunearen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, testuak, irudiak, logoak, markak, soinuak, animazioak, bideoak, iturburu-kodea, nabigazio-egitura edota datu-baseak) eta eskubide nahikoa du horiek edozein modutan ustiatzeko; bereziki, eskubidea du edukiok erreproduzitzeko, banatzeko, jendeaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko.

IKEAren webgunera sartzeak nahiz hura erabiltzeak ez du inolako eskubide, baimen edo lizentziarik ematen eskubide, eduki edo informazio horiei dagokienez. Debekatuta dago IKEAren jabetza intelektualeko eskubideei lotutako edukiak edozein modalitatetan erreproduzitu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta eraldatzea, eskubideen titularraren idatzizko berariazko baimena eduki ezean.

Jakinarazten dizugu IKEA merkataritza-marka, IKEAren logotipoa eta webaren osagaiak "INTER IKEA SYSTEMS B.V." merkataritza-sozietatearenak (Herbehereetan egoitza duena) direla eta IKEAren web-orrira sartzeak zein hura erabiltzeak ez diola erabiltzaileari merkataritza-marka horren edo logotipoaren gaineko inolako eskubiderik ematen. Beraz, berariaz debekatzen da merkataritza-marka edota logotipoa merkataritza-helburuetarako edo bestelako xedeetarako erabiltzea.

IKEAk beretzat gordetzen du erabiltzaileari web-orriko materialen eta edukien legez kontrako erabileragatik jabetza intelektual edota industrialaren eskubideen arau-haustea erreklamatzeko eskubidea, IKEA Taldearen korporazioek aipatutako eskubideak defendatzeko burutu ditzaketen beste jarduketak alde batera utzi gabe.

IKEA PRODUKTUAK

Erabiltzaileak onartu egiten du badakiela IKEAn saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. IKEAk bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktu horiek etxean erabiltzen badira bakarrik aplikatu ahal izango dira. IKEAren produktu batzuk etxeko giroan nahiz giro profesionalean erabiltzeko prestatuta badaude ere, ez dira erakunde eta administrazio publikoetan erabiltzeko diseinatu.

Edozelan ere, erabiltzaileak IKEAren produkturen bat erosi aurretik ziurtatu beharko du artikulu hori legez egokia dela eman nahi dion erabilerarako.

Helburu horretan laguntzeko, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri hala dendan nola www.IKEA.es webgunean. IKEAk ez ditu bere gain hartzen IKEAren artikuluren bat diseinatu zenerako ez beste funtzio baterako erabiltzeagatik sor daitezkeen kexak.

Erabiltzaileak onartu egiten du badakiela IKEAk ez daukala nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako ziurtagiriak kudeatzeko sistemarik.

IKEAren helburua honako hau da: IKEA marka bera izatea gure bezeroen kalitate-bermea, produktuen ekoizpenari zein saltzen ditugun produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien beste hainbat alderdi kontuan hartuz.

Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko. Gure produktuen fabrikazioa kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren inguruko estandarren arabera egiten dugu, nazioarteko printzipioak kontuan hartzen ditugu, eta gorago aipatu ditugun arauekin koherentziaz jokatzen dugu. Gainera, enpresako hainbat ikuskatzaile ditugu produktu-ekoizle guztiek eta IKEAren zerbitzu guztiek gure araudiak betetzen dituztela etenik gabe ziurtatzeko.

HIPERESTEKEN POLITIKA

IKEAren web-orriarekin hiperestekak ezartzeko asmoa baduzu, ezin izango duzu adierazi IKEAk hiperesteka baimendu duenik edo moduren batean edo bestean hiperesteka ezartzen den web-orriko edukia onetsi edo baimendu duenik. Halaber, ezin izango duzu IKEAri edo bertako langileei buruzko adierazpen faltsu, oker edo iraingarririk egin edo hiperesteka dagoen orrialdean eduki ezegokiak, iraingarriak, legez kontrakoak, lizunak edo bidegabeak gehitu, ezta indarrean dagoen legedia urratzen duen edukirik ere. Halaber, ezin izango duzu IKEAren web-orriekin edo web-orrien gainean makrorik ("frames") sortu.

IKEAk zurekin harremanetan jartzeko aukera gordeko du hiperesteketarako ezarritako arauak ez dituzula betetzen uste baldin badu.

ERANTZUKIZUNA

IKEAk ezin du bermatu erabiltzaileek webgunea zuzen eta behar bezala erabiliko dutenik, eta beti legean ezarritako edozein lege-neurri hartzeko nahiz edozein prozedura hasteko aukera izango du erabiltzailearen jarduera horretatik indarrean dagoen legediaren aurkako jarduera oro egiten dela ondorioztatzen bada, edota une bakoitzean webean eskuragarri dauden aplikazio edo tresnen bidez adierazitako adierazpenak desegokiak, iraingarriak, arrazistak, lizunak edo diskriminatzaileak direla sumatzen bada.

IKEAk ez du azalpen gisa eta izaera murritzailerik gabe jarraian zerrendatzen diren egoeretatik eratorritako ardurarik hartzen (legeak ezarritako mugak salbu):

- Internet sarearen arazoetatik eratorritako erroreak -sarea bera erabiltzeko ezintasuna barne-, sistema mantentzeko ohiko eragiketen ondorio zein ataria behar bezala funtzionatzeko beharrezko eguneratzeen ondorio.
- Adingabeek ataria erabiltzea edo guraso edo tutoreen baimenik gabe beren datu pertsonalak bidaltzea. Kasu horretan, gurasoak edo tutoreak izango dira adingabeek Internet erabiltzeko moduaren arduradun. IKEAk Interneten erabilera kontrolatzeko tresnaren bat instalatzea gomendatzen du, adingabeentzat ez diren orri edo edukietarako sarbidea mugatzeko.
- IKEAk onartzen ez dituen esteken bitartez atzitutako edukiak.
- Zuk edo baimenik ez duen hirugarren batek sartutako datu okerrak, baita ematen diguzun helbide elektronikoaren inguruko arazoak ere, hala okerra bada nola IKEAz kanpoko funtzionamendu arazoak baditu.
- Erabiltzaileek egiten duten webguneko material eta edukien legez kanpoko erabilera, webguneko edukien jabetza intelektualaren edota industrialaren eskubideak urratuz.

Segurtasun-neurriak hartu arren, IKEAk ez du bermatzen ez denik erabiltzailearen sistema informatikoa (hardwarea edo softwarea) kaltetu edo aldatu dezakeen inolako birusik edo bestelako elementurik izango, eta ez du horri buruzko erantzukizunik bere gain hartuko. Zeuri dagokizu, erabiltzaile bezala, birusak edo bestelako elementu informatiko kaltegarriak detektatzeko tresna egokiak edukitzea.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. Bezeroen pribatutasunarekin dugun konpromisoa

IKEAn, zure pribatutasuna babestu eta errespetatzea erabaki dugu. Dokumentu honetan gure bezeroen datuak zergatik biltzen ditugun eta nola prozesatzen ditugun azaltzen dugu. Mesedez, irakurri arretaz, gure jarrera, jarduteko modua eta datuak tratatzeko era ezagutzeko. Ematen diguzun informazio guztia isilpekoa da, eta dokumentu honetan adierazten diren kasuetan bakarrik jakinaraziko da.

Gure produktu eta zerbitzuak eskuratzerakoan, edo zure ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik gure web-orrira sartzerakoan, baimena ematen diguzu informazio pertsonal hori erabiltzeko.

Pribatutasunari buruzko legeen xedeetarako, IKEA IBÉRICA SA (Penintsulako dendekin harremanetan jarriz gero, Barakaldokoarekin izan ezik) edo IKEA NORTE SL (Barakaldoko dendarekin harremanetan jarriz gero) dira informazioa biltzeaz arduratzen diren erakundeak. Politika honi buruzko edo zure datuen pribatutasunari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan IKEArekin korporazio bakoitzaren helbideen bidez, edo idatzi helbide elektroniko honetara: so.arcolopd.es@ikea.com.

IKEAn, legean xedatutakoaren arabera eta arau aplikagarrien arabera prozesatzen ditugu zure datuak. Informazioa legezkotasunaren barruan biltzen dugula eta ondo gordeta dugula bermatzen dizugu.

2. Datu pertsonalen bilketa

2.1 Ematen dizkiguzun datu pertsonalak

Honako kasu hauetan ematen dizkiguzu zure datu pertsonalak:


• Webgunearen bidez urteko katalogoa bidaltzeko eskatzen diguzunean

• Dendan erosketa bat egiten duzunean

• IKEA Family edo IKEA Business klubeko kide egiten zarenean edo online erregistratzen zarenean

• Online erosten duzunean. Gogoratu kasu horretan kontsumo arloko eztabaidak judizioz kanpo ebaztea eskatzeko eskubidea duzula. Interneteko helbide honetan eska dezakezu: http://ec.europa.eu/consumers/odr/.

• IKEAk antolatutako lehiaketa, zozketa edo bestelako sustapen-jardueraren batean parte hartzen duzunean

• Dendan jarduera bat egiteko izena ematen duzunean

• Inkestetan parte hartzen duzunean

• Produktu bat itzuli edo erreklamazio bat egiten duzunean

• Dendako ordezkariarekin edo Bezeroaren Arretarako taldearekin harremanetan jartzen zarenean eta nora idatz diezazukegun esaten diguzunean edo telefono edo posta elektroniko bidez zurekin harremanetan jartzeko modua adierazten diguzunean


Honako hauek dira zure datu pertsonalak:

• Zure izena, helbidea eta jaioteguna

• Zure fakturazio-helbidea eta bidalketa-helbidea

• Zure telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa

• Gure web-orriko inprimakian edo telefonoz zein posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzerakoan adierazi duzun finantza-informazioa (kreditu-txartela edo zordunketa-txartela)

• IP helbidea (sarean erosten duzunean biltzen dugu, iruzurra prebenitzeko)


Ordainketa gure webgunearen bidez kudeatzen baduzu, zure datuak ordainpeko zerbitzuen hornitzaileari ordaintzeko atebidetik bidaliko dira zuzenean, eta IKEAk ez du zure transakzioarekin lotutako datuetara sarbiderik izango, aplika daitekeen legedia betez.

• IKEAren produktu eta zerbitzuen zure erosketa-historia

• Gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio


Gogoratu ematen dizkiguzun datuak zuzenak eta egokiak izan behar direla. Ematen dizkiguzun datuak faltsuak, okerrak, osagabeak edo eguneratu gabeak badira, erabiltzailea izango da horrek eragin ditzakeen kalteen erantzulea, eta bezeroak kontratatutako zerbitzuak edo izenpetutako beste edozein kontratu deuseztatzeko eskubidea beretzat gordeko du IKEAk, Zuzenbidearen arabera egokiak diren ekintzak burutzeaz gainera.

2.2 IKEAren bezeroen kontuak eta profilak

IKEA.com webgunean hainbat kontu ireki ditzakete bezeroek:

IKEAren web-kontua baliatuz, barrualdeak planifikatzeko tresnak erabili eta zure etxea edo lantokia dekoratu dezakezu IKEAren altzariekin, bai eta zure planoak gure zerbitzarietan gorde ere. Nahi izanez gero, gure kontu hau posta elektronikoaren bidez berrien gure aldizkarira harpidetzeko erabili dezakezu. Zure kontua luzaroan jarduerarik gabe badago, desaktibatzeko eskubidea izango dugu.

IKEA Family bazkideentzako gure kluba da, 18 urtetik gorakoentzat. Hemen egin zaitezke bazkide, baita gure dendetan ere. Gure eskaintzak eta sustapenak erakutsi ahal izateko, zure erosketa-historia prozesatzen dugu IKEA Family kontuan. Zure kontua luzaroan jarduerarik gabe badago, desaktibatzeko eskubidea izango dugu.

IKEA Business enpresek eta erakundeek osatutako kluba da. Hemen egin zaitezke bazkide, baita gure dendetan ere. Zure kontua luzaroan jarduerarik gabe badago, desaktibatzeko eskubidea izango dugu.

2.3 Beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazio pertsonala

Hirugarrenei zure datuak ematen dizkiezunean, baliteke guk ere informazioa jasotzea gurekin harremanen bat baldin badute. Adibidez, marketin, finantza, publizitate, ordainketa-prozesamendu, edo bidalketa arloko lanak eta denda barruan zein kanpoan eskaintzen diren bestelako zerbitzuak egiteko azpikontratatzen ditugun enpresak.


3. Zer egiten dugu ematen diguzun informazio pertsonalarekin?

Ematen dizkiguzun datuak hainbat modutan erabiltzen ditugu. Zuri buruz gordetzen dugun informazioa gure datu-baseekin alderatu eta parekatu daiteke. Horri esker, datuak behar bezala kudeatu eta honako zeregin hauek gauzatu ditzakegu:

3.1 Eskaeren eta bidalketen prozesamendua

• Zure eskaera prozesatzen dugu eman diguzun informazio pertsonala eta finantza-informazioa zuzena dela ziur jakinda. Ordainketa egiteko, erabiltzaileak pantailan agertzen diren argibide guztiak jarraitu beharko ditu, eta eskatzen zaion informazioa eman beharko du. Helburu horretarako emandako datu guztiak enkriptatu egiten dira ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko, eta SSL protokoloaren arabera egiaztatutako zerbitzari seguruan gordetzen dira. Horretarako, hirugarrenei ordaintzeko sistemak erabiltzen ditugu, transakzioa segurua dela eta zure datuek ez direla iruzurrerako erabiliko bermatze aldera. Iruzurrak aztertzeko sistema hauek erosketa ordaintzeko IKEAra bidalitako datuak benetakoak eta zuzenak direla ziurtatzen digute. Kreditu-erakundeengana ere jotzen dugu lan hau gure ordez egin dezaten.

• Eskuratzen dituzun produktu eta zerbitzuak helbide egokian entregatu eta eskaintzen direla bermatzen da. Horrek esan nahi du IKEA taldekoak ez diren erakundeekin lan egin behar dugula eta zuk emandako informazio pertsonala beraiekin partekatu behar dugula. Esate baterako, zure izena, zure bidalketa-helbidea eta adierazi dizkiguzun beste zenbait datu, salgaia noiz jaso nahi duzun, adibidez.

• Informazio hau denbora batez gorde eta prozesatzen dugu, nortasunaren iruzurrezko erabilerari buruzko edozein salaketa behar bezala ikertu ahal izateko.

• Produktuen itzulketa edo produktuengatik nahiz akastun zerbitzuengatik egon daitezkeen erreklamazioak kudeatzeko zure informazio pertsonala bildu eta prozesatu behar dugu. Erreklamazio eta itzulketetan iruzurra ekiditeko, izaera pertsonaleko datu batzuk eskatu behar ditugu zure eskaera bideratzeko.


3.2 Marketin-lanak egiteko

• Bildutako informazioa zure erosketa-ohiturak eta erosketa-historia aztertzeko erabil dezakegu. Horrela, zure lehentasunetara ondoen egokitzen den nabigazioa eskaini ez ezik, zure gustu eta beharrekin bat datozen materialak helaraziko dizkizugu.

• Nabigatzen ari zaren bitartean, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak erakutsiko dizkizugu, zuri buruz daukagun informazioan oinarrituta. Horretarako, beharbada, zure datuak erabili beharko ditugu estatistikak egin eta zerbitzuak, produktuak eta web-orria bera nola hobetu dezakegun aztertzeko.

• IKEAn zure profil eta kontuak kudeatzeko.

• IKEAn egindako erosketez duzun iritzia jakiteko. Horrela, ondo egiten ari garena eta hobetu behar duguna zer den jakin dezakegu.

• Gurekin eduki duzun edozein bizipen txarri erantzuna eman ahal izateko. Adibidez, gure gizarte-sareetan egin diguzun galderaren bati erantzun nahi badiogu.

• IKEAri buruzko merkataritza-informazioa helarazteko baimena ematen badiguzu, telefonoz, mezu elektroniko bidez edo postaz helaraziko dizugu.


3.3. Gure webgunea hobetu eta bertako segurtasuna bermatzeko

• IKEAko web-orria hobetzeko eta bertako edukiak zure ordenagailuan edo gailu mugikorrean ahalik eta ondoen aurkezten direla bermatzeko.

• IKEAren webgunea ahal bezain azkar eta erraz erabil dezazun.


• Zure informazio pertsonala IKEA Taldeko beste enpresa batzuei, gure langileei eta gurekin lankidetzan diharduten enpresei jakinarazi dakieke, eta horiek goian aipatu ditugun xedeetarako bakarrik erabiliko dute. Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat, eta horregatik inoiz ez dugu zure informazio pertsonala dokumentu honetan aipatutakoak ez diren xedeetarako erabil dezaketen hirugarrenei jakinaraziko.

• Iruzurraren eta gainerako delituzko jardueren aurka gure bezeroen babesa ziurtatzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, iruzurra eta delituak ekiditen espezializatutako enpresa, banatzaile, finantza-erakunde eta beste erakunde batzuei helarazten diegu zure informazio pertsonala. Batzuetan, gure bezeroen informazio pertsonala segurtasun-indarrei jakinarazi behar izaten diegu, delituzko jarduera posibleengatik salaketak aurkezten direnean.

• IKEAn, zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzen saiatzen gara IKEA Taldetik kanpora bidaltzen direnean, eta enpresa horiek konfidentzialtasuna errespetatzen dutela eta babesteko mekanismo egokiak dituztela egiaztatzen dugu. Enpresa horiek guztiek informazioa datuen pribatutasunari dagozkion lege eta arauen arabera prozesatzen dela bermatu behar dute.


5. Datuak gordetzen diren lekua

IKEAk datuak ondo gordeta daudela bermatzen du. Horrek esan nahi du babestuta daudela baimendu gabeko erakunde edo norbanakoen sarbide, hedapen, erabilera, aldaketa edo deuseztapenaren aurka. Administrazio-segurtasun eta segurtasun teknikoko neurri egokien bidez lortzen da hori. Datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpora bidaltzen direnean, kontrol berdinak betetzen dituztela bermatzen du IKEAk. Baina herrialde batzuetako lege eta politikek ez dute bermatzen babes bera Europako Esparru Ekonomikoan. Datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpora bidaltzen ditugunean, beharrezkoak diren zentzuzko neurri guztiak hartzen ditugu dokumentu honetan aurreikusitako pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko.

6. Telebista-zirkuitu itxia

Gure dendetan, telebista-zirkuitu itxia erabiltzen dugu segurtasunagatik. Telebista-zirkuitu itxi honetako irudiak, gehienez, legeak ezarritako epean zehar bakarrik gordetzen ditugu. Informazioa ondo gordeta egoten da, eta baimendutako segurtasun-langileek bakarrik ikus dezakete.

7. Zure telefono-deiak

IKEAren bezeroen arreta-zentrora egiten diren deiak monitorizatu eta grabatu egiten dira. Honako arrazoi hauengatik grabatu eta monitorizatzen dira: delituak ekiditeko, erreklamazioen kudeaketa errazteko, datuak behar beste denboran gordetzen direla bermatzeko, gure lana hobetzeko eta bezeroaren arreta-zentroko gure lankideak prestatzeko.

8. Ez duzu IKEAri buruzko informazio gehiago jaso nahi?

Ez baduzu nahi IKEAk bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzerik, harpidetza ezeztatu dezakezu helbide elektroniko honetara idatzita: privacidad@ikeainfo.com.

9. Eguneratu zure datuak

Zure informazio pertsonala zuzena ez dela edo eguneratu egin behar dela ikusten baduzu (adibidez etxez aldatu bazara) edo IKEAk zuri buruz zer informazio daukan jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan; zure eskaerari erantzungo diogu. IKEAk bere bezeroei buruzko informazioa zuzena dela eta eguneratuta dagoela ziurtatzeko beharra du legez. Sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak doan erabiltzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: so.arcolopd.es@ikea.com.

10. Aldaketak pribatutasun eta cookie-en politikan.

IKEAk dokumentu hau eguneratu egin dezake etorkizunean. Argitaratze-data behealdean adierazten da. Teknologiaren arloan izandako aldaketek, legediak edo agintarien aholkuek burutuko ditugun jardueren berri ematera derrigortu gaitzakete, zure pribatutasun-eskubideetan eragina baldin badute. Kontsultatu orri hau noizean behin, aldaketa guztien berri duzula ziurtatzeko.

Cookie-en politika

1. Cookie-n erabilerari buruzko informazioa

1.1 Zer dira cookie-ak?

Cookie bat letra eta zenbakiz osatutako fitxategi txiki bat da. Cookie-k zure ordenagailuaren nabigatzailean edo gailu mugikorren disko gogorrean gordetzen den informazioa dute.

1.2 Nola erabili cookie-ak?

Zu gure webeko gainerako erabiltzaileengandik bereizteko erabiltzen ditugu cookie-ak, bai eta nabigazio pertsonalizatuago bat eskaintzeko ere. IKEAn cookie-ak erabiltzen ditugu gure webguneak, bertan sartu zinenean, zer egin zenuen gogoratu ahal izateko. Adibidez, zure sarbide-datuak, zure eskaeren egoera, zure erosketa-orgatxoan dituzun produktuak, etab.

1.3 Nolako cookie-ak erabiltzen ditugu?

Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak ezabatu egiten dira ordenagailutik nabigatzailea ixten duzunean. Cookie iraunkorrak ordenagailuan gordetzen dira ezabatu arte edo iraungitzen diren arte. Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetzeko dira www.ikea.es webgunean erabiltzen ditugun cookie-ak. Batzuk ezinbestekoak dira orria ongi ibil dadin eta, besteak, erabiltzaile gisa zure etekina eta esperientzia hobetzeko dira lagungarriak.

www.ikea.es webgunean hurrengo cookie-ak erabiltzen ditugu:


Ezinbestekoak diren cookie-ak honetarako balio dute:

•Zure erosketa-zerrendako produktuak gogoratzeko.

•Eskaeraren zein tokitan zauden gogoratzeko.


Cookie analitikoak edota errendimendukoak. Cookie hauei esker bisitariak aztertu eta zenbatu ditzakegu, eta bisitan zehar gure webetik nola mugitzen diren jakin dezakegu. Horrek web-orriaren funtzionamendua hobetzen laguntzen digu; adibidez, bilatzen ari direna erraz-erraz aurkituko dutela ziurtatzen digu.

Cookie funtzionalak. Cookie hauek gure webean sartzen zarenean ezagutzeko erabiltzen dira. Horri esker, webeko edukiak pertsonaliza ditzakegu, zure izenarekin agurtu edota zure lehentasunak gogoratu; halaber, zuzeneko txata eskain diezazukegu webguneari buruz duzun iritzia ezagutzeko.

Erregistro cookie-ak. Cookie hauek gure webera egindako bisitak, ikusten dituzun orrialdeak eta jarraitzen dituzun estekak erregistratzen ditu. Guk webgunea diseinatzeko eta zure interesekin bat datozen iragarkiak erakusteko erabiltzen dugu informazio hau. Horretarako, informazioa hirugarrenekin partekatzen dugu. Cookie hauei esker, ikusten ari zaren orria partekatu, gustuko duzuna adierazi eta informazioa beste orri batzuetara bidal dezakezu, bertako iragarkiak pertsonalizatzeko.


Xede cookie-ek honetarako balio dute:

• Partekatzeko eta "Atsegin dut" botoian klik egiteko.

• Publizitatea pertsonalizatua izan dadin beste webgune batzuetara informazioa bidaltzeko.


Azterketa cookie-ek honetarako balio dute:

• Erabiltzaileek IKEAren webgunea nola erabiltzen duten ezagutzeko, eta, hartara, webgune horrek gure bezeroen eskaerei erantzuteko duen era hobetzeko.

Portaera argitaratzeko cookie-ek honetarako balio dute:

• Erabiltzaileek IKEAren webgunea nola erabiltzen duten ezagutzeko, eta, hartara, gure argitalpena portaera horren arabera egokitzeko.

Erabileraren adibideak

Zenbait zerbitzu hobetzeko balio dute cookie-ek, esaterako:

• Hainbat zerbitzuren funtzionalitatea ahalbidetzen dute. Ordainketetan, adibidez, cookie horiek beharrezkoak dira.

• Ataza berean informazio bera behin eta berriro sartu behar ez izateko zure gailua ezagutzen duen zerbitzua jartzen dute martxan.

• Zure IKEA FAMILYko erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen dituzte, ikusi nahi dituzun orri guztietan datuok berriro sartu behar ez izateko.

• Zerbitzuak zenbat jendek erabiltzen dituen kalkulatzen du; horrela, erabiltzeko errazagoak izan daitezen eta azkarrak izateko bezainbesteko ahalmena eduki dezaten molda daitezke.

• Datuak aztertzen dituzte interneteko zerbitzuak nola erabiltzen dituzun ulertzeko, hauek hobetzeko helburuarekin.


Zenbat denboraz gordetzen dira cookie-ak?

Hurrengo orrietako zerrendan ikusiko duzun moduan, cookie asko aldi baterakoak dira eta saioa amaitu bezain pronto desagertzen dira (nabigatzailea ixtean). Beste cookie batzuk, aldiz, "iraunkorrak" dira, denbora batez ordenagailuan gordeta geratzen direnak.

Gure zerrendan zehaztu dugu cookie-ak zenbat denboraz gordetzen diren ordenagailuan. Tokiko cookie batzuk tokiko kanpainetan ere erabiltzen dira batzuetan. Cookie horiek automatikoki iraungi eta desagertzen dira kanpaina amaitzen denean.

Jarraian, gure web-orrian erabiltzen ditugun banako cookie-i buruzko informazioa duzu:

Webgunearen azterketa (estatistika)
Webgunearen azterketa (estatistika)

Cookie-aren izena Biltegiratze-aldia Deskribapena
IRWStats.familyCard Saioa Cookie honek IKEA FAMILYren kideei buruzko informazioa biltzen du. Kideen informazio pertsonala babestu eta webguneak aztertzen dituen eta erabil ditzakegun kanpoko enpresa guztien aurrean gordetzen ditu ezkutuan.
IRWStats.trailingTag 1 egun Cookie hauek informazio teknikoa eta bisitariek nabigatzeko dituzten lehentasunei buruzko informazioa biltzen dute. Adibidez: erabiltzen den nabigatzaile mota, erabiltzaileak Flash-a badu, nabigazioaren historiala (aurretik bisitatu diren orriak), etab.
s_pers 3 urte
s_cc Saioa
s_sq Saioa
s_sess Saioa
s_vi Saioa
Merkataritza

Cookie-aren izena Biltegiratze-aldia Deskribapena
WC_ACTIVEPOINTER Saioa Cookie hauek hurrengoekin daude lotuta: erabiltzaile-autentifikazioa, herrialdearen identifikazioa eta webgunerako konexioaren berrespena (saioa hastean).

Batzuek profilaren, zerrenden eta erosketa-orgatxoen egoerari buruzko informazioa gordetzen dute, eta saioek (bisitak) zabalik jarraitzen dutela berresten dute.

Oro har, cookie hauek erabiltzaileak identifikatzen ditu, on line dituzten esperientziak hobetzeko.
WC_AUTHENTICATION_98710069 Saioa
WC_PERSISTENT 1 urte
WC_SESSION_ESTABLISHED Saioa
WC_USERACTIVITY_98710069 Saioa
WC_GENERIC_ACTIVITYDATA Saioa
user_info_2 1 urte Cookie honek erabiltzaileak identifikatzen ditu webguneko saioa hastean.
Planifikatzaileak (PAX armairua eta sukalde-planifikatzaileak)

Cookie-aren izena Biltegiratze-aldia Deskribapena
lastVisitedUrl Saioa Cookie honek bisitatutako azken orria gogorarazten du.
kitchenplanner.ikea.com Saioa Cookie hauek hurrengoekin daude lotuta: erabiltzaile-autentifikazioa, konexioaren berrespena eta beren kontserbazioa webguneko beste atal batetik nabigatzea erabakitzen dutenean.
ASPXAUTH Saioa
.ASPXANONYMOUS 1 ordu
ASP.NET_SessionId Saioa
Bezeroa

Cookie-aren izena Biltegiratze-aldia Deskribapena
686160_survey2_aue 3 hilabete Cookie hauei esker, inkestak egiten zaizkie bezeroei, eta erabiltzaileek parte hartu duten edo ez jakinarazten diote sistemari.
surveySessionCookie Saioa
client_showlogoff_link_2 Saioa Cookie hauek informazioa gordetzen dute erabiltzaileak "Gogoratu nire datuak" laukitxoa markatzen duenean. Erabiltzaile horiek eremuak beteta aurkituko dituzte saioa hasten dutenean.
Cookietest Saioa
preCalcInput_2 Saioa Cookie honek erabiltzaileen posta-kodea gogorarazten du, garraio-kostuak kalkulatu ahal izateko.
selected_store_num_es_ES 1 urte Cookie honek erabiltzailearen denda gustukoena gogorarazten du.
selected_store_es_ES Saioa Cookie honek erabiltzailearen IKEA FAMILY denda gustukoena gogorarazten du.
JSEnabled Saioa Cookie hau erabiltzaileak Java Script (ordenagailuaren kodea) gaituta duen edo ez zehazteko erabiltzen da, erosketa-prozesuarekin aurrera jarraitu ahal izateko.
latestFilter Saioa Cookie honek erabiltzaileak egin berri dituen bilaketa gogokoenak gogorarazten ditu.
Mugikaria

Cookie-aren izena Biltegiratze-aldia Deskribapena
preferedui 2 urte Cookie hauek erabiltzailearen mugikorreko bista gogokoena gogorarazten dute. Batek gune nagusirako (mahaigaina) esteka erakusten du goiburuan. Bestea erabilgarri dago mugikorraren bidez gune nagusitik nabigatu nahi duten erabiltzaileentzat.
device Saioa

Ordenagailuan dituzun cookie-ak ezabatu nahi badituzu, egin klik arakatzailearen menuko "Laguntza" aukeran jarraibideak ikusteko.

IKEA IBÉRICA S.A.k, IKEA SERVICES A.B.k eta INTER IKEA SYSTEMS B.V.k tratatzen dituzte www.ikea.es webgunean erabiltzen ditugun cookie-ak, talde horretatik kanpoko enpresa edo pertsonengana inolaz ere bidali gabe.

Cookie-i eta haiek kudeatzeari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu http://www.aboutcookies.org webgunean (ingelesez) edo arakatzaileko "Laguntza" menuan.

1.4 Noiz eguneratzen dugu informazioa?

Zerrenda hori ahalik eta arinen eguneratuko da webgunean eskaintzen diren zerbitzuak aldatu ahala. Dena den, noiz edo noiz, eguneraketan baliteke dagoeneko cookie bat zerrendan ez agertzea, baina beti izango ditu zerrendan dauden cookie-n helburu berberak.

1.5 Cookie-ak erabiltzeko zure baimena eta nola blokea ditzakezun

Gure web-orrira lehenengoz sartzen zarenean, leiho bat agertuko zaizu, eta bertan, cookie-ak onartzen dituzun ala ez galdetuko zaizu.

Nabigatzaile gehienek cookie-ak ez onartzeko aukera ematen dizute. Cookie-ak blokeatu ditzakezu, zure cookie guztiak edo batzuk ezeztatzeko nabigatzailearen aukerak aktibatuta. Cookie-i buruzko informazio gehiago eta cookie-ak nola kontrolatu edo ezabatu jakiteko informazioa lor dezakezu hemen: www.aboutcookies.org edo zure nabigatzaileko laguntza kontsultatuz.

Kontuan hartu cookie-n erabilera blokeatzen baduzu, agian ezin izango zarela gure web-orriko gune jakin batzuetara sartu, eta ezaugarri batzuk ez dutela behar bezala funtzionatuko. Adibidez, ezin izango duzu erosketa-zerrenda erabili edo erosketak online egin.

Baldintza hauek Espainiako legediaren menpe daude. Baldintzak ezarri edo interpretatzerakoan gatazkaren bat egotekotan, kasuan kasuko Epaitegi eta Auzitegi eskudunen kontu utziko dute alderdiek.


Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legediaren menpe daude. Erabilera-baldintzak ezarri edo interpretatzearekin lotutako eztabaidaren bat egotekotan, lurraldean eskumena duten Epaitegi eta Auzitegien esku utziko dute alderdiek, indarrean dagoen legedia betez.

Dena den, jakinarazten dizugu kontsumo arloko eztabaidak judizioz kanpo ebaztea eskatzeko eskubidea duzula. Interneteko helbide honetan eska dezakezu:

https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage.

Hala ere, baliabide hau erabili baino lehen, helbide honetara bidal ditzakezu zure kexak: ikeaparati@ikea.com.

Eguneratze-data: 2016.11.01