PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK

Pertsonak dira aurrena,

Emakume bat umeekin, Indian
Lan egiten dugun lekuetako pertsonen eta komunitateen bizimodua hobetu nahi dugu. Etengabe ari gara lanean egiten dugun guztian bizi-kalitatea, aniztasuna eta giza-eskubideak hobetzeko, bai gure kolaboratzaileentzat eta hornitzaileentzat bai munduko komunitaterik zaurgarrienetan bizi diren familientzat. Deskargatu IKEA Taldearen jasangarritasun-txostena 2016 (PDF)
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | EKINTZAILE SOZIALAK
Giza eskubideak
Guztiok berdinak ez garen bitartean, ez dago berdintasunik
Giza eskubideak unibertsalak dira, salbuespenik gabe. Hori dela eta, «jende gehienarentzako eguneroko hobea sortzeko» dugun asmoak barne hartzen ditu bai kolaboratzaileak, bai bezeroak, bai hornitzaileak, bai tokiko komunitateak. Eta ez soilik jomugan gaudenean; gure konpromisoa etengabea da. Gure kolaboratzaileak bidezko eran tratatzen ditugu eta aukera-berdintasuna bermatzen dugu, haien etnia, erligioa, generoa, gaitasun fisikoa, orientazio sexuala edo adina edozein izanik ere. Izan ere, baldintza berdinetan, guztiok, gizon zein emakume, dugun onena ematen dugu. Eta berdintasun hori une oro errespetatu behar da, ez soilik komenigarria denean.
Giza eskubideekiko errespetua (Nazio Batuen Giza Eskubide eta Enpresei buruzko Printzipio Gidariek ezartzen duten moduan) IKEAk egiten duen guztira hedatzen da, eta hornitzaileei zuzenduriko jokabide-kodean, IWAY izenekoan, ageri da.
Deskargatu IWAY estandarra (PDF)
IKEAko hiru kolaboratzaile gela batean; bertan, laranja koloreko bi idazmahai eta hainbat aulki ageri dira, bai eta komoda zuri bat eta hormako hainbat apalategi ireki ere.
Langile migratzaileei kontratu etikoak egitearen aldeko defentsa
Nazioarteko 200 milioi migratzaile baino gehiago dago munduan; haietatik 100 milioik baino gehiagok lana aurkitu dute. Beren etxea utzi behar izan duten batzuek lan hobea aurkitu dute, bizi-kalitatea hobetze aldera. Beste batzuei, aldiz, garesti atera zaie etorkizun hobe baten promesa, esklabuen eskulana egiten amaitu behar izan baitute. IKEAn, gure IWAY jokabide-kodeak kontrataziorako eta lanerako arau argiak ezartzen ditu. Ez dugu inolaz ere onartzen behartutako eskulana edo pertsonen salerosketa. Gure hornitzaileek hitz ematen dute langile migratzaileei tratu egokia emango dietela, kontratuaren baldintzak argiak izango direla eta lan- eta bizimodu-baldintza duinak bermatuko dituztela.
Langile migratzaileei kontratu etikoak egitearen aldeko defentsa
Elkarlanean aritzea aldaketa eragiteko
Herrialde batzuetako kontratazio-prozesua korapilatsua izaten da, hainbat erakunderen esku-hartzea behar izaten delako. Hori dela eta, garrantzitsua da talde lana. IKEAk hainbat enpresekin egin du akordioa (HP, Hewlett Packard Enterprises, The Coca-Cola Company, Unilever...), langile migratzaileak kontratatzeko eran aldaketa baikorrak sartzeko. Kontratazio Arduratsuaren aldeko Buruzagi Taldeak printzipio honen alde egingo du: enpresariaren kargu egongo dira kontratazio-gastuak, eta ez langilearen kargu.
Gure hornitzaileek kontratazio arduratsu bat eraman dezaten laguntzeko, Migrazioen Nazioarteko Erakundearekin (OIM) elkarlanean jarduten dugu. Asiako hego-ekialdean, lankidetza honi esker, langileen jatorriko lan-baldintzak islatzen dituzten kontratazio-prozesuak zehaztu dira hornitzaileentzat. Ikasitako guztia erabiltzen dugu langile migratzaileen kontratazio etikoa bermatzeko eta aldaketa iraunkor bat sortzeko.
Informazio gehiago Migrazioen Nazioarteko Erakundeari buruz
Indiako neskatila eskolan
Adingabeak babestu behar ditugula uste dugu
Ahal dugun guztia egiten dugu umeei laguntzeko eta haien eskubideak babesteko. Horretarako, komunitaterik babesgabeenetan bizi diren umeei laguntzen diegu, babestu egiten ditugu eta sentsibilizazioaz arduratzen gara.
Umeekiko gure konpromisoak ez du mugarik
Gure produktu eta dendei dagokienez, beti umeen lekuan jartzen saiatzen gara. Gure produktuek umeen garapenean laguntzea eta gure dendak etxean bezala sentiaraziko dituen jolastoki izatea nahi dugu. Haur-garapeneko adituekin lan egiten dugu garapeneko aldi bakoitzean zer behar dituzten jakiteko eta ulertzeko.
Deuseztatu haur-esplotazioa
Gure ustez, umeek esplotaziotik, abusutik eta abandonutik babesa jasotzeko eskubidea dute. Horregatik, IKEAk zorrotz egiten dio uko haur-laneskuari eta modu aktiboan lan egiten du hori saihesteko eta deuseztatzeko. 2000. urtean haur-laneskuari buruzko jokabide-kode bat argitaratu genuen Save the Childrenekin batera, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) eta UNICEFen aholkuekin.
Soluzio iraunkorrak lortzea
Haur-laneskua saihestea eta deuseztatzea ez da lan erraza eta lortzeko modu bakarra laneskua eragiten duten kausei ikuspegi integral batetik aurre egitea da. Hori dela eta, IKEA Fundazioak UNICEFi eta Save the Childreni laguntza ematen die Indiako eta Pakistango hainbat tokitako 25.000 herrixkatan umeen eskubideak babesteko programak garatzeko; 2017. urtean 15 milioi umeri laguntzen arituko gara. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu IKEA Fundazioaren webgunea
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | EKINTZAILE SOZIALAK
HORNITZAILEAK
Harreman onak egitea
Denek IKEAn erosten dituzten produktuetan konfiantza izatea nahi dugu. Horregatik, ahalegin handia egiten dugu gure hornitzaile eta azpihornitzaileekin harreman onak egiteko. Mundu osoan 600.000 pertsona inguruk zuzenean IKEAren hornitzaile diren enpresetan lan egiten dute eta denek tratu egokia jasotzen dutela ziurtatu nahi dugu.
Hori dela eta, 2000. urtean IWAY araua plazaratu genuen, hornitzaileentzako gure jokabide-kodea. Hornitzaileak eurak arduratzen dira IWAY araua azpihornitzaileei ezagutarazteaz eta guk zeregin horretan laguntzen diegu. Hornitzaile guztiek IWAY baldintzak bete behar dituzte; bestela, ez dugu betetzen ez dituenarekin berriro lanik egingo.
IWAY ikuskatzailea IKEA hornitzen duen fabrika batean
Maiz bisitatzen ditugu gure hornitzaileak IWAY kodea betetzen dutela egiaztatzeko, eta urtean 1.000 ikuskaritza egiten ditugu.
Zer da IWAY Standard?
Hornitzaileentzako gure jokabide-kodeak, IWAY Standard, oso garrantzitsua da haien garapen positiborako. Ingurumenari, gizarte-eraginari eta lan-baldintzei dagokienez gutxieneko baldintzak zein diren zehazten du.
Maiz bisitatzen ditugu gure hornitzaileak, IWAY araua betetzen dutela egiaztatzeko. IKEAko 80 ikuskatzailek eta ikuskatzaile independenteek hornitzaileak eta azpihornitzaileak ebaluatzen dituzte, batzuetan, gainera, ustekabean.
IWAY Standard ondo ikusteko moduan hornitzaile baten fabrikako horman
Hona hemen IWAY arauaren baldintzetako batzuk:
- Haur-laneskua ez erabiltzea
- Ez bortxazko laneskua ez esklabu-laneskua ez erabiltzea
- Diskriminazioa saihestea
- Elkartzeko askatasuna.
- Gutxieneko soldatak behinik behin izatea eta aparteko orduak konpentsatzea
- Lan-ingurune seguru eta osasungarri bat bermatzea; airea, lurra eta ura kutsa daitezen saihestea; eta energia-kontsumoa murrizten saiatzea. Deskargatu IWAY estandarra (PDF)
Ez da alfonbra arrunt bat
TÅNUM alfonbrak argi eta garbi erakusten du nola izan garen gai gure bi pasioak elkartzeko: hondakin kopurua murriztea eta pertsonen eguneroko bizimodua hobetzea. TÅNUM alfonbrak gure oihalak eta edredoiak egitetik soberan gelditzen diren ebakinekin eginda daude; hori dela eta, bakoitza errepikaezina da. Gainera, artikulu hori oso ohikoa da Suediako etxeetan duela 150 urtetik hona.
Diseinua Erik Bertellek sortu zuen; Erik Finlandiako diseinu-ikasle bat zen, eta bere helburua oinarrizko pieza hori eraldatzea eta ukitu garaikideago bat ematea zen. Hala ere, bere ideia ez zen hor gelditu; aitzitik, urrunago ere joan zen. Irizpide arduratsuak kontuan izanik ekoizten da eta hondakinak aprobetxatu egiten dira; horrez gain, Bangladesheko emakume-artisauek egiten dituzte eskuz. Horri esker, emakumeek lanpostu bat eta soldata finkoa dituzte. Ezagut ezazu, bideo honen bitartez, TÅNUM alfonbraren atzean dagoen historia.
Nola egin zen: Eskuz egindako alfonbrak (PDF)
Youtube Player ez dago erabilgarri
Better Cotton-aren laborantzari buruzko hezkuntza, komunitateak berak zuzendutakoa
WWFrekin elkarlanean aritzea kotoi-ekoizleen bizimodua hobetzeko
IKEAk eta WWFk hamar urte baino gehiago daramatzate elkarrekin lanean kotoigintzari loturiko gaien inguruan. Horren emaitza gisa, Indiako, Pakistango, Txina eta Turkiako 125.000 nekazari inguru kotoia modu jasangarriago batean ekoizten hasi dira. Ongarri kimiko gutxiago eta pestizia kimikoak baino ordezko aukera naturalagoak erabiltzeari esker, nekazari txikiek kostuak murritz ditzakete beren uztetan inolako eraginik izan gabe. Aurrezten duten dirua tantakako ureztapenean inberti dezakete, ura aurrezteko, edo beren seme-alaben hezkuntzan. Gure elkarlanari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu WWFren webgunea
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | EKINTZAILE SOZIALAK
Ekintzaile sozialak
Emakumeak ahalduntzeak guztiok ahalduntzen gaitu
IKEAn, genero-berdintasuna errespetatuko duen gizarte inklusiboaren alde lan egiteko konpromisoa daukagu. Beste pertsona askorekin partekatzen dugun gogoa da, eta ekintza zehatzak eskatzen ditu emaitzak ikusi ahal izateko.
Ekintzaile sozialak IKEAren eta sen ekintzailea duten landa-eremuetako emakumeen eta lehen diru-sarrera iraunkorrik ez zuten edo soldata txikiegia jasotzen zuten artisauen arteko lankidetza da. Ekintzaile sozialak dituzten elkarteak sortzeak independenteak izateko eta etorkizun hobea izateko aukera eskaintzen die emakumeei eta gutxiengo baztertuei.
Diru-sarrerak lortzeko aukera ematen dienez, aukera berriak dauzkate eta ekimenerako energia berria ekoizten lagunduko duen ekonomia sortzen da.
Youtube Player ez dago erabilgarri
Bizitzak aldatzen dituen artisautza
Ekintzaile sozialekin elkarlanean, artisautza-bildumen sorkuntzaren bidez, emakumeentzako eta landa-eremu eta eremu pobreetako gutxiengoen iraupenerako moduak eskaintzen ditugu. Guretzat ere aukera bat da, artisau adituekin lan egin baitezakegu, eta gure bezeroei eskuz egindako aparteko produktuak eskaini; produktuok zenbait IKEA dendatan egongo dira eskuragarri.
HEMGJORD bildumaren erakusketa naturan.
HEMGJORD - Bizitak aldatzen dituen artisautza
HEMGJORD bilduma baino zerbait gehiago da, eremu pobre eta landa-eremuetako emakumeei bizitzeko bitartekoak eskaintzen dizkieten ekintzaile sozialekin seigarren aldiz aritu gara elkarlanean. Guretzat ere aukera bat da, artisau adituekin lan egin baitezakegu, eta gure bezeroei aparteko artisautza-produktuak, brodatuak eta ehunak eskaini.
HEMGJORD bilduma 2017ko martxotik aurrera eskuratu ahal izango da herrialde hauetan: Erresuma Batua, Italia, Alemania, Belgika, Norvegia, Herbehereak, Espainia, Korea eta Japonia.
Ezagutu edizio mugatuko HEMGJORD bilduma
Ekintzaile sozialekin elkarlanean aritzea
Ekintzaile sozialek edozein kausa bultzatzeko adina indar dute. Egin klik filmetan IKEA artisauentzako bizitzeko bitartekoak sortzeko tokiko eremuetan nola aritzen den elkarlanean ezagutzeko.
Ezkutuan: ekintzaile sozialak (PDF)IKEAREN DATUAK Enpresak eta ekintzaile sozialak (PDF)
Youtube Player ez dago erabilgarri
Youtube Player ez dago erabilgarri
Emakume honek inspiratu egiten gaitu. Entzun Indiako artisau baten eta kolaboratzaile sozial baten historia.
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | KOLABORATZAILE SOZIALAK |IKEA FUNDAZIOA| KAUSA ONAK KANPAINA
IKEA FUNDAZIOA
Umeentzako aukera gehiago
Beren egoera edozein dela ere, ume guztiek dute etxetzat jo dezaketen leku seguru bat, haurtzaro on bat, hezkuntza egoki bat eta familiako diru-sarrera jasangarriak izateko eskubidea. IKEA Fundazioak oso erakunde ezagunen (UNICEF eta Clinton Foundation, adibidez) programetan laguntzen du. Programa horien xedea herrialde txiroenetako ume eta gazteei beraientzat eta beren familientzat etorkizun hobe bat lortzen laguntzea da. 2015 bukaerarako, une honetan Fundazioak diruz laguntzen dituzten programek 100 milioi haurrei lagundu izango diete.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu IKEA Fundazioaren webgunea
Bi ume iheslari-esparru batean
IKEA Fundazioak urtean 100 milioi euro baino gehiago ematen dizkie umeekin lan egiten duten erakundeei, IKEA Taldearen irabazietatik ateratako dirutik.
IKEA Fundazioak 4 modutan laguntzen die umeei
Neskatila eskolan
Emakumeak eta neskak gaitzea
Emakumeak trebatuz (hezkuntza eta trebakuntza-programak eskainita, osasun-laguntza hobetuta edo negozio txikiak martxan jartzeko maileguak emanda), umeen osasuna, hezkuntza eta etorkizunerako aukerak hobetu ditzakegu. IKEA Fundazioak emakumeentzako trebakuntza- eta hezkuntza-programak finantzatzen ditu eta, hala, buruaski izateko eta beren familia mantentzeko aukera eskaintzen die. Emakumeentzako trebakuntza-programei buruzko informazio gehiago IKEA Fundazioaren webgunean
Mutikoa iheslari-esparru batean
Bizimodu hobe bat ume iheslarientzat
Urtero, milioika umek haien etxeetatik ihes egin behar dute gatazken eta hondamendi naturalen ondorioz. IKEA Fundazioak 76 milioi euro ematen dizkio Nazio Batuetako iheslarien Agentziari Etiopiako, Sudango eta Bangladesheko familia iheslariei etxea, osasun-laguntza eta hezkuntza eman ahal izateko. Bisitatu IKEA Fundazioaren webgunea iheslarientzat bizileku izango diren leku seguruak nola eraikitzen dituzten ikusteko.
Eskolara joaten ez diren umeak dira ahulenak
Haurren lana prebenitzea
2000. urteaz geroztik, 80 milioi euro eman ditugu Indian eta Pakistanen haur-laneskua eragiten duten arrazoiak desagerrarazteko. Gure programei esker 12 milioi umek kalitatezko hezkuntza jaso dezaten lortu dugu, oraindik umeak direla lanik egin beharrik izan ez dezaten, eta beste askori laguntzeko prestatzen ari gara.Bisitatu IKEA Fundazioaren webgunea haur-laneskuaren aurkako gure borrokari buruzko informazio gehiago lortzeko
Ume bat amaren magalean eserita doktore batek auskultatzen duen bitartean
Larrialdietarako erantzuna
Ume guztiek dute ikasteko eta jolasteko eskubidea. Baina batzuetan hondamendi naturalek eta gatazkek haien bizimodua eteten dute eta ume izateko aukera galtzen dute. Horregatik, IKEA Fundazioak IKEA produktuak ematen ditu eta laguntza humanitarioko proiektuak garatzen dituzten zenbait erakunderi diru-laguntzak ematen dizkie, adibidez Médecins Sans Frontières (MSF), UNICEF, Save the Children edota Nazio Batuen Iheslarientzako Agentziari. Laguntza humanitarioko programei buruz informazio gehiago eskuratzeko, sartu IKEA Fundazioaren webgunean.
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | EKINTZAILE SOZIALAK
IKEA FUNDAZIOA | ONGINTZA-KANPAINAK | IHESLARIAK
ONGINTZA-KANPAINAK
Jolastea oinarrizko beharrizana da
Jende asko ez da konturatzen jolastea funtsezko premia dela eta neskato zein mutiko guztiek jolasteko eskubidea dutela, Nazio Batuen Umeen Eskubideei buruzko hitzarmenari jarraikiz. IKEA Fundazioak arlo horretan diharduten hainbat GKE garrantzitsurekin lan egin du: Handicap International, Room toRead, Save the Children, Special Olympics, UNICEF eta War Child. Kanpainaren bitartez diruz lagunduko diren lankidetza-proiektuen xedea izango da espazio seguruak sortzea babesik ez duten umeek jolastu dezaten eta gara daitezen.
Informazio gehiago IKEAfoundation.org webgunean
IKEA Jolas gaitezen aldaketaren alde
JOLAS GAITEZEN ALDAKETAREN ALDE
IKEAren «Let's Play for Change» (Jolas gaitezen aldaketaren alde) kanpainak umeek jolastu eta garatzeko duten eskubidearen alde egiten du. 2016ko azaroan eta abenduan, IKEAko kolaboratzaileek eta bezeroek kanpainarekin bat egin zuten eta IKEAko 12,6 milioi umeentzako produktu saldu ziren. Kanpainan parte hartu duten guztiei esker, IKEA Fundazioak 21,5 milioi bildu ditu sei bazkiderentzat; haiei esker, arrisku-egoeran dauden milaka umek jolasteko eskubidea berreskuratuko dute eta, horren bitartez, haien hezkuntza eta ikaskuntza, parte-hartze ekitatiboa eta kirola sustatuko dira. Diru horrek, gainera, 2017ko beste proiektu batzuk finantzatzeko ere balioko du.
Ume bat, zinta gorri eta berdez estalitako uztaietan zehar igarotzen.
IKEArentzat, umeak lehentasun dira
IKEAk enpresa liderra izan nahi du umeen eskubideen defentsaren esparruan; hala, txikien interesak inoiz ahaztu gabe egin nahi du lan. Umeen eskubideen alde egiten dugu, eta ahal bezainbeste aldaketa eta hobekuntza lortzeko ahaleginak egiten ditugu. Lanean jarraituko dugu gure lan egiteko moduan umeen eskubideak errespetatzen dituzten enpresa-printzipioak txertatzeko; eskubide horien defentsa, gainera, begi-bistakoa izango da gure politika eta estrategia guztietan.
IKEA Taldeak umeen eskubideak defendatzeko egiten dituen ahaleginei buruzko informazio gehiago nahi baiduzu, irakurri honako agiri hau: IKEA Taldearen Jasangarritasun-txostena 2016.
IWitness Global Citizens programa
Programa honi esker, IKEAko langileek zuzen-zuzenean ikus dezakete IKEAren kanpaina solidarioetan bilduko diruak behar handieneko komunitateetako umeen bizimodua hobetzen laguntzen duela. Langileek IKEA fundazioko bazkideek koordinatzen dituzten hainbat proiektu bisitatzen dituzte eta IKEA fundazioaren Global Citizens blogean partekatzen dituzte esperientziak.
blog.ikeafoundation.org
PERTSONAK ETA KOMUNITATEAK: GIZA ESKUBIDEAK | HORNITZAILEAK | EKINTZAILE SOZIALAK
IHESLARIAK
Lagundu iheslariei
2015. urteko urtarriletik hona, milioi erdi iheslari baino gehiago iritsi dira Europara haien familientzako bizimodu hobe baten bila. "Argiaren boterea" ongitzako kanpaina IKEAk eta IKEA Fundazioak gauzatu dituzten ekimen ugarietako bat da, eta iheslarien bizimodua hobetzea du helburu. Kanpainak iraun bitartean IKEAren dendetan saldu zen LED produktu bakoitzeko, IKEA Fundazioak 1 € eman zion iheslarien aldeko Nazio Batuen Agentziari (UNHCR). Kanpainari esker, IKEA Fundazioak 30,8 milioi euro bildu zituen, gero UNHCR agentziari emateko; horri esker, argia eta energia berriztagarriak eraman ahal izan zituzten Asiako, Afrikako eta Ekialde Ertaineko iheslari-esparruetara, eta bertako familien hezkuntza hobetu ahal izan zen. Diru horri esker, gainera, UNHCR agentziak datozen urteotan hezkuntzaren eta energia berriztagarrien arloan dituen programak garatzen jarraitu ahal izango du.
Iheslarien egoerak latza izaten jarraitzen badu ere, aktiboki lagundu diegu tokiko hainbat erakunderi; esate baterako, oinarrizko artikuluak eman dizkiegu iheslari heldu berrien bizi-baldintzak hobeak izan daitezen laguntzeko. IKEAren kolaboratzaile askok haien denbora eta energia erabiltzen dute iheslariei komunitate berrietan berriz hasten laguntzeko. Horrez gain, herrialde batzuetan programa luzeagoak abiatu ditugu, iheslariei laneratzen laguntzeko.
Informazio gehiago IKEA Fundazioan
Irudia: bi ume iheslari-esparru batean, iluntzean. ©UNHCR/Warrick Page
HONAKO HAUEK ERE INTERESATUKO ZAIZKIZU:
BIZIMODU JASANGARRIA ETXEAN
Aldaketa txikiak, lorpen handiak
Ikusi nola aurrez dezakezun dirua etxean kontsumo txikiko txorrotak eta indukzio-plakak jarrita. Bisitatu Bizimodu jasangarria etxean atala
IKEAren ura aurrezteko txorrotek %50 ere murrizten dute ur-kontsumoa.
IKEA denda batean eguzki-panelak instalatzea
BALIABIDEAK ETA ENERGIA
Aldaketa positibo bat eragitea
Ezagutu nola eskuratzen ditugun materialak modu arduratsuan eta zer ahalegin egiten dugun energia-arloan independente izateko. Bisitatu Baliabideak eta energia atala