IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Erosteko erak

Orain erosten baduzu online, produktuak datozen egunetan jasoko dituzu. Ukitu, probatu edo hobeto ezagutu nahi dituzu? Zatoz IKEA denda batera, sofetan eseri ahal izango zara edo kolaboratzaile bati lastairei buruzko informazioa eskatu ahal izango diozu bat erosi baino lehen.

Emakume bat inspirazioaren bila

Nabigatu eta hartu inspirazioa

Etxe ezin hobea zuretzat ezin hobea dena da. Horregatik, 10.000 produktu baino gehiago eta etxean altzariak jartzeko ideia eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizugu.

Bi gizon IKEA denda batean gauzak probatzen

Bizi errealitatea

Jarri eroso dendetan ditugun giro ezberdinetan. Probatu tapizeriak, sentitu Ekialdeko alfonbrak, probatu ohe-sofak eta ireki armairuak kalitatea ikusteko. Prezioaren etiketan produktu bati buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu, adibidez, dendako zein lekutan jaso dezakezun.

Pertsona bat pakete batzuk hartzen IKEA denda batean

Eraman etxera gaur bertan

IKEA taldeko altzari gehienak pakete zapaletan gordetzen direnez, etxera erraz eraman ahal izango dituzu dendan erosi eta gero. 

IKEA pakete bat daraman emakumea

Eramango dizugu

Online erosten baduzu, nahi dituzun produktuak etxera edo enpresara eramango dizkizugu.

Bi gizon IKEA altzari bat muntatzen

Batzuetan, laguntza apur bat behar dugu

Nahiago baduzu, zure ordez jaso, entregatu eta muntatu ditzakegu. Nahi duzun sukalde berria instalatu dezakegu ere. Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun zerbitzu gehigarrieiburuz edo hitz egin IKEA taldeko kolaboratzaile batekin dendan.

Gizon bat IKEA webgunean nabigatzen

Ordaindu guztia batean edo pixkanaka.

Kreditu-, zordunketa-, IKEA Business eta IKEA opari-txartelak onartzen ditugu. Noski, online ordaintzen duzunean transakzioa guztiz segurua da. Geroratutako ordainketak nahiago badituzu, finantziazio-aukeraezberdinak eskaintzen dizkizugu.

Ohe bat bi hormen artean ipinita.

Ideiaz aldatu dezakezu

Lasai, zerbait eramaten baduzu etxera eta ideiaz aldatzen baduzu, 365 eguneko epea duzu itzultzeko. Erosketa-tiketa gorde besterik ez duzu, itzulketak errazteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Itzultze-politika.

Erosketak egiteko laguntzailea

Erosketak egiteko laguntzailea

IKEA Store aplikazioa oso lagungarria da bisita bat egingo badiguzu. Ikusi produktuak, sortu erosketa-zerrenda bat eta jaso tokiko dendako eskaintza eguneratuak. IKEA Store aplikazioa deskargatzeko aukerak: Google Play  (Android) edo Apple-en App Store (iOS).

Fakturak eta BEZa IKEA taldean

Fakturak eta BEZa

IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura  sinplifikatu bat ematen dugu, tiket formatuan. Eta BEZetik salbuetsita bazaude, nola eskatu azalduko dizugu.