IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Instalazioa

Lanean ari gara zerbitzu hau online egindako erosketatan eskaini ahal izateko. Momentuz, IKEA dendan kontratatu dezakezu.

Piktograma: instalazio-zerbitzua

Sukaldeen instalazioa

 

Zer egiten dugu?

Zerbitzuak hauxe hartzen du barne:

  • Altzariak muntatzea eta instalatzea
  • IKEA taldeko etxetresna elektrikoak eta argiak instalatzea eta konektatzea (gas-konexioak kanpo).
  • IKEA taldeko harraskak, txorrotak eta sifoiak instalatzea (iturgintza-zerbitzua ez dago barne).
  • Sukalde-gainekoak instalatzea (harraska eta plakarako ebaketak barne).
  • Alboko panelak, heldulekuak eta barrurako osagarriak instalatzea.
  • Sabaiak panelekin ixtea (gehienezko altuera 20cm).
  • Bilgarri guztiak kentzea.

 

Prezioak

Sukaldeen serieak

METOD sukaldeak instalatzea - 85 €/ml

KNOXHULT sukaldeak instalatzea - 49 €/ml


Bereiz neurtuko dira goiko altzarien metro linealak eta beheko altzarien metro linealak.


Altzariak instalatu aurretik, gure kolaboratzaile profesionalek zure sukaldea neurtuko dute, hobeto planifikatu ahal izateko. Neurketa egiteak 40 € balio du; IKEA sukaldearen instalazioa kontratatzen baduzu, zenbateko hori itzuliko dizugu.


Nola kontratatu?
Kontsultatu zure IKEA dendako Sukaldeak saileko informazio-guneetan.
Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.


Sukaldeetarako zerbitzu gehigarriak

  • SUNNESTRA sukaldeen instalazioa - €50/ml
  • Sukaldeak desmuntatzeko eta erretiratzeko zerbitzua- €55/ml
    (Zerbitzu hau eskura dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatuta) 
  • Sukaldeak desmuntatzeko zerbitzua- - €30/ml
    (Zerbitzu hau eskura dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatuta)
  • Etxetresna elektrikoak instalatzea -  €25/un (Zerbitzu hau eskuragarri dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
  • Panelak dituzten etxetresna elektrikoak instalatzea - €40/un (Zerbitzu hau eskuragarri dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
  • Etxetresna elektrikoak erretiratzeko zerbitzua - €0/ud
    (Zerbitzu hori doakoa da berria erosi eta garraiatzean) 
  • Sukalde-gainekoen instalazioa - €40/ml
    (Aldez aurretik neurriak hartu behar dira, neurketaren kostua €25) 

Piktograma: instalazio-zerbitzua

Bainugelen instalazioa

 

Zer egiten dugu?

Zerbitzu profesional bat jarriko dugu zure esku, bainugela berria instalatzen laguntzeko. Aurreztu denbora eta ez kezkatu lan delikatuenak egiteaz.


Zerbitzuak hauxe hartzen du barne:

  • Bainugelako altzari guztiak muntatzea.
  • IKEA sifoia hormara konektatzea.
  • IKEA txorrotak ur-irteeretara konektatzea.
  • IKEA ispiluak, lanparak eta bainugelako osagarriak instalatzea.
  • Bainugelako gainazalak instalatzea.
  • Bilgarri guztiak kentzea.

 

Prezioak

Zerbitzuaren prezioa - 69 € gela bakoitzeko.

Konketa eta ispilua bakarrik muntatu eta instalatu behar badituzu, zerbitzuak 55 € balio du sorta bakoitzeko.


Bainugeletarako zerbitzu gehigarriak

  • Txorrotak instalatzea - €30/un (Zerbitzu hau eskuragarri dago bainugelak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
  • Komunak desmuntatzea eta erretiratzea - €59/unit
 
Nola kontratatu?
Kontsultatu zure IKEA dendako Bainugelak saileko informazio-guneetan.Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.

Piktograma: instalazio-zerbitzua

Sabaian edo horman instalatzeko zerbitzua

 

Zer egiten dugu?

Altzariak horman edo sabaian instala ditzakegu edo, bestela, zuk zeuk instala ditzakezu. Instalazioak honako hauek hartzen ditu barne: apalak, apalategiak, beira-arasak, lanparak, fokuak, aplikeak, koadroak, ispiluak, erlojuak, gortinetako barrak, sare-errezelak, estoreak, pertsianak...


Prezioa

Zerbitzuaren prezioa - 14 €/un


Nola kontratatu?

Kontsultatu zure IKEA dendan, informazio-guneetan edo Bezeroen Arreta ondoan dagoen garraio- eta muntatze-zerbitzurako erakusmahaian.Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.


*Hormako edo sabaiko instalazio horien barnean ez dago muntatze-zerbitzua; halakorik behar izanez gero muntatzea bereiz kontratatu beharko litzateke. Garraio-zerbitzua kontratatzen ez bada, lekualdaketa ordaindu beharko da. Kontsultatu baldintzak informazio-puntuetan edo garraio- eta muntatze-zerbitzurako erakusmahaian.


Piktograma: instalazio-zerbitzua

Zoruak instalatzea

 

Zer egiten dugu?

Gure kolaboratzaileak zure esanetara daude parketak edo zurezko zoruak muntatzeko.


Prezioak

Neurketa eta egiaztapena (instalatzeko ezinbestekoa) - 30 €

IKEA taldeko barruko esparruetarako zoruak eta zokaloak instalatzea - €14/m2

IKEA taldeko kanpoko esparruetarako zoruak instalatzea - €9/m2


Zoruak instalatzerakoan ateak moztu edo altzariak tokiz mugitu behar badituzu, zerbitzu horien aurrekontua emango dizugu, zure etxea neurtzeko bisita egin ondoren.


Nola kontratatu?

Kontsultatu zure IKEA dendako Zoruak saileko informazio-guneetan.Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.