IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Altzariak muntatzeko zerbitzua

Lanean ari gara zerbitzu hau online egindako erosketatan eskaini ahal izateko. Momentuz, IKEA dendan kontratatu dezakezu.

IKEA - Muntatze zerbitzua

Altzariak muntatzeko zerbitzua

 

Zer egiten dugu?

IKEA altzariak zuk zeuk muntatzea erraza da; hala ere, ez baduzu egin nahi, gure kolaboratzaile profesionalek pozik muntatuko dituzte produktuak zure ordez.


Prezioak

Zerbitzuaren prezioa kalkulatzeko, muntatu nahi dituzun produktuen balioa gehitzen dugu.


Produktuaren balioa

Lehen 100 € merkantzia - 35 €

Hurrengo 100 € merkantzia-tarteak - 15 €


Nola kontratatu?

Kontsultatu zure IKEA dendan, informazio-guneetan edo Bezeroen Arreta ondoan dagoen garraio- eta muntatze-zerbitzurako erakusmahaian.Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.

 
*Salgaiak muntatzean hertsiki beteko dira IKEA-ren jarraibideen edukia eta segurtasun oharkizunak altzariak muntatzeari eta ainguratzeari dagokienean. Ez da muntatze-zerbitzurik eskainiko produktuaren jarraibideek hura ainguratu behar dela adierazten badute eta bezeroak ez badu altzaria ainguratzea onartzen.
 
Garraio-zerbitzua kontratatu ezean, lekualdaketa-kostuak izango ditu. Altzariak berdindu ere egiten ditugu. Zuk nahi duzun gelan muntatuko ditugu altzariak, eta amaitzen dugunean produktuen bilgarriak bota eta gela garbi utziko dugu. Muntatze-zerbitzu honek ez du barne hartzen bainugelen eta sukaldeen instalazioa, PAX armairuen muntatzea edo ainguraketarik behar ez duten salgaiak ainguratzea.
 
Kontsultatu baldintzak zure IKEA dendako informazio-guneetan edo garraio- eta muntatze-zerbitzurako erakusmahaian.
 

IKEA - Muntatze zerbitzua

PAX armairuen muntatzea

 

Zer egiten dugu?

PAX armairua muntatzeko laguntza behar baduzu, gure muntatze-zerbitzuarekin denbora eta nekea aurreztuko dituzu.


Zerbitzuak hauxe hartzen du barne:

  • Egiturak eta ateak muntatzea, KOMPLEMENT barrurako osagarri guztiekin (altzari barruko tiraderak, apalak, barrak, galtzak esekitzekoak, itxigailu isilak, etab.), baita heldulekuak eta argiak ere*.
  • Horman ainguratzea* eta armairua berdintzea.
  • Zuk hautatzen duzun gelan muntatzea eta bilgarriak jasotzea.
 

Prezioa

Zerbitzuaren prezioa - 30 €/metro lineala


Nola kontratatu?

Kontsultatu zure IKEA dendako Armairuak saileko informazio-guneetan.Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.


*Instalazio elektrikoa ez dago barne. Lanpara/foku/aplikeen instalazioak barne hartzen du klema bidezko konexio elektrikoa, baldin eta lanpara jarriko den gainazalean eskuragarri badaude.

Zerbitzua egiteko, ezinbestekoa da altzariak horman ainguratzea.

 
 

IKEA - Muntatze zerbitzua

Sofen muntatzea

 

Zer egiten dugu?

Zure sofa berria muntatuko dugu, zuk bertan etzateaz baino arduratu beharrik izan ez dezazun.


Prezioa

Zerbitzuaren prezioa - 35 €/un

 

Nola kontratatu?

Kontsultatu zure IKEA dendako informazio-guneetan. Une honetan, zerbitzu hau dendan kontratatzeko bakarrik dago eskuragarri.