IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Cookie-en politika

Bezero gisa ahalik eta esperientzia onena izan dezazun arduratzen gara. Horregatik, eta gure webgunearen bitartez zerbitzu hobea eskaini ahal izateko, IKEA-k cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-lehentasunak gogoratzeko. Jarraian, cookie-ak zer diren eta zertarako balio duten azalduko dizugu, baita nola erabiltzen ditugun eta nola desaktiba ditzakezun ere, nahi izanez gero. IKEA-ren webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-en politika hau onartzen duzula ulertuko dugu.


Zer dira cookie-ak?

Interneten nabigatzean, jende asko kezkatzen du pribatutasunak eta "cookie-en" erabilerak. Webgunean nabigatzean ematen duzun informazioa gordetzeko erabiltzen diren fitxategi txikiak dira cookie-ak. IKEA-ren webguneak zure lehentasunak gogoratzeko erabiltzen ditu cookie-ak (adibidez, zein web-orri bisitatu duzun). Horrela, hurrengo aldiz webgunea bisitatzen duzunean, erosoagoa izango zaizu nabigatzea, dagoeneko kontsultatutakoarekin lotutako informazioa eskainiko dizugu eta. Cookie horiek arakatzaileari bidaltzen zaizkio eta zure gailuan gordetzen dira. Dena den, halako fitxategirik gorde nahi ez baduzu, arakatzailearen aukeren atalean desaktibatu ahal izango dituzu.


Nola erabiltzen ditugu?

Nabigazioari buruzko informazioa gordetzeko eta web-orria nola erabiltzen duzun jakiteko erabiltzen dira cookie-ak. Bildu ondoren, informazio hori aztertu egiten dugu, batez ere nabigazioa hobetu ahal izateko (adibidez, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak nabarmenduko dizkizugu). Cookie-ak ez dira, inolaz ere, zure datu pertsonalekin lotuko, eta ez dute bilduko zu identifikatzeko balio duen informaziorik.


Cookie-ak nola erabiltzen ditugun ulertzeko adibide batzuk:

  • Zure erosketa-zerrendako produktuak gogoratzeko.
  • Webgunea atzitzen duen erabiltzaile-kopurua kalkulatzeko eta bertan azkar nabigatu ahal izateko behar adina memoria dagoela bermatzeko.
  • Webgunearen funtzionamendua hobetzeko; erabiltzaileak bilatzen ari direna erraz aurkitzeko, esate baterako.
  • Hainbat zerbitzuk behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko, ordainketa-zerbitzuak, besteak beste.
  • Saioa hasteko datuak gogoratzeko, sartu nahi duzun bakoitzean erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar ez izateko.
  • Zure interesekin bat datozen iragarkiak erakusteko.

Zer motatako cookie-ak erabiltzen ditugu?

Honako hauek dira www.ikea.es webgunean bezeroen esperientzia hobetzeko erabiltzen ditugun cookie-ak:

  • Ezinbestekoak diren cookie-ak: horrelakoei esker, zure erosketa-zerrendako produktuak gogoratu ditzakegu, edo eskaeraren zein fasetan zauden jakin dezakegu, besteak beste.
  • Cookie analitikoak edo/eta errendimenduzkoak: erabiltzaileek IKEA-ren webgunea nola erabiltzen duten ezagutzeko, eta, hartara, webgune horrek bezeroen eskaerei erantzuteko duen modua hobetzeko erabiltzen ditugu.
  • Cookie funtzionalak: Cookie hauek gure webean sartzen zarenean ezagutzeko erabiltzen dira. Horri esker, webeko edukiak pertsonaliza ditzakegu, zure izenarekin agurtu edota zure lehentasunak gogoratu; halaber, zuzeneko txata eskain diezazukegu webguneari buruz duzun iritzia ezagutzeko.
  • Erregistrorako cookie-ak: Cookie hauek gure webera egindako bisitak, ikusten dituzun orrialdeak eta jarraitzen dituzun estekak erregistratzen ditu. Guk webgunea diseinatzeko eta zure interesekin bat datozen iragarkiak erakusteko erabiltzen dugu informazio hau. Horretarako, informazioa hirugarrenekin partekatzen dugu. Cookie hauei esker, ikusten ari zaren orria partekatu, gustuko duzuna adierazi eta informazioa beste orri batzuetara bidal dezakezu, bertako iragarkiak pertsonalizatzeko.
  • Xedeen cookie-ak: edukiak partekatzeko eta "atsegin dut" botoian klik egiteko balio dute, baita beste webgune batzuetako publizitatea pertsonalizatzeko berauetara informazioa bidaltzeko ere.
  • Jokabidean oinarritutako publizitateko cookie-ak: erabiltzaileek IKEA-ren webgunea nola erabiltzen duten ezagutzeko, eta, hartara, gure publizitatea portaera horretara egokitzeko erabiltzen ditugu.

Gure webgunean erabiltzen ditugun geure zein hirugarrenen cookie-ei buruz gehiago jakin nahi baduzu, cookie-en zerrenda kontsulta dezakezu.

Zerrenda hori ahalik eta arinen eguneratuko da webgunean eskaintzen diren zerbitzuak aldatu ahala. Dena den, noiz edo noiz, eguneraketan baliteke dagoeneko cookie bat zerrendan ez agertzea, baina beti izango ditu zerrendan dauden cookie-n helburu berberak.

Zerrendan ikusiko duzunez, cookie ugari "saiokoak" dira; horrek esan nahi du saioa amaitzean (edo nabigatzailea ixtean) desagertuko direla. Beste cookie batzuk, aldiz, "iraunkorrak" dira, aldi baterako ordenagailuan gordetzen direnak.

Gure zerrendan zehaztu dugu cookie-ak zenbat denboraz gordetzen diren zure gailuan.

IKEA IBÉRICA S.A.k, IKEA SERVICES A.B.k eta INTER IKEA SYSTEMS B.V.k tratatzen dituzte www.ikea.es webgunean erabiltzen ditugun cookie-ak, talde horretatik kanpoko enpresa edo pertsonengana inolaz ere bidali gabe.


BAIMENAK ETA DESAKTIBATZEKO MODUAK
Cookie-ak erabiltzeko eman behar diguzun baimena eta nola desaktiba ditzakezun

Gure webgunera lehenengoz sartzen zarenean, leiho bat agertuko zaizu; bertan, cookie-ak onartzen dituzun galdetuko zaizu.

Webgunean nabigatzean esperientzia bikaina ez izatea axola ez bazaizu, cookie-en erabilera ukatu ahal izango duzu. Dena den, hala eginez gero, ezingo duzu era egokian nabigatu, edo baliteke webguneak akatsak izatea. Cookie-ak desaktibatzeko, aldatu arakatzailearen ezarpenak. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu lau nabigatzaile erabilienen cookie-ak desaktibatzeko jarraibideak (Firefox Mozilla, Chrome, Internet Explorer, Safari).

Kontuan hartu cookie-n erabilera blokeatzen baduzu, agian ezin izango zarela gure web-orriko gune jakin batzuetara sartu, eta ezaugarri batzuk ez dutela behar bezala funtzionatuko. Adibidez, ezin izango duzu erosketa-zerrenda erabili edo erosketak online egin.