IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Itzulketak

Maitemindu zaitez edo alda ezazu!

365 egun dituzu erosketak itzultzeko edozein dendatan.

Ekarri produktua eta erosketa-tiketa, eta ordaindu zenuen zenbatekoa itzuliko dizugu, ordaintzeko erabili zenuen modu berean. Produktua muntatu edo erabili baduzu, jatorrizko bilgarria zabalik badago edo bilgarririk ez badago, zenbatekoa itzultze-txartel batean emango dizugu.

 

Nola egin itzulketa bat?

Zein da itzulketa batean jasoko dudan zenbatekoa?

Noiz jasoko dut nire itzulketaren zenbatekoa?

Zer behar dut itzulketa bat egiteko?

Edozein produktu itzul dezaket?

Zer egin behar dut bidalketan kaltetu den produktu bat jasoz gero?

Atzera egiteko eskubidea online erosketetarako

 

Gure produktuen kalitatean konfiantza osoa dugu, gure produktuen bermeari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hemen.

Itzultze-politika ez zaio aplikatzen zerbitzuen kontratazioari. Gure zerbitzuei buruzko informazio guztia aurki dezakezu hemen.

Gehiago jakiteko, irakurri ohiko galderak

 


Nola egin dezaket itzulketa bat?

Itzulketa zure IKEA denda hurbilenean edo etxean bertan egin dezakezu.
 
- IKEA dendan: hurbil zaitez itzuli nahi dituzun produktuekin edozein IKEA Espainia dendara edo hiriko dendara (Balear eta Kanariar Uharteak nahiz IKEA Diseña edo jasotzeko guneen antzekoak salbu).
 

1-. Aurkeztu tiketa edo faktura produktuekin batera.

2-. Itzulketa ordaintzeko erabili zenuen metodo beraren bidez jasoko duzu, betiere gure aldaketa eta itzulketen politikaren baldintzak betetzen badira.

 

- Etxean bertan: eskatu produktuak jaso diezazkizugun 900 400 922 telefonora deituz. Garraiolari bat bidaliko dugu aukeratzen duzun helbidera eskaera jaso diezazun.* Erretiratzearen kostua:

  • 5 € bidalketa paketeria-zerbitzuaren bidez jaso baduzu.
  • 39 € gainerako bidalketetarako.

 

1-. Deitu doan 900 400 922 telefono zenbakira.

2-. Bildu eta prestatu eskaera. Prestatu produktuak jatorrizko bilgarriarekin edo antzekoa den batekin. IKEA taldeak SMS bidezko testu bat bidaliko dizu, zure itzulketa jasotzeko eguna eta ordua zehaztuz.

3-. Emaiozu paketea garraiolariari. Adierazitako datan eta orduan, garraiolaria zure etxera joango da paketea jasotzeko. Hitzordua aldatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 400 922 telefonora deituz.

4-. Dirua jasoko duzu. Paketea biltegira iristen zaigunetik hasita 3 laneguneko epearen buruan jasoko duzu zure erosketaren zenbatekoa, ordaintzeko erabili zenuen metodo berean.

 

*Espainia penintsularrean soilik.

 

Informazio gehiago: Nola eskura dezaket erosketa-tiketaren kopia bat?, Planifikatu dendara bisitaAurkitu zure denda Garraio-zerbitzuaOnline erosteko zerbitzuari buruzko ohiko galderakProduktuen bermeaErosketaren baldintzak eta betebeharrak.

Zein da itzulketa batean jasoko dudan zenbatekoa?

Behin produktuak egoera onean daudela egiaztatuta, produktuengatik ordaindu duzun zenbatekoa itzuliko dizugu. Kontuan izan erosketaren unean kontratatutako garraio-zerbitzuaren kostua ez dela itzuliko.

Itzulketa ordaintzeko erabili zenuen metodo beraren bidez egingo dizugu, betiere produktuak jatorrizko bilgarria badute.

 

Informazio gehiago: Ordainketei buruzko ohiko galderak,  Online erosteko zerbitzuaGarraio-zerbitzua  Produktuen bermea  Erosketaren baldintzak eta betebeharrak.

 

Noiz jasoko dut itzulketaren zenbatekoa?

Itzulketa gure dendetan egitea eskatzen badiguzu, ordaindu zenuen zenbatekoaren itzulketa berehala kudeatuko da.

  • Txartel bidezko itzulketetan, zenbatekoa kontuan berehala ikusgai izatea da ohikoena, baina gehienez 3 egun ere behar izan ditzake kontuan ikusgai izan dezazun.
  • Eskudiru bidezko itzulketen kasuan, zenbatekoa berehala itzuliko dizugu.
  • Itzulketak opari-txartelean edo sustapen-txartelean berehalakoak dira.
  • Itzulketa etxean bertan egitea aukeratzen baduzu, gure bezeroen arretarako zerbitzuaren bidez:
  • Zenbatekoa zure txartelean edo helbideratze-kontuan jasoko duzu merkantzia dendara iristen zaigunetik hasita 3 laneguneko epearen buruan.

 

Informazio gehiago: Ordainketei buruzko ohiko galderakProduktuen bermea 

Zer behar dut itzulketa bat egiteko?

  • Ezinbestekoa da erosketa-tiketa edo erosketen faktura erakustea.
  • 365 eguneko epearen baitan egotea.
  • Eraman erosketa ordaintzeko erabili zenuen txartela, ordainketa-metodo honetan egindako erosketetarako.

Online eskaera bat egin eta fakturarik jaso ez baduzu, zure eskaera-zenbakia behar dugu. Eskaera baieztatzeko mezuan aurki dezakezu.


Informazio gehiago:  Nola eskura dezaket erosketa-tiketaren kopia bat?, Noiz jasoko dut faktura erosketa online eginez gero?,  Aurkitu zure denda  Planifikatu dendara bisita  Produktuen bermea  Online erosteko zerbitzuari buruzko ohiko galderak

Edozein produktu itzuli dezaket?

Bai, baldin eta produktua erabilera dela-eta kaltetuta ez badago. Kontuan izan hurrengo produktuak aldaketa eta itzulketen politikatik kanpo daudela:

  • Kontratatutako zerbitzuak.
  • Opari-txartelak.
  • Produktu pertsonalizatuak, bordatuak daudenak barne.
 

Hurrengo produktuak itzulketa-txartel gisa itzuliko dira:

  • Aukeretako produktuak.
  • Sukalde-gainekoak moztuta.
  • Oihala metroka.
  • Landare bizidunak.


Informazio gehiago: Produktuen bermea  Online erosteko zerbitzuari buruzko ohiko galderak.

 

Zer egin behar dut bidalketan kaltetu den produktu bat jasoz gero?

Ahalegin handia egiten dugu produktu guztiak etxe berrira egoera paregabean irits daitezen. Benetan sentitzen dugu produktu bat kaltetuta iritsi bazaizu.

Kasu honetan, jar zaitez gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan 900 400 922 telefono zenbakira deituz (8:00etatik 22:00etara), edo bidali inprimaki hau.

IKEA dendetako batean jasotzeko online erosketa bat bada, entregatzeko aukeratu duzun IKEA dendarekin ere jar zaitezke harremanetan.

 

Informazio gehiago: Eskaerei buruzko ohiko galderakOnline erosteko zerbitzuari buruzko ohiko galderakOnline erosteko zerbitzuaren baldintzak eta betebeharrak

Atzera egiteko eskubidea online erosketetarako

Online egindako erosketan atzera egitea eska dezakezu 900 400 922 telefonora deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz honako helbidera: csc.ibes.ES@ikea.com atzera egiteko eskaera  betez.

Edozein higadura edo kalte mota duen produktu guztiak uko egiteko eskubidetik kanpo geratuko dira.

 

Informazio gehiago: Online erosteko zerbitzuari buruzko ohiko galderakOnline erosteko zerbitzuaren baldintzak eta betebeharrak.