IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Pribatutasun-politika

Egunero aritzen gara lanean, ahal bezainbeste pertsonaren eguneroko bizimodua hobetzeko, gure produktu eta bildumen bidez ez ezik, baita gure zerbitzuen bidez ere. Kasu batzuetan, hori lortzeko beharrezkoa da informazioa biltzea. Ez dugu informazioa besterik gabe biltzen. Azken finean, zure pribatutasunari buruz ari gara, eta uste dugu gai horretan guztiz gardenak izan behar dugula.

Bezeroen pribatutasunarekin dugun konpromisoa

Edonola ere, guretzat garrantzitsua da honako hau azaltzea:

  • Datuak biltzen ditugu IKEA-n erosten duzunean ahalik eta esperientziarik onena izan dezazun; hala, buruan duzunari erantzun ahalko diogu. Gainera, gardentasun osoz jokatzen dugu.
  • Gardenak gara, eta zintzotasunez jokatzen dugu zuri buruz jasotzen ditugun datuei eta horiek jasotzeko arrazoiei dagokienez.
  • IKEA-n esperientzia hobea izan dezazun nahi dugu; horretarako, etengabe ari gara zu ezustean harrapatu nahian. Hori lortzeko, hobeto ezagutu behar zaitugu, zure lehentasunetara, egoera pertsonalera eta gustuetara egokitu ahal izan gaitezen. Zure informazio pertsonala zuri buruzko informazio xehatuagoa lortzeko erabiltzen dugunean, araudia beteko dugu beti eta, beharrezkoa denean, hori egiteko baimena eskatuko dizugu.
  • Badakigu zeu zarela zure datuen jabea. Hori dela eta, edonoiz jakinaraz diezagukezu ez diguzula datuak prozesatzeko baimenik ematen.
  • Zure segurtasuna bermatzen dugu eta zure datuak Europako legeei jarraikiz tratatzen ditugu.

Gai hauei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri jarraian ageri diren pribatutasun-politikari buruzko atalak.

 

Zer datu pertsonal biltzen ditugu?

Hauek dira normalean ematen dizkiguzun datu pertsonalak:
 
• Zure izena, helbidea eta jaioteguna.
• Zure fakturazio-helbidea eta bidalketa-helbidea.
• Zure telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
• Ordainketa eta itzulketei buruzko informazioa. Hala ere, gure webgunearen bidez edo dendan bertan ordaintzen baduzu, ez dugu informazio hori gordeko, indarrean dagoen araudia betetze aldera; beraz, datuak zuzenean bidaliko dizkiogu ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari, ordaintzeko atebidearen bidez.
• IP helbidea, sarean erosten duzunean biltzen duguna, segurtasuna bermatzeko eta iruzurra saihesteko.
• Gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio.
 
Teknologia berriak ekimen bakoitzerako nola erabiltzen ditugun kontuan hartuta, baliteke beste datu batzuk ere jasotzea; kasuan-kasuan, behar bezala emango dizugu horren berri.
 
Gogoratu ematen dizkiguzun datuak zuzenak eta egokiak izan behar direla. Ematen dizkiguzun datuak faltsuak, osatugabeak edo zehaztugabeak badira, edo eguneratuta ez badaude, IKEA-k eskubidea izango du kontratatutako zerbitzuak edo sinatu den beste edozein kontratu bukarazteko. Datu pertsonalez gain, bestelako informazio gehigarria ere parteka dezakezu gurekin, bereziki IKEA FAMILY bezeroen leialtasuna lortzeko klubean alta ematen baduzu. Kasu horretan, honako informazio hau agertuko da zuri lotuta:
 
• Familiako kide-kopurua.
• Ikasketak.
• Etxeari eta dekorazioari buruzko lehentasunak.
• IKEA taldean erosi dituzun produktu eta zerbitzuen historia, bai denda fisikoetan bai online, edo IKEA taldeko beste edozein kanalen bitartez.
• Etxearen ezaugarriak: etxebizitza mota, metro karratuak, dekorazio-estiloa, dekorazio-proiektuak...
• Baita gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio.

Nor arduratuko da zure datuen erabileraz?

IKEA IBÉRICA SAU arduratuko da informazio hori jasotzeaz, Penintsulako dendetan erosten baduzu edo zerbitzuak kontratatzen badituzu, Barakaldon izan ezik. Bestalde, IKEA NORTE SL arduratuko da zeregin horretaz Barakaldoko dendan (edo Iruñeko entregatzeko gunean) erosten baduzu edo zerbitzuak kontratatzen badituzu.
 
Posta-helbidea:
IKEA IBÉRICA S.A.U.                                              IKEA NORTE S.L.
Matapiñonera Matapiñonera 9                                        Megapark saltoki-gunea zk. g.
28703 San Sebastián de los Reyes                    48903 Barakaldo (Bizkaia)
Madril
 
 

Zergatik eta zertarako erabiltzen ditugu datuak?

IKEA-ren denda fisikoetara zatozenean nahiz webguneko atal ezberdinetan sartzen zarenean ematen dizkiguzun datuak hainbat eratan erabiltzen ditugu. Besteak beste, egoera hauetan jasotzen ditugu datuak:
 
• Webgunean erregistratzen zarenean.
• Urteko katalogoa bidaltzeko eskatzen diguzunean.
• Gure produktuei buruzko galdera bat egiten duzunean edo eskaera bat egiten duzunean eta horretarako nor zaren jakin behar dugunean.
• Webgunean edo dendan zerbait erosten duzunean.
• Produktu bat eskuragarri dagoen jakin nahi duzunean.
• Gure zerbitzuetakoren batean hitzordua egiten duzunean.
• IKEA Family edo IKEA BUSINESS klubeko kide egiten zarenean
• Zerbitzuen kalitateari buruzko inkestetan parte hartzen duzunean edo IKEA taldeko produktuei buruzko iritzia ematen
• Dendarekin edo Bezeroen Arreta Zerbitzuko langileekin harremanetan jartzen zarenean eta nora idatzi ahal dizugun edo zurekin harremanetan nola jar gaitezkeen (telefonoz edo posta elektronikoz) esaten diguzunean.
• Produkturen bat itzuli edo erreklamazio bat egiten duzunean.
• IKEA taldeak antolatutako lehiaketa, zozketa edo bestelako sustapen-jardueraren batean parte hartzen duzunean.
• Dendan jarduera bat egiteko izena ematen duzunean.
• Dendan zauden bitartean zure seme edo alaba jolasen gelan uzten duzunean.
 
 
Ikusten duzunez, hainbat helburutarako erabil ditzakegu zure datuak. Datuak zertarako erabil ditzakegun aukeratu dezakezu. Hala ere, ezinbestekoa zaigu datuak helburu batzuetarako erabiltzea eskatzen diguzun zerbitzua eman ahal izateko edo erosketa osatu ahal izateko, baita zu identifikatzeko ere.
 
Kontratazioari lotutako helburuak:
 
Zure datuak behar ditugu gure dendetan aukeratu dituzun salgaien eskaerak kudeatzeko, baita IKEA taldean erosi zein gure zerbitzuak kontratatu ahal izan ditzazun ere, webgunean nahiz IKEA taldeko denda fisikoetan. Informazioa gordeko dugu, gurekin inoiz zerbait erosi edo kontratatu duzula egiaztatu behar izanez gero. Kasu horietan, oinarrizko datuak eta harremanetarako datuak bakarrik jasoko ditugu. Datu horiek ematen ez badizkiguzu, ezingo dizugu kontratatutako zerbitzua eman eta ezingo zaitugu aurkitu eskatu diguzun salgaia iristen denean.
 
Zure baimena behar duten helburuak:
 
Merkataritza-ekintzak garatzea eta merkataritza-profil automatizatua eratzea zure lehentasunak oinarri hartuta; horretarako, zure erosketa-ohiturak eta -historiala aztertuko da, bai IKEA denda fisikoetakoa, bai webgunekoa. Horri esker, IKEA produktu eta zerbitzuak eta IKEA-rekin hitzarmen bat duten hirugarrenen produktu eta zerbitzuak eskaini ahalko dizkizugu, esate baterako, ordainketa-erakundeenak eta finantza-sektoreko erakundeenak.
 
Zure baimena ematen badiguzu, zure profila landu edota aberastu ahal izango dugu prozedura estatistiko eta matematikoen bitartez zu hobeto ezagutzeko xedearekin, baita iturri publikoetatik zuri buruzko informazioa lortuta ere, adibidez, telefono-katalogoetatik, izena, lanbidea, jarduera, maila akademikoa, helbidea eta talde profesionaletako kide izatearen oharrak bakarrik dituzten talde-profesionaletan dauden pertsonen zerrendetatik, egunkari eta aldizkari ofizialetatik edo hedabideetatik.

Informazio garrantzitsua lortzeko, algoritmoak eta zu hobeto ezagutzeko eta interesatzen zaizuna eskaintzeko datu interesgarriak lortzera laguntzen gaituzten automatizatutako erreminta ezberdinak erabili ahalko ditugu. Hala ere, ez dugu zugan ondorio garrantzitsurik izan dezakeen erabaki automatizaturik hartzen.
 
Zure datuak merkataritza-helburuetarako tratatzeko baimenik ematen ez baduzu ere, horrek ez dio IKEA-rekin duzun harremanari eragingo; hala ere, ezingo dizkizugu zure beharretara egokitzen diren produktu eta zerbitzuak modu pertsonalizatu eta egokituan eskaini. 
 
Horrez gain, zure baimena beharko dugu harremanetarako zure oinarrizko datuak erregistratzeko, erosten duzun bitartean zure seme edo alaba jolasgunean uzten baduzu edo IKEA taldearen webgunean erregistratzen bazara. Halaber, IKEA-ren ekimenen batean parte hartzen baduzu eta bertan argazkia edo bideoak egiten badira, horiek argitaratzeko zure baimena beharko dugu.
 
Gure webgunea erabiltzen duzunean eta harremanetarako inprimakiak betetzen dituzunean, erosi nahi dituzun produktuei buruzko informazioa, zure helbide elektronikoa eta beste datu batzuk biltzen ditugu. Eskaera egiten amaitzen ez baduzu, zurekin harremanetan jar gaitezke (zuk emandako datuak erabiliz) erosketa amaitzen laguntzeko gure webgunean. Hautazko zerbitzua da eta hauek bezalako mezuak jasotzeari uko egin diezaiokezu edozein momentutan mezu guztien behealdean harpidetza uzteko dagoen lotura jarraituz.
 
IKEA taldearen interes legitimoa oinarri duten helburuak:
 
IKEA taldeak ulertzen du zuk, bezero bezala, erosketa-prozesua etengabe ez geldiaraztea eta datu pertsonalen tratamendua behar duten interakzio guztietarako baimena ez eskatzea espero duzula. IKEA markarekin esperientzia pertsonalizatua eskaini ahal dizugula uste dugu, eta horretarako:
 
IKEA taldeko produktu, zerbitzu, sustapen edo ekitaldiei buruzko informazio komertziala bidaltzea eta iraganaldian kontratatu dituzun produktu edo zerbitzuen antzekoak direnak gomendatzea, batez ere gure IKEA FAMILY Fidelizazio-klubaren bazkide bazara. Honek adierazitako egunetan zorion-agurrak bidaltzea barne hartuko du. Bidalketa hauek emandako kontaktu-bidearen bitartez egingo dira, eta ahal bada, mezu elektronikoz edo bestelako bide elektroniko baliokideen bitartez. Publizitatea sortzeko eta bidaltzeko, algoritmoak eta erreminta automatizatuak erabili ahal izango ditugu. Hala ere, ez dugu zugan ondorio garrantzitsurik duen erabaki automatizaturik hartzen. Webgunean publizitatea zure gustu, lehentasun eta interesen arabera eskaini ahal izango dizugu ere.
 
Bezeroen analisi soziodemografikoa egin eta IKEA taldearen informazio komertziala izan ditzakezun ezaugarriei edo zaletasun, gustu edo interesei egokitu, modu orokorrean eta pertsonalizatu gabe, barne-erabilera helburu esklusiboekin.
 
Datuak enpresa barruan aztertu eta ikerketak, txostenak eta estatistikak sortu, zerbitzuak, produktuak eta webgunea nola hobetu dezakegun ikusteko, barne-erabilera helburu esklusiboekin. 
 
 
IKEA taldeak bezero eta erabiltzaileekin harremanetan jartzeko interes legitimoa bezeroen datuak baimenik gabe ez erabiltzeko eskubidea baino garrantzitsua dela ulertzen du. Hala ere, helburu hauetarako datuen tratamenduari uko egin ahal diozu nahi duzunean. Interes legitimoa oinarri duten datuen beste tratamendu batzuk:
 
  • Erosketetan iruzurra saihestea
  • Zure ahotsa grabatzea, zerbitzuaren kalitateari eusteko eta grabazioak prestakuntzan erabiltzeko.
  • Bezeroen Arretarako Zerbitzua eskaintzea zure zalantzak edo galderak argitzeko eta aurkezten dizkiguzun arazoak konpontzeko.
  • Zurekin harremanetan jarri, gure produktuei buruzko segurtasun-ohartarazpenen bat bidaltzen badugu edo IKEA taldeko produktuen segurtasunarekin erlazionatuta dauden kasuak ikertu behar baditugu.
  • Ematen ditugun zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak bidaltzea.
  • IKEA produktuak ebaluatzeko gonbidapenak bidaltzea
  • Zure datuak biltzea kexa- edo zorion-orriak betetzen dituzunean.
  • Zure datuak IKEA Taldeko enpresei emateko, barneko administrazio- eta fakturazio-zereginak egin ditzaten, gure datu-baseak behar bezala kudeatu ditzaten eta egunez egun funtzionatu ahal izan dezagun eta gure produktu nahiz zerbitzuak eskaini ahal izan ditzagun behar ditugun askotariko zerbitzuak eman diezazkiguten.
 
Lege-betebeharrak betetzea oinarri duten helburuak:
IKEA taldeari dagozkion lege-betebeharrak betetze aldera, fakturen eta horiei loturiko agirien datu pertsonalak kudeatu behar ditugu. Horrez gain, datu pertsonal horiek behar ditugu bezeroen eta administrazio publikoen erreklamazioei erantzuteko. Kasu batzuetan, beharrezkoa da agintariei edo hirugarrenei informazioa ematea, ikuskatze-xedeetarako.Zure datuak erabili behar ditugu erreklamazioei legeak ezartzen duen epean erantzuteko eta salgaientzako ordezko piezak bidaltzen dizkizugunean ere.
 

Noiz ematen dizkiguzu zure datu pertsonalak?

DENDAN:
 
Segurtasun-kamerak
Gure denda guztiek kamerak dituzte; kamera horiek ezinbestekoak dira zure eta langileen segurtasuna bermatzeko, baita produktuak babesteko ere. Kameretako irudiak gehienez ere 30 egun igaro ondoren ezabatuko dira, denbora luzeagoan gordetzeko funtsezko arrazoiak daudenean izan ezik (esate baterako, polizia-ikerketa baterako beharrezkoak badira).
 
Smålandeko jokoak
Ez ditugu gure bisitari gazteenak ahaztu. Lasai ederrean jolas dezakete Smålanden gurasoak denda ikusten ari diren bitartean. Zure seme edo alabak Smålanden jolastu ahal izateko, zuri buruzko informazioa beharko dugu (izena eta telefono-zenbakia), baita zure seme edo alabaren izena eta adina ere. Hala, bermatuko dugu pertsona egokiak jasoko duela umea, eta zurekin harremanetan jarri ahalko gara zure seme edo alabari ezer gertatuz gero. Denda batzuetan, informazio hori IKEA-k eta bertako langileek jasotzen dute; beste denda batzuetan, berriz, kanpoko enpresa batek kudeatzen du jolasen gela, eta enpresa hori arduratuko da umearen datuak erregistratzeaz. Edonola ere, jolasen gelako erregistroko datuak astebetez gordeko dira, gehienez ere, denbora luzeagoan gordetzea beharrezkoa denean izan ezik, esate baterako, erreklamazioak edo kontsultak ebazteko edo zuk eskatuta umeentzako produktuei buruzko informazioa bidaltzeko.
 
Gure wifi-sarea erabiltzea
Gure wifi-sarean doan erabil dezakezu dendetara etortzen zarenean. Zerbitzu hau IKEA-k kontratatutako kanpo-hornitzaile batek ematen du; hornitzaile horrek kudeatzen du wifi-zerbitzu osoa. Saioa hasi ondoren, zenbait datu automatikoki jasoko dira, zure gailuaren identifikazio-zenbakia (MAC helbidea), adibidez. Informazio hori urtebeteren buruan ezabatuko da, eta erabilera desegokiak saihesteko baino ez da erabiliko. Wifi-sarearen bitartez legez kanpoko jarduerak egiten badira edo baimendu gabeko edukiak atzitzen badira, sarea erabiltzen ari den gailuaren sarbidea blokeatu ahalko du hornitzaileak.
 
Erosketen faktura
IKEA denda batera zoazenean, ziurrenik produktu edo zerbitzuren bat erosiko duzu. Ordainketa egin ondoren, transakzioaren datuak erregistratu egingo dira, eskaera bukatzeko. Zerga-ondoreetarako, fakturen xehetasunak eta horiei loturiko agiriak (fakturen kopien eskaerak edo BEZa itzultzeko eskaeren agiriak) hamar urtez gorde behar ditugu, nahitaez. 
 
Erosketa bukatzean IKEA FAMILY txartela erakusten baduzu, transakzioaren datuak zure IKEA FAMILY kontuari lotuko dizkiogu. Era horretan, deskontuak aplika ditzakegu.
 
Zerbitzuak
IKEA-n, zu ardura zaitezke guztiaz; hala ere, jakin ezazu beti gaudela laguntzeko prest. Esate baterako, sukaldea instalatzen eta PAX armairuak muntatzen lagundu diezazukegu, edo erosketak etxera eraman.
 
Zerbitzu bat kontratatzen baduzu, zuri buruzko datu batzuk gordeko ditugu. Zure helbidea beharko dugu zerbitzua etxean emateko; horrez gain, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia beharko ditugu, egindako hitzorduen berri emateko edo gure zerbitzuarekin gustura zauden jakiteko. Beharrezkoa denean, informazio hori zenbait zeregin gure izenean egiten dituzten zerbitzuen kanpoko hornitzaileekin partekatzen dugu. Esate baterako, garraio-zerbitzuak zure izena eta helbidea behar ditu, gure produktuak etxera eraman ahal izateko. Zerbitzuen kanpoko hornitzaile horiek dagokien zerbitzua emateko baino ezingo dituzte datuak erabili, IKEA-rekin adostutako baldintzetan.
 
Zure erosketei buruzko datuak gordeko ditugu edozein galderari erantzuteko edo zerbitzuari buruzko erreklamazioak ebazteko.
 
Erosketa bukatzean IKEA FAMILY txartela erabiltzen baduzu, transakzioaren datuak zure IKEA FAMILY kontura lotuko ditugu. Era horretan, deskontuak aplika ditzakegu.
 
Gure denda batzuetako jatetxeetan urtebetetzeak ospa daitezke. Horretarako, erreserba egiten duen pertsonaren oinarrizko datuak behar ditugu. Hala ere, ez ditugu urtebetetzera etorriko diren umeen izen osoak erregistratu behar, ezta haien elikadurari buruzko datu pribatuak gorde ere. Une horretan zure seme edo alabarekin egoteko eskatzen dizugu, urtebetetze zoriontsua izan dezazuen.
 
Ibilgailuak alokatzea
Zer egin zure autoa txikiegia bada erosketak sartzeko edo ibilgailurik ez baduzu? IKEA denda batzuetan ibilgailu bat alokatu dezakezu IKEA-ko erosketak etxera eramateko.
 
IKEA taldeak ez ditu ibilgailuak alokatzen, baina gure bazkideetako batek aukera hori eskaintzen du hainbat IKEA dendatan. Ibilgailu bat alokatzeko, zenbait datu eman behar dituzu; alokairuaz arduratzen den gure bazkidearen pribatutasun-politikak babestuko ditu datu horiek. IKEA-k ez du informazio hori jasoko. Ezohiko eran eta aldi baterako bakarrik, alokairua gauzatzeko guztiz beharrezkoa bada, IKEA taldeak, beharrezko berme guztiekin, gure bazkideak behar dituen datuak kudea ditzake ibilgailua alokatu ahal izan dezazun, eta ez beste ezertarako.
 
Erosketa errazteko tresnak
Badakigu batzuetan laguntza apur bat behar izan dezakezula; hori dela eta, denda batzuetan gurpil-aulkien erabilera errazteko neurriak edo dendara haurtxoarekin etorri ahal izateko orgatxoak ditugu; horren erregistro sinple bat dugu, bezero guztiek erabil ditzaketela bermatzeko. Denda batzuetan, Recovery Sailean edo Ganbaran tresnak eska ditzakezu maileguan, etxera eraman nahi dituzun salgaiak desmuntatu ahal izateko. Kasu horretan, mailegu hori erregistratzen duten inprimakiak astebetez baino ez ditugu gordeko, gehienez ere.
Zure eskaera sortzeko edo besterik gabe erosketa-zerrenda sortzeko kioskoak aurkitu ahal izango dituzu. Edozein kasutan, artikuluak eskaeran emandako kokapenean jasotzea beharrezkoa den edo zuzenean kutxan ordain dezakezun jakinaraziko dizugu. Telefonoa edo helbide elektronikoa urte betez gordeko ditugu. Gero, behin betiko ezabatuko ditugu.
 
Galdutako/aurkitutako objektuak
IKEA-ra zatozenean baliteke une batez arreta galtzea; horregatik, ohikoa da gure dendetan ahaztutako edo galdutako objektuak agertzea. Bezeroek beraiek eraman ohi dituzte Bezeroen Arreta Zerbitzura. Halakoetan, harremanetarako oinarrizko datuak erregistratzen ditugu, deitu ahal izateko; bestela, galdu duzun objektu pertsonala zein den apuntatzen dugu, agertuz gero itzultzeko. Astebete igaro ondoren inprimaki horiek suntsituko ditugu, artikulu bat jabeari itzultzeko edo Agintaritzari jakinarazteko datuak luzaroago gorde behar izaten ditugunean salbu. Kasu horietan, artikuluak dendaren autonomia-erkidegoko araudiaren arabera kudeatzen ditugu.
 
Salba ditzagun altzariak
Jasangarritasuna IKEA-ren funtsezko zutabeetako bat da. Zure altzariek baldintzak betetzen badituzte, IKEA taldean sal ditzakegu. IKEA taldeko aditu batek baloratuko ditu altzariak. Jarraian, mezu elektroniko bat jasoko duzu, IKEA-k altzaria erosi nahi duen esanez, bai eta egungo prezio zenbatetsia zein den ere. Horren truke, proposamenean adostutako balioa duen IKEA-ko txartel bat jasoko duzu.
 
Altzarien argazkiak bidali ahal izateko eta zurekin harremanetan jarri ahal izateko zure harremanetarako datuak behar ditugu, baita salerosketa gauzatzeko eta IKEA-ri dagozkion lege-betebeharrak betetzeko ere; hori dela eta, 10 urtez gordeko ditugu zure datuak, zerga-ondoreetarako transakzio hori justifikatu ahal izateko.
 
Sustapen edo ekitaldi batean parte hartzea
Sustapenak, ekitaldiak eta ekimen txikiak antolatzen ditugu aldian-aldian gure dendan, besteak beste, marrazki-lehiaketak, erakusketak edo tailerrak. Antolakuntza-arrazoiak direla eta, nork parte hartuko duen jakin behar dugu. Horrez gain, datu horiek erabil ditzakegu ekitaldiaren orduari eta tokiari buruzko informazioa bidaltzeko, baita ekitaldiaren aurretik gogoragarri bat helarazteko ere. Horrez gain, sari bat irabazten baduzu, datu horiek erabiliko ditugu zurekin harremanetan jartzeko.
 
Sustapen edo ekitaldi batzuetan laguntza gehigarria behar dugu; kasu horretan, zure datuak kanpoko hornitzaileekin partekatuko ditugu. Kanpoko zerbitzuen hornitzaile horiek dagokien zerbitzua emateko baino ezingo dituzte erabili zure datuak. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere.
 
IKEA FAMILY kontu bat baduzu, zure parte-hartzea IKEA FAMILY kontuari lotuta egongo da.
 
Eman iritzia
 
Dendan hainbat gune aurkituko dituzu IKEA-n izan duzun esperientziari buruzko iritzia uzteko. Pozik entzungo dizugu. Nahi baduzu, harremanetarako datuak ere utz ditzakezu; datu horiek zure zalantza edo galderei erantzuteko bakarrik erabiliko ditugu.
 
WEBGUNEAN:
 
IKEA taldeko Enbaxadoreen Kluba
IKEA-ren Enbaxadoreen Klubak IKEA-ko produktuak, zerbitzuak eta marka atsegin dituzten pertsonen elkartea sortzea du helburu. Horri esker, kideek bertatik bertara izango dute eskuragarri dauden IKEA-ren eduki, informazio eta esperientzien berri. Eskatu sarrera.
 
Gure Enbaxadoreen Klubean izena emateko eskaera egin baduzu, eta horretarako baimena eman izanez gero, zure harremanetarako datuak erabili ahalko ditugu noizean behin zuretzat interesgarri izan daitezkeen IKEA-ren sustapen edo ekitaldiei buruzko informazioa posta elektronikoz bidali ahal izateko.
 
Erosi online
Zerbait online erosten baduzu, transakzioaren datuak erregistratuko dira, ordainketa prozesatu ahal izateko. Zerga-ondoreetarako, erosketaren xehetasunak hamar urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
 
Kreditu-txartelarekin ordaintzen baduzu, iruzurraren aurkako egiaztapena egin genezake; horretarako, kreditu-txartela iruzur-transakzioetarako erabiltzen ari den edo erabil daitekeen aztertuko dugu. Hori egiteko, besteak beste, honakoa hartzen dugu kontuan: kreditu-txartela zein herrialdetan jaulki zen, zure posta-kodea zein den eta zure jatorri-herrialdea zein den. Kasu honetan, erabaki hau modu automatizatuan hartzen dela jakinarazten dizugu. Legezko oinarria kontratua egikaritzea da, erosketa-prozesuan beharrezko kudeaketa baita. Kreditu txartela iruzur-transakzioetarako erabiltzen ari dela edo erabil daitekeela hautematen badugu, horren berri emango dizugu, eta ezingo duzu kreditu txartel horrekin online eskaera gauzatu; horren ordez, beste ordainketa-metodo bat erabili beharko duzu. Kasu honetan, egiaztapen automatiko bat egingo dela jakinarazten dizugu.
 
Salgaiak entregatu ahal izateko zure bidalketa-helbidea behar dugu, baita helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia ere, entregaren nondik norakoen berri emateko. Zure erosketei buruzko datuak ere gordetzen ditugu, bermeari buruzko edozein galderari erantzun ahal izateko, baita produktuari buruzko beste edozein galdera edo kexari erantzuteko eta IKEA-n zerbait erosi duzula frogatzeko ere. Gutxienez bost urtez gordeko ditugu datu horiek.
 
Beharrezkoa denean, informazio hori kanpoko zerbitzuen hornitzaileekin partekatuko ditugu. Esate baterako, garraio-zerbitzuak zure izena eta helbidea behar ditu, gure produktuak etxera eraman ahal izateko. Kanpoko zerbitzuen hornitzaile horiek dagokien zerbitzua emateko baino ezingo dituzte erabili zure datuak. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere.
 
Jakinarazten dizugu Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hornitzaile batekin lan egiten dugula. Hornitzaile horrek online erosketak kudeatzeko eta ordainketetan iruzurra saihesteko baino ez ditu erabiliko zure datuak. Hornitzaile horrekin klausula-eredua sinatu dugu, atzitzen dituzten datuak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.
 
IKEA APP Store
IKEA Store aplikazioa erabiltzen duzunean, IKEA taldeak ez ditu zure datuak, IP helbidea edo MAC helbidea gordetzen. IKEA taldearentzat erabiltzaileak ezezagunak dira; beraz, ezin dugu datu espezifikoen segimendurik prozesatu edo egin. IKEA Store aplikazioak zure datuak gordetzen ditu saioa IKEA FAMILY kontu batekin hasten baduzu, baina bakarrik saioa hasita dagoen bitartean. IKEA taldeak ez ditu zure datuak gordetzen, datuak zure mugikorrean edo tablet-ean geratzen dira. Hau da, IKEA FAMILY bazkide zaren ala ez jakingo dugu, baina ez dugu aplikazioa zertarako erabiltzen duzun jakingo. Hurrengo hauek dira zure gailuan instalatuta duzun aplikazioak gordetzen dituen datuak: • Izena eta abizenak • IKEA FAMILY klubeko ID • IKEA FAMILY txartelaren zenbakia txartel digitala aktibatzen baduzu
Bildutako datuak aplikazioan saioa itxi eta gero edo aplikazioa gailutik desinstalatu ondoren ezabatuko dira.
Helburu analitikoetarako erabiltzen ditugun IKEA Store aplikazioko erabiltzaile-datu guztiak anonimoak dira eta ez dute informazio pertsonalik.
Datu hauei esker, saioa IKEA FAMILY bazkide bezala hasi duzun jakin dezakegu, besteak beste. Zein funtzio erabili eta zein orrialde bisitatu dituzun ere jakin dezakegu, baina beti era anonimoan.
 
Kontsultatu gure produktuetako produktu kimikoen presentzia.
 
IKEA-ri gure produktuek dituzten osagai kimikoei buruzko galderak egin diezazkiokezu. Harremanetarako datuak kontsultari erantzuteko baino ez ditugu erabiliko, eta erantzuten dugunean ezabatuko ditugu.
 
Hitzordua egitea
Sukaldea diseinatzeko laguntza edo etxean altzariak jartzeari buruzko aholkuak behar dituzu? Hala bada, hitzordua hartu dezakezu online. Zure izena, posta-kodea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa erregistratuko ditugu, hitzorduari buruz zurekin harremanetan jarri ahal izateko.Eman dizkiguzun datuak zurekin harremanetan jartzeko eta aurrekontuaren jarraipena egiteko erabiliko ditugu, bai eta emandako zerbitzuari buruzko kalitate-inkestak bidaltzeko ere. Baimena ematen badiguzu, interesatu ahal zaizkizun IKEA taldeko produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ere eskaini diezazukegu, aurrekontua egiterakoan jakinarazi dizkiguzun lehentasunetan oinarrituta. Jasotako informazioa enpresaren barruan aztertzeko ere erabili dezakegu, produktu eta zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuarekin. Estatu Batuetan dagoen kanpo-hornitzaile batekin lan egiten dugula jakinarazten dizugu. Zure datu pertsonalak modu egokian kudeatzen direla bermatzeko, Arau Korporatibo Lotesleak (AKL) dauzka. Hornitzaileak datuak deskribatutako helburuetarako baino ez ditu tratatuko.
 
IKEA taldeko produktu-planifikatzailea
Zerbait erosi aurretik (online nahiz IKEA dendetako langileen bitartez), gure planifikazio-tresna erabil dezakezu, armairu bat, lanpara bat edo bainugela bat diseinatzeko. Planifikazio-tresna horietako batzuek aukera ematen dizute zure diseinua gordetzeko; kode bat jasoko duzu hura berreskuratzeko. Hori modu anonimoan egiten da.
 
Erosketa-zerrendak
Gustuko duzun ezer ikusi duzu? Jar ezazu IKEA-ko erosketa-zerrendan.
 
Prest zaude? Inprimatu zerrenda, eta eraman IKEA denda batera, edo egiaztatu ea baduzun produktua online eskatzeko aukerarik. Horrez gain, IKEA-ko erosketa-zerrenda mezu elektroniko bidez ere bidal dezakezu. Gehienez, 60 egunez gordeko dugu zure helbide elektronikoa.
 
Horrez gain, erosketa-zerrenda gorde ere egin dezakezu. Gure webgunean, IKEA FAMILY kontuan edo zure profilean saioa hasten duzunean, erosketa-zerrenda gorde egingo da kontua edo profila aktibo dagoen bitartean edo zuk zeuk produktuak zerrendatik kentzen dituzun arte.
 
IKEA FAMILY
IKEA FAMILY-ko kide bihurtzen zarenean, gure familiako kide bihurtzen zara. Eta familiako kideak modu berezian tratatzen ditugu beti. Esate baterako, beti izango duzu te edo kafe kikara bat zain, gure jardueretan doan parte hartu ahalko duzu eta bazkideentzako prezio eta eskaintza bereziak ditugu. Horra hor zenbait abantaila.
 
IKEA FAMILY-ko bazkide egiten bazara, izena, helbide elektronikoa eta jaioteguna eskatuko dizkizugu. Informazio hori behar dugu IKEA FAMILY-ko bazkide gisa erregistratzeko. Horrez gain, datu horiek erabiliko ditugu IKEA FAMILY-ko bazkide-txartela bidaltzeko. Horretarako, kanpoko hornitzaile batekin partekatuko ditugu zure datuak; hark inprimatu eta bidaliko dizu IKEA FAMILY txartela.
 
Horrez gain, bestelako informazioa ere eskatuko dizugu, zu hobeto ezagutzeko eta bidaltzen dizkizugun eskaintzak pertsonalizatzeko. Besteak beste, hau galdetu ahalko dizugu: zure familia nork osatzen duen, zure etxea nolakoa den, zure estiloa zein den edo etxeko zein gelari jarri nahi diozun arreta.
 
IKEA FAMILY klubeko bazkide-datuak hurrengo helburu hauetarako erabiltzen ditugu:
 
  • IKEA FAMILY klubeko profila prozesatu eta kudeatzeko.
  • Faktura elektronikoak sortzeko (Nire tiketak)
  • IKEA dendetako eta webguneko erosketa-ohiturak eta erosketen historia aztertzeko, IKEA produktu eta zerbitzuen eskaintzak bidaltzeko, eta eskaintza pertsonalizatu eta hobetuak bidali ahal izateko profil automatizatuak sortzeko.
  • IKEA taldeari loturiko beste enpresa batzuen publizitatea bidaltzeko, besteak beste, gurekin lankidetzan aritzen den finantza-erakundearen finantzaketa-eskaintzak, erosketak egiteko ordainketa-bitartekoak eskaintzen dituzten enpresei buruzko informazioa eta aseguruen, etxeen eta dekorazioaren arloko beste enpresa kolaboratzaile batzuen informazioa.
  • IKEA taldeko produktu eta zerbitzuei buruzko inkestak bidaltzeko.
  • Zure profila osatu edo aberasteko eta zu hobeto ezagutzeko, estatistika- eta matematika-eragiketen bitartez, baita iturri publikoetatik zuri buruzko informazioa lortuz ere.
  • Datuak zuzenak direla egiaztatzeko, erabilitako inprimakiak betetzean egin ahal izan dituzun akats tipografikoak zuzentzeko eta IKEA FAMILY klubeko bazkideen artean iruzurra prebenitzeko.
  • Zuri buruz dugun informazioa oinarri hartuta zure lehentasunetara egokitutako informazioa emateko, eta zure nabigazio-patroiei egokitutako IKEA produktuen iragarkiak aurkezteko.
  • Erosten dituzun IKEA produktuei buruzko inkestak bidaltzeko
  • IKEA FAMILY klubaren webgunea hobetzeko eta bertako edukiak ordenagailuan edo gailu mugikorrean ondo ikus ditzakezula bermatzeko.
 
IKEA FAMILY zenbaki bakarra emango dizugu. IKEA FAMILY zenbaki horrekin, webgunean erraz has dezakezu saioa (www.IKEA.es) eta erosketa-zerrenda bat prestatu, erosi, edo zure ametsetako sukaldea diseinatu, adibidez.
 
IKEA FAMILY klubeko bazkide aktiboa zaren bitartean, zure datuak gordeta daudela bermatuko dugu, bai zure erosketen xehetasunak, bai gure planifikazio-tresnekin sortu dituzun diseinuak, bai gure Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin izan dituzun hartu-emanak, bai ekitaldietan izan duzun parte-hartzea.
 
Datu horiek aztertuko ditugu, bezeroen beharrizanak hobeto ulertzeko eta, ondorioz, IKEA-ko erosketa-esperientzia hobetzeko. Bestalde, ez dugu inoiz ikuspegi globala galtzen, IKEA-k hobetzen jarrai dezan.
 
IKEA FAMILY klubeko bazkide egiten zarenean, merkataritza-xedeetarako postaz, SMS edo mezu elektroniko bidez zurekin harremanetan jar gaitezkeen adieraz dezakezu.
 
Horrela, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara erakar zaitzakeen zerbait badaukagu (produktu berriak, eskaintza bakarrak, tailer iradokitzaileak, etab.) edo beste zerbait jakinarazi nahi badizugu. Horri esker, betidanik amestu duzun eta gure sukaldeak planifikatzeko erreminta erabiliz diseinatu zenuen sukaldea prezioz jaisten denean alerta bat bidal diezazukegu, edo erosi duzun produkturen bati buruzko iritzia eskatu.
 

IKEA FAMILY klubeko bazkide izateak hirugarrenei datuak lagatzea ekar dezake faktura elektronikoa (Nire tiketak) finantza-erakundeei eta Administrazio Publikoei eskatzen badizkiezu.
IKEA taldeak datuak partekatzen ditu taldeari zerbitzuak eskaintzen dizkioten eta IKEA FAMILY Fidelizazio-kluba behar bezala kudeatzeko datuen irispidea izan behar duten enpresa ezberdinekin, zeinekin datuak babesteko beharrezko babesak dauzkaten kontratuak sinatzen ditugun: publizitatea bide ezberdinetatik bidaltzen duen enpresa, IKEA FAMILY klubeko bezeroak aztertzera laguntzen gaituzten sektore ezberdinetako enpresak eta IKEA taldeko enpresak (Europar Batasunean kokatuta), Fidelizazio-klubaren datu-basea behar bezala kudeatzeko. Halaber, zerbitzu hobea eskaintzeko, zure datu pertsonalak Europar Batasunaren barruan zein Batasunetik kanpo transferitu daitezke honako helburuetarako: Arau Korporatibo Lotesleak (AKL) dauzkan hornitzaile baten bidez informazio komertziala bidaltzeko eta artikuluak balioztatzeko erreminta (Rating and Reviews) erabiltzearen kasuan, Pribatutasun-ezkutupean.

IKEA FAMILY kontua modu aktiboan erabiltzen ez baduzu, edo kontua erabiltzeari uzten badiozu, bost urte igaro ondoren ezabatu egingo dugu.
 
Family bazkide egiteko, sakatu hemen.
 
IKEA profila gure webgunean
Gure zerbitzuei, esaterako, IKEA-ko planifikazio-tresnei, etekina atera nahi badiezu edo online erosi nahi baduzu, baina ez baduzu IKEA FAMILY-ko kide izan nahi, IKEA profil bat sor dezakezu gure webgunean; horretarako, zure izena, helbidea, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia eman beharko dituzu. Zure profila erregistratu ahal izateko behar dugu informazio hori.
 
Gure webgunean zure IKEA profilarekin saioa hasi baduzu, zure erosketa-zerrenda edo planifikazio-tresnen laguntzarekin sortu duzun diseinua gorde ahalko duzu.
 
IKEA profila modu aktiboan erabiltzen ez baduzu, edo profila erabiltzeari uzten badiozu, bost urteren buruan ezabatuko dugu.
 
IKEA taldearen newsletterrera harpidetzea
Bilduma berrien, produktu berezien, eskaintzen eta inspirazio-ideien berri izan nahi baduzu, IKEA-ren newsletterrera harpidetu zaitezke. Zure eskaerari erantzuteko, zure izena eta helbide elektronikoa erregistratuko ditugu.
 
IKEA taldearen newsletterra zure beharretara ahalik eta gehien egokitzen dela ziurtatzeko, galdera pare bat egingo dizkizugu, zu hobeto ezagutzeko. Horrez gain, online egiten dituzun erosketen datuak eta IKEA.es webgunean egiten dituzun bilaketak ere lotuko ditugu IKEA taldearen newsletterreko zure profilari; horrela, ez dizugu informazioa bidaliko erosi berri duzun sofa bati buruz edo zure gustukoa ez den estilo bati buruz.
 
Profil hori IKEA-ren newsletterra utzi arte gordeko dugu.
 
IKEA-ren newsleterra jasotzen duzun bakoitzean, harpidetza uzteko aukera izango duzu.
 
IKEA BUSINESS
IKEA-n merkataritza-erosketak egin ditzakezu, baldin eta IKEA-n merkataritza-kontu bat baduzu. Informazio hau eman beharko duzu: enpresaren izena, zure izena, jaioteguna, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. Horrez gain, enpresaren lege-egitura eta sektorea ere jakin behar ditugu. Bukatzeko, identifikazio-fiskalaren zenbakia, langile kopurua eta zure nortasuna frogatzeko agiri baten kopia beharko ditugu. Informazio hori beharrezkoa da IKEA BUSINESS bezero gisa erregistratzeko eta eskaerak prozesatu ahal izateko.
 
IKEA Business zerbitzua utzi bezain laster ezabatuko ditugu datuak.
 
Zerga-ondoreetarako, fakturazio-datuak hamar urtez gorde behar ditugu, nahitaez.
 
Zure iritzia kontuan hartzen dugu
 
Gure produktuei buruz zer iritzi duzun jakin nahi dugu. Gure webgunean eman dezakezu zure iritzia, IKEA FAMILY kontuan edo IKEA-ko zure profilean saioa hasi, eta “iritzi bat idatzi” aukera atzituz. Rating&Reviewing zerbitzuaren erabilera-baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko. Jakinarazten dizugu kanpoko hornitzaile batekin, Bazaarvoice enpresarekin, lan egiten dugula; enpresa hori Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dago. Produktuei buruz iritziak eman ditzazun ahalbidetzen duen tresnari loturiko zerbitzuak emateko baino ez ditu erabiliko datuak hornitzaile horrek. Horrez gain, zure pribatutasuna bermatzen du, Privacy Shield delakoa baitu.
 
Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jartzea

IKEA-n, egunero duzu esanetara profesionalen talde oso bat, aholkua emateko, zure galderei erantzuteko, arazoak konpontzeko edo produktu bat erosten laguntzeko. Gure Bezeroen Arretarako Zerbitzua hainbat eratan jar daiteke zurekin harremanetan: telefonoz, webguneko txataren bidez, mezu elektroniko bidez, sare sozialen bidez eta dendako Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren bidez.

Kontsulta edo erreklamazio bat egiteko edo gorabeheraren bat kudeatzeko gurekin telefonoz harremanetan jartzen bazara, elkarrizketa grabatuko dugu kalitate- eta segurtasun-arrazoiak direla eta nahiz barne-prestakuntza helburuetarako. Horrek esan nahi du zure galdera edo erreklamazioak gure Bezeroentzako arreta zerbitzua hobetzeko balio dezakeela. Edozein kasutan, grabaketak gehienez hogeita hamar egunez gordeko ditugu.

Galderaren edo erreklamazioren bat baduzu, datu batzuk beharko ditugu, besteak beste, zure izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia. Kasu batzuetan, galdera edo erreklamazio horri erantzuteko beste datu batzuk ere beharko ditugu. Horrez gain, galdera edo erreklamazioaren kudeaketa nola doan jakinarazteko erabiliko ditugu datu horiek. Kontua ebatzi ondoren, informazio hori bost urtez gordeko dugu, etorkizunean gai berari buruz gurekin harremanetan jarri behar baduzu zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Gure txata erabili nahi baduzu, izan ditzakezun zalantzak argitzea da tratamenduaren xedea, online erosketa egiten duzunean, erosketaren zerrenda prestatzen duzunean edo zure eskaeraren egoera kontsultatzean adibidez. Era berean, tratamenduaren xedea erantzun baten bila bazabiltza, arazo bat konpondu nahi baduzu edo besterik gabe eman dizugun arretari buruz hitz egin nahi badiguzu, IKEA taldearekin harremanetan jartzea da.

Kasu askotan, ez da beharrezkoa izango zeure burua identifikatzea, baina beste kasu batzuetan laguntza eskaintzeko harremanetarako eta identifikaziorako oinarrizko datuak (izena, abizenak, telefonoa, mezu elektronikoa eta NANa, beharrezkoa den kasuetan bakarrik) eta kontsultarekin erlazionatutako informazioa eskatuko dizkizugu. Gainera, IP helbidea ere hartuko dugu, IKEA taldearekin harremanetan jartzen zaren herrialdea eta hiria jakiteko baina zure kokapen-geografiko zehatza jakin gabe. IKEA taldeak ez dizu txata erabiliz zure kreditu-txartelaren edo banku-kontuaren zenbakiaren daturik edo inolako finantza-informaziorik eskatuko. Hartzen dugun IPa gehienez hilabete bateko epean gordeko da.

Tratamendurako legezko oinarria, IKEA taldearekin ezartzen den kontratu aurretiko harremana, kontratu bat egikaritzea, legezko betebeharrak betetzea eta egiten diguzun kontsulta edo azaldutako galderaren araberako interes legitimoa da. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak behartzen duen kasuetan salbu. Jakinarazten dizugu zerbitzua erabiltzen duzun bitartean ezin duzula inolako datu pertsonal garrantzitsurik (osasun-datuak, adibidez) eman, ezta hirugarrenen daturik ere.

Gurekin harremanetan jar zaitezke doako telefono honen bidez 900 400 922 astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara bitartean, harremanetarako inprimakiaren bidez, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren helbide elektroniko honen bitartez: ikeaparati@ikea.com edo gure txataren bitartez.
 
Sare sozialak
IKEA-k sare sozialak erabiltzen ditu azken joera eta produktuen berri emateko, hegalen artean zer gertatzen den erakusteko eta soluzio adimentsuak eskaintzeko. Sare hauetan jarrai gaitzakezu: Facebook, Instagram, Youtube, Linkedin, Twitter eta Pinterest.
 
 
IKEA taldeak ezarri ditu sare sozialak erabiltzeko zenbait baldintza; edonola ere, sare sozial bakoitzaren plataformak ezarri dituen baldintzak onartu behar dituzu.
 
IKEA taldearekin harremanetan jartzea sare sozialen bidez
Sare sozialen bidez galderaren bat egiten badiguzu, galdera hori eta zure kontuaren izena gordeko ditugu, erantzun ahal izateko. Bezeroen arretarako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko informazioa behar baduzu, egin ezazu klik hemen.
 
Jakinarazten dizugu Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hornitzaile batekin lan egiten dugula. IKEA FAMILY-k sare sozialen bidez harremanetan jartzea erabakitzen baduzu eta zurekin harremanetan jartzeko datu horiek erabiltzea behar-beharrezkoa bada soilik erabiliko ditu datuak hornitzaileak. Hornitzaile horrekin klausula-eredua sinatu dugu, atzitzen dituzten datuak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.
 
IKEA Espainiaren publizitatea sare sozialetan
IKEA taldeak sare sozialen plataformek eskaintzen dituzten publizitate-aukera baliatzen ditu. Sare sozialen plataformak zure baimenarekin jasotzen dituen datuak oinarri dituzten iragarkiak aurkezten dizkizugu. Hauek dira datu horiek, besteak beste: gu jarraitzea, barne-diseinuan interesa izatea edo eskualde zehatz batean bizitzea. IKEA-k ez du eraginik sare sozialen plataformek zuri buruz gordetzen dituzten datuen izaerari dagokionez. Hori sare sozialen plataformaren baldintzetan zehazten da, eta sare sozialetako profilaren konfigurazioaren bidez erregulatu daiteke.
 
Lan egin gurekin
 
IKEA-ko lanposturen batera aurkezten baduzu zure burua, zure datuak gure hautagaientzako atarian erregistratuko ditugu, eta zure CVa gutxienez bi urtez gordeko dugu; aldi horretan zurekin harremanetan jarri ahal izango gara etorkizuneko hautaketa-prozesuen berri emateko. Gure lanposturen batean izena eman nahi baduzu, egin klik hemen.
 
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago
 
Webgunean profilak sortzea
IKEA FAMILY-ko bazkidea bazara, gure webgunean IKEA profil bat baduzu edo IKEA-ren newsletter batean harpidetu bazara, zure datuak IKEA FAMILY kontuari, gure webguneko IKEA profilari edo IKEA-ren newsletterreko profilari lotuko zaizkio. Horri esker, hobeto ezagutu ahalko zaitugu eta jakinarazpenak zure interesetara egokitu ahal izango ditugu.
 
 

Zer hirugarreni emango dizkiegu zure datuak?

Kasu batzuetan, zure datuak hirugarrenei ematen dizkiegu (beharrezkoa denean bakarrik). Hala ere, ez dizkiegu inoiz zure datuak hirugarrenei saltzen. Lehenago ere esan dugun moduan, kasu batzuetan kanpoko zerbitzu-hornitzaileekin egiten dugu lan. Hornitzaile horiek dagozkien zerbitzuak emateko baino ezin dituzte zure datuak erabili. Horrek esan nahi du ezin dutela informazio hori beren xedeetarako erabili, ezta hirugarrenei eman ere. Cookien bidez jasotzen ditugun datuak cookie horiek sortzen dituzten alderdiekin parteka ditzakegu. Horri buruzko azalpen zehatzagoa nahi izanez gero, irakurri gure cookie-n politika. Horrez gain, baliteke legeak zure datuak erakunde publikoei edo beste alderdi batzuei jakinaraztera behartzea. Hala izatekotan, behar-beharrezkoa dena baino ez diegu jakinaraziko.
 
Beharrezkoa denean, honako hirugarren hauek ezagut ditzakete zure datuak:
  • Posta-zerbitzuko langileak.
  • Posta elektronikoa prozesatzen duten langileak.
  • Inprimatzaileak.
  • Banaketa-enpresak.
  • Garraio-, biltegiratze-, muntaketa- eta instalazio-enpresak, baita gailuak jasotzen eta ingurumen-kudeaketaz arduratzen diren enpresak, hondakina biltzen dituztenak eta artikulu zaharrak desmuntatu eta erretiratzen dituztenak ere.
  • Etxetresna elektrikoen zerbitzu teknikoaz arduratzen diren enpresak
  • Ordainketa-hornitzaileak.
  • IKEA-ren webgunearen erabilera IKEA-ren izenean aztertzen duten enpresak.
  • IKEA-ren webgunea pertsonalizatzen duten enpresak.
  • Bezeroen Arretarako Zerbitzua sare sozialen bidez erabilgarri egotea ahalbidetzen duten enpresak.
  • IKEA taldeari zerbitzu ematen dioten eta zerbitzu hori emateko datuak atzitu behar dituzten beste enpresa
  • IKEA Taldeko enpresak, besteak beste: IKEA IT AB, IKEA Services B.V, IKEA Retail Services AB eta IKEA Business Service Center. Hala ere, hitzarmen egokiak sinatu ditugu zure datu pertsonalak babesteko tratamendu-arduradunak bezala jokatzen duten enpresa hauekin

Non gordetzen dira datuak?

Askotariko aplikazioak erabiltzen ditugu datu batzuk eskuratu eta gordetzeko. Zure pribatutasuna bermatzeko, aplikazio horiek araudi zorrotzei jarraitzen diete. Datu gehienak Europar Batasunean gordetzen dira. EBkoak ez diren herrialdeetara bidaltzen diren datuei dagokienez, Europako legediaren arabera behar besteko babesa eskaintzen duten enpresak bakarrik erabiltzen ditugu. Kasu batzuetan, Korporazio Arau Lotesleak dituzten edo "Privacy Shield" izenekoarekin bat egin duten hornitzaileak ditugu. Horrez gainera, datuak hirugarrenei eta beste herrialde batzuetara igortzeko, ereduzko kontratu-klausulak erabiltzen ditugu. Gai honi dagokionez eskaintzen ditugun bermeak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zure datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna

IKEA-n, zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzen saiatzen gara IKEA Taldetik kanpora bidaltzen direnean, eta enpresa horiek konfidentzialtasuna errespetatzen dutela eta babesteko mekanismo egokiak dituztela egiaztatzen dugu. Enpresa horiek guztiek informazioa datuen pribatutasunari dagozkion lege eta arauen arabera prozesatzen dela bermatu behar dute.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

IKEA-k datuak jasotzera eraman gintuen helburua betetzeko beharrezkoa den arte gordeko ditu zure datuak (esate baterako, zerbitzu bat emateko edo zure eskaerari erantzuteko). Horrez gain, datuen tratamenduari loturiko lege-betebehar guztiak bete arte ere gordeko ditugu, IKEA-ren datuak kontserbatzeko politikekin bat. Datuak jasotzera bultzatu gintuen helburua betetzen dugunean, ahal bezain laster ezabatuko ditugu datuak; gainera, ezabatu ezin ditugun bitartean blokeatu egingo ditugu, eta epaile nahiz auzitegien esku jarri, edo eskumena duten administrazio publikoei emango dizkiegu, batez ere datuen babesaz arduratzen diren agintaritzei, datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak kudeatzeko.
 
Loturak beste webgune batzuetara
www.IKEA.es webgunean gure bazkideen webguneetarako esteka batzuk daude. Esteka batean klik eginez gero, bazkide baten webgunea irekiko da. Gure bazkide baten webgunean zaudenean, bazkide horren pribatutasun-politikaren mende egongo da zure bisita.

Zer egin beharko zenuke “mezu faltsuekin”?

Askotan, mezu elektroniko bidez, sare sozialetan edo mezu laburren bitartez sarien eskaintzak aurki daitezke, baina horien igorlea ez da IKEA izaten. Oro har, opari-txartel bat eskaintzen dute. “Phishing” eskaintza horiek legez kontra erabiltzen dituzte IKEA-ren izena eta logotipoa, datu pertsonalak eskuratzeko edo iruzur egin eta dirua lortzeko:
 
  • Mezu elektronikoa nork bidali duen egiaztatzea gomendatzen dizugu. IKEA taldeko mezu elektroniko ofiziala dela jakingo duzu igorlearen helbide elektronikoa @IKEA.com edo @ikea.es bada.
  • IKEA-k ez du Whatsapp erabiltzen sarien sustapenak bidaltzeko.
 
IKEA-ren mezu elektroniko bat edo sustapen bat (sari bat) benetakoa den ez badakizu, jar zaitez gurekin harremanetan. Segurtasunaren Institutu Nazionalean (www.incibe.es) informazio gehiago aurkituko duzu Internet modu seguruan erabili ahal izateko.

Galdera edo erreklamazioren bat duzu?

Zure datuei, datu horiek kudeatzeko dugun moduari edo pribatutasun-politikari buruzko galderaren bat baduzu, edo datuen babesari dagokionez dituzun eskubideak erabili nahi badituzu, IKEA taldearekin harremanetan jar zaitezke tusdatos@ikea.com helbide elektronikoaren bitartez, edo hona idatzita:
 
IKEA IBERICA S.A.U.
Avda. Matapiñonera 9
28703 San Sebastián de los Reyes

Madrid
 

Family bazkidea bazara,datu pertsonalak zuzenean alda ditzakezu Family profilean. Bestela, privacidad_ikea@ikeainfo.com helbide elektronikora bidal ditzakezu datuei buruzko eskaerak edo zure erabiltzaile eta pasahitzari buruzko kontuak.
 
Kexaren bat badaukazu, esate baterako, zure datuak erabiltzeko dugun moduari edo pribatutasunari buruzko zure galderei eman diegun erantzunari buruz, erreklamazio bat jar dezakezu datuen babeserako Espainiako agintaritzaren aurrean.
 
Zuri buruzko zer datu gordetzen ditugun jakin nahi baduzu, galdetu lasai. Daturen bat okerra bada, aldatu egingo dugu. Gainera, edozein unetan eta beti alda dezakezu zure IKEA FAMILY kontuko edo IKEA profileko informazioa, gure webgunean.
 
IKEA-k Datuen Babeserako ordezkari bat izendatu du. Datu pertsonalen tratamenduari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, idatzi hurrengo helbidera: tusdatos@ikea.com. Beste zalantza batzuk argitzeko eta zerbitzu hobea jaso ahal izateko, Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.
 
Hala ere, jakinarazten dizugu kasu batzuetan ez garela datuen erantzule izango, eta bitartekari-lanak baino ez ditugula egingo. Horixe gertatuko da, adibidez, IKEA-ren kolaboratzailearekin erosketa bat finantzatzen baduzu. Hori dela eta, zure datuei buruzko eskaeraren bat egin nahi baduzu, zuzenean enpresa horrekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.

Zeintzuk dira zure datuen inguruan dituzun eskubideak?

Datu pertsonalak ikusteko eskubidea
IKEA taldeak dituen zure datu pertsonalen kopia bat eta nola erabiltzen diren buruzko informazioa eskatzeko eskubidea duzu. Normalean, eskaera hauek kosturik gabe bideratuko dira.
 
 
Aldatzeko eskubidea
IKEA taldeari zuri buruz duen informazioa eguneratzeko edo aldatzeko eskatu ahal diozu.
 
Ezabatzeko eskubidea
Zure datuak ezabatzeko eskatu ahal diguzu; hala ere, hori egiten badugu, agian ezin izango dizugu zerbitzurik eman.
 
Aurka egiteko eta erabilera mugatzeko eskubidea
Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin, edo helburu jakin batzuetarako ez erabiltzea eskatu dezakezu.
 
Datuak eramateko eskubidea
Beharrezko baldintzak betetzen baldin badira, zure datu pertsonalak formatu elektroniko arruntean eskatu ditzakezu eta zuk aukeratutako hirugarren bati bidaltzea.
 
Automatizatutako erabaki baten helburu ez izateko eskubidea (profilak barne)
Tratamendu automatizatuetan bakarrik oinarritutako erabaki baten helburua ez izateko eskubidea daukazu.
 
Baimena baliogabetzeko eskubidea
Datuen tratamendu jakin baterako baimena eman badiguzu, edonoiz baliogabetu dezakezula jakinarazten dizugu.  
 
Espainiako Datuak Babesteko Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea.
Une batean kezkatuta sentitzen bazara edo gustura ez bazaude zure eskaerari ematen diogun erantzunarekin, Espainiako Datuak Babesteko Agentzian erreklamazio bat aurkeztu dezakezu.
 

Pribatutasun-politika hau alda daiteke?

Bai, pribatutasun-politika hau eguneratu daiteke. Pribatutasun politika hau 2019/01/18koa da. Gomendagarria da pribatutasun-politika hau sarri irakurtzea. Aldaketa garrantzitsuak egiten badira, bereizita jakinaraziko dizkizugu.