IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Online erosketa


Gure produktuei buruzko informazioa behar duzu?

Erabili goiko bilaketa-barra produktuaren orrialdea aurkitzeko. "Produktuari buruzko informazioa" atalean baliabide ugari daude. Produktuaren muntatze-argibideak eta mantentze-argibideak ere ikusi ahal izango dituzu. Produktuaren orrialdean menu zabalgarri bat aurkituko duzu, eskuragarri dauden gainerako kolore eta neurriekin, halakorik egonez gero. Gure erosketa-gidak ere oso erabilgarriak izan daitezke, bertan gure serieak nola konbina ditzakezun erakusten baitizugu.


Nola egin dezaket eskaera bat online?

Edozein gailuren bitartez online erosi eta zure eskaera non eta nola jaso nahi duzun erabaki dezakezu. Zalantzaren bat al duzu? Sartu online erosteko orrialdean eta ezagutu eskaintzen ditugun aukera guztiak. Eskaera egiteko, hautatu nahi dituzun produktuak eta gehitu erosketa-orgatxoan.

Ondoren, nahiago duzun banaketa-modalitatea aukeratu beharko duzu:

- Etxez etxeko banaketa: eskaera zuk aukeratutako helbidera bidaliko dizugu. Produktuak etxera bidaltzea nahi baduzu, helbidearen posta-kodea eskatuko dizugu.

- Click & Collect: eskaera edozein IKEA dendatan, Iruñeko entregatzeko guneetan edo enpresa kolaboratzaileak dituzten edozein jasotzeko gunetan jasotzeko.

Espainiatik kanpo bizi bazara eta Click & Collect aukera hautatzen baduzu, 99999 posta-kodea idatzi beharko duzu zure datu pertsonaletan erosketarekin jarraitu ahal izateko.

Ordaindu baino lehen, eskaera osoa ikusiko duzu, bai eta produktuen eta hautatuko zerbitzuaren azken prezioa, Click & Collect bilketa-data edo etxez etxeko banaketa-zerbitzuaren ordu-tartea ere.

Ordaindutakoan, berehala jasoko duzu eskaeraren baieztapena posta elektroniko bidez. Zure erosketa jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da erosketa egiteko erabili duzun nortasun-agiria aurkeztea. Click & Collect eskaerak jasotzeko, nortasun-agiriaz gain, baieztapen-mezua ere aurkeztu beharko duzu.

 

Gure webgunean agertzen diren prezioak denda bakoitzean alda daitezke, igo edo jaitsiz*.

*Estatu-mailako nahiz tokian tokiko sustapenen kasuan, konbinazioak edo 3x2 eskaintzak badira, bezeroak prezio osoa ordainduko du, beherapenik gabe. Ordaindutako zenbatekoaren eta sustapenaren prezioaren arteko aldea 72 orduko epean jasoko du, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez. Gure prezio guztiek BEZa barne dute.


Eskuragarri dauden produktuak

Todos los artículos mostrados en la web están disponibles para la compra online, excepto las plantas naturales, alimentación y productos de IKEA Food, tela por metros, encimeras a medida, artículos bajo pedido, alfombras persas y artículos con la misma referencia para varios colores/tallas.

Los productos adquiridos en la compra online tienen la misma garantía que los productos adquiridos en los establecimientos IKEA.

 


Eskuragarritasuna

Artikuluen stock-a zure orgatxoan ikusi dezakezu.

Produktu bat eskuragarri dagoela ageri bada ere, baliteke eskaera prestatu bitartean agortu izana. Halakoetan, zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat aurkitzeko.

Kontuan izan stock-a 60 minuturo eguneratzen dela.

 


Online eskaintzak

IKEA FAMILY klubeko bazkideentzako deskontuak, indarrean dauden tokian tokiko eskaintzak eta gure webguneko eskaintzak online erosketetan ere eskuragarri egongo dira.

Erosketa egiterakoan, IKEA FAMILY txartelaren zenbakiarekin bazkideentzako abantailez gozatzeko aukera izango duzu. Oraindik bazkide ez bazara, eskatu zure txartela hemen.

Estatu-mailako nahiz tokian tokiko sustapenen, 3x2 eskaintzen eta «Ez daukat presarik, itxaron dezaket» etxerako bidalketa-metodoetan, bezeroak prezio osoa ordainduko du, beherapenik gabe. Deskontuaren zenbatekoa 72 orduko epean itzuliko dizugu, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez.
 
«Ahalik eta lasterren» etxerako bidalketa-metodoetan, artikuluaren prezioa beherapenarekin ordainduko duzu.

Online egindako eskaerarako muntaia-, instalazio-zerbitzuak edo altzariak erretiratzeko zerbitzua kontratatu dezaket?

No es posible contratar servicios adicionales como montaje o instalación al realizar tu pedido online.

Si necesitas contratar el montaje, instalación o algún otro servicio adicional para tu compra online, debes acudir a tu tienda IKEA, tu IKEA Diseña más cercano o al punto de recogida de Pamplona y solicitar los servicios que necesites en los mostradores de atención al cliente o transporte.
 

Zeintzuk dira online egindako erosketak ordaintzeko moduak?

Zure online erosketa honela ordaindu dezakezu:
 
- Zure kreditu- edo debitu-txartela (VISA edo Mastercard).
 
- Zure PayPal kontuaren bitartez. PayPal erabiliz gero, IKEA taldean egiten dituzun erosketa guztiak modu seguruan ordaindu ahalko dituzu, kostu gehigarririk gabe.
 
- Zure IKEA VISArekin erosketak zatikatu ditzakezu. Online erosketa automatikoki 10 hilabetetan zatikatuko da, interesik gabe. Ordaintzeko orduan zure IKEA VISA txartelaren datuak besterik ez duzu egin behar. (1) Erosketa amaitzean, erosketa honen zatiketa alda dezakezu zure txartelean aukeratuta duzun ohikoa den ordainketa-metodora IKEA VISA aplikazioaren bitartez edo 902 101 225 telefono-zenbakira deituz.
 
- Orain, zure opari-txartela erabili ahal izango duzu online erosten duzunean erosketaren banaketa-modalitatea paketeria zerbitzuarekin edo bidalketa bizkorra ez den etxerako bidalketa bada. 
 
 

(1) Caixabank Consumer Finance, EFC, SAUk egindako eta onartu beharreko finantzaketa-eskaintza. ITN: % 0. UTB: % 0 IKEA taldearen online dendan egindako erosketetan. Eskaintza 2019/08/31ra arte dago indarrean. Finantzatu daitekeen gutxieneko zenbatekoa: 10 €. Finantzatu daitekeen gehienezko zenbatekoa: 15.000 €.


Opari-txartelak

IKEA opari-txartelarekin ziur asmatuko duzu!Gure denda guztietan eskuratu ditzakezu opari-txartelak.Aukeratu zenbatekoa eta eraman.IKEA opari-txartelak ez dauka iraungipenik eta, hala nahi izanez gero, zatika erabil dezakezu, zure beharren arabera.

Orain ere gure webgunean erosi dezakezu eta mezu elektroniko batean jaso hemen klik egiten baduzu.

Iberiar Penintsulako edozein dendarako balio du eta honako herrialdeetan erabili dezakezu: Alemania, Australia, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errusia, Eslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Hungaria, Italia, Irlanda, Kanada, Kroazia, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Galduz gero, ezin izango dizugu beste bat eman, opari-txartelek ez baitute izenik. Zure txartelaren saldoa ikusteko, jo dendako bezeroen arretarako erakusmahaira edo deitu 900 400 922 telefono-zenbakira..


Sustapen-txartela online erosketetan

Batzuetan, IKEA taldeak sustapenak eskaintzen ditu online erosketa egiteagatik. Opari bezala Sustapen-txartel bat jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, txartela emandako helbide elektronikora bidaliko dizugu zure erosketa buka dezazun.

Sustapen-txartel hauen iraungipenak lotuta dagoen sustapenaren baldintzen araberakoa izango da.

Sustapen-txartel mota hauek penintsulako IKEA denda fisikoetan bakarrik erabili daitezke (Kanariak eta Balearrak izan ezik).

Laster zure online erosketetan erabili ahal izateko lan egiten ari gara.

 


PayPal sistema erabili dezaket online eskaera ordaintzeko?

IKEA.es gunean zure erosketa guztiak zure Paypal kontua erabiliz ordaindu ditzakezu, kostu gehigarririk gabe. Zure eskaerari buruzko galderarik edo arazorik baduzu, dei iezaguzu 900 400 922 zenbakira.

 


3D-Secure ordainketa-sistema

Iruzurraren aurkako segurtasun-kontrola da, eta Internet bidez erosteko zordunketa- edo kreditu-txartela erabiltzen duzunean egiaztapen sendoa eta segurtasun handiagoa emateko balio du.

Txartel motaren arabera, kontrol horri «MasterCard SecureCode» edo «Verified by Visa» izena ere ematen zaio.

Zure banku-txartelaren datuak sartu ondoren, beste orri batera iritsiko zara. Bertan, kode sekretua sartzeko eskatuko zaizu; zenbakizko kode hori modu batean edo bestean helaraziko dizute, zure bankuaren arabera:
- Zenbakizko kode hori SMS bidez zure mugikorrera bidaltzea.
- Bankuak aurretik eman dizun koordenatu-txartelaren bidezko kodea. Txartel horren bidez, zenbakizko kodea akatsik gabe identifikatu ahal izango duzu.

Handik segundo batzuetara, zure banketxeak eragiketa egiaztatuko du eta, gainera, eroslea zu zarela berretsiko du.

Zure bankuak SMS bat bidaltzen badizu, gogoan izan kreditu- edo zordunketa-txartel bat eskatzen duzunean bankuak hainbat datu eskatuko dizkizula, eta datu horietako bat zure mugikorraren zenbakia dela. Mugikorraren zenbakia aldatu baduzu, banketxearekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.

Zure banketxeak koordenatuen txartel bat erabiltzen badu segurtasun-kodeak emateko bide gisa, txartela eta gainerako dokumentuak helarazi zizkizun unean txartel hori ere emango zizun. Hala ez bada, bankukoekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, bidal diezazuten.

 


Online erosten badut, noiz jasoko dut faktura?

Online egiten diren eskaera guztietan faktura arrunt bat sortzen dugu; hori dela eta, erosketa egiten duzun unean fakturazio-datuak berrikusteko gomendatzen dizugu.

Zerga-efektuetarako baliozkoa den faktura arrunta emango dizugu zure eskaerarekin «ez daukat presarik, itxaron dezaket» etxerako bidalketa-metodoa kontratatu baduzu. 
 
«Ahalik eta lasterren» etxerako bidalketa-metodoa kontratatu baduzu, zure faktura erosketa egiten duzunean jasoko duzu.
 
Informazio gehiago jakiteko: fakturei buruzko ohiko galderak.

Arazoak online ordainketarekin?

Ordaintzean arazoren bat baduzu, baliteke zure txartelak Internet bidez erosketak ordaintzeko aukera gaituta ez izatea, edo erosketetarako gehieneko muga bat edukitzea. Galdetu banketxean edo zure bankuaren bulego birtualean.