IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Bidalketak eta entregak


Garraio- eta muntatze-zerbitzuak

Denetariko zerbitzuak ditugu zuretzat ahalik eta modurik errazenean eros dezazun. IKEA-k zuzenean edo kanpoko enpresen bidez eskainiko dizkizu zerbitzuak, kontratatzerako unean bertan adostutako baldintzetan. Kontsultatu garraioari eta muntatzeari buruzko orrialdeak, bertan jasota baitaude informazio guztia, baldintzak eta zalantzak argitzeko harremanetarako datuak.

Zure online erosketarako garraio-zerbitzua aukeratu nahi baduzu hautatu zure tarifa.

Erosketaren unean garraio-zerbitzua kontratatu baduzu, zure eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu gure eskaeren segimendua egiteko tresnaren bitartez.

Lanean jarraitzen dugu online erosteko zerbitzuari zerbitzu berriak gehitzeko. Une honetan, altzariak eta lastairak instalatzeko, muntatzeko edo desmuntatzeko eta erretiratzeko zerbitzuak dendan bakarrik kontratatu daitezke.


Balear Uharteetarako edo Kanarietarako garraio-zerbitzua kontrata daiteke?

Online erosi, eta Balear Uharteetarako edo Kanarietarako garraioa behar baduzu, eskaera zuzenean bertako denden webgunean egin beharko duzu Bisitatu denda.