IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Eskaerak eta jasotzeko guneak


Salgaiak dendan jasotzea

Zure altzariak jasotzeko laguntza nahi duzu? Garraioa kontratatu eta zertxobait gehiago ordainduta, altzariak jasoko dizkizugu autozerbitzutik. Gehiago jakiteko ikusi zerbitzuen orrialdea.


Zenbat balio dute dendan eta bilketa-guneetan jasotzeko zerbitzuek eskariak Online egiten direnean?

Erosketak dendan jasoko badituzu, salgaiak prestatzeko zerbitzuaren kostua 15 €-tik gorakoa izango da Salmenta gure jasotzeko gune batean jaso nahi baduzu, zerbitzuaren kostua 29 €-koa izango da. Prestaketaren prezioa finkoa da, erosketaren zenbatekoa edozein izanik ere.

Informazio gehiagozure tarifa eta bidalketa-zona zein den jakiteko.


Eskaerak dendan edo entregatzeko guneetan jasotzea

Dendan jasotzea: erosketa egitean aukeratu duzun egunean jaso dezakezu zure eskaera. Kontuan izan behar duzu dendak 3 ordu behar dituela eskaera bat prestatzeko, eta beraz, esate baterako, zure eskaera 10:00etan egin baduzu 13:00etan jaso ahal izango duzu.

Zure eskaera 17:00ak baino lehen egin baduzu, egun horretan bertan jaso ahal izango duzu denda zabalik dagoen ordutegian, ordu hori baino geroago egiten baduzu hurrengo egunean izango duzu prest.

Entregatzeko gunean jasotzea: Entregatzeko guneak 72 ordu behar ditu eskaera bat edukitzeko, eta beraz, esate baterako, zure eskaera astelehen batean egin baduzu aste bereko ostegunetik aurrera jaso ahal izango duzu gunea zabalik dagoen ordutegian.

Eskaera jasotzeko, nahitaezkoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren NAN/IFK edo pasaportea aurkeztea.


Zein dira paketeen garraioaren entrega-baldintzak?

Paketeria-zerbitzua eskatzeko, produktuen neurriak gehienez ere 60x40x39 cm-koak izan behar dira. Produktu bakoitzaren gehienezko pisua 10 kg-koa da eta produktuaren bolumena gehienez ere 0,025 m3-koa (25 l) izan behar da. Eskaerak guztira 20 kg baino gehiago pisatzen badu, ez da paketeria-zerbitzuan sartuko.
 
Entregaren egun berean  beste jakinarazpen bat jasoko duzu entrega zein ordu-tartetan aurreikusia dagoen jakinarazteko.
 
Mesedez, ziurtatu zure telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea idatzi dituzula eskaeraren datuetan.
 
SEUR-ek entrega-ahalegin bat egingo du eta azkenean entrega ez bada egiten, zure eskaera SEUR-en gune batera joango da eta hara joan ahal izango zara jasotzera gehienez ere 10 egunetan. Paketea SEUR-en guneetako batean jaso bezain laster, honek sms/email bidez jakinaraziko dizu zein helbidetan jaso behar duzun.
 
Zure eskaera entregatzeko prest dagoenetik 15 egun igaro ondoren, eta eskaera ez bada entregatu  guri leporatu ezin zaizkigun arrazoiengatik, ulertuko dugu kontratua ezeztatu nahi duzula eta bertan behera utziko dugu. Kontratua ezeztatzearen ondorioz, zure aldetik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entrega-gastuak barne. 
 
Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren baitan egongo dira. Produktuen hornidurari dagokionean zailtasunak badaude edo stockean salgairik gelditzen ez bada, itzuli egingo dizugu ordaindu duzun edozein zenbateko.
 
Eskaera bertan behera utzi ahal izango duzu 12 orduko epean eskaera egin eta gero eta IKEA taldeak diru guztia itzuliko dizu, garraioaren kostua ere. 12 ordu horiek pasa eta gero eskaera bertan behera uztea erabakitzen baduzu, IKEA taldeak ezin du egiaztatu eskaera instalazioetatik atera den ala ez; beraz, ez dizkizugu bidalketa-gastuak itzuliko.

Nola ezeztatu nire eskaera?

Es posible la cancelación del pedido así como los servicios contratados (servicio de recogida y transporte) en un plazo de 12 horas, siempre y cuando queden más de 24h para la fecha de entrega. Además, una vez realizado el pago del pedido, tanto para las compras Clik&Collect como para las compras con entrega a domicilio, a través del link que encontrarás en la confirmación de pedido que has recibido en tu correo electrónico o llamando al teléfono gratuito 900 400 922 de 08:00 a 22:00 hrs o en los mostradores de Atención al Cliente de las tiendas IKEA o puntos de recogida.

Eskaera egin eta gero 12 ordu pasatzen badira, produktua jaso arte itxaron behar izango duzu eta itzultzeak egiteko argibideak jarraitu.


Eskaria ordu-tartetik kanpo jasotzea

Ezin baduzu eskaera hautatutako ordu-tartean jaso, IKEA dendak gorde egingo du 24 orduz, eta zurekin harremanetan jarriko gara beste aukera bat proposatzeko.

Zurekin harremanetan jarri ezin bagara, SMS bat bidaliko dizugu eta eskaera itzuli egingo da, hau da, ordaindutako produktuen zenbatekoa itzuliko zaizu, eskaera prestatzeko zerbitzuaren zenbatekoa izan ezik. Kontuan izan jasotzeko guneak 72 ordu behar dituela eskaera prestatzeko. Horrek esan nahi du zuk eskaera astelehenean egin baduzu aste horretako ostegunetik aurrera jaso ahal izango duzula, irekita dagoen orduetan.

Eskaera jasotzeko, nahitaezkoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren NAN/IFK edo pasaportea aurkeztea.


Beste norbaiti baimena eman diezaioket nire eskaera jasotzeko?

Eskaera egiten duzunean, datu pertsonalak betetzeko unean, pertsona bati baimena emateko aukera izango duzu, eskaera zure ordez jaso dezan. Hori eginez gero, eskaera jasotzera etortzen denean, pertsona horrek bere nortasun agiria (originala) eta eskaeraren zenbakia edo mezuaren kopia paperean zein horren bertsio digitala aurkeztu beharko ditu, eskaera identifikatu eta produktuak jasotzeko.

Kontuan eduki behar duzu eskaeraren baieztapenean baimendu gisa ageri den pertsona berak bakarrik jaso dezakeela eskaera.


Nola egiazta dezaket nire Online eskaeraren egoera?

Eskaeren jarraipena egiteko gure tresnaren bidez ikus dezakezu zure eskaeraren egoera*.

*Etxean entregatzea aukeratu baduzu bakarrik jakin dezakezu zure eskaeraren egoera. Click & Collect eskaerak jasotzeko, mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera jasotzeko ordu-tartearekin.

 

 


Trafiko-mugak eta sarbide mugatua dituzten tokiak

Banaketa sarbide mugatua duen gunean dagoen etxe batean egiten bada, egiaztatu aukeratu duzun bidalketa-ordutegia trafiko-mugarik gabeko ordutegiaren barnean dagoela.

 


Aldaketarik egin dezaket nire Online eskaeran?

No se admiten modificaciones parciales de los pedidos. Para quitar o añadir artículos a tu pedido online ya pagado, es necesario la cancelación completa del pedido original y la realización de un pedido nuevo. Recuerda que, una vez realizado el pago de tu compra online, tienes un plazo de 12 horas para la cancelación del pedido

Puedes pedir la cancelación del pedido en la página del seguimiento accesible desde el email de confirmación del pedido, mediante el formulario de atención al cliente, llamando al teléfono gratuito 900 400 922 o en los mostradores de Atención al cliente de las tiendas IKEA o  puntos de recogida.

 


Nire Online eskaerari uko egin diezaioket?

Atzera egiteko eskubidea erabil dezakezu online erositako merkantzia jaso eta hurrengo 14 egunetan IKEA.es webgunean

Epe hau igaro aurretik, eskaera osoa ezeztatzeko eskubidea duzu IKEA dendetako Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren leihatiletan edo posta elektronikoan jaso duzun atzera egiteko-eskaera betez eta IKEA dendaren Bezeroaren Arretarako formularioan txertatuz.

Atzera egiteko eskubidea epearen barruan erabiltzen baduzu, IKEA-k jaso dituen ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, baita entrega-gastuak eta eskaera prestatzeko gastuak ere, erosketa egiteko erabilitako modu beraren bidez hiru egun balioduneko epean gehienez, atzera egitea jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Zerbitzu gehigarrien kasuan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, betiere kontratatutako zerbitzu horiek ez badira guztiz gauzatu.

Epe horren barruan eskaerako produktu batzuk bakarrik itzultzea erabakitzen baduzu (partzialki atzera egitea), IKEA-k itzulitako produktuen zenbatekoa itzuliko dizu. Kasu horretan, kontratatutako zerbitzuen zenbatekoaren balio proportzionala itzuliko dizugu, itzulitako zenbatekoa garraioaren kostuaren beheko ondoz ondoko tarterako aldaketa denean.

IKEA.es webgunean erositako salgaiak itzul ditzaket?

Online egindako eskaera bi eratan itzuli dezakezu:

  • Zure IKEA denda hurbilenean hiriko dendan (Balearrak, Kanariak, IKEA Diseña bezalako formatuak eta jasotzeko guneak izan ezik). Erosketa-tiketa edo faktura produktuekin batera aurkezten baduzu.
  • Etxetik bertan, 900 400 922 telefono-zenbakira deituz, zuk hautatutako helbidera* bidaliko dugu norbait zure produktuak jasotzera.

 *Produktuak jasotzeak €5-ko prezioa du eskaera paketeria-zerbitzuaren bidez jaso bazenuen eta €39-koa gainerako bidalketetarako.

Itzultzeei buruzko informazio gehiago hemen.