IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

IKEA FAMILY-ri buruzko ohiko galderak


Zer da IKEA FAMILY?

IKEA FAMILY IKEA-ren fidelizazio-kluba da, eta bertako kide eginda inspirazioaz gozatu ahal izango duzu, ekitaldi esklusiboetan parte hartu, gure enpresa kolaboratzaileen abantailak aprobetxatu eta hobekien egokitzen zaizkizun eskaintzak jaso.


Nor izan daiteke IKEA FAMILY-ren kide?

 

Adinez nagusia bazara eta Espainian* bizi bazara, bat egin dezakezu IKEA FAMILY klubarekin.
 
*Balear Uharteetako eta Kanarietako biztanleak izan ezik; zuek zuen dendan jasoko duzue informazio gehiago.

Zenbat balio du IKEA FAMILY-ko bazkide izateak?

 

Doakoa da. Eta, horrez gainera, deskontu mordoa izango duzu IKEA produktuetan, eskaintzak jatetxean, kafea doan bisitan zatozen guztietan, abantailak gure enpresa kolaboratzaileetan… eta askoz ere gehiago!

 

Zeintzuk dira IKEA FAMILY-ren abantailak?

 

IKEA FAMILY-ko bazkide izateagatik bakarrik, abantaila hauek izango dituzu:
  • Hilean behin 500 €-ko opari-txartel bat zozkatzen dugu erosketetan txartela erabiltzen dutenen artean.
  • Hilean behin 500 €-ko opari-txartel baten zozketan parte hartuko duzu IKEA FAMILY profila eguneratzeagatik. Zure erosketetarako 10 hilabetera arteko finantzaketa lortuko duzu interesik gabe VISA IKEA txartelarekin (kontsultatu baldintzak hemen).
  • Deskontu esklusiboak bazkideentzat.
  • %10eko deskontu gehigarria azken unitateetan.
  • Urtebetetze-opari esklusiboa bazkideentzat.
  • Egiaztatu zure e-maila hemen. Bazkideentzako mintegi, tailer eta ekitaldi esklusiboak zure dendan.
  • Kafe bat doan, gurera zatozen bakoitzean.
  • Eskaintza gozoak gure jatetxean, bistroan eta denda suediarrean.
  • Eskaintza, inspirazio eta berritasun guztiak zure posta elektronikoan. Jaso nahi badituzu, ziurtatu hemen zure e-maila eguneratuta dagoela.
  • Onura gehiago, gure enpresa kolaboratzaileekin hitzartutako akordioei esker.
  • Zure seme-alabentzako abantailak: deskontuak gozokietan, jarduerak eta urtebetetze-oparia. Bat egin gure Kids Club klubarekin!
  • Zure IKEA FAMILY txartela beti gainean, modurik erosoenean: deskargatu zure mugikorrean, Passbook-en edo App IKEA Store-n.

Nola eska dezaket IKEA FAMILY txartela?

Webgune honetan bertan zaudela, IKEA FAMILY atalera joatea besterik ez duzu.
Gure dendetako IKEA FAMILY kiosko digitaletan. 
Dendan paperezko eskaera bat beteta. IKEA FAMILY saileko langileari ematen badiozu, unean bertan jaso ahalko duzu txartela. 


Nola alda ditzaket nire IKEA FAMILY datuak?

 

Zure profila eguneratuta baduzu, hobeto ezagutuko zaitugu eta zuretzat interesgarrienak diren edukia eta eskaintzak aurkeztu ahalko dizkizugu.
Webgune honetan, IKEA FAMILY atalean.
IKEA FAMILY kiosko digitaletan, edo dendara etorrita bertako langileei laguntza eskatuz.

IKEA FAMILY txartela kreditu-txartela da?

Ez, baina IKEA FAMILY-ren deskontu eta abantaila guztiak erabili ahal izateko, kutxan erakutsi beharko duzu.

Zure erosketetakoren bat finantzatu behar baduzu, IKEA VISA txartela eska dezakezu, hemen edo hurbilen duzun dendako kreditu-standean (IKEA FAMILY-ko kide izateagatik baldintza bereziak izango dituzu).

 

Familiako beste kideren batek ere IKEA FAMILY txartela erabil dezake?

Ez, zure IKEA FAMILY txartela pertsonala eta besterenezina da. Horrela, zure gustuak eta lehentasunak ezagutuko ditugu, zure beharretara hobekien egokitzen diren produktuak eta sustapenak eskaintzeko.

 

Nire txartela galdu dut, apurtu egin zait edo lapurtu egin didate. Zer egin behar dut?

Ez larritu, txartelean ez da datu pertsonalik ageri; hala ere, galdu baduzu, beste bat eskuratzeko dituzun aukerak azalduko dizkizugu. Errazena eta erosoena, zure mugikorrean, Passbook-en, zure IKEA Store app-an edo www.mitarjetafamily.com  bidez deskargatzea da.

 

Zenbatero jasoko ditut IKEA FAMILY-ri buruzko mezuak?

Alta egitean hala eskatu baduzu, aldian-aldian gure jakinarazpenak jasoko dituzu aukeratu duzun komunikazio-bidetik. Zure gustu edo interesetan oinarritutako eskaintzak, etxerako ideiak, trikimailuak eta inspirazioa, berritasunak edo interesatzen zaizun informazioa dugunean jakinaraziko dizugu. Zure bazkide-gunean ikus ditzakezu zure harpidetzak.

 

Nola utzi jakinarazpenak jasotzeari edo nola eman baja IKEA FAMILY-n?

Ez badituzu gure jakinarazpenak jaso nahi, sartu zure bazkide-gunera, eta desautatu nahi duzun/dituzun komunikazio-bidea(k). IKEA FAMILY-ko kide izateari utzi nahi badiozu, bidali gutun bat helbide honetara: 35236 posta-kutxa – 28080 Madril. Azaldu zergatik erabaki duzun IKEA FAMILY-ko bazkide izateari uztea.

IKEA FAMILY etxeko bizimoduaz gozatu eta IKEA estimatzen dutenentzat sortutako leialtasun-kluba da. Bat egitea doakoa da, eta bazkideek IKEA-ko onena ez ezik, eskaintza ugari ere lortzen dituzte.

Egin zaitez bazkide zure ohiko dendako IKEA FAMILY atalean, edo gure webgunean, hemen.

Jada bazkide bazara eta zure datuak aldatu nahi badituzu, zure FAMILY gunera sartu behar duzu, zure txartel-zenbakia edo helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita. Horrez gain, zure IKEA dendako IKEA FAMILY postuan ere alda ditzakezu datuak.

IKEA FAMILY txartelak deskontuak eskaintzen dizkizu hileko IKEA produktu-sorta batean. Doan hartu ahal izango duzu kafea, eta eskaintza gozoak izango dituzu gure jatetxean, bistroan eta denda suediarrean. Halaber, dekorazio-tailerretan parte hartu ahal izango duzu, eta posta elektronikoz jasoko duzun buletinari esker azken berri eta eskaintzak ezagutu ahal izango dituzu. Asoziatutako denda eta zerbitzuetan IKEA FAMILY txartela aurkeztuz gero, beste abantaila interesgarri batzuk ere izango dituzu.

Informazio gehiago jasotzeko, sartu IKEA FAMILY atalean.