IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

IKEA dendari buruzko ohiko galderak


IKEA dendak

Selecciona tu tienda IKEA o punto de entrega para ver toda la información sobre horarios, direcciones y las novedades de tu tienda más cercana. También encontrarás información sobre nuestro restaurante y la tienda de alimentación sueca. Ven a tu tienda y disfruta de la experiencia. 

En IKEA ponemos a tu disposición un parking gratuito. Tienes a tu disposición plazas especiales para discapacitados y familias. También dispones de una zona de carga junto a la puerta de salida para facilitar tu compra.

En nuestro parking encontrarás plazas especiales cerca de la entrada reservadas para familias. A la entrada de tienda encontrarás nuestra sala de juegos, Småland, repleta de emocionantes aventuras para los más pequeños. Si por el contrario os apetece más estar juntos, podrás utilizar carros para niños pequeños. A lo largo del recorrido podrás encontrar zonas de recreo para que mientras tú eliges y pruebas tus productos, ellos puedan pasar un rato agradable.

Nuestro restaurante está especialmente pensado para la infancia. Podrás encontrar desde ofertas especiales hasta potitos para bebés, tronas, baberos, microondas... y otra zona de juegos para ellos. También tienes a tu disposición una sala de lactancia y cambio de pañales. Todos estos servicios y facilidades son gratuitos, así que si tu visita se alarga no tienes por qué preocuparte.

Todas las tiendas IKEA tienen plazas de aparcamiento para visitantes discapacitados, así como puertas automáticas a la entrada. Dentro de la tienda ofrecemos sillas de ruedas en préstamo, hay ascensor, baños para minusválidos y rampas.

Todas las tiendas IKEA son un espacio libre de humos en su totalidad.

En todas nuestras tiendas tenemos disponibles sillas de ruedas para aquellos clientes que las necesiten. Acércate al punto de información situado en la entrada de la tienda y te la facilitaremos.

Solo está permitido el acceso de perros guía (usuarios con discapacidad visual), perros de servicio (usuarios con discapacidades físicas), perros señal (usuarios con discapacidad auditiva) o perros de aviso (dan alerta médica a usuarios que sufran enfermedades como la diabetes, o la epilepsia, entre otras) que estén debidamente certificados.


Dendaren ordutegia eta nola iritsi

Klik egin zure dendan, eta ikusi zer ordutegi duen, nola iritsi behar duzun hara, zer eskaintza berezi dituzten eta dendari buruzko bestelako informazio gehiago.


Jarduerak eta eskaintzak

Zure IKEA dendaren orrialde propioan edo eskaintza eta sustapenen orrialdean ikus dezakezu gure eskaintzei buruzko informazio guztia. IKEA FAMILY-ren webgunean zure IKEA dendan antolatutako jarduera eta tailer guztien egutegia ikus dezakezu, plaza hutsik baden egiazta dezakezu, eta baita izena eman ere. Ez itzazu gal!


Dendan galdutako produktuak

Zerbait utzi duzu gure IKEA dendan? Hura berreskuratzen saiatuko gara; horretarako, urrats hauek eman:

  • Sar zaitez gure bezeroaren arretarako formulariora.
  • Aukeratu “Dendan galdutako produktuak” aukera.
  • Bete dagokion informazio guztia; eman produktuari buruzko xehetasun oro, arazorik gabe aurki dezagun.
  • Zure informazio guztia bildutakoan, mezu elektroniko bat jasoko dugu, eta izapideekin hasiko gara.
  • Erantzun bat izan orduko jarriko gara zurekin harremanetan.

Gure jatetxeari eta IKEA janari-dendari buruzko informazioa nahi duzu?

Gozatu suediar zapore gozoez zure IKEA dendan. Hartu atseden IKEA Jatetxean, suediar estiloarekin prestatutako gure plater famatuekin edo gozatu gure plater nazionalez. Alde egin aurretik, hartu mokadu bat bistroan, eta begiratu bat egin janari-denda suediarreko elikagai sorta zabalari (txokolateak, edariak, etab.). Smaklig måltid!

Zure IKEA jatetxean Suediako gastronomia tradizionalaren plater adierazgarriak zein tokian tokiko hainbat plater aurkituko dituzu. Gainera, zeliako eta begetarianoentzako aukerak ere izango dituzu beti. Gure espezialitateetako batzuk ezagutu nahi badituzu, bisitatu IKEA jatetxearen webgunea. Gure jatetxeetan haurtxoentzako pototxoak, adur-zapiak, haur-aulki altuak eta bestelako osagarriak dituzu. Bere janaria etxetik ekartzen baduzu, berotzeko mikrouhin-labe bat ere aurkituko duzu. Bestalde, behar izanez gero, edoskitze-gela bat daukagu. Zerbitzu horiek guztiak doan dira.

Gure jatetxean Gourmet txekea eta jatetxeko tiketa onartzen ditugu, baita Sodexo Pass eta Poresa txartelak ere. Gainera, IKEA Hospitalet dendan Buenmenu txartela ere erabil dezakezu. Zure IKEA dendaren webgunean begira dezakezu jatetxearen ordutegia.


Zer instalazio dituzue mugikortasun urriko pertsonentzat?

Mugikortasun urriko bisitarientzat honako zerbitzu hauek dauzkagu IKEA dendetan:

  • Gurpil-aulkiak, dendan doan erabiltzeko.
  • Lagundutako erosketa. Hurbildu dendako Bezeroen Arretarako Zerbitzura, eta eskatu bertan.
  • Entzumen-urritasuna dutenentzako instalazioak

Dendak familientzako aproposak dira?

Denda guztietan daude haur-aulki altuak, haurtxoentzako janari ekologikoa, haurtxoen jana berotzeko guneak eta umeentzako janari osasungarria jatetxean, jolas-guneak eta edoskitze-guneak. Gure denda guztiek dute haurtzaindegi bat. Aldi bakoitzean 45 minutuz erabil daiteke (dendan erreserbatu). Ekarri familia, badugu zerbait guztiontzat.


Zergatik falta izaten dira artikuluak batzuetan?

Katalogoan ageri diren produktuak eskuragarri izaten saiatzen gara, baina baliteke zenbait produktu beti ez izatea eskuragarri, eskari handia dutelako eta horniketa-arazoak daudelako. Oro har, produktua stockean berriz noiz izango dugun aurreikus dezake IKEA-k. Produktuaren informazio-orrian egiazta dezakezu eskuragarri ote dagoen dendara joan aurretik. Produkturen bat eskuragarri ez dagoenean, SMS edo posta elektroniko bidez berriro daukagula jakinarazteko abisua jasotzeko aukera aurkituko duzu. Aukeran dauden produktuen edo jakien dendako produktuen eskuragarritasuna ezin daiteke kontsultatu. Webguneko izakinak 60 minuturo eguneratzen dira, gutxi gorabehera. Gogoan izan IKEA autozerbitzua dela eta, beraz, ez dela denden arteko erreserba edo lekualdaketarik egiten. Erosketa prestatzen ari bazara, produktuak erosketa-zerrendan gehi ditzakezu eta horiek guztiak eskuragarri dauden ikusi. Eta produktu baten ale asko nahi izanez gero, jarri harremanetan IKEA BUSINESS zerbitzuarekin.


Etxez etxeko garraio-zerbitzua edo furgonetak alokatzeko zerbitzua eskaintzen da dendetan?

IKEA-ko altzari gehienak pakete lauetan bilduta daudenez, erosketa amaitutakoan bertan eraman ditzakezu zure produktuak etxera autoz, eta berehala erabiltzen hasi. Nahiago baduzu, IKEA-k etxera eramango dizu erositakoa, arrazoizko prezioaren truke. Erosketa amaitutakoan, bisitatu garraio-zerbitzuaren erakusmahaia Bezeroen Arretarako Zerbitzuan. Era berean, furgonetak alokatzeko zerbitzua ere badaukagu, Hertz enpresak eskainia.


Altzariak muntatzen lagun diezadakezue?

Bai, muntatzeko gida-sarean daukazu, produktuaren deskribapenaren ondoan; era berean, galdera orokorrak ere egin ditzakezu dendan, edo guri deitu. Halaber, zure altzariak munta ditzagun nahi izanez gero, zerbitzuen orrialdean lor dezakezu informazio gehiago.


Norbaitek lagun diezadake logelak planifikatu eta diseinatzen?

IKEA denda askok dekorazio-zerbitzua dute, gela bat edo etxe osoa dekoratu nahi izanez gero. Dendan atsegin handiz lagunduko dizugu. Online planifikazio-tresnak ere baditu IKEA-k, biltegiratze-sistemetarako, sukaldeetarako, armairuetarako eta bulegoko altzarietarako. Era berean, gure sukalde-atalek zure etxera bisita antola dezakete, zure ametsetako sukaldea diseinatzen laguntzeko. Hemen duzu sukalde-zerbitzuei buruzko informazio gehiago.


Zerbait galdu dut dendan. Nola berreskura dezaket?

Artikuluren bat galdu bazaizu, hurbil zaitez erosketa egin zenuen dendako Bezeroen Arretarako Zerbitzura. Kontuan hartu kreditu-txartelak suntsitu egingo direla 24 orduren buruan, segurtasun-neurriak tarteko.


Badirudi nire fakturan akats bat dagoela. Zer egin behar dut?

Itzuli dendara erosketaren ziurtagiriarekin, eta zure ordez izapidetuko dugu. Ezin bazara dendara itzuli, jarri gurekin harremanetan.