IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

Webguneari buruzko galderak


Noiz egongo da webgunea galizieraz eskuragarri?

Denbora oso gutxi barru gure webguneaz galizieraz gozatzeko aukera izango duzu. 2019 urterako prest izatea espero dugu.


Zer konfigurazio edo software behar dut ordenagailuan, IKEA-ren webgunea ikusteko?

IKEA-ren webgunea ikusteko web-arakatzaile moderno eta eguneratu bat behar duzu; Chrome, Firefox, Internet Explorer edo Safari, adibidez.

Arakatzaile-bertsio bateragarriak:

  • IE 9, 10 eta 11
  • Safari 6, 7 eta 8
  • Mobile Safari 6, 7 eta 8
  • Android browser 4, 4.1 eta 4.2
  • Chrome 40 eta 41
  • Chrome Mobile 40 eta 41
  • Firefox 35 eta 36

Gailu mugikorren sistema eragile bateragarriak

  • iOS 7 eta 8
  • Android 4 eta 5

Niri buruzko zer informazioa biltzen da, webgunean sartzen naizenean?

Ez dugu inolako informaziorik eskatzen gure webguneko ataletan sartu ahal izateko, berariaz adierazita dagoenean izan ezik. Baliteke zerbitzu batzuk eskaintzeko datu zehatzen bat eskatzea; IKEA FAMILY txartela erabiltzeko, adibidez. Besteak beste, izena, kargua, enpresa, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia eska ditzakegu. Trafiko-patroien jarraipen anonimoa burutzen dugu cookie-ak erabiliz, bai webgunearen errendimendua neurtzeko, bai hobekuntzak egiteko. Cookie-ak datu-fitxategi txikiak dira, ordenagailuan gorde eta arakatzaileak irakurtzen dituenak. 


Nire kontuaren helbide elektronikoa edo pasahitza ahaztu ditut

Zure kontuari lotutako helbide elektronikoa edo galdutako pasahitzak berreskura ditzakezu, saioa hasteko orrian “pasahitzaren inguruko laguntza” aukeratuta.


Zergatik aldatu duzue web-plataforma?

Mundua eta gure bezeroen beharrak oso bizkor aldatzen direla ikusi dugu. Horregatik, aldaketa horietara hobeto egokitu daitekeen gune berria aurkezten dizuegu.


Bezeroaren profil bat baino gehiago izan ditzaket? (Helbide elektroniko berarekin)

Ez, helbide elektroniko bat behin bakarrik erabil daiteke (baita profiletako bat beste merkatu batean sortzen bada ere).  Bezero gisa bi profil behar badituzu, adibidez bata IKEA FAMILY-rako eta bestea IKEA BUSINESS-erako, bi helbide elektroniko desberdin erabili beharko dituzu.


Nola erregistra naiteke dendetan egingo diren ekitaldietan?

Online erregistratzeko erreminta bat dago IKEA FAMILY atalean.


Berrezar al dezaket nire profileko pasahitza?

Bai, pasahitza berrezar dezakezu gure webgunean. Aldiz, saioa hasteko saiakera gehiegi (10) egiteagatik blokeatu bada profila, pasahitz berria lortu beharko duzu, “Pasahitza ahaztu duzu?” atalean klik eginda. Ez baduzu lortzen, Bezeroen Arretarako Zentrora deitu dezakezu, eta lagunduko dizute.


Erabil al dezaket lehengo profil bera (arrunta edo FAMILY) IKEA-ren webgune berrian?

Bai, lehengo egiaztagiri berak erabiliz has dezakezu saioa IKEA-ren webgune berrian.


Planifikatzaileak webgunean

Bihur itzazu egia zure ametsak IKEA-ren planifikatzaileekin. Planifikatu zure gelarik gogokoena, gorde berreskuratze-kodea, zuk nahi beste aldaketa egin ahal izateko, eta deskargatu edo inprimatu erosketa-zerrenda dendara joan aurretik. Zure IKEA profilarekin konektatzen bazara, sortu dituzun diseinu guztiak gorde ahalko dituzu. Gure planifikatzaile guztiek online gida bat dute eta funtzionamendua xehetasunez azaltzen dute. Ikus itzazu tresnan bertan.


Planoak dauzkat gordeta IKEA-ren lehengo webguneko plangintza-erremintetan. Zer gertatuko da haiekin?

Gordetako planoak eskuragarri izango dituzu IKEA-ren webgune berriko plangintza-erremintetan saioa hasten duzuenean.


Erosketa-zerrenda bat daukat gordeta IKEA-ren lehengo webgunean. Zer gertatuko da harekin?

Erosketa-zerrenda gorde duzunean saioa hasita bazeneukan, bere horretan jarraituko du IKEA-ren webgune berrian saioa hasten duzunean. Aldiz, hainbat erosketa-zerrenda gorde badituzu, azkenekoz aldatu duzuna bakarrik egongo da eskuragarri webgune berrian. Beste era batean esanda: 3 erosketa-zerrenda bazenituen, eta azkeneko aldaketa 2. zerrendan egin baduzu, horixe egongo da eskuragarri webgune berrian.


Non aurki ditzaket produktuak muntatzeko argibideak?

Edozein produktu bila dezakezu bilaketa-barran, eta produktuaren orrialdean muntatzeko argibideak aurkituko dituzu, PDF formatuan, deskargatzeko prest.

Jo ezazu produktuak muntatzeko argibideen orrira edo, nahiago baduzu, kontsultatu gure muntatze-zerbitzuari buruzko informazio gehiago. Bilatzen duzun produktua ez bada webgunean ageri, bezeroaren arretarako formularioa erabil dezakezu argibideak eskatzeko, eta mezu elektroniko bidez igorriko dizkizugu.