IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

IKEA-ri buruz


Zer da IKEA Taldea?

Balioak dituen enpresa bat gara eta etxeko bizitzarekiko pasioa dugu. Etxeko bizimodua hobetzeko asmoz sortzen ditugu produktu guztiak. IKEA Taldeak 315 denda ditu 27 herrialdetan.


IKEA produktuak bana ditzaket?

IKEA esperientzia bere produktuak baino zerbait gehiago da, xehekako salmenta-kontzeptua da. Kontzeptuak funtziona dezan, alderdi guztiak kontrolpean eduki behar dira. Horregatik, Inter IKEA Systems B.V.-k frankiziatutako IKEA dendetan bakarrik saltzen dira IKEA produktuak. 


Nola bihur naiteke frankiziatu?

Herbehereetako Inter IKEA Systems B.V.-k frankiziatutako IKEA denda sistemaren pean diharduten dendetan bakarrik saltzen dira IKEA produktuak. Inter IKEA Systems B.V.-k hedapen-plan xehe baten barnean ematen ditu frankiziak. Eskatzaileak arretaz ikertzen eta ebaluatzen dira eta finantza-babes handia eta xehekako salmenta-esperientzia handia duten enpresei eta/edo gizabanakoei bakarrik ematen zaizkie frankiziak.


Zein da IKEA-ren negozio-ideia?

Hauxe da IKEA-ren negozio-ideia: "Produktu aukera handia eskaintzen dugu etxerako, produktu funtzionalak, diseinu ederrekoak eta pertsona gehienek erosteko moduko prezioan."


Nola bila ditzaket enplegu eskaintzak IKEA-n?

Pertsona irekia, langilea, bezeroen arretarekin konprometitua bazara eta talde baten barnean lan egin nahi baduzu, jarri harremanetan hurbilen duzun IKEA dendarekin zein postu huts dauden jakiteko. Hutsik dauden postuak zure tokiko dendan ere ikus ditzakezu, gure webguneko lana atalean. 


IKEA-k nola tratatzen ditu ingurumen-arazoak?

Pertsona gehienentzat eguneroko bizitza hobea sortzeko egiten dugu lan. Eta horren barnean dago ahalegin guztia egitea ingurumena hobeto zainduko duen mundu bat sortzeko. 


Non egiten dira IKEA produktuak?

IKEA-k 1.200 altzari-hornitzailetik gora du mundu osoan, elikagaien 100 hornitzaile eta garraio-zerbitzuen 275 hornitzaile. Txina, Polonia, Italia, Alemania eta Suedia dira IKEA-ri produktu eta zerbitzu gehienak ematen dizkioten bost herrialdeak. Ondo diseinatutako eta kalitate handiko gure produktu-sortaren profila suediar/eskandinaviarra da. Prezio txikia ertsiki sartua dago ekoizpenean eta pakete lauei esker, banaketa arrazionalagoa da, autozerbitzua egin daiteke eta berehala eraman dezakezu etxera.