IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Webgunearen akats batez informatu

Dibulgazio-politika arduratsua


Guztiontzako segurtasuna

IKEA-k oso kontuan hartzen du bezeroen konfiantza. Horregatik da hain garrantzitsua gure webgunearen segurtasuna.

Gure zerbitzuetako batean ahultasunak sumatu badituzu, eskertuko genizuke horren berri ematea aurkitu duzuna* gure Bug Bounty Program.programaren bidez bidalita.

Bidaltzen diguzuna aztertuko dugu, eta baliozkoa bada eta aurrez jakinarazi ez baldin badigute, baliteke Bug Bounty programan parte hartzera gonbida zaitzagun; programa horrekin konpentsazio ekonomikoa jaso dezakezu** egindako ahaleginarengatik.

Behean dituzu gure dibulgazio-politika arduratsuaren xehetasunak eta baldintzak. Elkarrekin IKEA.com webgunearen segurtasuna bermatu dezakegu.


Ebaluazio-baldintzak

Dibulgazio-politika arduratsuaren baldintzen arabera, debekatua dago:

- Hirugarrenen kontuetako datuak ikusi, deskargatu edo aldatzea (edo ikusten, deskargatzen edo aldatzen saiatzea)

- Zerbitzua ukatzeko erasoak exekutatzea edo exekutatzen saiatzea.

- Asmo txarreko softwareak argitaratu, igorri, igo, horren estekak jarri, bidali edo gordetzea.

- Baimendu edo eskatu gabeko zabor-posta edo eskatu gabeko bestelako mezuak bidaltzea eragin dezaketen probak egitea

- IKEA-ren ezaugarrien funtzionamenduan eragina izan dezaketen probak egitea.

- IKEA-ren jabetzetan txertatu edo estekaz lotzen diren hirugarrenen webguneak, zerbitzuak edo aplikazioak probatzea


*IKEA taldeak ez du lege-ekintzarik hasiko «Dibulgazio-politika arduratsu» hau betez segurtasun-ahultasunen berri ematen duten pertsonen kontra.


**Konpentsazio ekonomikoa Bug Bounty programaren bidez bakarrik eskuratuko da. Antzemandako edo arrazoitutako ahultasunarekin lotutako konpentsazioa eskatzen bada (diruaren bidez edo bestelako konpentsazioren bat), «Dibulgazio-politika arduratsu» honen ez-betetzea gertatu dela iritziko da.