IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Baldintzak eta betebeharrak

Lege-oharra

Zalantza guztiak argituko dizkizugu

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatzen den informatzeko betebeharra betez, jakinarazten dizugu webgune honen titulartasuna honako merkataritza-sozietate hauena dela:


IKEA IBERICA S.A.U.
Matapiñonera Etorbidea 9. Posta-kodea 28703 San Sebastián de los Reyes, Madril. Erregistroko datuak: IFZ: A28812618 Madrilgo Merkataritza Erregistroa. Liburukia: 1251, Orria: 102, Orrialdea: 23549.


IKEA NORTE S.L.
Centro Comercial Megapark s/n. Posta-kodea 48903 Barakaldo, Bizkaia. Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa. Liburukia: 04539, Orria: 189, Orrialdea: BI45485.


Telefonoa: 900 400 922 9etatik 22etara, astelehenetik igandera. Harremanetarako inprimakia ere erabil dezakezu.


Webgunean sartzea librea eta doakoa da, eta ez da aurrez izenik eman behar. Webgune honen erabilera Pribatutasun Politikari, Cookie Politikari eta Lege Oharrari lotua dago, eta erabiltzaileak, Atarian nabigatu, bertan eskainitako zerbitzuak erabili edota bide horretatik eskainitako produktuak eskuratzeagatik, horiek guztiak ezagutzen eta oso-osoan onartzen dituela jotzen da.


Kontsultatu:

 
 

Erabilera-baldintzak

Dokumentu honetan www.ikea.es webgunearen bidez eskainitako zerbitzu eta edukietan aplikagarriak diren baldintzak deskribatzen dira, eta baita bertan (aurrerantzean, “Ataria”) jasotako guztiak ere, IKEA IBÉRICA S.A./IKEA NORTE S.L. (aurrerantzean, “Sozietateak”) izanik Atariaren titularrak. Merkataritza-sozietateok Espainiako lurraldean bakarrik eskaintzen dituzte zerbitzuak, Kanariar eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoetan eta Ceuta eta Melillako hiri autonomoetan izan ezik. Aurrekoa kontuan hartuta, Sozietateek ez diete Atariaren erabilera egokirik bermatzen paragrafo honetan aipatutako lurralde-eremutik kanpoko erabiltzaileei, eta beren-beregi baztertzen ditu horrek eragin ditzakeen erantzukizun guztiak.

Ataria erabiltzen baduzu, Erabilera Baldintza hauek bere osotasunean onartzen dituzula esan nahi du. Baldintzekin ados ez bazaude, ez ezazu orri hau erabili. Halaber, Ataria erabiltzeko adinez nagusia izan behar duzu, eta Erabilera-baldintza hauen bidez lotesteko behar besteko gaitasun juridikoa eduki behar duzu, indarreko legediaren arabera.

Ataria erabili edo bisitatzerakoan, modu arduratsuan eta indarreko legediarekin eta fede-oneko arauekin bat etorriz jardun beharko duzu beti, eta nolanahi ere, Sozietateen, IKEA Taldeko beste edozein merkataritza-sozietateren, edo beste hirugarren pertsona fisiko zein juridikoen titulartasuna duten jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatu beharko dituzu.

Berariaz debekatzen da Atariko edozein eduki, bitarteko zuzen nahiz zeharkakoen bidez, legez kontrakoak diren edo izan daitezkeen helburuetarako erabiltzea, bai eta Atariari edo bertako edukiari edonolako kaltea eragiten dion edo eragin diezaiokeen Sozietateek onartu gabeko edozein ekintza burutzea ere.

Erabilera-baldintza hauen izaera lotesle orokorra alde batera utzi gabe, baliteke Atarian eskainitako zerbitzu edo baliagarritasun batzuek baldintza bereziak izatea. Baldintza bereziok erabilera-baldintza hauek zati batean edo osorik osatu, ordezkatu edo eraginik gabe utz ditzakete, eta berariaz onartu beharko dituzu. Dena den, kontsultatu egin ahal izango dituzu onartu baino lehen.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

Atariaren edukiaren gaineko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak (besteak beste, testuak, irudiak, logoak, logotipoak, zeinuak, soinuak, animazioak, bideoak, iturburu-kodea, diseinua, nabigazio-egitura edota datu-baseak) Sozietateenak edo IKEA Taldeko beste merkataritza-sozietate batzuenak dira, eta eskubide nahikoa dute horiek edozein modutan ustiatzeko; bereziki, eskubidea dute edukiok erreproduzitzeko, banatzeko, jendeaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko.

Atarira sartzeak nahiz hura erabiltzeak ez dizu inolako eskubide, baimen edo lizentziarik ematen Sozietateen, IKEA Taldeko gainerako merkataritza-sozietateen edo hirugarrenen aldetik, eduki horiei dagokienez. Debekatuta dago klausula honetan aipatzen diren jabetza intelektualeko eskubideei lotutako edukiak edozein modalitatetan erreproduzitu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta eraldatzea, eskubideen titularraren idatzizko berariazko baimena eduki ezean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoari utzi gabe, IKEA merkataritza-marka eta IKEA-ren logotipoa Herbehereetan egoitza duen “INTER IKEA SYSTEMS B.V.” merkataritza-sozietatearenak dira, eta Atarian sartzeak edo hura erabiltzeak ez dizu inolako eskubiderik ematen haien gainean. Berariaz debekatzen da merkataritza-marka edota logotipoa merkataritza-helburuetarako edo bestelako xedeetarako erabiltzea.

Sozietateek eskubidea izango dute Atariko material eta edukiek dituzten jabetza intelektual eta/edo industrialen eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen jarduketetatik ondorioztatzen diren ekintza judizialak eta judizioz kanpokoak erabiltzeko haren aurrean; betiere eskubide horien titularrak izan daitezkeen IKEA Taldeko gainerako sozietateek edo hirugarren pertsonek, fisiko edo juridikoek, eskubide horiek defendatzeko gauzatu ditzaketen jarduketak, judizialak zein judizioz kanpoak, alde batera utzi gabe.

 

IKEA produktuak

Erabiltzaileak onartu egiten du badakiela IKEA-n saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. IKEA-k bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktu horiek etxean erabiltzen badira bakarrik aplikatu ahal izango dira. IKEA produktu batzuk erabilera-estandar profesional publikoei jarraiki garatu dira.

Edozelan ere, erabiltzaileak emango dion erabilerarako produktua legez egokia dela egiaztatu beharko du, Sozietateek merkaturatutako produktua erosi aurretik.

Helburu horretan laguntzeko, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri hala dendan nola Atarian. IKEA-k ez du bere gain hartzen, inolaz ere, IKEA-ren salgairen bat diseinatu zenerako ez beste funtzio baterako erabiltzeagatik sor daitezkeen kexak.

Erabiltzaileak zin egiten du badakiela Sozietateek ez daukatela nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako kudeatzeko sistema ziurtaturik.

Sozietateek honako helburua dugu: IKEA marka bera izatea gure bezeroen kalitate-bermea, bai ekoizpen-prozesuei zein saltzen ditugun produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien beste hainbat alderdi kontuan hartuz. Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko. Gure produktuen fabrikazioa Sozietateen kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren gaineko estandarren arabera egiten dugu,; nazioarteko printzipioak kontuan hartzen ditugu, eta gorago aipatu ditugun arauekin koherentziaz jokatzen dugu. Gainera, enpresako hainbat ikuskatzaile ditugu produktu-ekoizle guztiek eta IKEA-ren zerbitzu guztiek gure araudiak betetzen dituztela etenik gabe ziurtatzeko.

 

Esteken politikak

IKEA-ren web-orriarekin hiperestekak ezartzeko asmoa baduzu, ezin izango duzu adierazi IKEA-k hiperesteka baimendu duenik edo moduren batean edo bestean hiperesteka ezartzen den web-orriko edukia onetsi edo baimendu duenik. Halaber, ezin izango duzu IKEA-ri edo bertako langileei buruzko adierazpen faltsu, oker edo iraingarririk egin edo hiperesteka dagoen orrialdean eduki ezegokiak, iraingarriak, legez kontrakoak, lizunak edo bidegabeak gehitu, ezta indarrean dagoen legedia urratzen duen edukirik ere. Gainera, ezin izango duzu makrorik (“frame”) sortu IKEA-ren web-orriekin edo haien gainean.

Sozietateek zurekin harremanetan jartzeko aukera gordeko dute hiperesteketarako ezarritako arauak ez dituzula betetzen uste baldin badute, baita aurreko paragrafoan xedatutakoaren aurkako jarrerek ekar ditzaketen ekintza judizial eta judizioz kanpoko egokiak gauzatzeko aukera ere.

 

Erantzukizuna

Sozietateek ezin dute bermatu erabiltzaileek webgunea zuzen eta behar bezala erabiliko dutenik, eta, beraz, uko egiten diote indarrean dagoen legediaren aurkako jarduera ororen gaineko erentzukizunari, eta berariaz, Atarian eskuragarri dauden aplikazio edo tresnen bidez adierazitako adierazpen desegoki, iraingarri, arrazista, lizun edo diskriminatzaileen gaineko erantzukizunari. Halaber, Sozietateek eskubidea izango dute beharrezko ekintza judizial eta judizioz kanpokoak erabiltzeko, paragrafo honetan xedatutakoaren aurkako jarreraren bat gertatzen bada.

Sozietateek ez dute, azalpen gisa eta izaera murritzailerik gabe, jarraian zerrendatzen diren egoeretatik eratorritako ardurarik hartzen (legeak ezarritako mugak salbu):

  • Internet-sarearen arazoetatik eratorritako gorabeherak (Ataria bera erabiltzeko ezintasuna barne), sistema mantentzeko ohiko eragiketen ondorio zein atariak behar bezala funtzionatzeko beharrezko eguneratzeen ondorio.
  • Adingabeek ataria erabiltzea edo guraso nahiz tutoreen baimenik gabe beren datu pertsonalak bidaltzea. Kasu horretan, gurasoak edo tutoreak izango dira adingabeek Internet erabiltzeko moduaren arduradun. IKEA-k Interneten erabilera kontrolatzeko tresnaren bat instalatzea gomendatzen du, adingabeentzat ez diren orri edo edukietarako sarbidea mugatzeko.
  • IKEA-k onartzen ez dituen esteken bitartez atzitutako edukiak edo erabiltzaileek iruzkin bezala edo antzeko tresnak erabiliz sartutakoak, Atarian erabiltzaileen esku jartzen direnean.
  • Zuk edo baimenik ez duen hirugarren batek sartutako datu okerrak, baita ematen diguzun helbide elektronikoaren inguruko arazoak ere, hala okerra bada nola IKEAz kanpoko funtzionamendu arazoak baditu.
  • Erabiltzaileek webguneko edukien jabetza intelektualaren edota industrialaren eskubideak urratuz egiten duten webguneko material eta edukien legez kanpoko erabilera, Erabilera Baldintza hauetako “JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA” atalean ezarritako baldintzetan.

Sozietateek adierazten dute dauden segurtasun-estandar handienak erabiltzen dituztela, Ataria segurtasun osoz eta behar bezala erabil dezazun. Dena den, Sozietateek ezin dute bermatu ez denik erabiltzailearen sistema informatikoa (hardwarea edo softwarea) kaltetu edo aldatu dezakeen inolako birusik edo bestelako elementurik izango, eta ez du horri buruzko erantzukizunik bere gain hartuko. Zeuri dagokizu, erabiltzaile bezala, birusak edo bestelako elementu informatiko kaltegarriak detektatzeko tresna egokiak edukitzea.

 

Aldaketak baldintza hauetan

Sozietateek eskubidea izango dute, alde bakarretik, Erabilera-baldintza hauek osorik edo zati batean aldatzeko, aurrez ohartarazi beharrik gabe, baita batzuetan ezardaitezkeen Atariko beste zati batzuk osorik edo zati batean aldatu, amaitu edo eraginik gabe uzten dituzten beste baldintza berezi batzuk osorik edo zati batean aldatzeko eskubidea ere, Atariaren konfigurazio, aurkezpen edo diseinuari buruzkoak edo Ataria osatzen duten elementu eta zerbitzuei buruzkoak. Aldaketak egin ostean Atarira sartzen bazara, aldaketa horiek onartu dituzula esan nahiko du.

 

Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legediaren menpe daude. Erabilera-baldintzak ezarri edo interpretatzearekin lotutako eztabaidaren bat egonez gero, lurraldean eskumena duten Epaitegi eta Auzitegien esku utziko dute alderdiek, indarrean dagoen legediaren arabera.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu kontsumo eskuragarriaren arloko gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko eskubidea duzula, esteka honen bidez.

Hala ere, bitarteko hori erabili aurretik, bezeroaren arretarako formulario hau duzu eskuragarri dituzun kexak edo gorabeherak helaraz diezazkiguzun.

Eguneratze-data: 11.05.2018

 

Online erosketetako baldintza orokorrak

Descargar los Términos y condiciones de la compra online en pdf (Español)

Descarregar Condiciones generals de compra en línia pdf (Catalán)

Deskargatu erosketak online egiteko baldintza orokorrak pdf

Download General Conditions for Online Purchases pdf (English)

 

ONLINE EROSKETA-BALDINTZA OROKORRAK

Dokumentu honek, erantsitako dokumentu guztiekin batera, https://www.ikea.com/es/es/ webgunea erabiltzeko ezarri ditugun baldintzak jasotzen ditu. y la compra de productos a través del mismo.

Eskaera bat burutzean, Bezeroak Erosketa-Baldintza Orokor hauek lotzen dutela onartzen du, baita Erabilera-baldintzek, Pribatutasun-politikak eta Cookie-en politikak ere.

https://www.ikea.com/es/es/customer-service/politica-privacidad/

IKEA taldeak Erosketa-Baldintza Orokor hauek aldatu ahal izango ditu, baita Erabilera-, Pribatutasun- eta Cookie-en politikak ere:

https://www.ikea.com/es/es/customer-service/politica-cookies/

Bezeroari hau irakurtzea gomendatzen diogu eskaera egiterako orduan, webgunean uneoro eskuragarri daudenak aplikagarri izango baitira, kontratatzerako orduan baldintza hauek onartzea aurrez egin beharreko nahitaezko pausua baita.

Eskaera egiteko, Bezeroak nahiago duen hizkuntza aukera dezake, webgunean eskuragarri daudenen artean: gaztelania, katalana, ingelesa eta euskara.

 

1. GURE DATUAK:

Webgune hau hurrengo entitatearena da:IKEA IBÉRICA S.A., IFK A28812618.

Matapiñonera Etorbidea, 9 zk. PK 28073

San Sebastián de los Reyes (Madril)

Izena emanda Madrilgo Merkataritza Erregistroan, 1251.Liburukian, 8. Atalean, 102. Orrian, 23549 Orrialdean

Telefonoa: 900 400 922

Helbide elektronikoa: mailto:ikeaparati@ikea.com Aurrerantzean «IKEA».

IKEA Barakaldo dendarekin egindako eskaerak IKEA NORTE S.L. taldeak (IFK: B84213420) gauzatuko ditu, Megapark saltoki-gunea zk. g., 48903, Barakaldo (Bizkaia), Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta (04539. liburukia, 8. atala, 189. folioa, BU-42485 orria), 900400922 telefono-zenbakiarekin da eta mailto:ikeaparati@ikea.com helbide elektronikoarekin. Aurrerantzean «IKEA».

 

2. KONTRATAZIO AURREKO INFORMAZIOA ETA ADIERAZPENAK

Bezeroak kontratuaren aurretik eta erosketa-prozesuan zehar kontratatze-baldintza orokor hauek eskuratu, gorde eta inprimatu ahal izango ditu kontsultatu ahal izan ditzan.

Bezeroak emandako informazio eta datu pertsonal oro IKEA taldearen Pribatutasun Politikaren arabera erabiliko da, Erosketa-Baldintza hauetan zehazten den datuen trataerari jarraiki eta Bezeroak Erosketa-Baldintzak onartzean markatutako aukeren arabera. Bezeroak IKEA taldeari emandako informazio eta datu oro benetakoa dela eta errealitatearekin bat datorrela adierazten du. Bezeroak beharrezko informazio guztia ematen ez badu, ezin izango da eskaera burutu.

Bezeroak gezurrezko edo iruzurrezko eskaerarik ez egitearen ardura hartzen du, kasu hauetan IKEA taldeak bertan behera uzteko eta beharrezko ekintzak aurrera eramateko eskubidea izanez. Bezeroak baieztatzen du adinez nagusia dela eta kontratu ekonomikoak egiteko beharrezko egitezko gaitasun eta gaitasun legal nahikoa daukala.

Pertsona juridikoen kasuan, bere izen eta ordezkaritzan jarduten duten pertsona fisikoek, IKEA taldearen eta kontratatutako zerbitzuak aurrera eramateko hirugarrenen aurrean honen bidez berme ematen dute dagokion pertsona juridikoaren behar adinako ordezkaritza dutela erosketa burutzerako orduan, eta transakzioa egiterako orduan edozein hirugarrengoren eskubideak urratzen ari ez direla eta pertsona juridikoen datu eta informazio oro benetakoa, zehatza eta fidagarria dela bermatzen dute.

IKEA taldeak ez du aurrez aipatutako adierazpenaren ondorio izan daitekeen edo berauekin erlazionaturik dagoen pertsona eta/edo ondasunen kalte edo galtzeen ardura hartuko.

 

3. ESPARRU GEOGRAFIKOA

Webgune honen bidez eskaintzen diren produktuak lurralde espainiarrera bidali edo jasotzeko bakarrik daude eskuragarri, Kanariar uharteak, Ceuta eta Melilla salbu.

 

4. IKEA produktuak

Bezeroak onartu egiten du badakiela IKEA dendan saltzen diren produktu guztiak etxean erabiltzeko baino ez direla, eta produktu horiek dagozkien arauak eta estandarrak betetzen dituzten test guztiak gainditu dituztela. Nolanahi ere, eskaintzako artikulu batzuk erabilera profesional edo publikorako ere garatu dira, eta erabilera jakin horiei dagozkien arau teknikoek zehaztutako segurtasun, iraunkortasun eta egonkortasun baldintzak betetzen dituzte.

IKEA taldeak bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktuen etxeko erabilerara daude orokorrean mugatuta. Kasu guztietan, bezeroak IKEA taldearen produkturen bat erosi aurretik ziurtatu beharko du artikulu hori egokia dela eman nahi dion erabilera horretarako. Helburu horretan laguntzeko, produktuen deskribapenak biltzen dituzten fitxak daude kontsultatzeko eskuragarri hala IKEA dendetan nola www.IKEA.es webgunean.

IKEA-k ez ditu bere gain hartzen IKEA-ren artikuluren bat diseinatu zenerako ez beste funtzio baterako erabiltzeagatik sor daitezkeen kexak.

Bezeroak zin egiten du badakiela IKEA taldeak ez daukala nazioarteko estandarren (ISO9000, ISO 14000, EMAS, SA8000, etab.) araberako kudeatzeko sistema ziurtaturik. IKEA taldearen helburua honako hau da: IKEA marka bera bere bezeroentzat kalitate-berme izatea, jarraitzen dituzten prozesuei zein saltzen dituzten produktuei dagokienez, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta enpresaren erantzukizunei dagozkien alderdiak kontuan hartuz. Xede horrekin, gure prozesu guztiak kontuan hartzen dituzten hainbat kudeaketa-sistema eta barneko protokolo ditugu, eta sistema horiek guk geuk ikuskatzen ditugu gure enpresako unitate guztietan puntu guztiak betetzen direla ziurtatzeko.

Produktuen fabrikazioa IKEA taldearen berezko kalitate-, ingurumen- eta enpresa-erantzukizunaren inguruko estandarren arabera egiten da, nazioarteko printzipioak kontuan hartuz, eta gorago aipatutako arauekin koherentziaz jokatuz. Gainera, enpresaren baitako hainbat ikuskatzaile ditu produktu-ekoizle guztiek eta IKEA taldearen zerbitzu guztiek araudiak betetzen dituztela etenik gabe ziurtatzeko.

 

5. AKATSAK ZUZENTZEKO BALIABIDE TEKNIKOAK

Webgune honek emandako datuak baieztatzeko leihoak erakusten ditu, sartutako datuak okerreko formatua izanez gero erosketa aurrera eramatea baimentzen ez dutenak. Edozein kasutan, ordainketa burutu aurretik Bezeroak hautatutako produktuak eta eskaeraren xehetasunak ikusi ahal izango ditu webgunean, beharrezko izanez gero eskaeraren datuak aldatu ditzan. Ordainketa-prozesua amaitu ondoren akatsen bat aurkitzen baduzu, jarri harremanetan Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin telefono edo helbide elektroniko hauetan: 900 400 922 / mailto:ikeaparati@ikea.com.

 

6. KANPO DAUDEN PRODUKTUAK

Online erosteko zerbitzuaren bitarteko erosketatik kanpo daude landare naturalak, «IKEA Food» saileko produktuak, elikagaiak, metroka saltzen diren oihalak, neurrira egindako sukalde-gainekoak, pertsiar alfonbrak, aukeran dauden produktuak, baita eskuragarri dagoen kolore guztietarako erreferentzia bidez ezin desberdindu daitezken produktuak, Opari-txartelak kasu.

 

7. NOLA EGIN ESKAERA

Eskaera bat burutzeko, Bezeroak IKEA taldearen webgunean eskuratu nahi dituen produktuak hautatu beharko ditu, erosketa-zerrenda birtual bat sortuz

Eskaera gauzatu aurretik, Bezeroak honako pausuak jarraitu beharko ditu:

1. Produktuen deskribapena webgunean agertzen den bezala irakurri eta ulertu. Zalantzaren bat izatekotan, bezeroa IKEA taldearekin harremanetan jarriko da bezeroen arretarako telefonora deituz edo IKEA denda gertukoenera hurbilduz.

2. Produktuen oinarrizko ezaugarriak eta ezaugarri teknikoak irakurri eta ulertu, produktuaren informazioaren atalean eta webgunearen informazio teknikoaren atalean eskuragarri daudenak. Besteak beste, arau teknikoei eta produktuari eman nahi zaion erabileraren inguruko ezaugarri esanguratsuei dagokien adierazpen oro.

3. Produktuen prezioa eta aplikagarri izan daitezkeen sustapen posibleak webgunean kontsultatu, produktuaren amaierako prezioa BEZ-a barne duela aurreikusteko aukera izanez, edota aplikagarri den zerga oro, baita hautatutako garraio-zerbitzuaren prezioa edota dendan edo jasotzeko gunean jasotzearen kostua ere. Aldez aurretik jakinarazten da, eta Bezeroak aitortu eta onartzen du IKEA dendaren webgunean ageri diren artikuluen prezioak aldatu egin daitezkeela, momentu bakoitzean indarrean dauden sustapenen arabera soilik jaitsiz, eta eskaera tramitatzean hautatutako dendan indarrean dauden sustapenak Bezeroaren eskaerari aplikagarri izanez.

 

Erosi nahi dituen produktu guztiak aukeratu ondoren, Bezeroak dendan edo entregatzeko gunean jaso nahi dituen aukeratu behar du, edo, ordea, etxean garraio-zerbitzuaren bidez jaso nahi dituen.

Lehenengo kasuan, Bezeroak merkantzia jasotzeko denda, jasotzeko gunea edo entregatzeko gunea aukeratu behar du. Behin hautaketa egin ondoren, Bezeroak hautatutako produktuak eta bere amaierako prezioa aurreikusi ahal izango ditu, behin eskaera tramitatzeko hautatutako dendan indarrean dauden deskontuak, hautatutako banaketa-modalitatea, kontratatutako zerbitzuak eta eskaerak prestatzeko kostua aplikatu ondoren, eta nahi duen jasotze- edota entrega-data hautatu beharko du.

Eskaera burutu ahal izateko, Bezeroak aurretik izena eman beharko du, formulario baten bidez bere datuak betez. Bezeroak formularioan emandako datuak egiaztatu beharko ditu, baita aukeratutako produktu eta zerbitzuak ere, sartutako datuen edo eskaeraren xehetasunak zuzendu ahal izateko webgunean atzera eginez zuzenak ez badira.

Ados badago, Bezeroak ordainketa burutu behar du hurrengo botoia sakatuz:

«Ordaindu orain». Ordainketa burutu ondoren, IKEA taldeak berehala bidaliko dio eskaeraren berrespena posta elektroniko bidez, eta Erosketa-ordena bidaliko dio Erosketa-Baldintza Orokor hauekin batera.

Eskaera behar bezala gauzatzean, IKEA taldeak ez du kontratuaren gauzatzearen dokumentua gordeko. Nolanahi ere, kontratatze-baldintza orokorrak eta atzera egiteko dokumentua bidaliko dizkio eskaerarekin batera Bezeroak emandako posta elektronikora, erosketa-baldintza orokorrak berreskuratu eta gordetzeko aukera izan dezan.

 

8. ESKURAGARRITASUNA

IKEA taldeak bere webgunean produktuen eskuragarritasuna eta stock-ari buruzko informazio eguneratua erakutsiko du. Hala ere, posible da, IKEA taldeak produktu baten eskuragarritasuna baieztatu duen arren, produktu hori eskaera egin bitartean agortzea; horregatik, hori gertatzen den kasuetan, IKEA taldeak erabiltzaileari egoeraren berri emango dio e-mailez edo telefonoz, eta hurrengo irtenbideak proposatuko dizkio:

 Produktua hasieran adierazitako epean baino beranduago helaraztea Bezeroa ados balego, kostu gehigarririk gabe.

 Ordaindutako dirua itzultzea, bezeroak aukera hau aukeratu duela adierazi duenetik gehienez hiru laneguneko epean, eskaera ordaintzeko unean erabilitako ordainketa-sistemaren bidez.

Itzuliko den zenbatekoak Bezeroak ordaindu izan ditzakeen produktuaren bidalketa-zerbitzuaren kostuak ere barne hartzen ditu.

 

9. PREZIOA ETA ORDAINKETA

Webgunean ageri diren produktuen prezioek BEZ-a gehiturik dute eta momenturo daude eguneratuta, aplikagarri izan daitezkeen indarrean dauden sustapenak barne.

Webguneko prezioek ez dituzte barne hartzen dendan dauden sustapen zehatzak. Beraz, IKEA taldeak Bezeroari denda bakoitzaren webgunean sustapenak ikustea gomendatzen dio.

Bezeroaren eskaeraren prezioari indarrean dauden sustapenak aplikatuko zaizkio tramitatzen den dendan. Beraz, prezioa webgunean agertzen dena izango da, edo txikiagoa. Sustapena aplikatu ahal izateko, bidalketarako posta-kodea egiaztatu beharko da.

Produktuen prezioek ez dituzte barne hartzen zerbitzuak eragindako gastuak; gastu horiek azken zenbatekoari gehituko zaizkio, eskaera ordaindu baino lehen.

Ordainketa burutzeko Bezeroak PayPal sistema edo Visa eta Mastercard kreditu- edo zordunketa-txartelak erabili ditzake. Erosketak IKEA VISA txartelarekin ordaintzea ere aukeratu ahal izango duzu. Ordaintzerakoan zure IKEA VISA txartelaren datuak sartu besterik ez duzu, erosketa automatikoki zatikatuko da 10 hilabetetan interesik gabe (1).

Nahiago baduzu, erosketa honen zatiketa alda dezakezu zure txartelean aukeratuta duzun ohikoa den ordainketa-metodora IKEA VISA aplikazioaren bitartez edo 902 101 335 telefono-zenbakira deituz.

(1)Caixabank Consumer Finance, EFC, SAUk egindako eta onartu beharreko finantzaketa-eskaintza. ITN: % 0. UTB: % 0 IKEA taldearen online dendan egindako erosketetan. Eskaintza 2019/08/31ra arte dago indarrean. Finantzatu daitekeen gutxieneko zenbatekoa: 10 €. Finantzatu daitekeen gehienezko zenbatekoa: 15.000 €.

Horretarako, Bezeroak hautatutako txartelaren datuak sartu beharko ditu ordainketa burutzeko prozesuan. IKEA taldeak hirugarren enpresak kontratatu ditu webgunearen bidez egindako ordainketak seguruagoak izan daitezen. Helburu horrekin erabiltzaileak ematen dituen datu guztiak enkriptatu egingo dira, haien segurtasuna arriskuan ez jartzeko, eta SSL protokoloaren araberako ziurtagiridun zerbitzari seguru batean gordeko dira.

Opari-txartelaren bidez ordaindu daiteke, bidalketa azkarrarekiko ezberdina den etxez etxeko banaketetan.

Ezin dira opari-txartelak, sustapen-txartelak edo itzulketa-txartelak erabili zure online erosketak ordaintzeko.

Bezeroak opari-txartelak erabili ahal izango ditu ordaintzeko bitarteko gisa, betiere eskaera garraio- edo paketeria-zerbitzu batekin egiten bada, bidalketa azkarreko eta dendan edo jasotzeko guneetan jasotzeko eskaeretan salbu.

IKEA ez da Bezeroak eskaera egiterako orduan gehitutako datuen egiazkotasun faltaren erantzule egingo, eta bereziki, ez du Bezeroak hirugarrenei ordainketa-metodoak legez-kanpo erabiltzeagatik eragindako kalteen ardura hartuko.

Ezin da erosketa edo zerbitzua aurreikusitakoa ez den beste modu batean ordaindu, ez eta bereiz ere, IKEA dendan edo jasotzeko gunean.

 

10. SUSTAPENAK

Online-erosketetako sustapenen bidez sustapen-txartelean deskontua lortzen bada, deskontu hori IKEA denda fisikoetan bakarrik erabili ahal izango da. Deskontua aplikatu ahal izateko, erosketa egitean jasotako SMS mezua eta online-erosketaren tiketa aurkeztu beharko dira kutxa-lerroan. Opari-txartelak erosketa egin zen egunetik 6 hileko epean iraungitzen dira. Oraingoz ezin duzu txartel hauekin online erosi; zuzenean zure IKEA dendan erosteko baino ez dute balio.

Deskontuaren zenbatekoa zure online erosketako txartelean ageri da. SMSan deskontua aplikatzeko ezinbestekoa den zenbakia ageri da.

Deskontu hau IKEA IBÉRICA S.A. eta IKEA NORTE S.L. taldeetako denda fisiko guztietan erabil daiteke (baita Entregatzeko Guneetan ere). Balearretan eta Kanarietan izan ezik. Ezin izango da online erosketetarako eta Zerbitzuetarako erabili. Deskontua erabiltzeko eta zaintzeko ardura jabearena da oso-osorik.

Deskontuaren zenbatekoa ezin da konpentsatu ordaindu gabe dagoen edonolako zenbatekorekin, kausa edozein delarik ere, finantzatutako erosketak barne; horrez gain, ezin da eskudirutan trukatu.

Deskontu honi ez zaio «IKEA taldearen aldaketa- eta itzulketa-politika» aplikatzen, eta, hortaz, ezin izango da inolaz ere dirua berreskuratu edota dirua lortzeko trukatu.

IKEA-k ez du beste deskonturik sortuko eta ez du geratzen den saldoa itzuliko galduz gero, hondatuz gero edo lapurtua izanez gero. IKEA taldeak ez du deskontu-zenbaki hau erabiliz egin diren erosketen gaineko erantzukizunik izango

Webgunean ageri diren artikuluen prezioak aldatu egin daitezke, behera soilik, Bezeroak hautatu duen dendan indarrean dauden sustapenak aplikatzean. Konbinazioak eta 3x2 eskaintzak, bai estatu-mailakoak bai tokian tokikoak on line erostean, hautatutako salgaiei dagokien prezioa ordainduko du bezeroak. Handik 72 ordura, ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez, ordaindutako zenbatekoaren eta sustapeneko prezioaren arteko aldea jasoko du.

 

11. FAKTURAZIOA

IKEA taldeak produktuen erosketaren eta kontratatutako zerbitzuen faktura bat sortuko du paperean, Bezeroari merkantziarekin batera doan emango zaiona IKEA dendan edo jasotzeko gune batean, edota etxean bertan merkantziaren entrega gauzatzerakoan, Bezeroak Garraio-zerbitzua kontratatzea erabaki badu.

 

12. ZERBITZUEN KOSTUAK

Eskaera dendan jasotzeko zerbitzua hautatuz gero, IKEA taldeak produktuak bildu eta prestatzearen ardura hartuko du. Zerbitzu honek kostu finko bat du erosketaren zenbatekoa edota IKEA denda/jasotzeko gunea edozein delarik ere. IKEA taldeak Bezeroari zerbitzu honen kostua jakinaraziko dio beti eskaeraren ordainketa burutu aurretik. Bezeroa bakarrik kostu hau ordaintzeko salbuetsita egongo da, garraio-zerbitzua kontratatu badu.

Zenbateko honen itzulketa ez da inongo kasuan aurrera eramango kontsumitzaile bezala ordainketa burutu ez bada, ezta Bezeroa eskaera egiterakoan hautatutako jasotze-datatik 24 ordutara ez bada merkantzia jasotzera bertaratzen ere.

 

13. BANAKETA

IKEA taldeak Bezeroak zehaztutako epean bidaliko du eskaera, berau baieztatu eta gehienez 30 eguneko epearen baitan. «Banaketa» burututzat hartuko da Bezeroak edo berak zehaztutako hirugarren batek materialen jabetza duen bezain pronto eta kasu honetan Garraiolariak erraztuko duen emate-agiria sinatuz berretsiko da.

IKEA taldearen entrega ezin bada Bezeroarekin adostutako datan eta ordu-tartean entregatu, eskaera biltegira itzuliko da, eta IKEA taldea berriro jarriko da Bezeroarekin harremanetan entrega berri bat adosteko xedez. Kasu hauetan, Bezeroak berriro ordaindu beharko du Garraioaren zenbatekoa, hau burutu aurretik.

 

14. BANAKETA-MODALITATEAK

 

SALGAIAK DENDAN JASOTZEA

 

Eskaera egiterako orduan Bezeroak nahi duen jasotze-data hautatu beharko du. Behin ordainketa burututa, Bezeroak mezu elektroniko bidezko berrespen bat jasoko du, erosi dituen produktuekin eta jasotze-datarekin.

Bezeroak jasotze-datan produktuak jaso beharko ditu hautatu duen IKEA dendan / IKEA jasotzeko gunean, denda/jasotzeko gune bakoitzak merkantziak jasotzeko guneetan duen ordutegiari erreparatuz. Bezeroa bere IKEA dendara / IKEA jasotzeko gunera jasotze-egunean merkantzia jasotzera bertaratuko ez balitz, IKEA taldeak jasotzeko betebeharraz ohartaraziko du SMS, mezu elektroniko edo telefono bidez, eta Bezeroak hautatutako merkantziak jasotzeko datatik hasita gehienez 24 orduko luzapena izango du. Epe hau igaro ondoren Bezeroak eskaera oraindik jaso ez badu, IKEA taldeak kontratua bertan behera utzi eta Bezeroari erosketa egiterakoan erabilitako ordainketa-bitarteko berbera erabiliz erosketaren prezioa itzultzeko eskubidea izango du. Kasu honetan, IKEA taldeak ez du merkantzia prestatzeko zerbitzuaren kostua itzuliko.

IKEA dendetan merkantzia jasotzea ahalbideratzeko, eskaera egin duen titularrari identifikatzea eskatuko zaio, Bezeroaren beraren segurtasuna bermatzeko Nortasun Agiri Nazionala, Bizileku-Txartela, Pasaportea edo, pertsona juridiko baten ordezkarien kasuan, bere ordezkaritza berresten duen dokumentuak erakusteko eskatuz, betiere indarrean egon behar dutelarik. Merkantziak jasotzeko hirugarren bat zehazten bada, eskaera identifikatu ahal izateko eskaeraren kopia edo zenbakia erakutsi beharko du, nortasun agiriaz gain.

 

B. GARRAIO-ZERBITZUAREN BIDEZKO ENTREGA

 

IKEA IBÉRICA S.A. enpresak (IFK: A-28812618), aurrerantzean IKEA, Matapiñonera Etorbidea 9, PK 28703, San Sebastián de los Reyes, Madril, IKEA taldean erositako produktuak garraiatzeko zerbitzuak eta beste zerbitzu gehigarri batzuk kontratatzeko aukera eskaintzen du, baldintza hauen eta erantsitako dokumentuen arabera. Hurrengo dokumentuak kontratazio-baldintza orokor hauen parte dira: (a) Erosketa-tiketa (b) eskaera-dokumentua/agindua Bezeroak kontratatu dituen zerbitzuen xehetasunekin, prezioarekin eta zerbitzua emateko adostutako datarekin, eta, hala balegokio, (c) emandako zerbitzuekin zerikusia duten alderdiek sinatutako edozein erantsitako dokumentu.

Baldintza hauek onartzearekin, Bezeroak IKEA taldeak aukeratutako hirugarrenei baimena ematen die zerbitzua emateko. Bezeroak hurrengo baldintza hauek ere onartzen ditu, baita emandako datuen egiatasuna ere.

 

A. IKEA TALDEAREN BETEBEHARRAK

 

1. Kontratatutako zerbitzua(k) ematea, eskaeran adostutako gehienezko data edo epeak eta tarteak errespetatuz. IKEA taldeak ez du IKEA taldean erosi ez den produkturik garraiatuko edo bilduko. Eskaerak adostutako data eta tartea adieraziko ditu merkantzia osoaren helduera kontuan izanda. IKEA taldeak adostutako epeen betetzea bermatzen du; zerbitzuak adostutako baldintzak errespetatuz ematea saihesten duten IKEA taldetik kanpoko edo ezinbesteko egoerak salbuetsirik; honek ez du esan nahi IKEA taldeak kontratua betetzen ez duenik.

2. Bezeroak eskatzen badu, garraiorako adostutako data aldatu daiteke. Aldaketa-eskaera zerbitzua emateko adostutako data baino 24 ordu lehenago egiten bada eta data berria eskaera-dataren hurrengo 15 egunetan adostea posible bada, Bezeroak ez du ezer ordaindu behar izango aldaketa egiteko. 15 egun horietan ezin bada data berria adostu, Bezeroak C atalak adierazten duen biltegiratze-kostua ordaindu behar izango du. Entrega ezin izango da bi hilabete baino gehiago atzeratu adostutako datatik aurrera. Gehienezko epea pasa eta gero, eskaera baliogabetuko da eta Bezeroak zerbitzuagatik eta merkantziagatik ordaindutako dirua jasoko du, baina denboraldi horri dagokion biltegiratze-kostuaren dirua galduko du, C atalaren arabera.

3. Bezeroak entrega egiteko lekua aldatzen badu, beharbada kostu gehigarria ordaindu behar izango du, aukeratutako zona berriaren arabera.

4. Adostutako datan eta orduan Bezeroa bertan ez badago, IKEA taldea berarekin harremanetan jarriko da, telefono bidez, data berri bat adosteko. Kasu honetan, garraio berriaren kostua ordaindu behar izango du, baita biltegiratze-kostua ere, adostutako data berriak IKEA taldeak doan eskaintzen duen 15 eguneko epea gainditzen badu, B.3 eta C atalen arabera.

5. Zerbitzuak erosketa egiten den momentuan eskatzen eta ordaintzen dira. IKEA taldeak ez du ondorengo ordainketarik onartuko zerbitzu gehigarriak ordaintzeko, dagokion zerbitzuko emate-agiria edo fakturaren bidez justifikatu ahal ezean. IKEA taldea berarekin zuzenean kontratatutako zerbitzuen erantzule izango da soilik, inolaz ere zerbitzu gehigarriena eta IKEA taldearekin sinatutako kontratutik kanpokoena.

 

B. BEZEROAREN BETEBEHARRAK

1. Zerbitzuak ordaintzea, kontratatzen dituen momentuan, Zerbitzu bakoitzerako erantsitako eskaerak adierazten dituen prezioen arabera eta taldeak onartzen dituen ordainketa-metodoak erabiliz.

2. Zerbitzua emango den etxebizitzan egotea adostutako datan eta orduan edo pertsona bat aukeratzea bere ordez bertan egoteko. Adostutako data edo ordua aldatzeko, IKEA taldeari abisua eman beharko dio 24 ordu baino lehenago (lanegun batean). Adierazitako epeetan abisua ematen ez badu, garraio edo bidalketa berriaren kostua aurretik ordaindu behar izango du aurretiko baldintza bezala zerbitzu berria jaso nahi badu. Zerbitzua atzeratzen bada, IKEA taldeak biltegiratze-kostu gehigarria kobratuko du C. atalean (Zerbitzuak) adierazten diren baldintzen arabera.

3. Datuen zuzentasuna ezinbestekoa da zerbitzua eman ahal izateko; beraz, Bezeroak eskaeran agertzen diren datuak zuzenak direla (izena, abizena, telefono-zenbakiak, helbide osoa, Zerbitzua emateko data eta ordua) adierazten eta bermatzen du. Beharrezkoa da bezeroak IKEA taldeari harremanetarako telefono-zenbaki bat ematea, harremanetan jartzeko, kontratatutako zerbitzuak kudeatzeko eta segimendua egin ahal izateko.

4. Ez da posta-kutxetan edo leku publikoetan entregarik egiten. Datuak okerrak direlako garraiolariak bigarren aldiz mugitu behar badu, Bezeroak joan-etorri edo bidalketa honen kostua ordaindu behar izango du, eskaeraren tarifaren arabera.

Kontratatutako zerbitzua eman eta gero, ezinbestekoa da emate-agiria sinatzea, zerbitzua eman den momentuan gertatu den edozein gorabehera edo ikusi daitekeen edozein kalte adieraziz aparteko gorabeheren atalean. Honi esker, gorabeherak gertatu direla jakingo dugu eta ematen dugun zerbitzua hobetzeko neurriak hartu ahal izango ditugu. Ez dugu emate-agirian agertzen ez den erreklamaziorik onartuko, kalte ezkutuak edo bermeak barne hartzen dituen akatsak ez badira.

Bezeroak, jasotako pakete kopurua eta produktuen egoera egiaztatu behar du eta entregarekin bere adostasuna edo desadostasuna sinatu, zerbitzua eman duen pertsonarekin batera merkantzia aztertu eta gero. Merkantziak edo instalazioek garraiatzen diren bitartean jasandako galerak edo kalteak emate-agirian idatzi behar dira, entrega egiten den momentuan.

Ikusten ez diren kalteei edo galerei dagokienez, erreklamazio bat aurkezteko epea 7 egunekoa izango da, entrega burututako datatik aurrera. Bezeroak kalte edo arazoren bat antzematen badu, idazki deskribatzaile bat eta argazkiak aurkeztu behar ditu. Idazkia edozein dendan aurkeztu daiteke zuzenean edo hurrengo estekan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez: https://ww9.ikea.com/es/eu/contacto/formulario.php. Bezeroa IKEA taldeko Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke 900 400 922 telefono-zenbakian 9:00etatik 22:00etara astelehenetik igandera, Estatuko jaiegunetan izan ezik. Erreklamazioetan beti informazio idatzia agertu behar da, azterketa egin ahal izateko. IKEA taldeak adierazitako baldintzak betetzen ez dituzten erreklamazioak atzera botatzeko eskubidea dauka.

5. Zerbitzua kontratatzeko momentuan, Bezeroak entrega egingo den lekuko espazio-baldintzak eta altuera egokiak direla egiaztatu behar du. Bestalde, garraioa kontratatzeko momentuan adierazitako lekuan merkantzia entregatzea zailtzen edo eragozten duen oztoporik dagoen adierazi behar du, besteak beste, ate txikiak, eskailera estuegiak, karga-jasogailu edo igogailurik ez izatea, oinezkoentzako edo ordutegi mugatuak dituzten kaleak, etab. Baldintza hauek aztertuko dira garraio-prezio berezia adosteko. IKEA taldeak abisua aurretik jasotzen ez badu, eta garraiolariak bigarren aldiz joan behar badu, bezeroak kostu hau ordaindu behar izango du tarifen arabera, ez du lehenengo garraioaren prezioa bueltan jasotzeko eskubiderik izango, eta beharbada biltegiratze-kostuak ere ordaindu behar izango ditu, C atalaren arabera.

6. Bezeroak IKEA salbuesten du eta, beraz, hurrengo egoera hauen arduradun bakarra izango da: i) produktuak zehaztapen teknikoak eta jarraibideak errespetatuz erabiltzea ii) produktuaren kokapen egokia egiaztatzea eraikinean, hala balegokio, eraikinaren liburuarekin, eraikinaren erabilera- eta mantentze-betebeharrekin, larrialdietarako eta ebakuaziorako gidaliburuarekin eta eraikinarekin zerikusirik duen edozein aplikazio-baldintzarekin.

7. Bezeroak kontratatutako zerbitzuak ezeztatu ahal izango ditu zigorrik gabe (Garraioa) IKEA taldeari abisua ematen badio eskaera egin eta hurrengo 12 orduetan, zerbitzua oraindik eman ez bada. Horrela ez bada, IKEA taldeak sortzen diren kostuak Bezeroari kobratuko dizkio. IKEA taldeak Bezeroari bueltatuko dio, ordaintzeko erabili zen metodo bera erabiliz, kontratatutako zerbitzuengatik jaso duen dirua hiru laneguneko epean, gehienez ere, Bezeroak abisua ematen duen momentutik. Hala balegokio, IKEA taldeari sortu zaizkion kostuak Bezeroak bueltan jasoko duen diruari kenduko zaizkio.

 

C. ZERBITZUA

1. GARRAIOA: IKEA taldeak garraio-zerbitzua eskaintzen du Bezeroak kontratuan adierazten duen lekura, Espainia osoan (Ceutan, Melillan eta uharteetan izan ezik). Prezioak gure webgunean ikus ditzakezu. Kontsultatu dendan edo webgunean jaiegunetan entregak egiteko aukera.

Entregaren epea Bezeroarekin adostuko da eskaera egiten denean. Eskaeran agertzen diren produktuek entrega-data ezberdinak badituzte, Bezeroak merkantzia guztia heldu arte itxaroteko aukera du dena batera jasotzeko, biltegiratze-kostuak ordainduz, edo hainbat garraio-zerbitzu ordainduz produktuen eskuragarritasunaren arabera. Bezeroak informazio hau jasoko du eskaera egiteko momentuan.

2. JASOTZEKO GUNEAN ENTREGATZEA: Kontsultatu dendan entrega egiteko eskuragarri dituzun Jasotzeko Gune ezberdinak Eskaera Jasotzeko Gunera heltzen denean eta jasotzeko prest dagoenean, Bezeroak abisu bat jasoko du. 3 eguneko epean jasotzen ez badu, eskaera bueltatu egingo da eta bezeroari merkantziaren kostua bueltatuko zaio. Zerbitzuaren kostua ez da bueltatuko.

3. BILTEGIRATZE-ZERBITZUA: Bezeroak erositako produktuen Garraioa atzeratzeko aukera du, eskaeran adierazten denaren arabera. Zerbitzua kontratatu eta hurrengo 15 egunetan Bezeroak ez du ezer ordaindu behar izango. Epe hau pasa eta gero, eskaeran adierazten den asteko zenbatekoa aplikatuko da biltegiratze-zerbitzua ordaintzeko, hau da, 15 €. Asteak pasa ahala 15 €-ko zenbatekoa aplikatuko da aste bakoitzeko. Biltegiratze-zerbitzuaren gehienezko iraupena 2 hilabetekoa izango da zerbitzua kontratatzen den momentutik. Garraio-zerbitzua emateko adostutako datak Bezeroaren erruagatik atzeratzen badira, honek biltegiratze-kostuak ere ordaindu behar izango ditu, baldintza hauek adierazten dutenaren arabera.

4. Salbuespenak: Ez dugu elikagairik, landare naturalik edo tenperatura altuak ondo jasaten ez dituen produkturik garraiatzen. Kontsultatu salbuespenak dendan, garraio-zerbitzua kontratatzen duzunean.

 

D. ETXETRESNA ELEKTRIKOAK ETA BESTE GAILU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKO BATZUK JASOTZEA ETA INGURUMEN-KUDEAKETA EGOKIA:

 

IKEA taldeak jakinarazten du Industria Erregistroaren baimena duela produktu hauek saltzeko eta inskripzio-zenbakia Industria Erregistro honetan IKEA Supply AG izenean (4435 ekoizle-zenbakiarekin) hurrengo webgune honetan dagoela eskuragarri: http://www.minetur.gob.es/industria/RAEE/Paginas/Index.aspx).

Gailu elektriko edo elektroniko berriaren entrega burutzen denean, IKEA taldeak Bezeroari jakinaraziko dio bota nahi duen gailua erretiratzeko aukera ematen diola ezer ordaindu beharrik gabe, erositako produktuaren antzeko ezaugarriak eta funtzioak baditu. Gailuak produktu berriak entregatzen diren lekuan bertan jasoko dira edo Bezeroaren etxebizitzan, honek garraio-zerbitzua aukeratu badu.

Produktu hauek jasotzea garraiolariak Bezeroarekin batera beteko duen emate-agiri batez gauzatuko da, non jasotze-data, produktu mota nahiz marka eta serie-zenbakia zehaztuko diren, azken hau posible bada. Kudeaketa honen bidez entregatutako gailuak osorik egon behar dira. Bezeroak emate-agiria sinatu eta bota nahi dituen produktuen entrega egiaztatu behar izango du. Bezeroak bota nahi duen produktuaren entregari uko egiten badio produktu hori entregatuko lukeela esan eta gero, emate-agirian uko egiten diola idatziz adierazi beharko du. Garraiolariak Bezeroari emate-agiri horren kopia bat emango dio. Bezeroak bota nahi duen produktu elektriko edo elektronikoa garraiolariak berak erretiratzea ez badu nahi edo bota nahi duen produktua osorik ez badago, Bezeroak hilabete gehigarri bat (1) du berak zuzenean edozein IKEA dendatan produktu edo gailu elektriko edo elektroniko hori entregatzeko, gailu baliokide berriaren erosketa-tiketa aurkeztuz.

Bezeroei jakinarazten zaie gailu elektriko edo elektronikoen hondakinei dagokion indarrean dagoen araudiari jarraiki, baztertutako produktuen dendarako, plataforma logistikorako edo birziklatze-instalaziorako garraioa IKEA taldearen eskaerak entregatzen dituen garraio-enpresak egin ditzakeela.

Bezeroei jakinarazten zaie gailu elektriko edo elektronikoen hondakinei dagokion indarrean dagoen araudiari jarraiki, baztertutako produktuen dendarako, plataforma logistikorako edo birziklatze-instalaziorako garraioa IKEA taldearen eskaerak entregatzen dituen garraio-enpresak egin ditzakeela.

 

http://www.ikea.com/es/es/doc/billingweeemessage/ikea-formulario-de-retirada-weee.__1364636713611.pdf

 

15. SALDU ONDOKO ZERBITZUA

Bezeroak eskaera hartu edo jasotzearen kudeaketarekin edo haren edukiarekin arazorik izango balu, eskaera egiteko hautatu duen IKEA dendarekin jarri beharko du harremanetan. Gainera, IKEA taldeko Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke 900 400 922 telefono-zenbakian 9:00etatik 22:00etara edo hurrengo estekan eskuragarri dagoen erreklamazio-inprimakiaren bidez:

https://ww9.ikea.com/es/eu/contacto/formulario.php

Hala ere, IKEA taldeak auzi oro ebazteko online plataforma bat Bezeroen eskura uzten duela jakinarazten du, eskuragarri dagoena hurrengo orrialdean:

https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage

 

16. BALIOGABETZEA, UKO EGITEA ETA ITZULTZEA

Bezeroak 12 ordu ditu eskaera baieztatzen den momentutik erosketa osoa eta kontratatutako zerbitzuak baliogabetzeko. Eskaera baliogabetzeko, Bezeroa IKEA taldearekin harremanetan jarri daiteke,900 400 922 zenbakian.

Kasu hauetan, zenbateko osoa itzuliko dizugu, eskaera ordaintzeko unean erabili zenuen ordainketa-sistema beraren bitartez, hiru laneguneko epean, eskaera baliogabetu nahi zenuela adierazi zenuen unetik aurrera zenbatzen hasita.

Ez dira eskaeraren baliogabetze partzialik onartuko. Bezeroak eskaera berri bat burutu beharko du.

Bezeroak, kontsumitzaile egoera izanez gero, eskaera berean erositako azken produktua jasotzetik hasita 14 egun naturaleko epea du ezeztatzeko eskubide partzial edo osoa gauzatzeko.

Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, Bezeroak hona zuzendu beharko du epearen barruan: IKEA CONTACT CENTER ESPAÑA, Plaza Espíritu Santo, Parcelas 1-3, posta-kodea 33010- Oviedo (Asturias). IKEA taldeak atzera egiteko dokumentu bat emango du -eranskina-, Bezeroak helburu horretarako erabil dezakeena. Gainera, Bezeroak uko egiteko inprimakia hurrengo helbide elektronikora bidal diezaioke IKEA taldeari: mailto:csc.ibes.ES@ikea.com.

Atzera egite kasuetan, partziala edota totala izanik, legez aurreikusita dagoen bezala, IKEA taldeak eskaintzen duen itzulketa komertzialaren bermetzat, produktuaren itzulketari dagozkion kostuan Bezeroak ordaindu beharrekoak izango dira eta IKEA taldeari bidali beharko zaizkio espainiar lurraldeko edozein dendara, Kanariar uharteak nahiz Ceuta eta Mellilara salbu, atzera egitea edo itzulketa burutu nahia adierazi eta gehienez hiru laneguneko epean.

Bezeroak produktua jasotzea IKEA taldearen esku utzi nahiko balu, kostua eskaera egiterakoan garraio-zerbitzuarengatik ordaindutako berbera izango da, tarifen arabera.

Atzera egite kasuetan, totala edota partziala izanik, IKEA taldeak itzulitako merkantziarengatik eta kontratatutako zerbitzuengatik (jasotzea edo garraioa) jaso dituen ordainketak modu beraren bidez itzuliko dizkio Bezeroari, kasu honetan itzulitako merkantzia kantitatearekiko proportzionala izango denak, IKEA taldeak itzulitako merkantzia jaso eta gehienez hiru laneguneko epean.

Atzera egite kasuetan, partziala edota totala izanik, legez aurreikusita dagoen bezala, IKEA taldeak eskaintzen duen itzulketa komertzialaren bermetzat, Bezeroak merkantzia jasotzea eta IKEA dendara garraiatzea hautatuko balu, honek Bezeroari itzuli beharreko zenbateko totala konpentsatuko luke erosketa egiterakoan ordainketarako erabilitako modu berean, eta garraioaren prezioa, berau tarifen arabera kalkulatuz.

Behin atzera egiteko legezko eskubidearen epea igarota, IKEA dendak berme bat eskaintzen dio bezeroari, legezkoaz gain, erositako produktuak itzuli edota aldatzeko, Bezeroak bere erosketatik 365 egunera gauzatu ahal izango duena, iritzia aldatu izanagatik.

Behin berme komertzial honen gauzatzean Bezeroak itzulitako merkantziaren egoeraren berrikuspen bat egin ondoren, produktuari zigilua ez bazaio kendu eta oraindik bilgarri orijinala badu, IKEA taldeak produktuaren erosketaren zenbatekoa itzuliko dio (kontratatutako zerbitzuena salbu), Bezeroak ordaintzeko erabili zuen metodo beraren bitartez merkantziaren harreratik gehienez hiru eguneko epean. Itzulitako produktuak bilgarri orijinala irekia badu, bilgarritik aterea badago edota ez badu bilgarririk, muntatua edo erabilia badago, baina oraindik egoera onean itzuli bada, IKEA taldeak iraungitze datarik gabeko Itzulketa-Txartel bat emango dio itzulitako produktuen zenbatekoagatik (ez eskaerarekin batera kontratatutako zerbitzuengatik). Itzultze-politika ez zaio aplikatzen zerbitzuen kontratazioari.

Salerosketa eta ordainketetarako txartelen erabilera guztietan bete beharko da, edozelan ere, urriaren 29ko 7/2012 Legea (zergen eta aurrekontuen araudia aldatu eta finantza araudia egokitzen duena, iruzurraren kontrako prebentzio ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren), aldaketa kontuan hartuta, baita legeak berak agindutako mugak ere.

Erabilera dela eta kaltetutako produktuak eta opari-txartelak ez dira aldaketa eta itzulketen politikan sartzen. Opari-, sustapen- eta itzultze-txartel batekin erositako produkturen bat itzuliz gero, ordaintzeko erabili zenuen bide bera erabiliz itzuliko dizugu dirua.

Bezeroa itzultzeke dauden produktuen balioaren murrizketaren erantzule izango da, berezko produktuaren egoeraz, ezaugarriez eta/edo funtzionamenduaz gaindiko manipulazio baten ondorio dena, eta halako kasuetan IKEA taldeak eskaintzen duen atzera egiteko eskubidea edota itzultzeko berme komertziala ez onartzea izango du ondorio.

Eskubide eta berme hauek gauzatu ahal izateko, Bezeroak beti produktuen erosketaren frogagiria aurkeztu beharko du.

 

17. BERMEA

Zerbitzu honen bidez erosi diren produktuek zuzenean IKEA dendan erositakoen berme bera dute. Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, IKEA produktuak entregatu eta Bezeroa behin bi urtez kontsumitzaile izan denean, eskuratutako produktuak izan ditzakeen fabrikazio-akatsen erantzule izango da. Produktuan fabrikazio-akats bat dagoela baieztatzen denean, IKEA taldeak produktua konpondu edo aldatu dezake. Irtenbide biak posible ez balira, Bezeroak prezioaren beherapen proportzionala eska dezake, edota kontratuaren askapena, akatsa larria balitz.

Bezeroak antzemandako akatsa jakinarazteko betebeharra du, berau antzeman ondorenago bi hilabeteko epean.

IKEA taldeak produktu batzuentzat bost, hamar, hamabost edo hogeita bost urteko berme komertzial bat eskaintzen du, legezkoaren gain, fabrikazio-akatsentzako edo/eta akats materialentzako, borondatezkoa dena (berme komertziala). Ondorioz, ondoren zehazten den estekan bermea eta estalduraren baldintza espezifikoen kontsulta egitea gomendatzen da, baita produktua mantentzeko jarraibideena ere, ahalik eta tratamendurik onena izan dezaten. IKEA taldearen webgunean informazio hori esteka honetan kontsulta dezakezu:

https://www.ikea.com/es/es/customer-service/garantia-ikea/

IKEA taldeak bere produktuetan eskaintzen dituen bermeak produktuak horiek etxean erabiltzen badira bakarrik aplikatu ahal izango dira. Berme hau ezin izango da aplikatu bestelako erabilera bat antzematen bazaie, enpesa aktibitatearekin erlazionatutako erabilera profesional bat kasu (halako erabilerara zuzendutako produktuak salbu), edota instituzio eta administrazio publikoaren erabileraren kasu orotan.

Negozio edo jarduera profesional baten garapenerako eskuratu diren produktuen bermea Merkataritzako Kodean edo Kode Zibilean hitzartutakoari jarraiki erabakiko da.

 

18. LEGEDI APLIKAGARRIA FORUEN ESKUMENEAN JARTZEA

Kontratu hau espainiar legeriaren araberakoa izango da, eta legeria hori aplikagarria izango da kontratu honetan aipatu ez diren interpretazioaren, baliozkotasunaren eta betearazpenaren alorretan.

Desadostasunik baldin balego urrutiko salmenta zerbitzuaren bidez erositako produktuei dagokienez, hemen aurkeztu diren Baldintza Orokorrei edo beste edonolako arazoei dagokienez, akordioan parte hartzen duten alderdiek, haien zerbitzura izan ditzaketen beste eskumen edo jurisdikzioei uko egiten badiete, erabiltzailearen bizitokiari dagokion hiriko epaitegi eta auzitegien esku jar dezakete desadostasun horiek konpontzeko ardura.

Enpresa, epaitegi eta auzitegi eskudunen kasuan, indarrean dagoen araudiak aurreikusitakoak izango dira kasu bakoitzerako.

 

Atzera egiteko formularioaren eredua

(Kontratua ezeztatzeko, formulario hau bete eta bidali besterik ez duzu egin behar)

  • IKEA CONTACT CENTER ESPAÑA taldearentzat, Espíritu Santo enparantza, 1-3 lursailak, PK 33010 – Oviedo (Asturias), 900 400 922 telefono-zenbakiarekin eta csc.ibes.ES@ikea.com helbide elektronikoarekin.
     
  • Honekin zera adierazten dut/dugu (*) nire/gure (*) ondasun/prestazioaren erosketa-kontratua ezeztatu nahi dudala/dugula (*):
     
  • Eskaera-zenbakia ……….honako datan jasoa (*):
     
  • Kontsumitzailearen eta erabiltzearen edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen izena:
     
  • Kontsumitzailearen eta erabiltzearen edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen helbidea:
     
  • Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen sinadura (formulario hau paperean aurkezten bada bakarrik)
    Sinadura:
     
  • Data:

(*) Ezabatu egokia ez dena.

 

Erretiratzeko inprimakia

Erretiratzeko inprimakia - Gaztelania

Erretiratzeko inprimakia - Ingelesa

Erretiratzeko inprimakia - Katalana

Erretiratzeko inprimakia - Euskara

IKEA FAMILY-ko baldintza orokorrak

IKEA FAMILY fidelizazio-txartelaren lege-baldintzak

 

Baldintza hauek IKEA FAMILY taldearen fidelizazio-txartelaren erabileraren baldintza orokorrak erregulatzen dituzte, IKEA IBÉRICA S.A. enpresarenak, zeinak hemen duen egoitza: Matapiñonera etorb. 9, 28703 San Sebastián de los Reyes, Madril, IFK: A28812618 eta Barakaldoko dendaren kasuan, IKEA NORTE S.L., egoitza: Megapark merkataritza-gunea z.g., posta-kodea 48903 (Bizkaia).
 
IKEA FAMILY fidelizazio-klubeko txartelaren erabilera Baldintza Orokor hauen mende dago; txartela eskatu eta erabiltzeak, beraz, baldintzekiko atxikimendua eta horiek onartzea dakar. Txartela doakoa, pertsonala eta besterenezina da, eta titularrak txartela erabiltzerakoan nortasuna egiaztatu beharko du, IKEA-ko langileek hala eskatuz gero. Txartela ezin daiteke ordaintzeko erabili eta ezingo da ordaintzeke dauden saldoak konpentsatzeko erabili, edozein motatakoak nahiz edozein modutan sortutakoak izanik ere, eta ezin izango da deskontuen balioa eskudiruagatik trukatu.
 
Txartelari esker, erosteko deskontuak erabil ditzakezu, unean-unean IKEA dendak eskaintzen dituen indarreko sustapenen arabera; halaber, aukera izango duzu gure produktu eta zerbitzuei buruzko publizitatea jasotzeko, aukeratzen duzun bitartekoaren bidez, eta ekitaldietara joateko eta eduki esklusiboak eta beste abantaila batzuk lortzeko aukera ere izango duzu. Nortzuk izan daitezke txartelaren titularrak? IKEA FAMILY txartelaren titularrak izan ahalko dira Espainian bizi diren (Balear edo Kanariar Uharteak alde batera utzita) eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsona fisiko guztiak.
 
Non erabil dezaket Txartela?
Txartela Espainiako (Balear edo Kanariar Uharteak alde batera utzita) IKEA denda guztietan erabil dezakezu eta baita IKEA FAMILYrekin lankidetzan aritu daitezkeen beste establezimendu batzuetan ere. IKEA produktuak erosterakoan deskontuak izateko erabil dezakezu Txartela, bai denda fisikoetan bai online erostean, baita Jatetxe/Bistro/Denda Suediarrean ere.
 
Txartela ez da iraungitzen. Horregatik, IKEA-k eskubidea izango du edozein unetan txartelaren erabilerak dakartzan abantaila guztiak edo abantailen zati bat aldatu edo ezeztatzeko.
 
Eskatzen duen edonork eskuratu dezake txartela, Penintsulako IKEA dendetan dauden IKEA FAMILY kiosko digitaletan eta www.ikea.es/FAMILY webgunean erregistratuz gero edo IKEA dendetan dauden paperezko inprimakien bidez.
 
Bezeroaren ardura izango da IKEA-ri jakinaraztea IKEA txartela eskuratzerakoan eman zituen datu pertsonalak aldatu direla. Bezeroak nahi dituenean aldatu ahal izango ditu datuok bazkidearen gunean: www.ikea.es/FAMILY. Bestela, IKEA-k baliozkotzat joko ditu bezeroak hasieran emandako datuak. Txartela erabiltzeko eta zaintzeko ardura titularrari eta ez beste inori dagokio IKEA-k ematen dion unetik. IKEA-k ez du ardurarik hartuko txartela eman ondoren txartelarekin lotutako gorabeheraren bat gertatuz gero, ezta txartelarekin bidegabeki gauzatu daitezkeen deskontuez ere.
 
Txartela galdu baduzu, edo lapurtu badizute, jakinarazi helbide elektroniko honen bidez: privacidad@ikeainfo.com. Bazkide-zenbaki bera duen IKEA FAMILY txartel berri bat eskuratu ahalko duzu dendako kiosko digitaletan edo www.mitarjetaFAMILY.com helbidean.
 
Txartela baliogabetzeko, helbide elektroniko honen bidez eskatu beharko duzu: privacidad@ikeainfo.com eta txartela hurbilen duzun dendan entregatu beharko duzu, baliogabetzeko. Une horretatik aurrera, txartelaren titular gisa izan dituzun eskubide guztiak galduko dituzu.
 
IKEA-k txartela baliogabetzeko eskubidea izango du txartel bidegabeki erabiltzen bada edo baldintza orokor hauek ez badira betetzen, eta titularrak txartelari atxikitako eskubideak galduko ditu.
 
Merkataritza-harremanak
 
Txartelaren titularrak, IKEA FAMILY klubean erregistratuz gero, berariazko baimena emango du bere datu pertsonalak tratatzeko, publizitate edo promozio-helburuetarako, eskatu duen bitartekoaren bidez. Zerbitzu hau ez baduzu nahi, erraz eta doan utzi dezakezu, IKEA-k bidaltzen duen komunikazio bakoitzean erregistroa ezeztatzeko agertzen den estekaren bidez.
 
Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko legediak eskatzen duen datuen kalitate-printzipioa betetzeko, IKEA-k txartela baliogabetzeko eskubidea izango du, eta datu pertsonalak ezabatuko ditu IKEA FAMILY BEZEROAK fitxategitik txartela ez bada luzaroan erabili. Nolanahi ere, ezer egin baino lehen, jakinaren gainean jarriko zaitugu.
 

Gomendagarria da baldintza orokorrak noizbehinka berrikustea, IKEA-k araudietan edota gure zerbitzuetan gertatutako aldaketen arabera egoki ditzake-eta.