IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Balorazioak eta iritziak

Bezeroen iritzi eta balorazio zerbitzuaren erabilerari dagozkien baldintzak eta betebeharrak


Zure iritziak axola digu!

IKEA IBÉRICA S.A.-k ematen du bezeroen iritzi eta balorazio zerbitzua («CRR zerbitzua»). Hauek dira CRR zerbitzua erabiltzen duzunean gure arteko harremanak arautuko dituzten erabilera-baldintzak. Gure pribatutasun politikaren eta erabilera-baldintza hauen artean gatazkarik sortzen bada, CRR zerbitzuari dagokionez erabilera-baldintza hauek izango dute lehentasuna.


Iritzi eta balorazio zerbitzua erabiltzen duzunean, hau bermatzen duzu:

  • Adinez nagusia zarela
  • Askatasunez jokatzen duzula eta ez duzula beste norbaiten nortasuna ordezten.
  • Bidalitako edukiaren jabetza intelektualaren eskubideen autore eta titular bakarra zarela.
  • Borondatez uko egiten diezula eduki horri dagokionez izan ditzakezun eskubideei.
  • Bidaltzen duzun edukia egia dela eta honako muga hauek errespetatzen dituela:
  • Ez du legerik edo araudirik urratzen.
  • Ez da faltsua, zehaztugabea, iruzurtia edo alderdikoia.
  • Iruzkinean jasotako informazioa ez da delituen bidez edo modu desegokian eskuratu.
  • Ez ditu hirugarrenen jabetza-eskubideak urratzen, ezta autore- eta marka-eskubidea, sekretu komertzialak edo industrialak, eta pribatutasuna eta ohorea izateko eskubideak ere. Ez da beltzailea ez diskriminatzailea, ez du gorrotoa sustatzen, ez du aurreiritzi arrazistarik, erlijiozkorik edo generokorik, ez da iraingarria, ez du mehatxurik eta ezin da pertsonen edo enpresen aurkako jazarpentzat hartu.
  • Iruzkin horren truke ez duzu inolako konpentsaziorik edo irabazirik jasotzen, ez zuzenean, ez zeharka.
  • Iruzkinak ez du produktu edo zerbitzuen publizitaterik, ez zuzenean, ez zeharka.
  • Ez ditu beste enpresa edo marka batzuk aipatzen, ez zuzenean, ez zeharka.
  • Ez duzula beste webgune, helbide, helbide elektroniko, harremanetarako datu edo telefono-zenbakiren bati erreferentzia egiten dion esteka edo informaziorik gehitzen.
  • Ez duela birus informatikorik, publizitate biralik (spam), harrik (IWorm) edo kaltegarri izan daitekeen bestelako programa, fitxategi edo estekarik.
  • Iruzkina sartzean eta mugak onartzean, automatikoki onartzen duzu IBERIKA SA (eta haren agente, filial eta zerbitzu-hornitzaileak) konpentsatzea eta edozein modutako zehapen, eskaera eta kalte-galeren erreklamaziotatik (sortutako kaltea eta lortu gabeko irabazia) aske mantentzea. Horrez gain, aurreko bermeak betetzen ez badituzu eta, bereziki, legeren bat edo beste norbaiten eskubideak urratzen badituzu, horrek eragin ditzakeen abokatu eta prokuradoreen kostuak ordaindu beharko dituzu.
     
    Edozer bidaltzen duzula, IKEA IBÉRICA S.A.-ri automatikoki eta doan eskubide betiereko eta transferigarria emango diozu eduki hori erabili, kopiatu, aldatu (aldaketa nabarmenik egin gabe), ezabatu, egokitu, argitaratu, itzuli, eratorritako edukiak sortu edota eduki hori banatu edota eduki hori edozein formatu, bitarteko edo teknologia bidez txertatzeko, mundu osoan.
     
    Iruzkin bat egin ahalko duzu.

    Bidaltzen duzun edukia argitaratu baino lehen berrikusi egingo dugu, eta eskubidea dugu (funtsean aldatu gabe) eduki hori egokitu, laburtu edo, zuzenean, ezabatzeko eta, ondorioz, edozein eduki ez argitaratzeko, gure irizpideen arabera uste badugu eduki horrek edukiei buruzko mugak edo erabilera-baldintza hauek urratzen dituela.

    Edukia bidali ondoren, ezin dugu bermatu hura aldatzeko edo ezabatzeko aukera izango duzunik. Puntuazioak eta idatzizko iruzkinak bi eta lau lanegun arteko epean argitaratzen dira.

    Gogoan izan erabiltzailea zaren heinean produktu bakoitzaren gaineko iritzia eman edo iruzkin bat egin ahal izango duzula; hala ere, webgunean agertzen diren produktuei buruz nahi beste iruzkin egin ditzakezu.

    Puntuazioari edo iruzkinari lotuta helbide elektronikoa bidaltzen duzunean, baimena ematen diguzu zurekin harremanetan jartzeko zure iritziaren egoeraren berri emateko eta produktu bati buruzko iritzia ematera gonbidatzeko. Ez dugu helbide elektronikoa xede komertzialetarako erabiliko, eta ez dugu CRR zerbitzuaren hornidurarekin zerikusirik ez duen hirugarrenen esku jarriko.

    Erregistratzean eman duzun izena argitara dezakegu, paperean edo bitarteko digitalean uzten diguzun erreseinaren edukiaren ondoan. Puntuazioari edo iruzkinari lotutako helbide elektronikoa bidaltzen duzunean, baimena ematen diguzu guri zein gure zerbitzu-hornitzaileei zurekin harremanetan jartzeko zure iritziaren egoeraren berri emateko. Ez dugu helbide elektronikoa xede komertzialetarako erabiliko, eta ez dugu CRR zerbitzuaren hornidurarekin zerikusirik ez duen hirugarrenen esku jarriko.