IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

4 dekoratzeko ideia ehun-gaiekin energia aurreztu eta hotza saihesteko

2018ko urriak 2

Egunak labur eta hotzagoak direnean, gehien gura duguna etxean egotea da: estaltzeko maindiretxo bat hartu, alfonbrarik bigunenak ipini, kolore ilunagoak eta lur-kolore gehiago dutenak erabiltzen hasi... Horregatik zure etxea eroso eta energetikoki eraginkorragoa izatea nahi dugu, hotzari beste modu batera egin diezaiozun aurre. Modu askotara aurreztu baitaiteke, eta horietako bat zure ehun-gaien artean dago ezkutatuta. Lagunduko al diguzu egiaztatzera?

Ehun-gaiak udazken eta neguko hotzerako

Ehun-gaiak primerakoak dira diru askorik gastatu gabe guneak berritzeko. Udan «alde batera» uzten ditugu, baina orain indar betean datoz energia aurrezten laguntzeko, etxeko berogailuan gutxiago xahutuz.
 
Izan ere, guztia ez da erradiadorea indar betean jartzera mugatzen: gortinek, tapakiek eta alfonbrek luzaroago mantentzen dute etxeko berotasuna, eta benetan kostako zaizu bertatik irtetea...

Hotza sartzea eragotzi eta goxotasuna mantentzeko gortinak

Gortinak ez dira udazken eta negurako bakarrik onak, ezinbestekoak dira urte osoan zehar. Dekorazioari dagokionez ezin hobeak izateaz gain, argiaren sarrera erregulatzeko ere balio dute, kanpoko hotzetik isolatu eta guneei intimitate eta goxotasun handiagoa emateko.
 
Bi gortina argi eta estore ilunago bat konbinatuz gero, horixe lortuko duzu. Ezin hobea da udazkena bezalako sasoi baterako, non argia eta tenperatura oso aldakorrak izan daitezkeen egun bakar batean.
 
Sare-errezela + gortinak ere aukera ditzakezu, egongela eta logela isolatu eta tenperatura egokian luzaroago mantenduz. Gogoratu leihoaren zirrikituren batetik haize hotza sartuz gero, gortinek barrurago ez igarotzen lagunduko dutela.

Berogailuan aurrezteko, hautatu alfonbrak

Uda datorrenean, etxe askotan erabakitzen da alfonbrak kendu eta tindategira eramatea, hilabete beroenetan giroa freskoagoa izan dadin. Baina hilabete hotzenetan ezinbestekoak dira berriro: goxotasuna eta lasaitasuna dakarzkiete etxeei eta zorua babesten dute. Alfonbra mota ezberdinak konbinatzera ere jo dezakezu, guneei ehundura eta mugimendua emateko.
 
Gustukoen duguna ordea zera da: alfonbrak «zoruaren berokia» direla nolabait. Ba al da ezer ezatseginagorik, udazkenean eta neguan zoru hotza zapaltzea baino?
 
Berotasun eta energia-aurrezpen handiagorako, hautatu ile luzeko modeloak, erosotasun handiagoa dakartenak. Askoz gehiago lagunduko dizute artilea, belusa edo baita zuntz sintetikoa bezalako ehun-gaiek ere.

Ideiak egongela eroso eta bero baterako

Ehun-gai ezberdinak ezin hobeak dira txoko bero, eroso eta goxoak sortzeko. Telesail eta filmen zale amorratua bazara, edo besterik gabe hilabete hauek hibernatzen eta sofan etzanda igaro nahi badituzu berogailuan gehiegi xahutu gabe, hona hemen adibide bat, erraz egin dezakezuna:
 
Hau besterik ez duzu egin beharko: zintzilikatu sabaitik 2 metroko bi gortina-barra, soka bat edo antzeko zerbait erabiliz; jarraian, pasatu metrokako ehun-gaiz egindako 2 kolore argiko oihal gainetik. Bukatzeko, gehitu sofari zenbait kuxin eta tapaki bat, eta uzkurtu zaitez bertan, garai hain lasaigarri honez gozatuz. Gustuko al dituzu sofarako lastaira txiki hauek? Erosotasun eta berotasun handiagoa ekarriko dizute.