IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

Giro lasaigarria sortzeko 5 aholku

2018ko ekainak 4
Zer behar duzu lasaitzeko? Tapaki leunak eta kuxin erosoak? Kandela lurrindunen usaina?
Bizitzako gozamen handienetariko bat etzanda egotea eta atseden hartzea da. Horregatik IKEA taldeak sofa leun eta erosoak egiten ditu. Gustuko duzun bat aukera ezazu, urdin koloreko STOCKHOLM 2017 adibidez, bat datozen osagarriekin osatu, eta behar bezala atseden hartu.

1. Soinua leuntzen du materialen nahasketarekin. Auzokideak gustukoen daukan abestia ezagutzen duzu? Zarata ezabatzen du eta kalitate akustikoa hobetzen du hainbat ehun leunekin egindako nahasketarekin. «Tapizatutako altzariek, kuxinek eta alfonbrek
zarata leuntzen dute eta lasaitasun-sentsazioa ematen dizute», dio Elinek.

2. Pertsonaliza ezazu etxea lurrinekin. Jar ezazu
loreontzi bat gustukoen dituzun loreekin eta kandela lurrindunak plater batean. Hauek 30 ordu egon daitezke piztuta. «Berdin da zer egiten ari zaren, gustukoen duzun lurrinak ongizatea hobetzen du», dio Elinek.
3. Jolastu koloreekin. «Pieza originalak jartzera ausartu zaitez,  eskuz ehundutako alfonbrak edo kolore deigarrietako kuxin-zorroak, esaterako. Kolore eskema bati mugatzea baino ez duzu behar». Guk urdin kolorea tonu naturalekin konbinatzea erabaki genuen, eta kontraste egiten duten ukitu metaliko eta ziapeekin.
Egongela dekora ezazu hainbat argiztapen-soluzio konbinatuz. IKEA dendetan mahai-lanpara, zutikako lanpara eta kandela-euskarri aukera zabala dago. STILLHET urre-koloreko kandela euskarria, naturan inspiratutako diseinuarekin, oso apaingarria da.
4. Giro erosoa sor ezazu hainbat argiztapen-soluzio konbinatuz.
«Kandelen argiak estresa murrizten du», dio Elinek. «Kandelatxo batzuk piztu baino ez duzu behar». Irakurri nahi duzu pixkatxo batez? «Jar ezazu irakurtzeko txoko lasaigarri bat ondo argiztatzen duen zutikako lanpararekin».
5. Nahas-mahasarekin bukatu eta gauzak erakutsi. «Espazioak hustu itzazu gauza gutxi erakutsiz. Begi-bistan izan nahi ez dituzun gauzak gorde etxea berriro dekoratzen duzunera arte», azaltzen du Elinek. Aholkurik hoberena? «Koloreak konbinatu eta objektuak ‘A’-itxura eginez taldekatu, altuagoak atzean jarriz».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak

Barruko esparruetarako diseinua: Elin Stierna
Argazkiak: Kristian Krebs
Testua: Anna Blom