IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

5 argiztatzeko ideia jasangarri

2018ko urriak 2

Etxean aurreztean pentsatzean, burura datorkigun lehenengo gauza argindarraren fakturan gutxiago xahutzea da, ezta? Horretarako onena LED argiztapena aukeratzea da, etxeko gela ezberdinetarako, modu ezberdinetan. LED bonbillen erabilerari buruz jadanik kontzientziatuta zaudela badakigun arren, inondik ere ahaztu ez dakizun argiztatzeko arrazoi eta ideiak emango dizkizugu!

Aurrezpena LED bonbillekin: jakin behar duzun guztia

  • Ba al zenekien goritasun-bonbilla bakar bat LED argiztapeneko batekin aldatuz etxeko kontsumo elektrikoaren % 22 murriztu dezakezula?
     
  • LED argiek bonbilla goriek baino % 85 energia gutxiago kontsumitu dezakete.
     
  • Goritasun-bonbillek baino 20 aldiz luzaroago irauten dute: bonbilla tradizional batek 1.000 orduko bizitza baliagarria du, LED bonbillak 20.000 ordukoa.
Argiztapen mota hau ezin hobea da edozein lanpara motarentzat, horregatik gomendatzen dizkizugu etxeko gune ezberdinetarako ideia hauek guztiak... Ez duzu aitzakiarik!
Egongela bat argi-iturri ugarirekin (bonbilla jasangarriekin)

1. Egongela bat argi-iturri ugarirekin (bonbilla jasangarriekin)

Egongelan (eta logela bezalako beste etxeko geletan) 3 argiztapen mota aurki ditzakegu, eta guztiak LED argiekin alda daitezke.
  • Argiztapen orokorra: argiztapen orokorra deritzogu gela bere osotasunean argitzen duen argiari, normalean sabaitik. Ez digu ezer jakinik «argituko» (ezin hobeto esan), eta ez da beraz hierarkiarik sortzen.
     
  • Argiztapen funtzionala: jarduera jakinak errazten dizkigutenak dira, hala nola irakurketa, sukaldea, garbiketa... Argi zuzena igortzen du guztiz, dekoraziorako baino lagungarri izatea duena xede.
     
  • Giro-argiztapena:  Giro-argiztapenak giro zeharo erosoa sortzen du! Honekin nabari da alderik handiena, eta guneei «azken ukitua» ematen die, behin argiztapen orokorra eta funtzionala badituzunean.
Horregatik, egongela altuera ezberdineko hainbat argi iturrirekin argiztatzea gomendatzen dizugu. Hala, etxe goxo, eroso eta ongi argiztatu batez gozatuko duzu, kontsumoaz kezkatu beharrik izan gabe, beti aukeratuz LED bonbillak. 

2. Pintzadun lanpara funtzional eta dekoratzaileak

Jarrai dezagun! Argi izan leku gutxi izatea ez dela nahikoa arrazoi gune bat estiloarekin argiztatu gabe uzteko.
 
Badira pintzadun lanparak LED argiekin, gelan behar duzun argia eta diseinua faltan bota ez ditzazun. Gainera etengabe aldatu ahal izango dituzu zulo bat bera ere utzi gabe.

3. Umeentzako argiztapenerako ideiak: Lanparak babesarekin!

Bada lanpara bat etxeko lanak dituzten eta irakurketaz gozatzen hasi diren umeentzat, haien zokorik gustukoenetan nahiz ikasterako orduan lan-mahaian erabili ahal izango dutena.
 
Lanpara dotore hau da, bonbillaren gunean babesa duena, inolaz ere maneiatu ez dezaten edo erre ez daitezen. Gainera, umeek etxeko lanak egiten edo ikasten ordu asko igarota ere, ez duzu argindarraren fakturan antzemango.

4. Argiztapena armairuen eta apalategien barnealderako

LED teknologia jasangarri bezain moldagarria da edozein gainazal, gune eta objektura. Horregatik, hutsune txikiak, altzariak edo tiraderen eta armairuen barnealdea argiztatzeko modurik erraz eta merkeena duzu. Dekorazio-argiztapeneko ideia honekin apalategi edo armairuaz haratago ikusi ahal izango duzu, eta eskertu egingo duzu!

5. Guneak girotzeko kandelak

LED argiztapena ez da jasangarria den bakarra: bada liluratzen gaituen giro-argiztapen bat... Kandelak!
 
Izan ere, etxean dekorazio-argiztapen jasangarria sortzea oso garrantzitsua da. Kandelekin ukitu erromantikoa ematen diezaiokegu gelari, haren metxa bakarrik gastatuz. Dekoratzea kandelekin egiteak berotasuna ekarriko du geletara eta biltzen zareten lekuetara! Hori bai, ez zaitez itzaltzeaz ahaztu gelatik ateratzerakoan.