IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Gabonetako osagarriak magia-ukitua gehitzeko.

2018ko irailak 06

Gutako batzuentzat, Gabon-sasoia ospakizun handien sinonimo da, beste batzuentzat, nor bere buruarekin egoteko aukera da. Ardi-larruzko kuxin atseginetatik dekoratzeko LED argietaraino, VINTER 2018 bilduma berriak negurako osagarriak ditu, zure planak magikoak izan daitezen, txiki nahiz handiak izan.

Urre-koloreko osagarriak eta argiak mahai biribil batean atzealde gorri ilun baten kontra.

Neguko ospakizunak oso laburrak dirudite, baina pozgarria da haietarako prestatzea. VINTER 2018 bilduma gonbidatuentzako ametsetako eszenatokiak sortzeko behar dituzun objektu txikiz eta osagarriz betea dago, zuhaitzerako dekoraziotik mahairako tresna eta argietaraino. Gainera, ehun-gai erosoak eta kandelak «norberarentzako denbora» deritzegun une ezin hobeak sortzen dituzte. Oparitzeko ideia merke bezala ere erabili daitezke osagarriak, oparitzea zuri badoakizu, behintzat. Look minimalista baterako, hautatu zuri izotz-koloreko edo kolore urdin argiko tonuak. Ausar zaitez jolas egitera, negu honetan joera diren tartana eta lore ilunak bezalako estanpatuekin. Jarraitu tradizioari, ehun-gai eta dekorazioan denboraldi honetan ohikoak diren tonu aberatsak hautatuz: berdea, gorri-morea eta urre-kolorea.

Argi bero eta dirdirkariek denboraldia distiratsuago egingo dute. LED kateekin eta mahairako dekorazioarekin, zure prestakizunek ohiko bonbillek baino 20 aldiz luzaroago distira egitea lortuko duzu.

Eraman itzazu agortu baino lehen! VINTER 2018 bilduma osoa duzu dendan