IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Nola aurreztu dirua eta energia sukaldean: jasangarriagoa izateko aholkuak

2018ko urriak 4

Gure etxeko fakturetan dirua aurreztea etxean guztiok nahi dugun zerbait da. Honetarako gune nagusia sukaldea da. Trikimailu sorta bat ikasi eta eguneroko ohitura bezala hartzen baditugu, ingurumena zaindu eta jasangarriagoa izateaz gain, gure poltsikoek ere eskertu egingo dute.

1. Ur gutxiago hustubidetik behera Ura baliabide natural mugatua da; hori dela eta, behar-beharrezkoa da uraren kontsumoa gutxitzea. Bilatu ura aurrezteko funtzio integratua duten txorrotak: IKEA sukaldeko txorrota guztiek uraren kontsumoa % 40 arte gutxitzen dute. Ia nabaritu gabe!

Are gehiago aurreztuko duzu barazkiak eta fruta garbitzeko modua aldatzen baduzu. Txorrota irekita duzula garbitu beharrean, jarri ur apur bat ontzi batean eta mugitu barazkiak eta fruta xukadera baten barruan, dena garbitzeko. Barneratu beharreko jokabide erraza da, baina behin argi izanda... aldea antzemango duzu.

2. Energia-eraginkortasun handiko argiztapena IKEA dendan izugarri gustatzen zaigu LED argiztapena. LED bonbillek ohiko bonbilla goriek baino 85% energia gutxiago arte kontsumitzen dute 20 urte arte iraun dezakete. Gutxi iruditzen zaizu? Etxeko bonbilla tradizional guztiak LED argiztapenarekin ordeztuz gero, sinetsi ezinezko murrizketa nabariko duzu argindarraren fakturan.

3. Sukalde adimentsuagoa  Indukzio-plakei esker janaria azkarrago prestatzen da, eta hain dira eraginkorrak non zartagina altxatzen duzun unean energia kontsumitzeari uzten dioten. Izan ere, energia kontsumoa 40% murrizten dute; ziur elektrizitatearen faktura etxera iristen zaizunean aldea nabarituko duzula. Lurrun-funtzioa duen labe bat aukeratzeak ere laguntzen du energia aurrezten. Gainera, lurrunak janarien zaporea indartzen du; beraz, zure otorduak are eta goxoagoak izango dira.

Kontua ez da soilik elikagaiak nola prestatzen dituzun, baita zer elikagai prestatzen dituzun ere. Errezetei jarraitzea era ona da elikagairik alferrik ez galtzeko, pertsona bakoitzarentzat gomendatzen den kopurua baino ez duzulako prestatuko.

Eta ezer sobratzen bada? Ez kezkatu! Elikagaiak biltegiratzeko zenbait aholku emango dizkizugu.

4. Janari gutxiago alferrik galtzea 

Aholku bat: egin zure amonak egiten zuen bezala, eta aprobetxa itzazu otorduen hondarrak. Izozkailu bat eta janaria gordetzeko ontzi batzuk badituzu, oso erraza izango zaizu hondarrak gutxitzea.
 

Ontziak ez dira soilik hondarrak gordetzeko, erabili ezean ustelduko diren fruta, lekaleak eta barazkiak ere bertan izoztu ditzakezu, beste une batean kontsumitzeko. Idatzi data ontzian, gauza bakoitza noiz kontsumitu behar den jakiteko.

5. Libra zaitez harrikoa egitetik Konprobatuta dago guztiz betetako ontzi-garbigailu moderno batean ontziak garbitzea, ontzi horiek guztiak eskuz eta banan-banan garbitzea baino eraginkorragoa dela. Plater zikinak uretatik pasatzea eta guztiz bete arte dena ontzi-garbigailuan sartzea besterik ez duzu. Detergentea gehitu, ontzi-garbigailua martxan ipini... Eta primeran sentitu zaitez!

6. Sailkapen sinplifikatua Hondakinak sailkatzeko soluzioentzat tokirik onena harraskaren azpian edo ondoan kokatutako birziklatzeko ontziak dira; hala, hondakin organikoak gainerako hondakinetatik bereiztea errazago izango zaizu.

Birzikla daitekeen edozer edukiontzi irekietara bota daiteke. Baina hobe da hondakin organikoak gordetzeko soluzioei estalkia jartzea, usain txarrak ekiditeko. Zorte onekoa bazara eta lorategi bat baduzu, eskuratu ontzi txiki bat konpost gisa erabil daitekeen guztia gordetzeko.