IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Janarian nola aurreztu: aprobetxatu eta utziozu janaria botatzeari

2018ko abenduaren 18a

Esan agur janaria alferrik galtzeari! Janaria ikusteko daukazun modua aldatzera gonbidatzen zaitugu, elikagaiak hobeto aprobetxatuz eta ahal den neurrian «birziklatuz». Ikasi IKEA taldearekin janarirako daukazun aurrekontuan aurrezten eta utziozu hondarrak botatzeari! 

Gaur egungo gizartean ohikoa da janari asko alferrik galtzea, baina hori ez da ez zure poltsikorako ez planetarako onuragarria. Noizean behin, elikagaiak hozkailuan iraungitzen uzten ditugu gehiegi erosten dugulako edo gure menuak txarto antolatzen ditugulako. Beste batzuetan, janari gehiegi prestatzen dugu eta errepikatu nahi ez dugunez, zuzenean botatzen dugu. Beharrezkoa da dinamika horiek aldatzea. Horretarako, kontuan hartu behar dugu hondarrei bizitza berri bat eman ahal diegula eta janaria alferrik ez galtzeko trikimailuak daudela. Jarduteko modu hori aldatzea etxean aurrezteko metodo on bat izango da, baina baita mundu jasangarriago bat sortzeko eta sortzen ditugun hondakinak eta zaborra murrizteko ere. Beraz, hasi oraintxe bertan hondarrak aprobetxatzeko eta etxean aurrezteko aholku hauetako batzuekin. 

1. Gorde elikagaiak beirazko taper eta poto hermetikoetan

Elikagaiak modu egokian gordetzea funtsezkoa da baldintza onenetan ahalik eta denbora gehiene kontserbatzeko. Egiaztatu beti potoak eta taperrak ondo itxita daudela airea edo hezetasuna sar ez dadin. Hala, elikagaiak egoera perfektuak kontserbatuko dira.  

Gainera, posible den heinean, beirazko taperrak erabiltzea gomendatzen dizugu, plastikozkoak ordezkatzeko. Zergatik?
  • Ingurumena gehiago errespetatzen dute
  • Garbitzeko errazagoak dira; beraz, ez da hainbeste ur erabiltzen
  • Usainak gutxiago blaitzen dira
  • Denbora gehiago irauten dute ez direlako plastikozkoak beste higatzen eta deformatzen.
  • Janariak zapore hobeagoa dauka beirazko ontzietan gordetzen denean. Saia zaitez!

2. Janarian aurreztu: izoztu hondarrak eta osagaiak!

Janari asko prestatzen dugunean, izoztu egiten dugu egun edo aste askotarako iraun dezan. Baina zer gertatzen da janari horietako osagai ezberdinekin?
 
Elikagai asko izoztu daitezke eta errezeta bat egiteko behar direnean, izozkailutik atera daitezke. Hala, hozkailuan ez dira usteltzen eta ez dute zakarrontzian amaituko.  

Adibidez, garbitutako eta ebakitako piperrak, tipulak edo baratxuriak poltsatxo hermetiko edo taper batean jar ditzakezu eta horrela behar duzun kantitatea bakarrik aterako duzu janaria prestatu behar duzunean.
 
Eta gauza bera, esaterako, perrexila edo martorria belar usaintsuekin, edo elikagai “handiagoekin”, adibidez, kuiarekin, eta baita ahuakatearekin ere! Azken horretarako trikimailu bat: izozteko, egin guakamole antzeko zerbait (hau da, birrindu) eta gehitu limoi-zuku pixka bat. Gero, sartu taper batean hezurrarekin (oxidazioa murrizten laguntzen du). Eta jan nahi duzunerako prest egongo da! 

3. Egin etxean marmeladak eta ozpinetakoak

Ustelduko diren frutak eta beste elikagai batzuk kontserbatzeko beste modu bat epe luzerako errezeta bihurtzea da. Fruten kasuan, marmeladak egiteko aukera duzu. Barazki eta ortuarien kasuan, aldiz, ozpinetan ipini ditzakezu.  

Horretarako, barazki edo ortuari bat hartu, laurden bat ozpin, azukre erdi eta hiru laurden ur gehitu besterik ez duzu. Sartu estalki hermetikoa daukan poto batean eta utzi gutxienez bi ordu zaporea hartzen hasi arte. Momentu horretatik hasita, aste batzuk pasa arte aprobetxatu ditzakezu, mokadutxo batzuk jateko eta errezeta mota ezberdinak egiteko.

4. Birsortu errezetak hondarrekin: janarian aurreztu

Plater batean arroz pixka bat sobratu da, okela beste batean eta barazkiak beste batean. Zergatik botako duzu gauza bakoitzeko apur bat den arren? Zakarrontzira joan baino lehen, ondo pentsatu prestatutako hondar horiek gorde ditzakezun afaltzeko orduan edo hurrengo egunean beste zerbait birsortzeko.  

Gure amonek eltzeko bera aprobetxatzen zuten hainbat alditan: arropa zaharra egiteko, sobratzen zen zopari fideo berriak jartzeko, kroketak egiteko... Eta horrela beste janari askorekin! 

Ia dena birsortu daiteke, irudimen pixka bat eta lanari ekiteko gogoak besterik ez dituzu behar! 

5. Jarri etiketak datekin iraungitako elikagaiak ez botatzeko

Askotan, izozkailu edo jaki-tokiaren tiraderak irekitzen ditugu eta zera pentsatzen dugu: “Orain dela zenbat denbora ontziratu nuen hau?”. Eta arriskatu baino lehen, askotan bota egiten dugu.  

Argi dago ez dakigula janaria noiz ustelduko den, baina ontziratu dugun data argi badaukagu, egoera onean edo txarrean dagoen edo zer “gastatu” behar dugun lehenago edo beranduago jakingo dugu. Hau da, dataren arabera kontsumo-lehentasunak argi izateko eta etxean daukagun elikagaien kontrol hobeagoa izateko aukera ematen digu.  

6. Aprobetxatu moztuta dauden elikagaiak

Oso ohikoa da hozkailua irekitzea eta ahaztuta geneukan limoi lehor erdi hori ikustea... Eskua luzatu, hartu eta zakarrontzira bota! Zergatik? Hori ere aprobetxatu dezakegu!  

Zera egin dezakezu: 
  • Limoiaren azala kendu eta izoztu, geroago errezeta gazi eta gozoetan erabiltzeko.
     
  • Erabili azala sukalderako aire-gozagarri natural gisa puntu estrategiko batzuetan kokatuz.
     
  • Prestatu limoizko ura daukan pitxer bat, potasioa eta C bitamina lortzeko, beste gauza batzuen artean.
     
  • Prestatu guakamole goxo-goxo bat eta gehitu limoi erdi horren zurrustatxo bat oxidatu ez dadin.
     
  • Erabili elikagai berezientzako kanpaiak ebakitzen dituzun elikagaiak estaltzeko. Horrela, ez dira hain arin lehortuko eta ez duzu bizkarra erakutsi orduko zakarrontzira botatzeko tentaziorik izango.
Erosten ditugun elikagai guztiak aprobetxatzea gure erantzukizuna da, eta aholku hauekin ez daukazu aitzakiarik!  Eta gure aholkuak interesgarriak iruditu bazaizkizu eta gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan etxean birziklatzeari eta jasangarritasunari buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.