IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Nola birziklatu? Etxean ondo birziklatzeko 6 modu

2018ko abenduaren 18a

Leku nahikorik ez daukazula uste baduzu edo etxean ondo birziklatzen ez badakizu, ez kezkatu. Zuregatik eta ingurumenagatik, lagundu nahi zaitugu! 

Birziklatzen ikastea sinpleki funtsezkoa da. Funtsezkoa da ingurumena zaintzeko konpromisoa hartu nahi badugu, gure planeta zaindu nahi badugu eta aldaketa klimatikoa gelditzen lagundu nahi badugu. Europako Parlamentuak onetsitako testuaren arabera, 2025ean EBko estatu kide guztiek udal-hondakin guztien gutxienez % 55 birziklatu beharko dituzte. 2035ean, ehunekoa % 65era heldu beharko da. Zenbaki horietara heldu edo gainditu ditzakezu etxean birziklatzeko modu erraz hauek ikasiz Planeta guztion etxea da! 

1. Nola birziklatu, berrerabili eta murriztu hondakinak etxean

Jakin behar duzun lehenengo gauza da birziklatzea ez dela guztia, baizik eta «BBM» izenez ezagutzen dugun eta bizitzeko modu jasangarri bat osatzen duen metodoa: birziklatu, berrerabili eta murriztu.  
 
Ontzi edo janari bakoitza zakarrontzi egokian jartzeaz gain, janariaren hondakinak murriztu, ontziratutako janaria eta plastikozko poltsak erosteari ere utzi behar diogu, beste gauza batzuen artean. 

Probatu zakarrontzi mota bat birziklatze-mota bakoitzerako: handienak ontzietarako (baina tolestea gomendatzen dizugu, espazioa ahal den neurrian optimizatzeko) edo botiletarako izango dira eta txikienak hain ohikoa ez denerako edo hondar organikoetarako izango dira.  

Irudiaren ideia hori ederra iruditzen zaigu: tiraderak dauzkan altzari txiki bat, besteak beste, beira, bonbillak, paperak eta kartoiak bertan jartzeko. Gainera, marrazki edo hitz bat jartzen baduzu tiraderetako bakoitzean zer doan jakiteko, familiako kide guztientzat izango da errazagoa tiradera bakoitzean doana identifikatzea eta ordenatzea. Sinplea eta funtzionala!

2. Birziklatzeko zakarrontziak espazio txikietarako

Birziklatzea ontzi askorentzako lekua daukan sukalde handi bat daukaten pertsonentzat bakarrik dela uste baduzu, oker zaude. Zakarrontzi bakar bat baduzu ere, birziklatu dezakezu. KADORNA banatzaile batzuk erosten badituzu, oso erraz sailkatu ditzakezu hondakin mota ezberdinak (organikoa, beira eta ontziak) zakarrontzi bakar batean.  
Zakarrontzien alternatibak

3. Zakarrontzien alternatibak

Guztia ez da zakarrontzi-kontua izango: beste aukera batzuk ere dauzkagu hondakin mota ezberdinak sailkatzeko orduan. Sukaldeko armairuetan lekua badaukazu baina “malgua” den zerbait nahi baduzu, 
hauek bezalako oihalezko poltsak aukera bikaina dira. Arropa zikinerako saskiak ere erabili ditzakezu, non egunkariak, paper ezberdinak, kartoiak, ontziak, beirazko botilak alde batetik eta plastikozkoak bestetik sailkatu ditzakezu.  

Gainera, kako sinple batzuekin, horman eskegi ditzakezu, baldin eta pisu asko jartzen ez baduzu. 

4. IKEA taldeko poltsak berrerabili dezakezunerako

Etengabe berrerabiltzen ditugun gauzak daude, egunkariaren papera, supermerkatura eramateko oihalezko edo errafiazko poltsak edo hutsik dauden beirazko potoak. 

Guri oso praktikoa iruditzen zaigu FRAKTA poltsa pare bat gauza horietarako eskegitzea. Horrela, erraz hartu ditzakezu behar dituzunean behin eta berriro erabiltzeko. Zure eskura!

5. Nola birziklatu ondo etxean

Inor ez da jakitun jaiotzen! Horregatik, oso ohikoa da akatsak egitea birziklatzearen munduan hasten garenean. Guk ondo birziklatzeko aholku batzuk eman nahi dizkizugu: 
  • Janari hondarrak ez dira paperaren, kartoiaren edo ontzien zakarrontzira joan behar: ondo egiaztatu zakarrontzietan sartzen dituzun ontziak ahalik eta garbien daudela eta, batez ere, janari-arrastorik gabe. Horiek zabor organikora joan behar dira.
     
  • Erabilitako ahozapiak ezin dira birziklatu: pixka bat nahasgarria den arren, zikin dauden ahozapiak zabor organikoaren zakarrontzian bota behar direla jakin behar duzu: ezin dira paper gisa birziklatu.
     
  • Porexpaneko erretiluak plastikoaren antzekoak dira: oilaskoaren edo arrainaren ohiko erretilu zuria... Ez bota hondarrekin zabor organikoaren zaborrontzian! Ondo garbitu eta beste plastikoekin bota.
     
  • Ez bota pilak zakarrontzira: Ez bota inoiz pilak zakarrontzira, gehien kutsatzen duten hondakinak baitira! Beraz, birziklatu egokia den lekuan. Hainbat pila elkartzen dituzunean, bota zure hiriko denda batzuetan, autobusen markesinetan, etab. aurki ditzakezun birziklatzeko-espazioetan.
     
  • Sendagaiak ere birziklatzen dira: pilekin gertatzen den bezala, sendagaiak ere ondo birziklatu behar dira. Eraman edozein farmaziara eta bertan botatzeko leku bat izango dute, haiek egingo dute guztia.

6. Trikimailu bat! Kafea eta bikarbonatoa usain txarren aurka

Azkenik, zuetako zenbatek gordetzen du zabor organikoaren zakarrontzia harraskaren azpian? Oso ohikoa da, eta baita usain txarrak ere. Baina horrek konponbideadu! Kafea gustatzen bazaizu, usainak saihesteko modu on bat zakarrontziaren gainetik sakabanatzea da. Ez zaizu kafea gustatzen edo kapsulak dauzkan kafeontzi bat daukazu? Sodio bikarbonatoak eragin bera du. Usain txarrak saihesteko modu jasangarri bat! Hala, ez duzu zaborra “erdizka” botako daukan usainagatik bakarrik...  
 
Gure aholkuak interesgarriak iruditzen bazaizkizu eta birziklatzeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.