IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Etxeko bazter guztientzako Gabonetako dekorazioa

2018ko abenduaren 3a

Sasoi honetan protagonista den dekorazioa dago, Gabonetako zuhaitza, esaterako. Baina zer gertatzen da gainontzeko bazterrekin? IKEA taldeko Gabonetako dekorazioa existitzen da bazter guztientzako eta guk erakutsiko dizugu! 

Urre-koloreko osagarriak eta argiak mahai biribil batean atzealde gorri ilun baten kontra.

Ardi-larruzko kuxin atseginetatik dekoratzeko LED argietaraino, VINTER 2018 bilduma berriak negurako osagarriak ditu, zure planak magikoak izan daitezen, txiki nahiz handiak izan. Ez ezazu galdu! 

Kuxin estanpatuak lore ilundun besaulki baten gainean atzealde gorri ilun baten aurrean.

Dekorazioa ospakizunaren parte da

Neguko ospakizunak oso laburrak dirudite, baina pozgarria da haietarako prestatzea eta egunero disfrutatzea. 

VINTER 2018 bilduma gonbidatuentzako ametsetako eszenatokiak sortzeko ezin hobeak diren objektu txikiz eta osagarriz betea dago, zuhaitzerako dekoraziotik mahairako tresna eta argietaraino. Gainera, osagarriak oparientzako arrazoizko ideia bezala erabili daitezke, familia edo lagunei oparitxo bat egiteko. 

Ziur ez bazaude zein tonalitate aukeratu nahi duzun etxeko (eta mahaiko) dekoraziorako, hona hemen aholku sinple batzuk: 

  • Estilo minimalistarekin bat bazatoz, aukeratu tonu izotz-zuriak eta urdin argiak. 
     
  • Ausar zaitez jolas egitera, negu honetan joera diren tartana eta lore ilunak bezalako estanpatuekin guztiz modan dagoen estilo baten bila bazabiltza.
     
  •  Jarraitu tradizioari, ehun-gai eta dekorazioan denboraldi honetan ohikoak diren tonuak hautatuz: berdea, gorri-morea eta urre-kolorea, klasikoak direnentzako ezin hobeak. 

Gabonetako dekorazioa ohikoak diren apaingarriak baino askoz gehiago da

Gabonetan etxea dekoratzea Gabonekin erlazionatzen dugun dekorazioak erabiltzea dela pentsatzeko ohitura dugu: zuhaitzak, jaiotza, Olentzeroren iruditxoak, elur-oreinak... Ai ene! Hau ez bazaizu asko gustatzen, beste aukera asko daude. Aukeratzen ditugun koloreak eta patroiak bizitzen ari garen garaiari buruz asko esaten dute. 

Aukeratu urteko garai hau inspiratzen duten arren etxean hilabete askotan erabili daitezkeen tonuak: berdeak, urdin ilunak, gorriak, patroi geometrikoak... 

Ez ahaztu argiztapenaz. Etxeari ukitu oso eroso bat emango dio! Lanpara ezberdinen artean aukeratu dezakezu zurekin gehien datorrena aurkitu arte: Gabonetako dekorazio gehien daukanatik minimalistena denera. 

Birsortzeko xehetasun tradizionalak

Gabonetako estilo klasikoak asko gustatzen bazaizkizu, ziur gaude etxean ezin direla kolore berdeak eta gorriak, pinaburuak, argi-girlandak, dekorazio-pilotak, etab. falta. 

Hori bai, eguneratzea posible da, beti erabili izan diren elementuei buelta bat emanez! Hona hemen inspirazio gisa erabil ditzakezun ideia batzuk: 

  • Gabonetako dekorazioa izan nahi duten zuhaitzak: zergatik apaindu behar dugu bakarrik etxeko barrualdea? Zuhaitz edo landare handia dauzkan lorategi edo terraza bat badaukazu, ez izan zalantzarik: erakutsiozu munduari zure Gabonetako espiritua haien artean lotuta dauden argi-girlanda batzuk jarriz.
     
  • Gabonetako zuhaitzetik ateratzen diren girlandak eta bolak: Espumilioizko girlanda tipikoak, Gabonetako bolak eta apaingarriak zuhaitzetik kendu daitezke eta etxeko beste bazter batzuk apaindu ditzakete, tximinia, esaterako. Oheburuan edo telebistaren altzarian jar ditzakezu ere.  
     
  • Neguko natura biltzen duen kaxa bat: ideia hau oso sinplea iruditzen zaigu egiteko eta ezin hobea logelan, egongelan edo atondoan jartzeko. Egurrezko edo zumezko kaxa bat hartu eta hondoa goroldioz bete besterik ez duzu. Gero, sartu pinaburu naturalak eta gustatzen zaizkizun Gabonetako apaingarri batzuk. Nahi baduzu, kaxaren barruan edo inguruan argi-girlanda bat nahaspilatu dezakezu.

 

Eraztun formako lanparak eta koloretako bonbillak zuhaitz baten adarraren inguruan, gorri ilun koloreko atzealdearen aurrean.
Dekorazio-katea eta argiak zuhaitzean, aulki bat eta urre-koloreko argazki-markoak dituen gelan.
Zuhaitzerako dekorazioa eta zinta mahai gaineko kaiku eta kaxetan.

Argi bero eta dirdirkariek denboraldia distiratsuago egingo dute. LED kateekin eta mahairako dekorazioarekin, zure prestakizunek ohiko bonbillek baino 20 aldiz luzaroago distira egitea lortuko duzu.

Eraman itzazu agortu baino lehen! VINTER 2018 bilduma osoa duzu dendan