IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Zer da hygge dekorazioari dagokionez

2018ko azaroaren 12a

Zer da hygge-a? Espainian hainbat hilabetez indar betean dirauen joera; jatorria Danimarkan du ordea, eta bertan bizitzeko modu bat da. «Hu-gee» ahoskatzen da gutxi-gorabehera eta «eroso» esan nahi duela esan dezakegu. Izan ere, dekorazioaren arloan hygge-a honakoan datza bereziki: ehun-gaiak eta argiztapena erabiliz, guneak eroso eta atseginagoak egitean. Etxean denboraz gozatzera gonbidatzen zaituen estiloa, etxean alaiago sentiarazten laguntzen zaituena, ezer handirik behar izan gabe. Horregatik, haren sekretuak erakutsi nahi dizkizugu, hotza datorrenez, etxea eroso eta atseginagoa egitea lor dezazun. Gozatu plazer txikiez eta ezagutu ongi hygge-a!

Make winter the cosiest of all seasons with intimate lighting and warm blankets to curl up under. Here are some ideas.

1. Hygge estiloan xehetasun txikiak zoriontsuago egiten gaituzte

Dekorazioa, estetika soilaz haratago, sentiarazten digun horretan datza. Eta etxean zoriontsu sentitzen bagara, primeran doa guztia! Noski, badira erosoago eta lasaiago egiten gaituzten xehetasun txikiak, gure etxeaz gehiago gozatzea ahalbideratzen digutenak.
 
Horregatik, oraindik hygge estiloa zer den galdetzen badiozu zure buruari, irudika ezazu gonbidatuei ongi etorria emateko kafe-joko polit bat (bitartean sukaldean bistara ipini dezakeguna), poteetan sailkatutako gailetak ahalik eta ondoen mantendu daitezen, edaririk gustukoena edonora eramateko termoak... Ez esan honek ez zaituela zoriontasunez betetzen, neguan bereziki!
 
Beraz, pentsatu zein dekorazio motak egiten zaituen etxean zoriontsuago, zerk sentiarazten zaituen ondo, eroso, zure hormez haratago joan nahi ez duzula ia... Burura etorri zaizun hori guztia, dekorazio eroso hori, hygge famatua duzu. Desiragarria, ezta?

2. Hygge joerak argiztapenari egiten dio «argi»

Lehen esaten genizun bezala, hygge estiloan argiztapenak erabateko garrantzia du. Argi naturalak bereziki! Horregatik, herrialde eskandinaviarretan ez dute pertsianarik, ezta gortina lodirik ere.
 
Beraz, utzi argi naturalak etxea bete dezan, ahal duzun heinean. Adi, ez gara gortinak edo pertsianak kentzeaz ari, argia eta airea sartu dadin ahalik eta gehien irekitzeaz baizik. Beti sentiarazten gaitu ondo.
 
Bestalde, dekorazio- eta giro-argiztapenak ere paper garrantzitsua izan behar dute etxeetan. Izan ere, gela ezberdinak epel eta erosoago egitea lortzen dute, eta hau da, hain zuzen, estilo honekin bila gabiltzana.
 
Hauek bezalako argi-zerrenda bat oheburuan, atondoan, egongelan edo korridorean ipiniz gero, etxeak hygge estilo handiagoa izango du. Zeren zain zaude?

3. Etxean (eta handik at) bizi ditugun une berezien magia bilatu nahi duen estiloa.

Hygge hitz nordiko bat da, erosotasuna eta bizitzako plazer sinpleak gozatzearen kontzeptua definitzeko.
 
Lagunekin edo bikotearekin etxean kafea edo ardo-kopa bat hartzean datza, gauean kandela batzuk piztean (zergatik ez!). Sofan etzanda edo etxean zehar dantzan musika entzutean, aparrez gainezka dagoen ur beroko bainu bat hartzean...
 
Une horiek guztiak hygge dira, haien bidez etxea bizitzen baitugu. Une txikienen magiaz ohartarazten baikaituzte. Nolabait gainditu behar izan ditu Danimarkak Suitza eta Islandia bezalako herrialdeak, munduko herrialderik zoriontsuena bihurtuz, ez duzu uste?
IKEA SANELA dark green cotton curtains are simple to hang and easy to draw at bedtime.

4. Hygge estiloan, ehun-gaiak ezinbestekoak dira

Felpa edo belusa bezalako materialez egindako gortina lodiek sentsazio epel eta erosoa sortzen dute edozein geletan. Ireki alderik alde egun eguzkitsuetan, etxea energiaz blai gera dadin. Itxi gauez, etxea hotzetik hobeto isolatzeko.
 
Ohean edo sofan parerik gabeko erosotasun eta berotasun sentsazioa sentitzeko, ez izan zalantzarik eta eskuratu ile luzeko tapaki bat, kuxin bigunak, alfonbrak... Hauek guztiek bila gabiltzan hygge estiloa lortzen laguntzen dute.
 
Bete etxea ehun-gai leun eta epelez, apur bat zoriontsuago sentiarazten bazaituzte, hobe!

5. Gozatu erosotasunaz, baita zoruan ere!

Alfonbrak ipintzea ezinbestekoa da, hilabete hotzetan etxe epelagoa lortzeko. Baina, zer deritzozu alfonbrak pluralean mantendu eta hainbat erabiltzen baditugu?
 
Ehun-gai, estanpatu eta material ugariko hainbat alfonbra konbinatuz, sentsazio hau are lasaigarriago eta atseginagoa izango da estetikari dagokionez etxean zehar ibiltzerakoan.
 
Beste pauso txiki bat, hain gustuko dugun (eta zuk ere bai, seguru) dekorazio-joera honen bilaketarantz.

6. Funtsean: hygge estiloa ez da beti ikusten, baina sentitu egin daiteke

Zure etxea erosoago egiteko hygge estiloaren ontasun guztiak erakustea atsegin dugun arren, ikusi ahal izan duzun bezala, urrunago doan sekulako mundua da: taberna, jatetxe edota denda batzuetan ere ikus dezakegun joera da. Ondo sentiarazi eta uneaz gozatzea ahalbideratzen diguten lekuak, bakarrik edo besteekin batera.
 
Maite ditugun haiekin denbora igarotzean datza, noski, jada gurekin ez direnak gogoratzean, kafe bat hartzean, sofan etzan eta tapaki leun batekin estaltzean, gustatzen zaizun zerbait dastatzean. Barrutik zerk betetzen zaituen eta zerk egiten zaituen zoriontsuen jakitean datza. Eta hori bilatzean. Eta beste guztiarengandik aldentzean.
 
Hygge-a horregatik da zure dekorazioaren, etxearen eta etxeko erosotasunaren atala. Etxea eroso eta «desiragarria» egingo duen zerbaiten bila ari baitzara, atea igarotzen duzun bakoitzean, apur bat zoriontsuagoa izan zaitezen.
 
Ongi etorri bizitzeko eta dekoratzeko estilo batera!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.