IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Deskonektatu, berriz konektatzeko

Modako jokoaren maila guztiak gainditu dituzula? Sareko famosoei buruz guztia badakizula? Euren hobbie-ak, maskoten izenak, etab.? Inguratzen gaituen munduari buruz dakizuna erakusteko lehiaketa aurkeztu nahi dizugu.

Eguberri hauetan, bat egin gure ekimenarekin!

IKEA sare sozialetatik deskonektatuko dugu egun batzuetan, data esanguratsu hauetan distrakziorik izan ez dezagun. Gure ekimenarekin bat egin nahi? Partekatu meme hauetakoren bat, eta gainerakoei argi utzi Eguberri hauetan zure hurbilenekoekin bakarrik konektatu nahi duzula!

 

Uste duguna baino errazagoa da konektatzea

Jai-egun hauetan inoiz baino gehiago konekta zaitezten ideiak eskaini nahi dizkizugu hemen.

 

Eguberrietako aholkuak: kutxa inhibitzailea

Tip 1: kutxa inhibitzailea

Mahaian eseri aurretik mugikor guztiak kutxatxo batean sartu, eta... afariaz gozatzera!

 

Tip 2: zure deskonexio-txokoa

Etxera iritsi bezain pronto deskonektatzeko aukera emango dizun txokoa sortu nahi duzu etxean? Nola egin esango dizugu!

Irakurri gehiago

 

Tip 3: aprobetxa itzazu txikienen jai-egunak

Zureekin konektatzeko modurik onena elkarrekin pasatzen ditugun uneei probetxua ateratzea da. Oporraldi hauetan etxean egiteko hainbat planen ideiak emango dizkizugu.

Irakurri gehiago

Eguberrietako aholkuak: elkarrekin hitz egiteko errezetak

Tip 4: elkarrekin hitz egiteko errezetak

Familiaren errezetarik zaharrena bilatu, eta denon artean prestatzen baduzue? Sortzen diren elkarrizketak aho-gozagarri izango dituzue, seguru!

 

Eguberrietako aholkua: familia-oroitzapenak

Tip 5: elkar ezagutzeko oroigarriak

Eta familiako argazki zaharrez betetako kutxa jarriko bagenu mahai erdian? Ziur algara bat baino gehiago, baita umorezko iruzkin asko ere, izango ditugula.

 

Tip 6: klasikoekin jolas egin

Jostailu klasikoak beti daude modan, eta, gainera, irudimena, kontzentrazioa, sormena... sustatzen laguntzen dute. Baita familia-giro bikaina sortzen ere!

Irakurri gehiago