IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Lastaira nola aukeratu

Lastairei dagokienez, prezio altuagoak ez du zertan izan kalitate hobearen sinonimo. IKEA lastairek euskarri ezin hobea eskaintzen dute zure bizkarrarentzat, aireztatze egokia dute eta mantentzeko errazak dira. Erosotasuna bermatzen dute, berdin dio zein diren irmotasun maila eta materialak. Hain ziur gaude gure lastairen kalitatea bikaina dela, non 365 urteko bermea ematen dizugun probatzeko.

IKEA Lastairak

Atsedena ongi hartzea ezinbestekoa da egunari aurpegi emateko energia eta aldarte onez esna gaitezen. Horretarako, beharrezkoa da lastaira egokia aukeratzea. Ez dago lastaira perfektu bat, gorputz bakoitzarentzat egokia den lastaira bat baizik. Aukeratu zuretzako lastairarik onena eta esna zaitez goizero fresko eta alai. 

Ezagutu gure lastairen materialak

IKEA lastairak

 

 

Aniztasuna, aberastasuna

 

Batzuetan, zerbait zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta gehiago balioesten dugu. Baina ez du zertan beti horrela izan behar, eta IKEA dendan horixe bermatu diezazukegu. Biskoelastikozko lastairen, latexezko lastairen, aparrezko lastairen eta malgukizko lastairen artean aukera dezakezu. Hoberen egokitzen zaizun materiala hautatzeko, lo egiteko modua eta gorputzaren tenperatura hartu behar dituzu kontuan.

 
IKEA dendan pertsona bakoitzarentzako lastairarik onenak aurkituko dituzu. Material batzuk hobeagoak dira hotz gehien izaten dutenentzat, besteak bero gehien izaten dutenentzat edota lo egiterakoan geldirik egon ezin direnentzat. 

Latexezko lastairak

Latexezko lastairek airearen zirkulazioa ahalbidetzen dute berorik ez izateko, euskarri egokia eskaintzen dute eta giharren presioa arintzen dute.

 

Biskoelastikozko lastairak

Apar biskoelastikozko lastairak bizkarrezurraren jarrera naturala mantendu eta gorputzaren neurrira egokitzen dira. Ezin hobeak dira hotz gehien izaten dutenentzat!

 

Malgukizko lastairak

Malgukizko lastairek gorputz osoan presioa murriztu eta euskarri egokia eskaintzen dute. Beroa pasatzen baduzu, lastaira honek airearen zirkulazioa ahalbidetzen du, hotz eta lehor sentidezazun.

 

Neurri eta lodiera guztietako lastairak ditugu

Zure oherako tamainarik onena 

 

Ez dira guztiak neurri suediarrak. IKEA dendan irudika dezakezuna baino lastairen neurri gehiago ditugu. Espainiar neurridun lastairak ditugu (90x190, 135x190 eta 150x190 cm) eta Europako estandarren neurriei dagozkienak (80x200, 90x200, 140x200, 160x200, 180x200). 
Lodiera ezberdinetako lastairak ere baditugu, meheagoen edo lodiagoen artean aukera ditzakezu. Ez duzu aitzakiarik behar duzun plazera emango dizun lastaira on bat aukeratzeko! 

 
IKEA dendan pertsona bakoitzarentzako lastairarik onenak aurkituko dituzu. Material batzuk hobeagoak dira hotz gehien izaten dutenentzat, besteak bero gehien izaten dutenentzat edota lo egiterakoan geldirik egon ezin direnentzat.

IKEA Lastairak

Irmotasunik hoberena zure lastairarentzat

IKEA lastairen irmotasuna

Nola aukeratu irmotasun egokia?
 

Badakigu lastairek hainbat irmotasun mota dituztela eta gure erosotasuna bermatzeko gorputzaren kurbadurara hoberen egokitzen dena hautatu behar dugula, pisu gehien duten atalak bertan hondora daitezen. 


Lastaira egokia hautatzeko, gustu eta lehentasunez gain, garrantzitsua da lo egiterakoan duzun jarrera kontuan hartzea. Lo egiterakoan, bizkarrezurrak posizio naturala mantendu behar du. Hautatu gorputza babestuko dizun lastaira! 

Ahoz gora lo egin

Ahoz gora lo egiten baduzu, gorputza eta bizkarrezurra hondoratzea saihestuko duen lastaira irmo bat behar duzu, bizkarrezurraren kurbatura naturala mantentzeko.

Saiheska lo egin

Saiheska lo egin ohi baduzu, lastaira bigun bat hautatzea gomendatzen dizugu, bizkarrezurra posizio zuzenean mantentzea ahalbidera diezazun. 

Ahoz behera lo egin

Jarrera onena ez den arren, ahoz behera lo egiten baduzu, lastairak irmotasun ertaina izan beharko du, bizkarrezurraren jarrera ahalik eta modu mesedegarrienean mantendu dezan.

Erosotasuna burkoaren araberakoa ere bada
 

Haurtxo batek bezala atseden hartzeko, beharrezkoa da lo egiteko duzun modura ere hoberen egokitzen den burko bat aurkitzea. IKEA dendan ezaugarri desberdinak dituzten burkoak ditugu: luma edo lumatxazko betegarridunak, ergonomikoak eta biskoelastikozkoak. Guztiak erosotasun handiagoa eskaini diezazuten diseinatu dira. Hautatu zurea eta egizu lo inoiz baino hobeto!

Ezagutu gure burkoak

IKEA lastairen burkoak

Material naturalekin egindako lastairak ere baditugu

lastairak material naturalak IKEA

Sentitu naturaren lasaitasuna
 

Izan atseden osasungarri bat, gau bat bestearen ondoren, material naturalekin egindako gure lastairekin. Planetaren ongizatea bermatzen lagundu nahi baduzu, lastaira hauek ingurumen-inpaktu baxua dute eta ekoizpen-prozesu jasangarri baten bidez egin dira. 


Ezagutu HIDRASUND estalitako malgukizko lastaira, buruari eta gorputzari atseden lasaia eskaintzen diona, latex naturala, koko-zuntza, kotoia eta artileari esker. Gainera, erosotasun handia eskaini eta lasaitasun giro atsegin bat sortzen du, tenperatura uniformearekin. Sentitu naturaren lasaitasuna etxean!


Bikotearekin lo egin

IKEA lastairak bikotearekin lo egiteko

Eman amaiera eztabaidei
 

Ziur lotara joaterako orduan izan duzula bikoteen arteko eztabaidaren bat edo beste. Hotza, beroa edo zuetariko bat gehiegi mugitzea izan ohi dira halako eztabaidak hasteko arrazoia. IKEA dendan bikoteen arteko eztabaida horiei amaiera eman nahi diegu, gorputzaren mugimenduak xurgatu eta gorputz bakoitzaren tenperaturara egokitzen diren apar biskoelastikozko lastaira hauen bidez.

 
Elkartu bi IKEA ohe

Elkartu bi ohe
 

IKEA dendan ezaugarri ezberdineko bi lastaira aukera ditzakezu, lastaira txiki batez elkartutako ESPEVÄR ohe-oinarri natural batekin konbinatuta. Lastairaren erosotasuna hobetzeaz gain, haren bizitza baliagarria luzatzen dute. 

 

365 egun emango dizkizugu gure lastairak probatzeko

Ez bazaitu konbentzitzen, itzul dezakezu
 

Hain ziur gaude gure lastairen kalitatea bikaina dela, non 365 urteko bermea dauzkazun probatzeko. Nahikoa da produktua eta erosketa-tiketa ekartzea, eta ordaindu zenuen zenbatekoa itzuliko dizugu, ordaintzeko erabili zenuen modu berean. Produktua muntatuta, erabilita, jatorrizko bilgarritik aterata edo bilgarririk gabe badago, zenbatekoa itzulketa-txartel batean emango dizugu.
 
Baina ez dugu uste hori gertatuko denik; izan ere, proba gogorrak gainditu behar dituzte gure lastairek, estandar guztiak betetzen dituztela bermatzeko: gogortasuna, erosotasuna, materialak eta iraunkortasuna. Horregatik, 25 urteko bermea eskaintzen dizugu.
IKEA lastairak proba itzazu

 

 

Sukaldeen finantzaketa: IKEA VISA

 

 

 

 

Finantzatu zure lastaira 10 hilabetetan interesik gabe

Zure ametsak finantzatu ditzakegu. IKEA VISA txartelarekin bat-bateko finantzaketa malguaz gozatuko duzu.

Doakoa da eta online eska dezakezu.