IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Finkatu horman

ETXE SEGURUAGOAK

Komoden iraultzeko arriskuari buruzko kontzientziazio bideo bat, horman finkatzeko nahitaezko ainguratzeko gailua erakusten dituena.

Denok nahi dugu etxea leku segurua izatea. Denon artean, istripuen arriskua murritz dezakegu.

Denok nahi dugu etxea leku segurua izatea. Etxean, istripuak arriskutsuak izan daitezke haurrentzat. Denon artean, istripuak ekidin eta etxea leku seguruagoa izatea lor dezakegu.

Altzariak iraultzea ekiditeko modurik onena horman finkatzea da. IKEA-k bere bezeroei eskatzen die komodak eta apain-mahaiak bilgarrian datozen ainguraketa-osagarrien bidez horman ondo finkatuta daudela egiaztatzea.

IKEA altzarien segurtasuneko ainguraketa-osagarriak aldatu behar badituzu, deitu 900 400 922 telefono-zenbakira eta doan bidaliko dizkizugu. Bestela, egizu hemen klik, kit bat posta bidez eskatzeko.


Hormara finkatutako tiradera-altzari baten eta tiraderetara igotzea debekatzen duen ilustrazioa.

Ekidin altzariak iraultzea

  • Finkatu horman! Altzariek ondo finkatuta egon behar dute horman. Erabili produktuarekin batera datozen ez iraultzeko ainguraketa-osagarriak eta horma mota bakoitzerako lanabes egokienak. Informazio gehiago aurkituko duzu horman ainguratzeko gidan.
  • Ez jarri telebistarik edota bestelako objektu astunik horretarako diseinatu ez den komoda edo bestelako altzari baten gainean.
  • Jarri objektu astunak beheko tiraderetan.
  • Ez utzi umeei tiradera, ate edo apaletatik igotzen edota zintzilikatzen.

Finkatu horman! horman ainguratzeko gida

ALTZARIAK HORMAN ONDO FINKATUTA EGON BEHAR DUTE.
Hormaren materialaren arabera lanabes batzuk edo beste batzuk erabili beharko dituzu altzariak finkatzeko. Hormaren materiala hemen adierazitakoen artean ez badago edota zalantzarik baduzu, eskatu laguntza gertueneko burdindegian.

Illustration on a screw inserted in a wood stud

1. irudia

HORMAREN MATERIALA

Pladur edo igeltsua zurerako ziriarekin

AINGURATZEKO GAILUA

Torlojua zuzenean zirian sartuta doa. Adibidez, IKEA dendako FIXA torloju eta zurerako zirien sortak dakarren zurerako 5 mm-ko torloju bat (1 Figura)

Two playing kids on a rug
A table corner with a corner bumper

Denok egin dezakegu ahalegin txiki bat lasaiago bizitzeko

Beti gertatuko dira istripuak, batez ere umeak badituzu. Baina larrienak ekidin ditzakegu.

Etxeko segurtasunerako eta umeen segurtasunerako gure produktuak erraz instala daitezke eta etxeko edozein txokori egokitzen zaizkio.

Ezagutu haurren segurtasunerako eta etxeko segurtasunerako gure produktuak