IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

GRATULERA

Mila esker elkarrekin daramatzagun 75 urte hauengatik

Dagoeneko hirurogeita hamabost urte igaro dira Ingvar Kampradek IKEA sortu zuenetik osabaren sukaldeko mahaian. Ospatu beharra dago! Baina ospakizun hau ez da geurea bakarrik. Zeurea ere bada. Talde zoragarri hau ez baikenuen zu gabe eratzerik izango. Elkarrekin etxea gune hobeagoa bilakatu dugu. Are gehiago, jarraitu nahiko al zenuke geurekin beste 75 urtez? Zer iruditzen zaizu?

Haien etxeetako ateak alderik alde ireki dizkigutenentzat
Dagoeneko hirurogeita hamabost urte igaro dira Ingvar Kamprad-ek IKEA sortu zuenetik osabaren sukaldeko mahaian. Zatoz gurekin ospatzera!
Mila esker bizipenez eta partekaturiko inspirazioz beteriko 75 urte hauengatik

GRATULERA, vintage estiloko bilduma

Non ikusi da urtebetetze bat, ustekaberik gabe? Gure klasikoetako asko berriro eskuragarri daude! Gogoratzen duzu KLIPPAN lehenengo sofa, edo kolore gorriko BJURÅN aulkia? Retro ukitu bat emateko ordua da, gure 50-60, 70-80 eta 90-00. hamarkadetako aukera hoberenekin. Hiru data ezberdinetan merkaturatuz, GRATULERA vintage estiloko edizio mugatuko bildumak IKEA taldean izandako oroitzapenik onenetariko batzuk ekarriko dizkizu (eta dizkigu).

Eman etxeari retro ukitua GRATULERA bildumako 50-60. hamarkadetako edizioarekin, IKEA taldearen 75. urteurrena ospatzeko. Abuztuan salgai

50-60. hamarkadetako edizioa, merkaturatzea abuztuan

Barneratu 50-60. hamarkadetan, GRATULERA bildumaren lehenengo vintage bertsio honen diseinuek adierazpen itzaltsu bat islatzen dute, non zur ilunek linea klasikoekin bat egiten duten.

Eman begirada bat GRATULERA vintage estiloko edizio mugatuko 50-60. hamarkadetako edizioari.

Eman etxeari retro ukitua GRATULERA bildumako 70-80. hamarkadetako edizioarekin, IKEA taldearen 75. urteurrena ospatuz. Urrian salgai

70-80. hamarkadetako edizioa, merkaturatzea urrian

Oroitu irribarre batez 70 eta 80. hamarkadak. Estilo alai, koloretsu eta dibertigarria da.

Eman begirada bat GRATULERA vintage estiloko edizio mugatuko 70-80. hamarkadetako edizioari.

Haien etxeetako ateak alderik alde ireki dizkigutenentzat.

90-00. hamarkadetako edizioa, merkaturatzea abenduan

90. hamarkadara itzuliz, atzo izan zela dirudi, ezta? Garbia eta minimalista da, tratatu gabeko eskandinaviar zur argiak eta irudien estanpatuak nahastuz egina.

Eman begirada bat GRATULERA vintage estiloko edizio mugatuko 90-00. hamarkadetako edizioari.

«Merkaturatze bakoitza apartekoa da, kaleratzen den denboraldira egokituz. Izaera klasikoko zur ilunetatik hasita, estilo askoz ere dibertigarriago baterainoko produktuak aurki ditzakegu, kolore argidunak edo estilo naturalagoa dutenak, zur eskandinaviarrekin eta kolore grafikoekin».
Karin Gustavsson, sormen-zuzendaria, IKEA

 

Zatoz eta ezagutu gaitzazu, ezagutu gure iragana eta etorkizuna IKEA taldearen 75.urteurreneko erakusketan, Suediako IKEA museoan.

IKEA taldearen historiari buruzko datu gehiago nahi dituzu?

75 urte daramatzagu pertsona gehienentzako egunerokotasun hobea sortzen. Lortu IKEA taldeari eta enpresaren unerik erabakigarrienei buruzko informazio gehiago 75.urteurrena ospatzeko erakusketan IKEA Museoan edo Älmhult-en (Suedia) kokaturiko lehen IKEA dendan, egun IKEA museoa bertan duena. Zatoz eta ezagutu gaitzazu, ezagutu gure iragana eta gure etorkizuna.

Merkaturatzea 2018ko abuztuan, urrian eta abenduan