IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioa jaitsi dugu

IKEA taldean etengabe ari gara lanean kalitatean inolako kalterik eragin gabe kostuak murrizteko. Diseinuan, ekoizpenean, bilketan zein garraioan. Hori dela eta, "prezioa jaitsi dugu" ikusten duzunean, esan nahi du zure gustuko produktu hori diru gutxiagoren truke eskaintzeko modua aurkitu dugula.

Ez iezaiozu gu bisitatzeari utzi

¡Tenemos más productos y sorpresas!


Ikusi gure sekretua

Gure produktuen prezioa murriztea nola lortzen dugun erakutsiko dizugu, kalitatea galdu gabe.

 

Lanerako egurrezko artisau-tresnen bilduma ohol baten gainean

Gure helburua gutxiagorekin gehiago lortzea da

Gure hornitzaileekin batera, erabiltzen ditugun baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko forma berriak probatzen ditugu. Soluzio jasangarriagoak bilatzen ditugu produkzio-prozesuak hobetuz, hondakinak murriztuz eta materialak birsortuz. Gainera, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea planetarako ez ezik, kostuak murrizteko ere onuragarria da.

Gure helburua bezeroei dirua eta denbora aurreztea da

Zuk denbora eta dirua aurreztea dugu helburu

IKEA taldean, ditugun soluzioak zalantzan jartzen ditugu beti. Gure altzariak muntatzeko errazagoak eginez, ekoizpena eraginkorragoa izatea lortzen dugu eta bilgarriak praktikoagoak eginez garraioa erraztea, beraz, kutsadura murrizten laguntzeaz gain gure bezeroek dirua eta denbora aurrezten dituzte.

Gure konpromisoa

Baliabideak, materialak eta elikagaiak modu arduratsuan lortzeko metodo eta soluzio berrien bila gabiltza etengabe, ingurumena babesten dutenak eta pertsona guztientzako eskuragarriak diren produktuak ekoiztea ahalbideratuko digutenak.

Informazio gehiago

Gure hornitzaileak

Gurekin lanean diharduten pertsonen ongizateak kezkatzen gaitu. Gure iritziz, ideia onak edonondik irits daitezke eta, hornitzaileekin batera, hobetzeko era berrien eta adimendunagoen bila gabiltza etengabe.

Informazio gehiago

Gure filosofia

Badakizu gure jarduteko modua dugula? IWAY deitzen diogu (IKEA way) Produktu eskuragarri eta jasangarriak ekoiztean datza, planetaren mugak kontuan hartuz, pertsona gehiagok eguneroko hobea izan dezaten.

Informazio gehiago