IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

IKEA-ri buruz

xx

Jolas gaitezen!

Jolastea mundu osoarentzako jarduera da, egunero egin beharrekoa: jolasterakoan, konektatu, sortu, indarberritu, haria galdu eta esploratu egiten dugu. Horregatik, «Jolas gaitezen» kanpainaren bidez, IKEA dendak aisiarako gune bihurtu ditugu. Egunero jolastea dibertigarriagoa dela frogatu nahi baitizugu.

Jolastea hain da garrantzitsua, ezen Nazio Batuen Erakundearen Haurren Eskubideei buruzko Biltzarrak adierazi baitu ume guztiek jolasteko eskubidea dutela. Hala ere, mundu osoko milioika haurrek ez dute jolasteko oinarrizko eskubiderik ezta gune seguru eta babestu batean garatzeko eskubiderik. «Jolas gaitezen» kanpainaren bidez, IKEA Fundazioa sei erakunderekin elkartu da, ume zaurgarrituenek jolastu eta garatzeko gune seguruak izan ditzaten. Bertan, besterik gabe, haien haurtzaroaz goza dezaten.

IKEA taldearen Jolas gaitezen kanpainak zure familia osoari iradoki nahi dio etxean gehiago jolas zaitezten!

Badakigu zer den jolastea

Gure hirugarren IKEA jolasaren txostena jolasari buruzko munduko ikerketarik handienaren parte denez, alor honetan adituak garela esan daiteke. Gainera, seme-alabekin egin ditzakezun jarduera dibertigarriak biltzen dituen gida txiki bat sortu dugu. Zer da gauzarik hoberena? Jakintza horiek guztiak umeentzako IKEA sail osoaren diseinura ekarri ditugula. Umearen garapenean lagundu dezatela, dibertitzen diren aldi berean!

Eman begirada bat jolas-gida txikiari
Murgildu zaitez 2017ko Jolasaren txosten osoan

IKEA taldearen Jolas gaitezen kanpainak jolasa sustatzea du xede, konektatzeko, sortzeko, indarberritzeko, haria galdu eta esploratzeko.

Jolasten hasteko jolas-eremuak

Denda guztiak jolas-eremu dibertigarriz beterik ditugu, konektatu, sortu, indarberritu, haria galdu eta esploratzera iradoki zaitzaten. Jolasak dakarren pozak askatuko zaituztela espero dugu, eta etxean dibertsioari jarraipena ematea zein erraza den ikusiko duzuela.

Zer ari da gertatzen zure dendan?

Zure umearen marrazkia IKEA denda guztietan salduko den peluxe bihur daiteke!

Peluxeen marrazki-lehiaketa: arrazoi sendo baterako sormena

IKEA FAMILY taldeko 0 eta 12 urte bitarteko sormen handiko ume guztiak gonbidatzen ditugu taldeko peluxeen lehiaketan parte hartzera, IKEA dendan antolatuko dena 2018ko urriaren 29tik azaroaren 30a bitartean. Sorkuntza originalenak benetako jostailu bihurtuko dira, IKEA taldeko denda guztietan salduko ditugu eta mundu osoko umeak jolastera bultzatuko dituzte.

Ikusi nola parte hartu

IKEA SAGOSKATT peluxeen seriea umeek sortua izan da, beste umeei laguntzeko.

SAGOSKATT: biltzen den diru guztia ongintzako erakundeei emango zaie!

Umeek diseinatua beste umeei laguntzeko, SAGOSKATT peluxe maitagarri hauek indar betean bueltatu dira. Esta familia de divertidos amigos de peluche es la definición de jugar con un propósito: la totalidad del precio de compra de cada peluche SAGOSKATT será donado a organizaciones benéficas locales para apoyar el derecho de cada niño a jugar y desarrollarse.


Loreontzi bat kaxa pilo baten gainean gizon batek gidatzen duen banaketa-bizikleta batean.

IKEA kontzeptua

IKEA kontzeptuaren muinean gure ikuspegia dago, hau da: jende gehienarentzako eguneroko hobea sortzea.
 
IKEA taldearen ustez, diseinuak mundu guztiaren eskura egon behar du. Etengabe ari gara lanean produktu politak, funtzionalak, jasangarriak, kalitate onekoak eta merkeak sortzeko. Honen adibide bikaina da lizar-xaflazko LISABO erdiko mahaia, diseinuaren Red Dot sari internazionalaren irabazlea.

Diseinu demokratikoa

Gure ustez, diseinu on batek forma, funtzionaltasuna, kalitatea, jasangarritasuna eta prezio merkea uztartzen ditu. Horri «diseinu demokratikoa» deitu diogu; izan ere, uste dugu guztion eskura egon behar duela ondo dekoratzeko aukerak.

Diseinu demokratikoa

Materialen aukera arduratsuan sinesten dugu eta ahal dugun guztietan baliabide berriztagarriak, birziklatuak edo birziklagarriak erabiltzen ditugu.

Materialen aukera

Materialen aukera arduratsuan sinesten dugu eta ahal dugun guztietan baliabide berriztagarriak, birziklatuak edo birziklagarriak erabiltzen ditugu.

Materialen aukera

Murgildu zaitez etxeko bizimoduan, aztertu gure finantza-emaitzak eta ezagutu IKEA Taldea IKEA Taldearen 2017. urteko laburpenean

IKEA Taldeari buruz

Balioak dituen enpresa bat gara eta etxeko bizitzarekiko pasioa dugu. IKEA Taldeak 355 denda ditu 29 herrialdetan (2017ko abuztuaren 31n).
 
Emakume baten argazkia eta IKEA taldeko produktuen siluetak; silueta bakoitzak IKEA taldeko lan-arlo bat irudikatzen du.

IKEA Taldean lan egitea

Uste dugu pertsona orok duela eskaintzeko zerbait berezia. Ikusi nolakoa den IKEA taldean lan egitea, eta eman begirada bat eskaintzen ditugun lanpostuei.
 
IKEA produktuek seguruak izan behar dute, osasunerako zein ingurumenerako.

Produktuen segurtasuna

Produktu merkeak egiten dugun guztiaren oinarria dira. Baina horrek ez du esan nahi kalitatea edo segurtasuna arriskuan jartzen ditugunik. IKEA produktuek seguruak izan behar dute, osasunerako zein ingurumenerako.

Produktuen segurtasuna

 
IKEA taldeak misio bat dauka: pertsonekin zein planetarekin errespetuz aritzea. Eman begiratu bat orain lortzeko hartu dugun konpromisoari, eta 2030eko helburuei.

Pertsonak eta planeta

Jendearengan eta planetan eragin positiboa izan nahi dugu. Ikus ezazu zer egiten ari garen eta zer egin nahi dugun etorkizunean.

Pertsonak + Planeta
Bi emakume % 100hondakin birziklatuz egindako eta antrazita koloreko ate baten aurrealdea aztertzen.

Fabrikan

Gure iritziz, ideia onak edonora irits daitezke. Hornitzaileekin batera, beti ari gara gauzak egiteko modu berri eta adimendunak bilatzen. 
 
IKEA dendako kolaboratzaile bat bezero bati informazioa nola aurkitu azaltzen.

Prentsa-aretoa

IKEA taldearen inguruko guztiari buruzko informazio gehiago.

Azken berriak
Murgildu zaitez etxeko bizimoduan eta ezagutu IKEA taldearen 2017. urteko daturik adierazgarrienak.

IKEA taldearen daturik aipagarrienak

Ezagutu aurtengo IKEA taldearen istoriorik interesgarrienak. IKEA taldearen daturik aipagarrienak pertsonei, etxeko bizitzari, diseinuari eta berrikuntzari buruzkoak dira. Errealitate areagotuaren etorkizuna edo PET plastikozko botilen birziklatzea, 2017. urteak ekarri zizkigun gauza on guztiak ospatzen ditugu.

IKEA taldearen daturik aipagarrienak