IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Produktuen erretiratzea

GLIVARP - IKEA produktua kentzea

IKEA taldeak GLIVARP jangelako mahai zabalgarri zuria saltzeari utzi dio ohol luzagarriak erortzeko arriskua baitzuen.

27-11-2018

Beira esmerilatuzko jangelako GLIVARP mahai zabalgarri zuria erosi duten bezeroei: erabiltzeari uzteko eskatzen die IKEA taldeak, eta
IKEA taldearekin harremanetan jartzea, itzulketa egin edo antzeko baten truke aldatzeko.
 
Bezeroek IKEA taldeari informazioa eman diote beira esmerilatu (opako) zurizko jangelako GLIVARP mahaiaren ohol luzagarriak errailetatik ateratzeko eta erortzeko duen arriskuari buruz.
 

IKEA taldeak ezaugarri hauetako GLIVARP mahai bat erosi duten bezeroei haien IKEA dendara eramateko eskatzen die, itzultzeko edo antzeko baten truke aldatzeko. Ez da erosketaren egiaztagiririk behar.

Produktuen segurtasuna lehentasuna da IKEA taldearentzat. Produktu guztiak probatzen dira eta legeri eta araudi aplikagarriak betetzen dituzte.

Barkamena eskatzen dugu honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.


CALYPSO RECALL

IKEA taldeak CALYPSO sabaiko lanparen sorta bat kendu du, erortzeko arriskua saihesteko

26-09-2018

IKEA taldeak CALYPSO plafoi-argiak (sabaiko lanparak) 2016ko abuztuaren 1a baino lehen erosi dituzten bezeroei eskatzen die bertan ageri den data zein den begiratzeko, eta 2016ko ekainaren 20a eta 2017ko urriaren 30a artekoa baldin bada, dendara itzultzeko. IKEA taldeak merkatutik kendu ditu CALYPSO plafoi-argiak aldatu edo osorik itzultzeko, erosketaren egiaztagiria erakutsi beharrik izan gabe.

IKEA taldeak beirazko pantailak erori izanaren informazioa jaso du bezeroek jakinarazi dutenez, eta arriskuak murrizteko, IKEA taldeak hurrengo daten artean egindako CALYPSO plafoi-argiak merkatutik kenduko ditu: (AASS) 1625tik 1744ra, biak barne.
 
IKEA taldeak produktu hau 2016ko abuztuaren 1etik aurrera erosi duten bezeroei eskatzen die bertan ageri den fabrikazio-data begiratu eta 2016ko ekainaren 20a eta 2017ko urriaren 30a bitartekoa baldin bada dendara itzultzeko, berri batez ordeztu edo zenbateko osoa itzultzeko. Ez da inolaz ere erosketa-ordainagiria erakutsi beharko.
 
Produktuen segurtasuna lehentasuna da IKEA taldearentzat. Produktu guztiak frogatu egiten dira arau eta legedi aplikagarria zein kalitate-estandarrak betetzen dituztela bermatzeko. Hala eta guztiz ere, CALYPSO sabaiko lanparen pantailak erori izanaren informazioa jaso dugu. Bezeroak babestu eta istripuak saihesteko xedez, IKEA taldeak produktuak merkatutik kenduko ditu produktuen zenbateko osoaren itzuli edota aldatzeko.
 
Lanpara segurtasunez kendu eta fabrikazio-data aurkitzeko argibideak:
 
 
CALYPSO recall beso mugikorra kendu

Kendu beso mugikorra kontu handiz.

CALYPSO recall lanpararen pantaila kendu

Kendu lanpararen pantaila, beso mugikorra heltzen duzun bitartean.

CALYPSO recall dataren formatua
Dataren formatu honakoa da: AASS 1625etik 1744ra, biak barne.
CALYPSO recall dataren formatua

SLADDA bicycle product recall

IKEA taldeak SLADDA bizikleta merkatutik kendu du transmisio-uhala hausteak eragin dezakeen erortzeko arriskuagatik.

24-05-2018

Osagarrien hornitzaile finkatu batek IKEA taldeari adierazi dio SLADDA bizikleten transmisio-uhalarekin segurtasun-arazo bat dagoela, beraz, bizikleta hauek merkatutik kentzea aholkatu da. Transmisio-uhala ustekabean hautsi daiteke, erortzeko arriskua sortuz.

Honen ondorioz, IKEA taldeak SLADDA bizikleta guztiak itzultzea eskatu du. IKEA taldeak mota honetako hamaika gorabeheren berri izan du, bi kasuetan hematoma nahiz kolpe arinak eraginez .

SLADDA bizikleta erabiltzeari utz diezaion eskatzen dio IKEA taldeak halakorik duen bezero orori, eta dendara itzul dezaten beren dirua berreskuratzeko. Halaber, erositako SLADDA bizikletarentzako bereziki diseinaturiko osagarri orori dagokion zenbatekoaren itzulketa ere burutuko da. Ez da erosketa-tiketik behar.

Informazio gehiagorako, Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 900 400 922 zenbakian.

IKEA taldeak barkamena eskatzen du honek eragin ditzakeen eragozpenengatik eta bezeroen ulermena eskertzen du.


ELDSLÅGA erretiratzea

IKEA taldeak ELDSLÅGA gas-plaka erosi duten bezeroei berau itzultzeko eskatzen die, konponketak burutu ahal izateko, Europar Batasunak arauturiko karbono monoxido (CO) isurketen mugak gainditzen baititu.

Segurtasun-neurri gisa, IKEA taldeak merkatutik kendu ditu 2018. urteko urtarrilaren 1a baino lehenago erositako ELDSLÅGA gas-plakak, konpontzeko.

24-04-2018

Erabaki hori hartu da Belgikako merkatu-ikuskatzaileek egindako ikerketa baten ondoren. Gorabehera hauek konpontzeko, beharrezkoa da teknikari bat gas-plaka jarrita dagoen etxeetara bertaratzea. Zerbitzu hau doakoa da.

Hornitzailearen giza-errore baten ondorioz, okerreko gas-injektore bat instalatu da, Europar Batasunak arauturiko CO isurketen bolumena gaindituz. CO gas pozoitsu usaingabe eta zaporegabea da. Karbono monoxidoak eragindako intoxikazioak buruko mina, goragalea, zorabioak, nekea eta sabeleko mina dakartza, eta, oso muturreko kasuetan, heriotza eragin dezake. Ikerketak frogatu duenez, okerreko injektoreak ez du su-arriskua edo lehertzeko arriskua areagotzen. Ez da gorabeherarik jakinarazi.

Mesedez eskatzen zaie bezeroei goiko aldean, eskuinaldean, dagoen erregailu (su txiki) azkarra erabiltzeari utz diezaiotela, irudian agertzen den bezala, mantentze-lanak egiten diren arte. Gainerako erregailuak seguruak dira. Gorabehera hau konpontzeko, eragina jaso duten bezeroei eskatzen diegu harremanetan jar daitezela IKEA Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin 900 400 922 telefono-zenbakian zerbitzu teknikoarekin hitzordua eskatzeko. Ez da erosketa-tiketik behar. Ahal den guztia egingo dugu itxarote-denbora ahalik eta laburrena izateko.

Produktuak herrialde hauetan saldu dira: Espainia, Suedia, Norvegia, Danimarka, Finlandia, Islandia, Txekia, Kroazia, Lituania, Serbia, Errusia, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Erresuma Batua, Irlanda, Italia, Portugal, Austria, Alemania, Belgika eta Frantzia.

Barkamena eskatzen dugu honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.


GODIS PÅSKKYCKLING gozoki-poltsa 100 g,

IKEA taldeak GODIS PÅSKKYCKLING merkatutik kendu du ekoizpen-unitatean arazo bat egon delako, segurtasun-neurri gisa.

23-02-2018

IKEA GODIS PÅSKKYCKLING merkatutik kendu du ekoizpen-unitatean arazo bat egon delako. Segurtasun-neurri gisa, IKEA taldeak GODIS PÅSKKYCKLING salgai guztiak, 100 g gozoki-poltsa, merkatutik atera du, ekoizpen-unitatean arazo bat egon da eta. 

Elikagaien segurtasuna da IKEA taldearen lehentasunetako bat; horregatik, bezeroei jakinarazi nahi diegu 2018ko urriaren 23tik 2019ko urtarrilaren 26ra bitarteko kontsumo lehenetsiaren data zuten GODIS PÅSKKYCKLING produktuak soilik kendu direla merkatutik. Kontsumo lehenetsiaren data gozoki-poltsaren atzeko aldean ageri da. 

Guk dakigula produktu batek bakarrik izan du kontaktua ekoizpenaren kanpoko eragile batekin; hala ere, prebentzio-neurri gisa, IKEA taldeak erabaki du kontsumo lehenetsiaren data hori duten produktu guztiak merkatutik kentzea. Bezeroek 2018ko urriaren 23tik 2019ko urtarrilaren 26ra arteko kontsumo lehenetsiaren data duten GODIS PÅSKKYCKLING poltsak itzuli ahal izango dituzte gertuen duten IKEA dendan, eta zenbateko osoa itzuliko zaie, ordainagiria aurkezten ez badute ere. 

Elikagaien segurtasuna eta ekoizpenaren kalitatea oso garrantzitsua dira IKEA taldearentzat; horregatik, uste dugu produktu hau merkatutik kentzea beharrezkoa dela gure estandarrak betetzeko.

Informazio gehiagorako, Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 900 400 922 zenbakian.

IKEA taldeak barkamena eskatzen du honek eragin ditzakeen eragozpenengatik eta bezeroen ulermena eskertzen du.


MYSINGSÖ erretiratzea

IKEA taldeak MYSINGSÖ hondartzako aulkia merkatutik kendu du, erortzeko edo hatzak harrapatzeko arriskuaren ondorioz.

24-01-2017

MYSINGSÖ hondartzako aulkia 2017ko otsaila baino lehen erosi duten bezeroei edozein IKEA dendetara eramateko eskatzen die IKEA taldeak produktuaren zenbateko osoa itzultzeko.

Oihalezko eserlekua garbitu ondoren litekeena da aulkia modu okerrean muntatzea, erotzeko arriskua izanez, edota hatzak harrapatzea eraginez. IKEA taldeak MYSINGSÖ hondartzarako aulkia tolestu egin den bost gorabeheren berri izan du, berriro muntatzerakoan oker muntatu izanaren ondorioz.

Kasu guztietan zauriak eragin dira hatzetan, laguntza medikoa behar izanez. Gorabeherak Finlandian, Alemanian, EE.BB.-etan,  Danimarkan eta Australian gertatu dira.

Produktuen segurtasuna lehentasuna da IKEArentzat. Gure produktu guztiek legeria nazional zein internazionala bete behar dute, baita aplikatu daitezkeen estandarrak ere. MYSINGSÖ hondartzarako aulkiak behar bezala gainditu ditu dagozkion proba mekanikoak, kimikoak eta oihal-probak. Datuak jaso ondoren, ikerketa oso bati hasiera eman zitzaion. Horri jarraiki, aulkia modu okerrean muntatzeko aukera are eta gehiago murrizten duen diseinu hobetu bat lortu da, hala lesioak saihestuz. Aulki berritua IKEA dendetan egongo da salgai 2017. urteko otsailetik aurrera. Ez da erosketa-tiketik behar zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko.

Informazio gehiagorako, Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 900 400 922 zenbakian.  

IKEA taldeak barkamena eskatzen du honek eragin ditzakeen eragozpenengatik. 


LATTJO makilak erretiratzea

Maestro gunearen adibidea: IKEA taldeak LATTJO danbor-baketak eta LATTJO danbor mihiduna merkatutik kendu ditu, itotzeko arriskuaren ondorioz.

14-01-2016

IKEA taldeak LATTJO danbor-baketak edo LATTJO danbor mihiduna 2017ko otsaila baino lehen erosi dituzten bezeroei edozein IKEA dendetara eramateko eskatzen die produktuaren zenbateko osoa itzultzeko.

Segurtasun-neurri bat da hau, IKEA dendetako sei kolaboratzaileek baketetako kautxuzko bolak zurezko makilatik desitsats daitezkeela jakinarazi baitute. Jostailu hauek sei urtetik gorako umeentzat gomendatuta daude. Nolanahi ere, kautxuzko bola solte batek adin txikiagoko haurrak erakarri ditzake, kasurik okerrenetan itotzeko arriskua eraginez. Ez da gorabeherarik jakinarazi.

Produktuak frogatu egin dira dagozkien jostailuentzako segurtasun-estandarrak betetzen dituztela bermatzeko. Hala ere, ondoren burututako gure ikerketan, estandar hauek betetzen ez direla antzeman dugu.

«Umeen sormena eta jolaserako berezko beharra sustatzeko produktuak garatzen ditugu. Jolasten dutenean, umeek ez dute segurtasunean pentsatzen; horregatik, gure ardura da hori egitea produktuak diseinatzean. Gure umeei emango genizkieken produktuak bakarrik saltzea da IKEA taldean dugun filosofia. Dagozkien jostailuetarako segurtasun-estandarrak bermatzeko probak behar bezala gainditu arren, segurtasun-neurri gisa LATTJO danbor-baketan eta LATTJO danbor mihiduna merkatutik kentzea erabaki dugu, arrisku oro saihesteko», dio Cindy Andersenek, IKEA umeentzako jostailuen negozio-gunearen zuzendariak.

LATTJO baketak eta LATTJO danbor mihiduna IKEA merkatu guztietan saldu dira 2015(e)ko azaroaren 1az geroztik.
LATTJO danbor-baketak eta LATTJO danbor mihiduna edozein IKEA dendetara itzul daiteke, produktuaren prezioa bere osotasunean bueltatuz. Ez da erosketa-tiketik behar zenbatekoaren itzulketa osoa jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.IKEA.es webgunean edo jarri harremanetan IKEA taldearekin 900 400 922 zenbakian. 

Produktuak:

Hiru danbor-baketa pare, art. zk. 103.102.57     
Danbor mihiduna, art. zk. 503.102.60
 


LATTJO saguzar-kapa erretiratzea

3 maestro gunearen adibidea: IKEA taldeak LATTJO saguzar-kapa kendu du merkatutik itotze edo lepoko lesioak gertatzeko arriskua egon litekeelako

06-04-2016
 
IKEA taldeak hau eskatzen die LATTJO saguzar-kapa bat erosi duten bezeroei: ez utzi zuen seme-alabei kaparekin jolasten, eta itzuli kapa edozein IKEA dendara, ordaindutako dirua berreskuratzeko.
 
IKEA taldeak LATTJO saguzar-kapak merkatutik kenduko ditu, hiru umek lepoan markak eta atzamarkadak izan dituztela jakin baitu kapa erabili ondoren. Kapak trabatuta geratu dira, eta ezin izan dira umeen lepotik erraz kendu.
 
Ez da laguntza medikoa behar izan duen kasurik aditzera eman, baina itotze edo lepoko lesioak gertatzeko arriskua egon daitekeenez, IKEA taldeak produktua dendetatik kentzeko erabakia hartu du. LATTJO saguzar-kapa IKEA denda guztietan egon da salgai 2015. urteko azarotik, Errusian eta Indonesian salbu.
 
LATTJO saguzar-kapa edozein IKEA dendetara itzul daiteke, produktuaren prezioa bere osotasunean bueltatuz. Ez da erosketa-tiketik behar. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan IKEA taldearekin 900 400 922 zenbakian.
 
IKEA taldeak barkamena eskatzen du honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.