IKEA enpresako web orrialdeak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa asko errazteko. Cookie-ei buruzko informazio gehiago.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

Energia aurreztu

Badakigu elektrizitatea ezinbestekoa dela etxeko bizimodurako. Hala ere, askotan modu arduragabean darabilgu, batere mugarik gabe. Elektrizitatea erabiltzeko beste modu bat proposatu nahi dizugu IKEA taldean, argindarraren fakturetan aurreztu eta planeta zaintzeko. Hala, gune honetan aholku erraz eta erabilgarri batzuk aurkituko dituzu, zure etxea munduko lekurik eraginkorrena izan dadin. 

Ikasi sukaldean aurrezten

Ikasi sukaldean aurrezten

Ikasi sukaldean aurrezten

Etxean dirua eta energia aurreztu nahi badituzu, erraz egin dezakezu: energia-eraginkortasun handiko etxetresna elektrikoak erabiliz eta kontsumo-ohitura jasangarri berriak hartuz. 

Has zaitez zure hozkailua edo izozkailua kontsumo txikiko modelo batekin ordezkatuz. Europan, A++ klaseko energia-eraginkortasuna duten hozkailuek A edo B klasekoek baino % 40 energia gutxiago darabilte.


Indukzio-plakek ere eraginkorragoak izaten laguntzen digute, plaka edo inguruko airea berotu gabe ontzia bakarrik berotzen baitu, eremu magnetikoko teknologiari esker. Horrela, beroa ez da ia alferrik galtzen. Ba al zenekien indukzio-plaka batean 2 litro ur 5 minututan irakin ditzakezula, bitrozeramika batean, ordea, bikoitza beharko duzula? 

Nola aurreztu dirua eta energia sukaldean: jasangarriagoa izateko aholkuak

Baina guztia ez da etxetresna elektrikoetara mugatzen: guk ere ekarpen ugari egin ditzakegu. Jarri ontzi-garbigailua eskuz garbitu beharrean, itxi txorrota ez darabilzunean - IKEA txorrota guztiek uraren % 40a aurrezten dute! -  edo atera soberan duzun janariari etekina plater berriak egiteko. Aholku hauekin, ez duzu fakturetan dirua bakarrik aurreztuko, gainera, aldi berean, ingurumena zaintzen lagunduko duzu ura eta argia modu arduratsuan erabiliz.

Ezagutu gure kontsumo baxuko etxetresna elektrikoak!

Gehiago jakiteko, honakoa irakur dezakezu:


Nola aurreztu dirua eta energia sukaldean: jasangarriagoa izateko aholkuak


Murriztu zure argiaren faktura argiztapenaren bidez

Etxean aurreztu eta planeta babesteko beste modu bat da argiztapena. IKEA taldean urteak daramatzagu argiztapen jasangarri baten alde egiten, horregatik ditugu behar bakoitzerako LED bonbillak. Has zaitez etxeko bonbilla tradizional guztiak LED bonbillekin ordezkatzen!

Murriztu zure argiaren faktura argiztapenaren bidez

Oraindik egin ez baduzu, goritasun-bonbilla tradizionalak baino hobeagoak direla jakin beharko zenuke hainbat eta hainbat arrazoirengatik, horien artean:  

•    Gutxiago kontsumitzen dute, energiaren % 85 aurreztu dezakete eta argindarraren faktura murrizten dute.
•    Kalitate hobeagoko argiztapena eskaintzen dute.
•    Ingurumena gutxiago kaltetzen dute, elektrizitate gutxiago erabiltzen dutenez gero zentral elektrikoek karbono dioxido gehiago sortzea ekiditen baitute, beste batzuen artean.
•    20 urte inguru irauten dute.
•    LEDak hain dira txikiak non ia edozein tokitan integra daitezkeen; hori dela eta, aukera ugari dakartzate diseinuaren aldetik.
•    LED bonbillek energiaren % 90 inguru argi bihurtzen dute, lanpara tradizional batek % 10-15 besterik bihurtzen ez duen bitartean, gainerakoa alferrik galduz.

Ikusi gure LED bonbillen aukerak!

Murriztu zure argiaren faktura argiztapenaren bidez

Gehiago jakiteko, honakoa irakur dezakezu:

5 argiztatzeko ideia jasangarri

Erabili energia gutxiago ehun-gaiei esker

Erabili energia gutxiago ehun-gaiei esker

Energia aurrezteko modu erraz ugari daude, horrela ingurumena babesteko gure harri koskorra ekarriz. Hauetako bat ehun-gaiei dagokio. Ba al zenekien etxe askotan beroak zorutik alde egiten duela? Hori gerta ez dadin, alfonbra konponbide hoberena da: merkea, jartzeko erraza eta berogailuan aurreztuko duzu.

Erabili energia gutxiago ehun-gaiei esker

Energia aurreztu eta barruko tenperatura erregulatzeko beste neurri bat leiho eta ateetan ehunak jartzea da. Gortinek udan beroa etxean sartzea saihesten dute, eta ez dugu aire girotua hainbeste erabili beharko. Negua iristen denean, beroa barruan mantentzen laguntzen dute, berogailuan aurreztuz. Erraza, ezta?  

4 dekoratzeko ideia ehun-gaiekin energia aurreztu eta hotza saihesteko