IKEA taldeak berezko cookie-ak eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu errendimendu- eta publizitate-helburu eta sare sozialen helburuetarako webgunea bisitatzen duzunean esperientzia hobea eta nabigazio-ohituren arabera pertsonalizatutako informazioa eskaintzeko. Gogoratu cookie-en lehentasunakbeti aldatu ditzakezula arakatzailearen doikuntzetan edo, ados bazaude, itxi eta nabigatzen jarraitu.

Ikusi Pribatutasun-politika eta Cookie-en politika informazio gehiago lortzeko.

Cookie-ak desgaitu dituzu eta horrek IKEA taldearen web-orriak zure bilaketak gogoratuko ez dituela esan nahi du. Ikasi ezazu nola aktibatu cookie-ak esperientzia hobea izan dezazun.

Prezioak eguneratzeko arazoak izaten ari gara; beraz, agertzen den prezioa ez da zuzena. Mesedez, saiatu zaitez berriro geroago prezioa zuzena dela egiaztatzeko.

Nola birziklatu eta ez alferrik galdu janaria, aurrezteaz gain, jasangarriagoa izateko

Etxean birziklatzeko aholkuak

1) Hiru erreen erregela

«BBM» ezagutzen duzu? Bizitzeko modu jasangarri bat osatzen dute: birziklatu, berrerabili eta murriztu. Ontzi, beira, plastiko eta hondakin organiko guztiak birziklatzea. Oihalezko poltsak, potoak eta elikagaiak ahal den neurrian berrerabiltzea. Sortzen dugun zabor kopurua murriztea, ontziratze jasangarri eta eraginkorra daukan janaria erosiz. Baina planeta zaintzeaz eta BBM egunero aplikatzeaz gain, diru asko aurreztuko duzu.

Sukaldeko tiradera bat estalkidun birziklatze-ontzi beltzekin, bi handi eta bi txiki, latak, hondakin organikoak, papera eta plastikoa birziklatzeko.

2) Modu egokian birziklatzeko trikimailuak

Guztiok hondakinak birziklatu eta murriztu ditzakegu, bai etxeetan bai enpresa handietan. Eta modu askotan egin dezakegu: zabor bakoitzerako zakarrontzi bat edo zakarrontzi bakoitzerako banatzaile bat erabiliz, hondakin-motei etiketak jarriz ondo identifikatzeko eta ez nahasteko, oihalezko poltsak edo beirazko potoak berrerabiliz.

Etxe bakoitzerako birziklatzeko konponbideak | IKEA

3) Etxe bakoitzerako birziklatzeko konponbideak

Badakigu pertsona eta sukalde mota adina birziklatzeko modu daudela! Horregatik, pertsonalizatu daitekeen modulu-sistema bat sortu dugu. Leku gutxi hartzen du eta hondakinak modu praktiko batean prestatzera laguntzen zaitu. Ontziak erraz garraiatzen dira eta, estalkiei esker, usain txarrak ez du ihesik egingo.

Ikusi VARIERA serieko produktu guztiak

VARIERA/UTRUSTA

IKEA VARIERA/UTRUSTA armairurako birziklatze-sistema

VARIERA

IKEA VARIERA birziklatze-ontzia Biribilduak ditu ertzak, garbitzen errazagoa izan dadin.

FILUR

IKEA FILUR estalkidun ontzia Erraz garbitzen da, izkina biribilduak baititu.

SORTERA

IKEA SORTERA estalkidun zaborrontzia

Nola saihestu janaria alferrik galtzea

Zaborretara botatzen dugun janaria murriztea funtsezkoa da. FAOaren arabera, munduan ekoizten diren elikagaien heren bat alferrik galtzen da. Horrek esan nahi du 1300 milioi tona elikagai botatzen direla urtero. Askotan, erremediorik ez daukala oker uste dugulako botatzen dugu janaria, baina gauza asko daude egiteko, barneratu behar diren errutina asko, zaborretan bukatzen duten hondarren kopurua murrizten ikusten dugun arte. Txipa aldatu eta hauek bezalako errutina batzuk jarraitzea baino ez dugu:

Plastikozko hainbat poto eta ontzi elikagai desberdinekin, gailetak, irina eta mueslia, adibidez.

1) Poto hermetikoak

Ikusten duguna jan ohi dugu. Supermerkatutik etorri bezain laster, gorde zerealak, pasta eta gainerako elikagai lehorrak markatutako ontzietan edo ontzi gardenetan, menuak errazago aukeratzeko. 
 
Three small preserving glass jars filled with different kinds of chutney.

2) Egin kontserbak eta ozpinetakoak

Gure KORKEN gamako edukiontziak gutxienez % 40 beira birziklatuzkoak dira, eta paregabeak dira etxean egiten dituzun kontserbak, marmeladak eta ozpinetakoak gordetzeko.
 
Plastikozko elikagaietarako ontzi txiki bat saltsa bolognarrarekin, labean sar daitekeen plater urdin batekin mozteko taularen gainean, bere ondoan.

3) Janaria prestatu eta aurreztu

Hondarrak oso ondo daude, baina nork nahi ditu bost egunetan jarraian dilistak afaldu? Prestatu aste osoko janaria eta gorde hondarrak izozkailuan gerorako.
 
 
 
 

KORKEN

IKEA KORKEN estalkidun potoa

IKEA 365+

IKEA IKEA 365+ estalkidun potoa Aproposa elikagai lehorrak gordetzeko.

VARDAGEN

IKEA KORKEN estalkidun potoa

IKEA 365+

IKEA IKEA 365+ estalkidun potoa

“Guk etsenpluaren bidez predikatu nahi dugu. Horregatik, IKEA denden janarien hondarrak saihesteko, 2020a baino lehen elikagaien hondarren % 50a murrizteko ekimen bat abiarazi dugu. Nola lortuko dugu? Denda guztietan baskula adimentsuak instalatzen, guk ekoizten ditugun elikagaien hondarren jatorria zenbatzeko eta erregistratzeko”.


Zergatik da garrantzitsua pilak birziklatzea

Hainbat tamainatako berriz kargatzeko pilen sorta idazmahaiaren gainean.
Beste aukera bat berriz kargatzeko pilak erabiltzea da, erabili eta botatzeko pilekin alderatuz, alternatiba jasangarriagoa dena: kontsumoa murriztuko duzu eta gutxiago botako duzu!
 
Berriz kargatzeko gure pilak 1.500 aldiz karga daitezke; horrez gain, energia-ahalmen ezberdinetakoak dauzkagu, gailu bakoitzerako egokienak aukera ditzazun. Adibidez, kamerako flashak energia asko kontsumitzen du istant batean, eta ordenagailuaren saguak berriz, kontsumo txikiagoa du, baina luzaroago. Horregatik, pila egokiak erabiltzen badituzu, hain sarri birkargatzea saihestuko duzu.
 
Pilen bizitza baliagarria amaitzen denean, gogoratu zure hiriko denda askotan aurki dezakezun garbigunera eramateaz. Ez bota inoiz zakarrontzira, asko kutsatzen baitute.
Pila-kargagailua irekita, barruan berriz kargatzeko pilak dituena.
Pilak egunero erabiltzen dugun produktu bat dira, baina ba al zenekien asko kutsatzen dutela? Merkurioa edo beruna pilen osagarriak dira, baina baita beste metal eta substantzia kimiko batzuk ere. Etxe askotan, pilek hondakin organikoen zakarrontzietan amaitzen dute. Hala ere, praktika hori oso kaltegarria da gure planetarentzat eta gure osasunarentzat.
 
Beren arriskugarritasuna kontuan hartuta, gogoratu pilak beti erabilera honetarako dauden edukiontzietara botatzeaz. Zure auzoko denda batzuetan, supermerkatuetan edo autobusen markesinetan aurkituko dituzu.

STORHÖGEN

IKEA STORHÖGEN pila-kargagailua+kaxa Kable-antolatzaileak kableak ezin hobe gordeta mantentzen lagunduko dizu.

LADDA

IKEA LADDA berriz kargatzeko pila Pilak erabiltzeko prest daude.

LADDA

IKEA LADDA berriz kargatzeko pila Pilak erabiltzeko prest daude.

VINNINGE

IKEA VINNINGE pila-kargagailua

“Planeta guztion etxea da eta guztion erantzukizuna da planeta zaintzea!”